85. ALDIZKARIA - 2024ko apirilaren 25a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.1. OPOSIZIOAK ETA LEHIAKETAK. LAN PUBLIKOAREN ESKAINTZA

CORTES

Deialdia, kultura-kudeatzailearen lanpostu bat lekualdatze-lehiaketa bidez betetzeko, hautaprobak eginez

Alkatetzaren apirilaren 11ko 150/2024 Ebazpenaren bidez, honako deialdi honen oinarriak onetsi dira: deialdia, kultura-kudeatzailearen lanpostu bat hautaprobak eginez eta lekualdatze-lehiaketa bidez betetzeko, Cortesko Udalaren zerbitzura jardun dezan.

Alkatetzaren ebazpen honen aurka, errekurtso hauetako bat aurkez daiteke hautara:

a) Berraztertzeko errekurtsoa, egintza egin duen organoari zuzendua, hilabeteko epean, jakinarazi edo argitaratu eta biharamunetik hasita.

b) Administrazioarekiko auzi-errekurtsoa, zeina zuzenduko baitzaio Nafarroako Justizia Auzitegi Nagusiko Administrazioarekiko Auzien Epaitegiari, bi hilabeteko epean, errekurtsoaren xedeko egintza edo erabakia jakinarazi edo argitaratu eta biharamunetik hasita.

c) Gora jotzeko errekurtsoa, Nafarroako Administrazio Auzitegiari zuzendua, hilabeteko epean, errekurtsoaren xedeko egintza edo erabakia argitaratu edo jakinarazi ondotik.

Argitara ematen da, behar diren ondorioak izan ditzan.

Cortesen, 2024ko apirilaren 11n.–Alkatea, María Concepción Ausejo Gómez.

OINARRIAK.–DEIALDIA, KULTURA-KUDEATZAILEAREN LANPOSTU BAT LEKUALDATZE-LEHIAKETA BIDEZ BETETZEKO, CORTESKO UDALAREN ZERBITZURA JARDUN DEZAN

1.–Xedea.

1.1. Deialdi honen xedea da lekualdatze-lehiaketa bidez betetzea kultura-kudeatzailearen lanpostu bat, funtzionarioen araubidean eta lanaldi osoan jardun dezan; 21 zenbakia du Cortesko Udalaren plantilla organikoan.

1.2. Izendapenaren ondorioz hautatzen dena Cortesko Udaleko funtzionarioa izanen da, ondorio guztietarako, karguaz jabetzen den egunetik hasita, eta Gizarte Segurantzaren Araubide Orokorrean afiliatuko da, eta hartan alta emanen zaio.

1.3. Nafarroako administrazio publikoen zerbitzuko langileei dagozkien B mailako ordainsariak ditu lanpostuak, bai eta plantilla organikoan ezarritako ordainsari osagarriak ere. Osagarriok hauek dira, gaur egun: lanpostuko osagarria, %13; eta lanaldiaren luzapeneko osagarria, %10.

1.4. Urteko lanaldia Nafarroako administrazio publikoetako langileei dagokiena izanen da; goiz eta arratsaldeko txandak izanen ditu, eta igande eta jaiegunetan lan eginen du.

Lanaldiaren araubidea zerbitzuaren beharretara egokituko da eta urte bakoitzerako onesten den egutegian jasoko da. Halere, organo administratibo eskudunek aldatzen ahalko dute, zerbitzuaren funtzionamenduan sortutako beharrei erantzuteko.

1.5. Bete beharreko eginkizunak egokituko zaizkie deialdiaren kategoriari eta lanpostuaren mailari, eta, besteak beste, aipamen hutsez eta bestelakoak baztertu gabe, honako hauek izanen dira:

Bete beharreko eginkizunak egokituko zaizkie deialdiaren kategoriari eta lanpostuaren mailari, eta, besteak beste, aipamen hutsez eta bestelakoak baztertu gabe, honako hauek izanen dira:

–Programa eta jarduera kulturalak diseinatu, planifikatu, kudeatu eta ebaluatzea; harremanak ezartzea erakundeekin; aurrekontua kudeatzea eta gastuak kontrolatzea; ardurapeko instalazioen erabilera kudeatzea.

