85. ALDIZKARIA - 2024ko apirilaren 25a

1. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA

1.2. AGINTARIAK ETA LANGILEAK

1.2.2. Oposizioak eta lehiaketak. Lan publikoaren eskaintza

917/2024 EBAZPENA, apirilaren 16koa, Nafarroako Unibertsitate Publikoko kudeatzaileak emana, zeinaren bidez zuzentzen baitira Nafarroako Unibertsitate Publikoko kudeatzaileak martxoaren 26an emandako 828/2024 Ebazpenean atzemandako akatsak –ebazpen horren bidez deialdi bat onetsi zen Nafarroako Unibertsitate Publikoan OLko kudeaketari izateko lanpostu bat (Ikus-entzunezkoak, B maila) oposizioaren sarrera-prozeduraren bidez betetzeko–.

Nafarroako Unibertsitate Publikoko kudeatzaileak martxoaren 26an emandako 828/2024 Ebazpenaren bidez, onartutako eta baztertutako izangaien behin betiko zerrenda onetsi zen Nafarroako Unibertsitate Publikoan OLko kudeaketari izateko lanpostu bat (Ikus-entzunezkoak, B maila) oposizioaren sarrera-prozeduraren bidez betetzeko deialdirako.

Txanda irekian onartutako izangaien behin betiko zerrendan Vicente Jiménez Bueso jauna falta dela atzeman da, eta, Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkideari buruzko urriaren 1eko 39/2015 Legearen 109.2 artikuluarekin bat etorriz, bidezkoa da hura zerrendan sartzea.

Kontuan harturik Langileria Kudeatzeko Ataleko buruak egin duen proposamen txostena, Giza Baliabideen Zerbitzuko zuzendariak ontzat eman duena.

Nafarroako Unibertsitate Publikoko errektoreak errektoretza-taldearen egitura orokorra onetsi eta bere funtzioak zehazteko ekainaren 20an eman zuen 1306/2023 Ebazpenaren bidez eskuordetu dizkidan eskumenak erabiliz,

EBAZTEN DUT:

Lehenbizikoa.–Zuzentzea Nafarroako Unibertsitate Publikoko kudeatzaileak martxoaren 26an emandako 828/2024 Ebazpenean atzemandako akatsa, eta, beraz, Vicente Jiménez Bueso jauna txanda irekian onartutako izangaien behin betiko zerrendan sartzea Nafarroako Unibertsitate Publikoan OLko kudeaketari izateko lanpostu bat (Ikus-entzunezkoak, B maila) oposizioaren sarrera-prozeduraren bidez betetzeko deialdirako.

Bigarrena.–Agindua ematea ebazpen hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu dadin eta epaimahaiburuari aditzera eman dakion.

Hirugarrena.–Ebazpen honek administrazio bidea agortzen du, Unibertsitate Sistemari buruzko martxoaren 22ko 2/2023 Lege Organikoaren 38.4 artikuluak xedatzen duenaren arabera, eta zilegi da berraztertzeko errekurtsoa jartzea, errektoreari zuzendua, edo, bestela, zuzenean administrazioarekiko auzi-errekurtsoa Nafarroako Administrazioarekiko Auzien Epaitegietan, hilabeteko epean lehenbiziko kasuan, eta bi hilabeteko epean bigarrenean, biak ere ebazpena argitaratu eta biharamunetik kontatzen hasita.

Iruñean, 2024ko apirilaren 16an.–Kudeatzailea, Joaquín Romero Roldán.

Iragarkiaren kodea: F2406378