85. ALDIZKARIA - 2024ko apirilaren 25a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

IBARGOITI

Aldaketa, Getze Ibargoitiko 3. poligonoko (U55 unitatea) 39. lurzatiaren mugaketan. Hasierako onespena

Udalak, 2024ko otsailaren 20an egin osoko bilkuran, hasiera batez onetsi zuen aldatzea Getze Ibargoitiko (Ibargoiti) 3. poligonoko (U55 unitatea) 39. partzelaren mugaketa, José Luis Labairu Villanuevak eta M.ª Reyes Celorrio Gonzálezek sustatua eta Iñigo Esparza Andrések idatzia.

Espedientea jendaurrean egonen da hogei egunean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzen denetik hasita, azter dadin eta bidezko alegazioak aurkez daitezen. Hori guztia, bat etorriz uztailaren 26ko 1/2017 Legegintzako Foru Dekretuaren 74. artikuluarekin (legegintzako foru dekretu horren bidez onetsi zen Lurraldearen Antolamenduari eta Hirigintzari buruzko Foru Legearen testu bategina).

Epe hori iragaten bada inork alegaziorik aurkeztu gabe, onespena behin betiko bihurtuko da automatikoki.

Ibargoitin, 2024ko apirilaren 10ean.–Alkatea, Juan María Lecumberri Vera.

Iragarkiaren kodea: L2405796