85. ALDIZKARIA - 2024ko apirilaren 25a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

IBARGOITI

Xehetasun-azterketa, Getze Ibargoitiko 3. poligonoko 30. lurzatian (U20 unitatea). Hasierako onespena

Udalak, 2024ko otsailaren 20an egindako osoko bilkuran, hasiera batez onetsi zuen Getze Ibargoitiko (Ibargoiti) 3. poligonoko 30. lurzatiaren (U20 unitatea) xehetasun-azterketa, Miguel Abad Garcíak eta Andrea Valencia Landak sustatua eta Agustín Beorlegui Rodríguezek eta Javier Beorlegui Apesteguíak idatzia.

Espedientea jendaurrean egonen da hogei egunean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzen denetik hasita, azter dadin eta bidezko alegazioak aurkez daitezen; hori guztia, jarraikiz uztailaren 26ko 1/2017 Legegintzako Foru Dekretuaren 74. artikuluari (foru dekretu horren bidez onetsi zen Lurraldearen Antolamenduari eta Hirigintzari buruzko Foru Legearen testu bategina).

Epe hori iragaten bada inork alegaziorik aurkeztu gabe, onespena behin betiko bihurtuko da automatikoki.

Ibargoitin, 2024ko apirilaren 10ean.–Alkatea, Juan María Lecumberri Vera.

Iragarkiaren kodea: L2405771