–Herriko elkarte eta mugimenduekin harremanetan egotea; eta jarduera-eremuko jarduerak eta gainerako zereginak koordinatzea; udalerrian izaten diren gertakarien berri ematea.

Era berean, udal bulegoetatik kanpo eginen ditu jarduketak eta gestioak, baita asteburuetan eta jaiegunetan ere, beharrezkoa bada.

–Ekintza-plangintzak proposatzea, esleitutako azpiegitura edo kultura-guneetarako.

–Espazioak eta materialak erabiltzeko eskaerak ebaztea, eta daten eta ordutegien banaketa planifikatzea.

–Aurkezten diren jarduera- eta ikuskizun-proposamenei harrera egitea, proposamen horiek bideratzea eta, hala badagokio, Udalari igortzea.

–Planifikatutako helburuak betetzeko esleitutako aurrekontua aplikatzea.

–Laguntzak eta dirulaguntzak prestatzea eta kontrolatzea, bai eta horiek behar bezala inbertitzen direla zaintzea ere.

–Proposatzea nola arautu, nola aplikatu eta nola kontrolatu behar diren laguntzak eta dirulaguntzak, halakoak udalerrian diharduten beste erakunde batzuei ematekoak direnean.

–Kultura-proposamenak egitea, hautemandako beharretatik sortutakoak, eta erabiltzaileek egin eskaeretatik bere eskumenekoak diren horiek ebaztea.

–Aldaketak proposatzea bere ardurapeko esku-hartze kulturaleko programen eta proiektuen plangintzak garatzean.

–Kultura-jardueren programazioa proposatzea, eta programazio hori eraginkortasunez eta behar besteko aurrerapenaz jakinaraztea publiko potentzialari. Horretarako, IKTak, hedabideak eta kanalak erabiltzea; esate baterako, tokiko prentsa eta irratiak, webgunea, sare sozialak eta udalaren app-a.

–Jaiekin eta kultura-ekitaldiekin lotutako gestioak.

–Sorkuntza artistikoa sustatzea eta bultzatzea Cortesko bizilagunen eta eragile sozial eta kulturalen artean, bai eta kultura etxeko erabiltzaileen artean ere.

–Ekimen komunitarioko jarduerak kultura etxearen eta Udalaren berezko jarduerekin koordinatzea.

–Guneak ongi erabiltzen direla egiaztatzea, eta haien erabilera-araudia betearaztea.

–Eraikinetako zerbitzuak, areto teknikoak, txarteldegia eta mantentze-lanak koordinatzea.

–Jarduerak eta mantentze-lanak kudeatzea Cortesko gazteluan, Alto de la Cruzeko erakusketa iraunkorrean eta aztarnategi arkeologikoetan.

–Kirol Zinegotzitzak eta Hego Nafarroa Kirol Mankomunitateak planifikatu eta koordinaturiko jarduerak kudeatzea.

–Cortesko kirol eraikin eta instalazioak kudeatzea.

–Herriko kirol taldeei laguntza eta aholkua ematea.

–Bere jarduera esparruan, herritarren mugimendu eta ekimenak sustatu eta sostengatzea, baterako jarduerak egiteko.

–Antolaturiko jarduera eta programak iragartzeaz eta ezagutarazteaz arduratzea.

–Herriko turismo-jarduerak kudeatzea, herrian turismoa bultzatzeko.

–Aipatutakoez gain, bestelako zereginak betetzea, halakorik aginduz gero ezarritako helburuak lortu beharrez, betiere karguari dagozkion gaitasun eta ahalmen profesionalekin bat etorririk.

–Bere lanpostuarekin zerikusia duten beste eginkizun batzuk, Cortesko Udalak agintzen dizkionak.

2.–Aplikatzekoa den araudia.

Honako arau hauek beteko dira lekualdatze-lehiaketa honetan: abuztuaren 30eko 251/1993 Legegintzako Foru Dekretua, zeinaren bidez onesten baita Nafarroako Administrazio Publikoen zerbitzuko Langileen Estatutuaren testu bategina; azaroaren 6ko 215/1985 Foru Dekretuaren 10. artikulua (foru lege horren bidez onetsi zen Nafarroako Administrazio Publikoetan sartzeko Erregelamendua); aplikatzekoak diren gainerako arauak, eta jarraian ematen diren oinarriak.

