85. ALDIZKARIA - 2024ko apirilaren 25a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

TAFALLA

2024an gizarte-larrialdiko egoeran dauden pertsona eta/edo familiei laguntzak emateko deialdiaren laburpena (2. deialdia)

Dirulaguntzen Datu Base Nazionala (identifikazioa): 753737.

Argitara ematen da deialdiaren laburpena, bat etorriz Dirulaguntzei buruzko azaroaren 17ko 38/2003 Lege Orokorraren 17.3.b eta 20.8.a artikuluekin; haren testu osoa kontsulta daiteke Dirulaguntzen Datu Base Nazionalean (https://www.infosubvenciones.es/bdnstrans/GE/eu/convocatoria/753737).

Onuradunak: Tafallan erroldaturik egonik, Tafallako Udaleko Oinarrizko Gizarte Zerbitzuaren programaren batean dauden pertsonak, ez dutenak behar adinako baliabide ekonomiko propiorik, ez eta sostengu soziofamiliarrik ere, ezinbestean eta nahi gabe pairatutako ezbeharrari aurre egiteko.

–Xedea.

Pertsonen eta/edo familien oinarrizko beharrei erantzutea, eremu hauetan:

  • Udako igerilekuen txartela eta igeriketa ikastaroak.
  • Tafallix hiri kanpalekua.
  • Kirol jarduerak (Udalarenak, Erdialdeko Kirol Mankomunitatearenak eta kirol klubenak).

–Oinarri arautzaileak.

Dirulaguntzen Base Nazionalean eta Tafallako Udalaren Bulego Bakarrean (Nafarroa plaza 5, 31300 Tafalla), edo www.tafalla.es webgunean eta 2019ko 29. Nafarroako Aldizkari Ofizialean, otsailaren 12koan.

–Zenbatekoa.

6.000 euro. Deialdiko laguntzak egozpen honen bidez finantzatuko dira:

"0-23111-4800000 Gizarte laguntzarako transferentziak".

Deialdi honetarako ezarritako zenbatekoa handitzen ahalko da, beharrezkoa bada eta ez bada exekutatzen deialdi honetako oinarrietan adierazitako aurrekontuko partida beraren kargura egiten diren gainerako deialdietan.

Eskaerak aurkezteko epea: Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik 2024ko urriaren 4ra arte, baldin aurrekontuko kontsignazioa mantentzen bada.

–Dirulaguntza kudeatzen duen organoa.

Tafallako Oinarrizko Gizarte Zerbitzua.

Tafallan, 2024ko apirilaren 10ean.–Gizarte Zerbitzuen zinegotzi ordezkaria, Gonzalo Ibarrola Inchusta.

Iragarkiaren kodea: L2405751