85. ALDIZKARIA - 2024ko apirilaren 25a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.1. OPOSIZIOAK ETA LEHIAKETAK. LAN PUBLIKOAREN ESKAINTZA

TAFALLA

Berraztertzeko errekurtsoa, diruzainaren lanpostu bat oposizio-lehiaketa bidez betetzeko deialdiari buruz

Berraztertzeko errekurtsoa, Tokiko Gobernu Batzarrak 2023ko abenduaren 1ean deialdi honen oinarriak onesteko hartu zuen erabakiaren aurka: deialdia, Tafallako Udalean diruzainaren lanpostu bat betetzeko, oposizio-lehiaketa bidez.

Christian Soria Martinek eta Silvia Teilleri Vicondoak berraztertzeko errekurtso bana jarri dute, Tafallako Udaleko Gobernu Batzarrak 2023ko abenduaren 1ean deialdi honen oinarriak onesteko hartu zuen erabakiaren aurka: deialdia, diruzainaren lanpostu bat betetzeko, oposizio-lehiaketa bidez (argitara eman zen 2024ko 3. Nafarroako Aldizkari Ofizialean, urtarrilaren 4an).

Bat etorriz urriaren 1eko 39/2015 Legearen 118. eta 45. artikuluekin (Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkideari buruzko Legea), horren berri ematen zaie interesdun guztiei, iragarki hau argitaratu eta biharamunetik hamar egun balioduneko gehieneko epean, alegazioak egin ditzaten eta egoki iruditzen zaizkien agiri eta frogagiriak aurkez ditzaten. Halakoak aurkeztuko dira, hain zuzen, Tafallako Udalaren erregistro orokorrean (Nafarroako Frantzisko plaza 5), erregistro elektroniko orokorrean, Tafallako Udalaren web-orriaren bidez (Egoitza Elektronikoa-TAFALLA), edo aipatutako legearen 16. artikuluan jasotako bideetako bat erabiliz.

Jarri den errekurtsoaren kopia bat eskuratzeko, interesdunek eskatzen ahalko dute, lehen aipaturiko bideak erabiliz, jarritako berraztertzeko errekurtsoa bidal dakiela. Eskabidean adierazi beharko dute zer helbide elektronikotara nahi duten hura bidaltzea.

Tafallan, 2024ko apirilaren 12an.–Tafallako Udaleko idazkaria, Nekane Agreda Arróniz.

Iragarkiaren kodea: L2405977