3.–Lanpostu hutsen kopurua handitzea.

Deialdi honetako lanpostuak gero osatzen ahalko dira hutsik dauden lanpostuekin, halakorik baldin badago kalifikazio-epaimahaiak deialdia egin duen organoari lehiakideen zerrenda, puntuazio-ordenan, helarazten dion egunean.

4.–Baldintzak.

Indarrean dagoen araudian xedatutakoaren arabera, deialdi honetan parte hartu ahal izateko bete behar dira honako baldintza hauek, eskabideak aurkezteko epearen azken egunean eta izendapenaren egunetik adjudikatutako lanpostuaz jabetu arte:

a) Cortesko Udaleko langile finkoa izatea (funtzionarioa edo lan-kontratudun finkoa), jardunean, zerbitzu berezietan edo eszedentzia berezian.

b) B mailan edo taldean egotea, sartzeko eskakizun gisa honako titulazio hauek zituen lanpostu batean: unibertsitateko diploma edo gradua, ingeniaritza teknikoko titulua, arkitektura teknikokoa edo baliokidea, edo hura eskuratzeko eskubideak ordaindu izanaren gordekina.

Orobat, deialdian parte hartzen ahalko dute, baldin baldintzak betetzen badituzte, lanpostu erreserbarik gabe borondatezko eszedentzian daudenek, edo nahitaezko eszedentzian daudenek, baldin administrazio egoeran gutxienez ere urtebetez egon badira: gisa horretara jardunera itzuliko dira, lanpostu baten behin betiko adjudikazioa lorturik.

Lehiaketa honetan parte hartzeak ez du inola ere ekarriko parte hartu aurretik lehiakideek zuten araubide juridikoa aldatzea.

5.–Eskabideak aurkezteko epea eta tokia.

5.1. Deialdian parte hartzeko eskabideak Cortesko Udalaren udal erregistroan aurkeztu beharko dira (Duques de Miranda plaza 4, 31530 Cortes, Nafarroa), 11:00etatik 14:00etara, edo urriaren 1eko 39/2015 Legearen 16.4 artikuluan jasotako bideetako edozein erabiliz (Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkideari buruzko Legea), 15 egun naturaleko epean, deialdia Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hasita.

Halaber, parte hartzeko eskabidea telematika bidez aurkezten ahalko da, Cortesko Udalaren Erregistro Orokor Elektronikoan, udalaren egoitza elektronikoaren barnean: https://cortes.sedelectronica.es/info.10.

Kasu horretan, parte hartzeko berariazko eskabideak eta behar diren gainerako agiriak aurkezteko, erabil daiteke erregistro orokor elektronikoan artxiboak eransteko ezarrita dauden formatuetatik edozein. Eskabidea aurkezten bada 39/2015 Legean ezarritako beste erregistroren batean, eta eskabideak aurkezteko ezarritako epearen barnean, ayuntamiento@cortes.es helbide elektronikora igorriko da deialdian parte hartzeko eskabidea, eta adieraziko da zer erregistrotan aurkeztu den dokumentazio osagarria. Eskabidea posta bulego batean aurkeztuz gero, gutun-azal ireki batean aurkeztuko da, postako langileek data eta zigilua jar diezazkioten eskabideari, hori ziurtatu aurretik. Eskabideak aurkeztuko dira deialdi honen I. eranskineko ereduari jarraikiz.

Eskabideak deialdi honetan argitaratutako ereduari lotuko zaizkio, eta haietan izangaiek adierazi beharko dute baldintza guztiak betetzen dituztela eskabideak aurkezteko epearen muga-egunean.

Eskabideak aurkezteko epea luzaezina izanen da.

5.2. Eskabidearekin batera, aurkeztuko dira alegatzen diren merezimendu guztien frogagiri autentifikatuak (betiere deialdi honetan ezarritako baremoaren arabera), salbu Cortesko Udalean egindako zerbitzuen frogagiriak, horiek zuzenean igorriko baitizkio epaimahaiari deialdia egin duen organoak.

