85. ALDIZKARIA - 2024ko apirilaren 25a

1. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA

1.2. AGINTARIAK ETA LANGILEAK

1.2.2. Oposizioak eta lehiaketak. Lan publikoaren eskaintza

1420/2024 EBAZPENA, apirilaren 15ekoa, Funtzio Publikoko zuzendari nagusiak emana, zeinaren bidez igortzen baita Nafarroako Justizia Auzitegi Nagusiko Administrazioarekiko Auzien Salara Montserrat Pérez Omeñaca andreak jarritako administrazioarekiko auzi-errekurtsoari buruzko administrazio espedientea (113/2024 prozedura arrunta).

Montserrat Pérez Omeñaca andreak administrazioarekiko auzi-errekurtso bat aurkeztu zuen Administrazioarekiko Auzien Salan, interesdunak jarritako gora jotzeko errekurtsoaren ustezko ezespenaren aurka. Izan ere, gora jotzeko errekurtsoa jarri zuen deialdi baten merezimenduak baloratzeko fasearen behin betiko emaitzen aurka. Deialdia, hain zuzen, goi-mailako tituludunen lanpostuaren gehienez ere 2 plaza merezimendu-lehiaketaren salbuespenezko sistemaren bidez betetzeko prozedurarena da, Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioaren eta haren erakunde autonomoen zerbitzura aritzeko. Deialdi hori enplegu publikoan behin-behinekotasuna murrizteko egonkortze-prozesuen esparruan onetsi zen Funtzio Publikoko zuzendari nagusiaren uztailaren 26ko 1934/2022 Ebazpenaren bidez.

Administrazioarekiko Auzien Jurisdikzioa arautzen duen uztailaren 13ko 29/1998 Legearen 48. artikuluarekin bat, sala horrek eskatu du igor diezaiotela administrazio espedientea, eta epatzeko deiak egin daitezela lege horren 49. artikuluan ezarritako moduan.

Horrenbestez, eta otsailaren 21eko 30/2005 Foru Dekretuaren bidez esleiturik ditudan eskudantziak erabiliz,

EBAZTEN DUT:

1. Nafarroako Justizia Auzitegi Nagusiko Administrazioarekiko Auzien Salara igortzea Montserrat Pérez Omeñaca andreak jarri duen eta 113/2024 prozedura arruntean gauzatu den administrazioarekiko auzi-errekurtsoari buruzko administrazio espedientea.

2. Ebazpen hau interesdunei jakinaraztea, Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratuta, eta haiek epatzea, autoetan demandatu gisa agertu ahal izan daitezen Nafarroako Justizia Auzitegi Nagusiko Administrazioarekiko Auzien Salan, ebazpen hau argitaratu ondoko bederatzi eguneko epean.

3. Ebazpen hau igortzea Nafarroako Justizia Auzitegi Nagusiko Administrazioarekiko Auzien Salara eta Lehendakaritza eta Berdintasun Departamentuko Aholkularitza Juridikoaren Zerbitzura, eta Montserrat Pérez Omeñaca andreari jakinaraztea, behar diren ondorioak izan ditzan.

Iruñean, 2024ko apirilaren 15ean.–Funtzio Publikoko zuzendari nagusia, Rashid Mohamed Vázquez.

Iragarkiaren kodea: F2406126