85. ALDIZKARIA - 2024ko apirilaren 25a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

ARAKIL

Errozko U.32R unitatea birpartzelatzeko eta urbanizatzeko proiektuak. Hasierako onespena

Arakilgo Udaleko alkateak, 2024ko martxoaren 22an eta apirilaren 12an emandako bi ebazpenen bidez, hasiera batez onetsi zituen Arakilgo Arau Subsidiarioetako unitate bat –Errozko U.32R unitatea, alegia– birpartzelatzeko eta urbanizatzeko proiektuak, Borondatezko Birpartzelaziorako Batzordeak sustatuta.

Espedientea jendaurrean egonen da hogei egunean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzen denetik hasita, azter dadin eta bidezko alegazioak aurkez daitezen; hori guztia, bat etorriz uztailaren 26ko 1/2017 Legegintzako Foru Dekretuaren 134., 152. eta 74.1 b) artikuluekin (legegintzako foru dekretu horren bidez onetsi zen Lurraldearen Antolamenduari eta Hirigintzari buruzko Foru Legearen testu bategina).

Argitara ematen da, adierazi ondorioak izan ditzan.

Arakilen, 2024ko apirilaren 12an.–Alkatea, Oihana Olaberria Jaka.

Iragarkiaren kodea: L2405998