6.–Onartuen behin-behineko zerrenda eta erreklamazioak.

Eskabideak aurkezteko epea bukaturik, Cortesko Udaleko alkateak ebazpen bat emanen du, izangai onartu eta baztertuen behin-behineko zerrenda onesteko, eta aginduko du argitara dadila Nafarroako Aldizkari Ofizialean. Orobat, ohartaraziko du hurrengo bost egun naturaleko epean baztertuek erreklamazioak egiten ahalko dituztela eta, akatsik egin badute, haiek zuzendu.

Ezarritako epean eskabiderik aurkezten ez bada, Cortesko Udaleko alkateak ebazpena emanen du, adierazteko lehiaketako lanpostua bete gabe utzi dela. Ebazpen hori Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu beharko da.

Izangai bazterturik ez bada, zuzenean onetsiko da behin betiko zerrenda, eta Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratuko.

Erreklamazioak egiteko epea bukatu eta horiek ebatzirik, alkateak onartuen behin betiko zerrenda onetsiko du, eta aginduko du argitara dadila Nafarroako Aldizkari Ofizialean.

7.–Epaimahaiko kideak.

Lehiaketa kalifikatuko duen epaimahaiak honako kide hauek izanen ditu:

1.–Epaimahaiburua: María Concepción Ausejo Gómez, Cortesko Udaleko alkate udalburua.

–Ordezkoa: Inmaculada Concepción Ciriza Marco, Cortesko Udaleko lehen alkateordea.

2.–Epaimahaikide-idazkaria: Jesús Litago Zardoya, Cortesko Udaleko idazkaria.

–Ordezkoa: Jesús Rosón Lete, Buñuelgo Udaleko kontu-hartzailea.

3.–Epaimahaikidea: Reyes Lorente Fernández, Cortesko Udaleko administrari-ofiziala (Cortesko Udaleko langileen ordezkariek izendatua).

–Ordezkoa: Brenda Luna Sánchez, Cortesko Udaleko administrari-ofiziala (Cortesko Udaleko langileen ordezkariek izendatua).

Epaimahaia eratu beharko da izangai onartu eta baztertuen behin betiko zerrenda argitaratu ondoko bost egunean.

Epaimahaiak gehiengoz erabakiko ditu deialdiaren oinarriak aplikatzerakoan sortzen diren auzi guztiak.

Baldin gertatzen bada administrazio prozeduraren arauetan abstentziorako jasotako arrazoiren bat, kalifikazio epaimahaiko kideek parte hartzeari uko egin beharko diote, eta hori jakinarazi, deialdia egin duen organoari. Izangaiek, halaber, zilegi dute epaimahaikideak errekusatzea egoera horietako bat gertatzen denean.

8.–Merezimenduen kalifikazioa.

Epaimahaiak izangaien merezimenduak baloratuko ditu honako baremo honen arabera:

a) Administrazio publikoetan egindako zerbitzuak: 30 puntu gehienez.

b) Prestakuntza, irakaskuntza, ikerketa eta beste merezimendu batzuk: 10 puntu gehienez.

Epaimahaiak II. eranskineko baremoaren arabera kalifikatuko eta puntuatuko ditu izangai bakoitzak aurreko bi atalei dagokienez alegatutako eta frogatutako merezimenduak.

Deialdiaren 5.b) oinarrian agindutakoaren arabera, merezimendu guztiak agiri bidez alegatuko eta frogatuko ditu izangai bakoitzak, lekualdatze-lehiaketa honetan parte hartzeko eskabidea aurkezten duenean, eta horretarako jatorrizko agiriak edo kopia konpultsatuak erabiliko ditu. Salbuespen bakarra izanen dira Cortesko Udalean egindako zerbitzuen frogagiriak, horiek zuzenean igorriko baitizkio epaimahaiari deialdia egin duen organoak.

Epaimahaiak ezin izanen du inola ere kontuan hartu alegatu gabeko eta agiri bidez frogatu gabeko merezimendurik, eta ezin izanen du puntuazio handiagorik eman, apartatu bakoitzean adierazitako gehieneko puntuazioa baino.

