85. ALDIZKARIA - 2024ko apirilaren 25a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

LIZOAINIBAR-ARRIASGOITI

Pirinioetako hegoaldeko isurialdeko bide naturala (Irati trenaren zatia) lehengoratzeko proiektuak erasandako ondasun eta eskubideak. Jendaurreko informazioa

Lizoainibar-Arriasgoitiko Udalak, 2024ko otsailaren 28an egin osoko bilkuran, honako hau erabaki zuen:

Lehenengoa.–Aldaketa proiektua onestea, Pirinioetako hegoaldeko isurialdeko bide naturala (Irati trenaren zatia) Lizoainibar-Arriasgoitiko udal-mugartean lehengoratzeko proiektuari dagokiona, eta hasiera batez onestea proiektuak ukitutako ondasunen eta eskubideen zerrenda.

Udalaren zerbitzu publikoa izaki, Nahitaezko Desjabetzeari buruzko Legearen 10. artikuluan eta Nafarroako Toki Administrazioari buruzko uztailaren 2ko 6/1990 Foru Legearen 215.2 artikuluan ezarritakoari jarraituz, tokiko obra eta zerbitzuen proiektuak onesteak berarekin dakar hartzen dituzten ondasunen onura publikoaren adierazpena eta ondasun horiek okupatu behar izatea, nahitaezko desjabetzea egiteko.

Bigarrena.–Aitortzea eta deklaratzea proiektuak ukitutako ondasun eta eskubideen onura publikoa eta okupatu beharra, onespenari loturik baitaude.

Hirugarrena.–Ukitutako ondasun eta eskubideen zerrenda jendaurrean jartzea 15 egun baliodunean (jarraikiz Nahitaezko Desjabetzeari buruzko Legearen 18. artikuluari). Aldi horretan, interesdunek egoki iritzitako ohar edo alegazioak egin ahal izanen dituzte, eta idatziz aurkeztu argitaratutako zerrendan egon litezkeen akatsak zuzentzeko behar diren datuak. Horretarako, proiektua eskuragarri egonen da Itzagako Administrazio Zerbitzuen Mankomunitatearen egoitzetan (Santo Tomas kalea 5, 31420, Urrotz-Hiria).

Laugarrena.–Erabaki hau argitaratzea Nafarroako Aldizkari Ofizialean, eta paratzea Lizoainibar-Arriasgoitiko Udalaren eta Itzagako Administrazio Zerbitzuen Mankomunitateko iragarki-tauletan. Orobat, iragarkia argitaratuko da Foru Komunitateko egunkari batean.

Bosgarrena.–Erabaki hau ukituei jakinaraztea, behar diren ondorioetarako.

Lizoainen, 2024ko apirilaren 11n.–Alkatea, Koldo Albira Sola.

UKITUTAKO ONDASUN ETA ESKUBIDEEN ZERRENDA

FINKAREN KODEA

TITULARRA/K

BEHIN
BETIKO
OKUPAZIOA

LUZERA/
ZORTASUNA

ALDI
BATERAKO
OKUPAZIOA

KUTXATILAK

POLIGONOA

LURZATIA

AZALPENA

m

Unit.

lIzoainibar-Arriasgoitiko udal-mugartea

LIZ-01

Nafarroako Foru Komunitatea (Errepideak)

75,00

74,5

223,5

-

1

4

1

560

NA-150 errepidea

LIZ-02

Jesús Alberto Idoate Esquiroz

-

-

-

142,95

-

-

1

160

Lehorreko alorra

LIZ-03

Félix Berasain Domínguez

20,28

23,32

69,96

375,00

-

-

1

161

Lehorreko alorra

Gemma Berasain Domínguez

LIZ-04

Nafarroako Foru Komunitatea (Errepideak)

190,37

3,20

-

-

1

4

1

558

NA-2321 errepidea

LIZ-05

Lizoainibar-Arriasgoitiko Udalaren herri-lurrak

204,95

-

-

221,21

-

-

1

166

Lehorreko alorra

LIZ-06

Nafarroako Foru Komunitatea (Errepideak)

52,56

-

-

-

-

-

1

559

NA-2322 errepidea

LIZ-07

Felipe Huarte Vidaurre

-

-

-

28,68

-

-

3

74

Lehorreko alorra

LIZ-08

M.ª Purificación Uriz Iriarte

8,83

-

-

85,61

-

-

3

39

Lehorreko alorra

LIZ-09

Lizoainibar-Arriasgoitiko Udalaren herri-lurrak

0,46

-

-

4,47

-

-

1

165

Lehorreko alorra

LIZ-10

Nafarroako Foru Komunitatea (Errepideak)

20,14

-

-

-

-

-

5

48

NA-2325 errepidea

LIZ-11

Lizoainibar-Arriasgoitiko Udalaren herri-lurrak

414,30

-

-

233,84

-

-

5

345

Basoa/Zuhaizti anitzak

LIZ-12

Pedro M.ª Mina Ciaurriz

236,73

-

-

185,22

-

-

5

316

Lehorreko alorra

Francisco Javier Oroz González

LIZ-13

Lizoainibar-Arriasgoitiko Udalaren herri-lurrak

-

-

-

23,13

-

-

5

315

Lehorreko alorra

Iragarkiaren kodea: L2405895