85. ALDIZKARIA - 2024ko apirilaren 25a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

URROTZ-HIRIA

Pirinioetako hegoaldeko isurialdeko bide naturala (Irati trenaren zatia) lehengoratzeko proiektuaren egokitzapenak ukitutako ondasun eta eskubideen zerrenda. Jendaurreko informazioa

2024ko otsailaren 27an egin osoko bilkuran, Urrotz-Hiriko Udalak honako erabaki hau hartu zuen:

Lehena.–Egokitzeko proiektu bat onestea, Pirinioetako hegoaldeko isurialdeko bide naturala (Irati trenaren zatia) Urrotz-Hiriko udal-mugartean lehengoratzeko proiektuari dagokiona, eta hasiera batez onestea proiektu horrek ukitutako ondasunen eta eskubideen zerrenda.

Udalaren zerbitzu publikoa izaki, bat etorriz xedaturik dagoenarekin Nahitaezko Desjabetzeari buruzko Legearen 10. artikuluan eta uztailaren 2ko 6/1990 Foru Legearen 215.2 artikuluan (Nafarroako Toki Administrazioari buruzko Foru Legea), tokiko obra eta zerbitzuen proiektuak onesteak berekin dakartza proiektu horietan jasotako ondasunen onura publikoaren deklarazioa eta haiek okupatu beharra, nahitaezko desjabetzea egiteko.

Bigarrena.–Aitortzea eta deklaratzea proiektuak ukitutako ondasun eta eskubideen onura publikoa eta okupatu beharra, onespenari loturik baitaude.

Hirugarrena.–Ukitutako ondasun eta eskubideen zerrenda jendaurrean jartzea 15 egun baliodunean, Nahitaezko Desjabetzeari buruzko Legearen 18. artikuluari jarraikiz. Aldi horretan, interesdunek egoki iritzitako ohar edo alegazioak egiten ahalko dituzte, eta idatziz aurkeztu argitaratutako zerrendan diren akatsak, halakorik bada, zuzentzeko behar diren datuak. Horretarako, proiektua eskuragarri egonen da Itzagako Administrazio Zerbitzuen Mankomunitatearen egoitzan (Santo Tomas kalea 5, 31420 Urrotz-Hiria).

Laugarrena.–Erabaki hau argitaratzea Nafarroako Aldizkari Ofizialean, eta paratzea Urrotz-Hiriko Udalaren eta Itzagako Administrazio Zerbitzuen Mankomunitateko iragarki-tauletan. Orobat, iragarkia argitaratuko da Foru Komunitateko egunkari batean.

Bosgarrena.–Erabaki hau ukituei jakinaraztea, behar diren ondorioetarako.

Urrotz-Hirian, 2024ko apirilaren 11n.–Alkatea, Miguel Angel Iribarren Lacunza.

UKITUTAKO ONDASUN ETA ESKUBIDEEN ZERRENDA

FINKAREN KODEA

TITULARRA/K

UKIPENAK

KATASTROA

Behin betiko okupazioa

(m²)

Aldi baterako okupazioa

(m²)

Poligonoa

Lurzatia

Deskribapena

Urrotz-Hiriko udal-mugartea

URZ-01

Jesús M.ª Iriarte Armendariz

40,34

99,81

1

265

Ureztalurretako alorra

Pedro M.ª Iriarte Armendariz

M.ª Ignacia Iriarte Armendariz

M.ª Socorro Iriarte Armendariz

Ramón Iriarte Eransus

Sergio Iriarte Eransus

Fidel Francisco Orradre Iriarte

Gabriel Ignacio Orradre Iriarte

Jesús Alejandro Orradre Iriarte

URZ-02

Iraizoz Astiz Hermanos fundazioa

120,61

289,28

1

264

Ureztalurretako alorra eta ubidea

Luis Alberto Iriarte Ciaurriz

M.ª Celestina Iriarte Ciaurriz

URZ-03

M.ª Mercedes San Juan Villanueva

-

12,26

1

263

Ureztalurretako alorra

URZ-05

Nafarroako Foru Komunitatea (errepideak)

10,96

-

1

719

NA-234 errepidea

Iragarkiaren kodea: L2405953