85. ALDIZKARIA - 2024ko apirilaren 25a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

IRUÑA

"Oinezkoen eta bizikleten ibilbidea Iruña eta Burlata Belosoko aldapatik lotzeko" proiektuak ukitutako titular, ondasun eta eskubideen zerrenda. Behin betiko onespena

Iruñeko Udalak, 2024ko apirilaren 11n egin osoko bilkuran, honako erabaki hau hartu zuen:

«IKUSIRIK Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioko Lurralde Kohesiorako Departamentuaren, Burlatako Udalaren eta Iruñeko Udalaren arteko hitzarmena, 2023ko apirilaren 5ekoa, zeinaren bidez arautzen baita "Oinezkoen eta bizikleten ibilbidea Iruña eta Burlata Belosoko aldapatik lotzeko" izeneko eraikuntza proiektua gauzatzeko dirulaguntza, EUROPAR BATASUNEKO NEXT GENERATION EU funtsekin finantzatua, SUSPERTZE, ERALDATZE ETA ERRESILIENTZIA PLANAREN esparruan; ikusirik Tokiko Gobernu Batzarrak 2023ko apirilaren 26an onetsiriko proiektua, eta ikusirik, orobat, honako hauek: proiektua gauzatzeak ukitutako titular, ondasun eta eskubideen zerrenda, Iruñeko Udalak 2023ko maiatzaren 11n hartutako erabakia (haren bidez erabaki zen desjabetze-espedientea hastea eta ukitutako ondasun eta eskubideen zerrenda hasiera batez onestea), ukitutako ondasunaren titularrarekin formalizaturiko adostasuneko aktak, txosten juridikoa eta espedientean jasotzen den gainerako dokumentazioa, honako hau erabaki da:

1.–Onestea "Oinezkoen eta bizikleten ibilbidea Iruña eta Burlata Belosoko aldapatik lotzeko" proiektuak ukitutako titular, ondasun eta eskubideen behin betiko zerrenda; proiektua gauzatzeko ezinbestean okupatu eta eskuratu behar diren horiek, alegia. Hona hemen zerrenda:

LURZATIAREN ZENBAKIA

TITULARRA

DESJABETU
BEHARREKO AZALERA

KATASTROKO DATUAK

1

Construcciones Azoz 2003 SL

146,04 m²

6. poligonoko 26 A lurzatia

2

Pérez Cabañas Hnos. eta beste batzuk

37,74 m²

6. poligonoko 1907 C lurzatia

2.–Ondasunen eta eskubideen aurreko zerrendan dauden lurrak okupatzeko beharra deklaratzea.

3.–Adostasuna agertzea lurzatien titularrekin formalizaturiko adostasuneko aktekin.

4.–Ahalmena ematea Hiri Bizigarri eta Jasangarriko zinegotzi ordezkariari ordainketa-akta eta okupazio-akta sinatzeko, bai eta desjabetzea burutzeko behar den beste agiri oro ere.

5.–Baimentzea 29.748,11 euroko gastua 31/13400/619000 partidan (Iruñeko Udalaren 2024rako aurrekontua), xehetasun hauen arabera:

AGIRI ZENBAKIA

TITULARRA/KONTZEPTUA

PARTIDA

EUROAK

A-2024016803

LURRAK DESJABETZEA IRUÑEA ETA BURLATA LOTZEKO OINEZKOEN ETA BIZIKLETEN BIDE BATEN BIDEZ, PR ESPARRUAREN BARRUAN

619000-13400-31

29.748,11

Gastu hori 2023/2024 gastu-proiektuan sarturik dago.

6.–Erabaki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzea, jakinarazpen balioa izan dezan bestelako interesdun ezezagunentzat eta, legeak dioen bezala saiatuta ere, jakinarazi ezin izan zaienentzat; orobat, argitara ematea Foru Komunitatean editatutako bi egunkaritan eta Udalaren iragarki-taulan, eta banan-banan jakinaraztea espedienteko interesdunei».

Iruñean, 2024ko apirilaren 12an.–Iruñeko Udaleko Osoko Bilkurako idazkari nagusia, Miguel Ángel Cuesta Jorquera.

Iragarkiaren kodea: L2405975