85. ALDIZKARIA - 2024ko apirilaren 25a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.1. OPOSIZIOAK ETA LEHIAKETAK. LAN PUBLIKOAREN ESKAINTZA

ZARAITZUKO IBAXAREN BATZORDEA

Lan publikoaren eskaintza 2024rako

Zaraitzuko Ibaxaren Batzordeak, 2024ko apirilaren 11n egindako ohiko bilkuran,

ERABAKI ZUEN:

–Onestea Zaraitzuko Ibaxaren Batzordearen 2024rako lan publikoaren eskaintza, lan-araubideko lanpostu bat kontratatzeko, Batzordeko langileen arduradun izateko eta Irati Basoa SL enpresa publikoaren gerentzia lanetan aritzeko. Era berean, etorkizuneko beharretarako lan-poltsa bat sortu nahi da, Zaraitzu Ibaxaren Batzordearen hautapen-prozesua gainditzen duten izangaiek osatua.

–Zaraitzuko Ibaxaren Batzordearen 2024rako lan publikoaren eskaintza argitaratzea, Nafarroako Aldizkari Ofizialean eta iragarki-taulan.

Argitara ematen da, bete dadin arlo horretan indarrean dagoen araudia.

Ezkarozen, 2024ko apirilaren 12an.–Batzordeko burua, Gustavo Goiena Agirre.

Iragarkiaren kodea: L2405986