85. ALDIZKARIA - 2024ko apirilaren 25a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.1. OPOSIZIOAK ETA LEHIAKETAK. LAN PUBLIKOAREN ESKAINTZA

FITERO

Lan publikoaren eskaintza 2024rako

2024ko apirilaren 8an, Fiteroko alkateak honako ebazpen hau eman zuen:

2024ko ekitaldiko aurrekontuaren eta plantilla organikoaren behin betiko onespena ikusita (biak ere argitaratu ziren 2024ko 63. Nafarroako Aldizkari Ofizialean, martxoaren 25ean).

Plantilla organiko horretan aurrekontu-zuzkidura duten zenbait lanpostu huts daudelarik, beharrezkotzat jotzen da lanpostu horiek ekitaldi honetan betetzea, udal-zerbitzuek behar bezala funtzionatu dezaten.

Aintzat hartuta alkatetza honi dagokiola lan publikoaren eskaintza onesteko eskumena, hala xedatuta baitago Toki Araubidearen Oinarriak arautzen dituen apirilaren 2ko 7/1985 Legearen 22.1.h) artikuluan.

Horregatik guztiagatik, honako hau.

EBAZTEN DA:

Lehenengoa.–2024ko ekitaldi honetako lan-eskaintza onestea. Honako lanpostu hauek ditu:

Administrari laguntzailea, funtzionarioa, D maila, sarbidea: oposizio-lehiaketa. Osagarriak: mailakoa %12, C mailarekin parekatzeko osagarria %14,95. Kontabilitate-lanpostuko osagarria %8. Hutsik.

Zerbitzu anitzetako enplegatua, lan-kontratudun finkoa, D maila, sarbidea: oposizio-lehiaketa. Betetzeko aurreikuspena: 2024-2025. Txanda irekia. Osagarriak: mailako osagarria %12, lanpostuko osagarria %3,67 (barnean dago Udalak 2007ko urtarrilaren 3ko osoko bilkuran onetsitako osagarria, Lan zuzendari nagusiaren irailaren 25eko 707/2006 Ebazpenak 2007rako ezarria; eta martxoaren 17ko 19/2008 Foru Dekretua); arrisku bereziko osagarria %10. Hutsik.

Bigarrena.–Argitaratzea lan publikoaren eskaintza hau Udalaren egoitza elektronikoan, iragarki-taulan eta Nafarroako Aldizkari Ofizialean, orok jakin dezan.

Hirugarrena.–Lan publikoaren eskaintza hau gauzatze aldera, eskainitako lanpostuetarako deialdia egitea hiru urteko epe luzaezinaren barnean, argitaratzen denetik zenbatzen hasita.

Laugarrena.–Ebazpen honen aurka, hautara, errekurtso hauetako bat aurkez daiteke:

a) Berraztertzeko errekurtsoa, egintza egin duen organoari zuzendua, hilabeteko epean, erabaki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hasita;

b) Administrazioarekiko auzi-errekurtsoa, zuzenduko zaiona Iruñeko Administrazioarekiko Auzien Epaitegiari, bi hilabeteko epean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hasita, edo;

c) Gora jotzeko errekurtsoa, Nafarroako Administrazio Auzitegiari zuzendua, hilabeteko epean, erabaki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hasita.

Fiteron, 2024ko apirilaren 8an.–Alkatea, Miguel Aguirre Yanguas.

Iragarkiaren kodea: L2405733