85. ALDIZKARIA - 2024ko apirilaren 25a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

UNTZITIBAR

Zorokiainera joateko bidea zolatzeko proiektuaren desjabetzeak ukitutako ondasun eta eskubideen hasierako zerrenda. Jendaurreko informazioa

Udal honek, 2024ko otsailaren 22an egin osoko bilkuran, honako erabaki hau hartu zuen:

Lehenengoa.–Onestea Untzitibartik (Nafarroa) Zorokiainera joateko bidea zolatzeko proiektua, eta hasiera batez onestea proiektuak ukitutako ondasunen eta eskubideen zerrenda.

Udalaren zerbitzu publikoa izaki, Nahitaezko Desjabetzeari buruzko Legearen 10. artikuluan eta Nafarroako Toki Administrazioari buruzko uztailaren 2ko 6/1990 Foru Legearen 215.2 artikuluan ezarritakoari jarraituz, tokiko obra eta zerbitzuen proiektuak onesteak berarekin dakar hartzen dituzten ondasunen onura publikoaren adierazpena eta ondasun horiek okupatu behar izatea, nahitaezko desjabetzea egiteko.

Bigarrena.–Aitortzea eta deklaratzea proiektuak ukitutako ondasun eta eskubideen onura publikoa eta okupatu beharra, onespenari loturik baitaude.

Hirugarrena.–Ukitutako ondasun eta eskubideen zerrenda jendaurrean jartzea 15 egun baliodunean (jarraikiz Nahitaezko Desjabetzeari buruzko Legearen 18. artikuluari). Aldi horretan, interesdunek egoki iritzitako ohar edo alegazioak egin ahalko dituzte, eta idatziz aurkeztu argitaratutako zerrendan egon litezkeen akatsak zuzentzeko behar diren datuak. Horretarako, proiektua Itzagako Administrazio Zerbitzuen Mankomunitatearen egoitzetan egonen da eskuragarri (Santo Tomas kalea 5, 31420, Urrotz-Hiria eta Del Burgo kalea 4, 31471, Elo).

Laugarrena.–Erabaki hau argitaratzea Nafarroako Aldizkari Ofizialean, eta paratzea Untzitibarko Udalaren eta Itzagako Administrazio Zerbitzuen Mankomunitateko iragarki-tauletan. Orobat, iragarkia argitaratuko da Foru Komunitateko egunkari batean.

Bosgarrena.–Erabaki hau ukituei jakinaraztea, behar diren ondorioetarako.

Untzitin, 2024ko apirilaren 11n.–Alkatea, Javier Ibiricu Astráin.

I. ERANSKINA.–UNTZITIBARTIK (NAFARROA) ZOROKIAINERA JOATEKO BIDEA ZOLATZEKO PROIEKTUA

Ukitutako ondasun eta eskubideen zerrenda

FINKAREN KODEA

TITULARRA/K

UKIPENAK

KATASTROA

BEHIN BETIKO OKUPAZIOA

ALDI BATERAKO OKUPAZIOA

POLIGONOA

LURZATIA

AZALPENA

Untzitibarko udal-mugartea (Zorokiain)

ZOR-01

Untzitibarko Udalaren herri-lurrak

51,15

170,47

6

65

Baso-larreak

ZOR-02

José Javier Equiza Sola

58,31

-

6

64

Lehorreko alorra

ZOR-03

José Javier Equiza Sola

721,96

-

6

59

Lehorreko alorra

ZOR-04

José Javier Equiza Sola

390,04

-

6

58

Lehorreko alorra

ZOR-05

Untzitibarko Udalaren herri-lurrak

316,48

200,00

6

52

Lehorreko alorra/basoa-larreak

ZOR-06

Ignacio M.ª Biurrun Eslava

459,27

-

6

50

Lehorreko alorra

Eider Biurrun Armendariz

Mikel Biurrun Armendariz

Bonifacio Juan Oyarzun Biurrun

Miguel Oyarzun Biurrun

Idoia San Martín Biurrun

Luis Aritz San Martín Biurrun

ZOR-07

Untzitibarko Kontzejuaren herri-lurrak

190,81

200,00

1

418

Lehorreko alorra

ZOR-08

Untzitibarko Kontzejuaren herri-lurrak

161,82

-

1

417

Lehorreko alorra

ZOR-09

Julián Esquiroz Lecumberri

471,19

-

1

416

Lehorreko alorra

ZOR-10

Isabel Ollo Azcona

171,11

-

1

423

Lehorreko alorra

Iragarkiaren kodea: L2405916