Epaimahaiak azalpenak eta datu osagarriak eskatzen ahalko ditu, lehiakideek alegatutako eta frogatutako merezimenduez.

Lehiaketako elementu guztien balorazioa egin ondoren, epaimahaiak Cortesko Udalaren ediktu-taulan eta egoitza elektronikoko gardentasun atarian argitaratuko ditu (esteka: https://cortes.sedelectronica.es/transparency/d4598563-5703-448f-ba6e-c95ffe95ba9e/) lehiakideek lortutako puntuazioak, eta bost eguneko epea irekiko du balorazio horren inguruan eskubidez komeni zaiena alegatzeko.

Guztirako puntuazioan berdinketarik gertatuz gero, administrazio publikoetan antzinatasun handiena dutenen alde eginen da. Hala ere berdinduta segitzen badute, lehiakide zaharrenari emanen zaio lehentasuna.

9.–Izangaien zerrenda, lortutako puntuazioaren araberakoa.

Epaimahaiak, aurkezten diren erreklamazioak ebatzi ondotik, lehiakide guztiek eskuratutako behin betiko puntuazioak argitaratuko ditu Cortesko Udalaren ediktu-taulan eta egoitza elektronikoko gardentasun atarian (esteka: https://cortes.sedelectronica.es/transparency/82cefbe7-7a38-436b-9bb7-2429c713a35e/), eta izangaien zerrenda igorriko dio puntuazio-ordenan Cortesko Udaleko alkateari, bai eta espediente osoa ere. Alkateak behar den ebazpena emanen du, bidezkoa bada, deialdiko hasierako lanpostu kopurua handitzeari buruz.

Aurreko paragrafoan aipatutako ebazpenaren jakinarazpena jaso ondoren, epaimahaiak proposamena eginen dio deialdia egin duen organoari, eskatzen den gutxieneko puntuazioa gainditu duten izangaiak izendatzeko, hain zuzen ere, deialdiko lanpostu kopurua betetzeko adina, barnean harturik aurreko paragrafoan aipatutako handitzearen ondoriozkoak, halakorik bada.

10.–Adjudikatzea eta lanpostuaz jabetzea.

Alkateak, ebazpen baten bidez, dagozkien lanpostuak adjudikatuko dizkie lehiakideei, eta aginduko du adjudikazio hori Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitara dadila.

Adjudikazioa lortu duten lehiakideek adjudikazioari buruzko ebazpena jakinarazi eta hamar egun naturaleko epean jabetu beharko dute lanpostuaz, baldin eta deialdia egin duen organoak ebazpen horretan beste data bat ezartzen ez badu jabetza hartzeko.

11.–Datuen babesa.

Cortesko Udala da deialdi honetan parte hartzeagatik izangaiek emandako datu pertsonalen tratamenduaren arduraduna. Tratamenduaren helburua da kultura-kudeatzailearen lanposturako lekualdatze-lehiaketaren deialdia kudeatzea eta izapidetzea.

Hona tratamenduaren oinarri juridikoa: Datuak Babesteko Erregelamendu Orokorraren 6.1.c) artikulua (tratamendua beharrezkoa da tratamenduaren arduradunari aplikagarria zaion lege-betebeharra betetzeko), eta Datuak Babesteko Erregelamendu Orokorraren 6.1.b) artikulua (tratamendua beharrezkoa da interesduna parte den kontratu bat gauzatzeko edo interesdunaren eskariz kontratuaren aurreko neurriak aplikatzeko).

Eman diren datuak zein helburutarako bildu diren, halako helburua lortzeko beharrezkoa den denbora guztian gordeko dira, bai eta deialdiaren edo datuen tratamenduaren ondoriozko erantzukizun guztiak zehaztu ahal izateko ere. Artxiboen eta dokumentazioaren gaineko araudian ezarritakoa aplikatuko da (Artxiboei eta Dokumentuei buruzko 12/2007 Foru Legea).

Legez ezarritako kasuetan argitaratuko dira datuak, deialdian ezarritakoaren arabera, eta komunikatzen ahalko dira bat etorriz maiatzaren 17ko 5/2018 Foru Legean xedatutakoarekin (Gardentasunari, informazio publikoa eskuratzeari eta gobernu onari buruzko Foru Legea).

