85. ALDIZKARIA - 2024ko apirilaren 25a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

ARBIZU

Birpartzelazio proiektuaren aldaketa, Arbizuko UE-13 unitatean. Hasierako onespena

Alkatetzak 2024ko apirilaren 17an eman ebazpen baten bidez, hasiera batez onetsi zen birpartzelazio proiektuaren aldaketa Arbizuko UE-13 exekuzio-unitatean, Arbizuko udalak sustatua, unitatearen birpartzelazioa gauzatzeko. Espedientea jendaurrean egonen da hogei egunean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hasita, eta Udalaren iragarki-taulan ere emanen da argitara; hori guztia, bat etorriz uztailaren 26ko 1/2017 Legegintzako Foru Dekretuaren 169.b) eta 74. artikuluetan ezarritakoarekin (legegintzako foru dekretu horren bidez onetsi zen Lurraldearen Antolamenduari eta Hirigintzari buruzko Foru Legearen testu bategina).

Epe horretan, bidezkotzat jotzen diren alegazioak aurkez daitezke, eta espedientea ikusgai egonen da udal honen Idazkaritzaren bulegoetan.

Arbizun, 2024ko apirilaren 18an.–Alkate udalburua, Francisco Javier Razquin Flores.

Iragarkiaren kodea: L2406424