85. ALDIZKARIA - 2024ko apirilaren 25a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

ARAKIL

Kooperatibista gazteentzako beken deialdia. Laburpena

DDBN (identifikazioa): 753933.

Argitara ematen da deialdiaren laburpena, bat etorriz azaroaren 17ko 38/2003 Legearen 17.3.b eta 20.8.a artikuluekin (Dirulaguntzei buruzko Lege Orokorra); haren testu osoa kontsulta daiteke Dirulaguntzen Datu Base Nazionalean (https://www.infosubvenciones.es/bdnstrans/GE/es/convocatorias/753933).

Arakilgo alkatearen apirilaren 10eko ebazpena.

Xedea: oinarri hauen xedea da Arakilgo gazteak sentsibilizatzea garapen-bidean dauden herrialdeetako garapen-lankidetzarako ekintzei dagokienez, eta gazteen artean herri eta kultura desberdinen arteko elkartasun-kultura sustatzea.

Onuradunak: Arakilen jaioak diren gazteak edo eskaera aurkeztu baino bost urte lehenagotik Arakilen erroldatuta daudenak, egun horretan 18 eta 35 urte bitartean dituztenak eta diruz lagundutako GGKEarekin (Garapenerako Gobernuz Kanpoko Erakundea) lan-harremanik ez dutenak.

Eskaerak aurkezteko epea: hogei egunekoa izanen da, deialdiaren laburpena Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzen denetik aurrera.

Beka hau eskatzeko baldintzak eskura daude Dirulaguntzen Datu Base Nazionalean eta Arakilgo Udalaren web-orrian.

Arakilen, 2024ko apirilaren 10ean.–Alkatea, Oihana Olaberria Jaka.

Iragarkiaren kodea: L2405957