Titularrek eskubidea izanen dute datuak eskuratzeko, zuzentzeko, ezerezteko, tratamendua mugatzeko, kontra egiteko eta datuak eramateko, udal bulegoetara joz, egoitza elektronikoaren bidez (datuak babesteari buruzko izapideak), edo datuak babesteko ordezkariaren helbidearen bidez (dpd@cortes.es).

Halaber, uste badute datuen tratamendua ez datorrela bat indarrean den araudiarekin, eskubidea dute erreklamazioa aurkezteko Datuak Babesteko Espainiako Bulegoari (aepd.es) edo, bestela, aldez aurretik, datuak babesteko ordezkariari, lehen adierazitako helbidean.

12.–Errekurtsoak.

Deialdi honen, beronen oinarrien edo berau aplikatzeko egintzen aurka, aukeran, honako errekurtso hauetako bat aurkez daiteke:

a) Berraztertzeko errekurtsoa, egintzaren organo egileari zuzendua, hilabeteko epean, jakinarazi edo argitaratu eta biharamunetik hasita.

b) Administrazioarekiko auzi-errekurtsoa, Administrazioarekiko Auzien Jurisdikzioko organo eskudunari zuzendua, uztailaren 13ko 29/1998 Legean xedatutakoaren arabera (Administrazioarekiko Auzien Jurisdikzioa arautzen duen Legea), bi hilabeteko epean, errekurritutako egintza jakinarazi edo argitaratu eta biharamunetik zenbatzen hasita.

c) Gora jotzeko errekurtsoa, zuzenean Nafarroako Administrazio Auzitegiari zuzendua, errekurritutako egintza edo erabakia jakinarazi edo argitaratu eta biharamunetik hilabeteko epean.

Kalifikazio-epaimahaiaren egintzen aurka gora jotzeko errekurtsoa aurkez daiteke, deialdia egin duen eta epaimahaia izendatu duen udal organoari zuzendua, hilabeteko epean, errekurritutako egintza edo erabakia jakinarazten denetik hasita.

Hori guztia, bat etorriz ezarrita dagoenarekin urriaren 1eko 39/2015 Legearen 121. eta 122. artikuluetan (Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkideari buruzko Legea) eta uztailaren 2ko 6/1990 Foru Legearen 333. artikuluan (Nafarroako Toki Administrazioari buruzko Foru Legea).

I. ERANSKINA.–ESKAERA EREDUA

Izena: ..........................................................................................................................................., adinez nagusia, NAN zenbakia: ............................................... (edo balio bereko beste agiriren bat); sorteguna: ...............(e)ko .....................................aren ...............(e)(a)n; sorterria: ............................................................... (........................................), nazionalitatea: ...........................................................; egungo bizitokia: .............................................. (.............................................), kalea: ........................................................................................, posta kodea: ...................., telefonoa: ......................................... eta posta elektronikoa: .........................................................................................

Honako hau adierazten dut:

Eskatutako baldintza guztiak betetzen ditudala, eskabideak aurkezteko emandako epea bukatzen den egunean, Cortesko Udalean kultura-kudeatzailearen lanpostu bat lekualdatze-lehiaketa bidez betetzeko deialdian, zeina argitaratu baitzen .................... zenbakidun Nafarroako Aldizkari Ofizialean, egun honetan: ...................................................................

–Eransten dudala deialdian parte hartzeko eskatutako dokumentazioa.

–(Kasua bada) Desgaitasuna dudala eta, hortaz, behar ditudan egokitzapenak eskatzen ditudala, haietarako arrazoiak adierazita (beste orri batean zehaztuko dira eskatutako egokitzapenak eta eskaeraren arrazoiak).

–(Kasua bada) Desgaitasuna frogatzen duen agiria aurkezten dudala, erakunde eskudun batek emana.

–Eskabidearekin batera aurkezten dudala lehiaketaldirako merezimenduen fotokopia.

