85. ALDIZKARIA - 2024ko apirilaren 25a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

LONGIDA

Jendaurrean jartzea, Pirinioetako hegoaldeko isurialdeko natur bidea (Irati trenaren zatia) berreskuratzeko proiektua aldatzeko desjabetzeak ukitutako ondasun eta eskubideen hasierako zerrenda

Longidako Udalak, 2024ko martxoaren 21ean egin osoko bilkuran, honako erabaki hau hartu zuen, aho batez:

Lehenengoa.–Honako proiektu hau onestea: "Pirinioetako hegoaldeko isurialdeko bide naturala (Irati trenaren zatia) lehengoratzeko proiektua egokitzea, Longidako udal-mugartean. Orobat, hasiera batez onestea proiektuak ukitutako ondasunen eta eskubideen zerrenda.

Udalaren zerbitzu publikoa izaki, bat etorriz xedaturik dagoenarekin Nahitaezko Desjabetzeari buruzko Legearen 10. artikuluan eta uztailaren 2ko 6/1990 Foru Legearen 215.2 artikuluan (Nafarroako Toki Administrazioari buruzko Foru Legea), tokiko obra eta zerbitzuen proiektuak onesteak berarekin dakar onura publikoaren deklarazioa eta proiektuko ondasunak okupatu behar izatea, nahitaezko desjabetzea egiteko.

Bigarrena.–Aitortzea eta deklaratzea onura publikoa eta proiektuak ukitutako ondasunak eta eskubideak okupatu beharra, onespenari loturik baitaude.

Hirugarrena.–Ukitutako ondasun eta eskubideen zerrenda jendaurrean jartzea 15 egun baliodunean (jarraikiz Nahitaezko Desjabetzeari buruzko Legearen 18. artikuluari). Aldi horretan, interesdunek egoki iritzitako ohar edo alegazioak egin ahal izanen dituzte, eta idatziz aurkeztu argitaratutako zerrendan egon litezkeen akatsak zuzentzeko behar diren datuak. Horretarako, proiektua eskuragarri egonen da Longidako Udalean.

Laugarrena.–Erabaki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzea eta Longidako Udalaren iragarki-taulan paratzea. Orobat, iragarkia argitaratuko da Foru Komunitateko egunkari batean.

Bosgarrena.–Erabaki hau ukituei jakinaraztea, behar diren ondorioetarako.

Longidan, 2024ko martxoaren 21ean.–Alkatea, Roberto Zazpe Bariain.

PIRINIOETAKO HEGOALDEKO ISURIALDEKO BIDE NATURALA (IRATI TRENAREN ZATIA) LEHENGORATZEKO PROIEKTUA EGOKITZEA, LONGIDAKO UDAL-MUGARTEAN

Ukitutako ondasun eta eskubideen zerrenda

FINKAREN KODEA

TITULARRA/K

UKIPENAK

KATASTROA

BEHIN BETIKO OKUPAZIOA

ALDI BATERAKO OKUPAZIOA

POLIGONOA

LURZATIA

AZALPENA

Longidako udal-mugartea

LON-01

Teresa Ollo Goldaraz

-

10,24

14

21

Lehorreko alorra

LON-02

Teresa Ollo Goldaraz

1.103,11

608,75

14

24

Lehorreko alorra eta basoa/larreak

LON-03

Longidako Udalaren herri-lurrak

558,06

432,36

14

25

Lehorreko alorra eta basoa/larreak

LON-04

Nafarroako Foru Komunitatea (errepideak)

14,80

-

14

19

NA-150 errepidea

LON-05

Longidako Udalaren herri-lurrak

234,35

-

14

16

Basoa/zuhaiztia

LON-06

Teresa Ollo Goldaraz

201,23

-

14

13

Basoa/zuhaiztia

Iragarkiaren kodea: L2405930