Horiek horrela, eskatzen dut eskabide hau onartzea eta, beraz, onartua izatea Cortesko Udaleko kultura-kudeatzailearen lanpostu bat lekualdatze-lehiaketa bidez eta funtzionarioen araubidean betetzeko hautaprobetan.

Cortesen, 2024ko ..............................aren ..........(e)(a)n

(Sinadura)

CORTESKO UDALEKO ALKATEA

Datuen babesari buruzko oinarrizko informazioa. Tratamenduaren arduraduna: Cortesko Udala. Helburua: kultura-kudeatzailearen lanposturako lekualdatze-lehiaketaren deialdia kudeatzea eta izapidetzea. Eskubideak: datuetan sartzeko eta datuak zuzentzeko eta deuseztatzeko eskubideak, bai eta beste eskubide batzuk ere, deialdiaren 11. oinarriko informazio gehigarrian azaldutakoarekin bat.

II. ERANSKINA.–MEREZIMENDUAK BALORATZEKO BAREMOA

a) Administrazio publikoetan egindako zerbitzuak (30 puntu gehienez).

1. Edozein administrazio publikotan deialdian eskatutako maila/talde bereko lanpostuetan egindako zerbitzuak, titulazio bera eskatu bada: 1,50 puntu urte bakoitzeko.

2. Edozein administrazio publikotan aurreko horiek ez bezalako lanpostuetan egindako zerbitzuak: 0,40 puntu urte bakoitzeko.

b) Prestakuntza, irakaskuntza eta ikerketa eta beste merezimendu batzuk (10 puntu gehienez).

1. Administrazio publikoek, erakundeek edo zentro publikoek eta unibertsitateek antolatutako prestakuntza ekintzetan parte hartzea: 0,10 puntu emanen dira ordu bakoitzeko edo kreditu akademikoaren baliokidea den ordu kopuru bakoitzeko (kreditu akademiko bat = 10 eskola-ordu), eta gehienez ere 10 puntu.

Oharrak:

a) atala:

1. Urteen kopurua osoa ez bada, emanen da zerbitzuan egindako aldiari proportzioan dagokion puntuazioa.

2. Lanaldi partzialean egindako zerbitzuen kasuan, behar den zatia kenduko da.

3. Ez dira baloratuko deialdia argitaratu ondoren egindako zerbitzuak.

4. Beste zerbitzu batzuekin aldi berean emandako zerbitzuen kasuan, puntuaziorik handiena dutenak bakarrik baloratuko dira.

5. Langile funtzionarioa edo lan-kontratudun finkoa zerbitzu berezietan edo eszedentzia berezian egon bada, edo unitate organiko bateko buru edo zuzendari lanetan aritu bada, aldi horietako zerbitzuak kontatzeari dagokionez, egoera horietan sartzean zeukan lanpostuan egin izan balitu bezala kontatuko dira.

6. Gehienez 30 puntu emanen dira a) atal honetan.

b) atala:

1. Baloratu beharreko prestakuntza-ekintzen ondoriozko eskola-orduen zatikiak ez dira ez puntuatuko, ez hainbanatuko.

2. Eskola-orduen kopurua agertzen ez duten ziurtagiriei ordu baten balorazioa emanen zaie.

3. Ikasturte akademiko bateko iraupena agertzen duten ziurtagiriei 12 kredituren balorazioa emanen zaie; hau da, 120 ordurena.

4. Puntuazio berarekin baloratuko da parte hartzea Administrazioak agindutako edo baliozkotutako prestakuntza ekintzetan, nahiz eta erakunde antolatzaileari dagozkion baldintzak ez bete. Horien artean, espresuki sartuko dira sindikatuek administrazio publikoetako etengabeko prestakuntzarako itunen barnean antolatutakoak.

5. Titulu akademiko bat eskuratzeko ikasketak ez dira atal honetan baloratuko, ez unibertsitatekoak, ez unibertsitatetik kanpokoak.

6. Atal honetan, merezimenduak baloratuko dira soilik baldin zuzeneko zerikusirik badute deialdiko lanpostuarekin.

7. Gehienez ere 10 puntukoa izanen da b.1) apartatuaren puntuazioa.

Iragarkiaren kodea: L2405884