85. ALDIZKARIA - 2024ko apirilaren 25a

1. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA

1.1. XEDAPEN OROKORRAK

1.1.3. Foru Aginduak

40/2024, FORU AGINDUA, apirilaren 11koa, Hezkuntzako kontseilariak emana. Honen bidez, ikasleak Nafarroako Foru Komunitateko ikastetxe publiko eta pribatu itunduetan onartzeko prozesua arautu eta garatzen da, funts publikoen bidezko irakaskuntzak egiteko, presentziazko modalitatean, Lanbide Heziketako Sistemaren D eta E graduei eta Arte Plastikoetako eta Diseinuko lanbide ikasketei dagozkienak, eta orobat, ikastetxe publikoetan, ikastetxe eta entitate pribatuetan, Nafarroako Foru Komunitatean baimenduetan, presentziazko modalitatean, Hezkuntza Departamentuak kudeatzen duen Lanbide Heziketako Sistemako A, B, eta C graduei dagozkien irakaskuntzak egiteko.

Atarikoa

Martxoaren 31ko 3/2022 Lege Organikoak, Lanbide Heziketa antolatu eta integratzeari buruzkoak, Lanbide Heziketaren eredu berri bat diseinatu du, herritarrek lan bizitza osoan dituzten beharrei erantzuteko. Horretarako, Lanbide Heziketako sistema integratu bat ezarri du, pertsonek beren bizitzan dituzten lanbide prestakuntzako interes, itxaropen eta asmoei malgutasunez erantzuteko gaitasuna izanen duena. Malgutasunari dagokionez, besteak beste, Lanbide Heziketaren sistema integratuko irakaskuntza eta prestakuntzen malgutasuna eta haietara iristeko irisgarritasuna zehazteko arauzko estaldura dago.

Bestalde, Hezkuntzari buruzko maiatzaren 3ko 2/2006 Lege Organikoa eguneratu da, Arte Plastikoetako eta Diseinuko lanbide ikasketetan sartzeko baldintzei dagokienez, Hezkuntzari buruzko maiatzaren 3ko 2/2006 Lege Organikoa aldatzen duen abenduaren 29ko 3/2020 Lege Organikoaren bidez.

Apirilaren 28ko 33/2021 Foru Dekretuaren bidez, Nafarroako Foru Komunitateko ikastetxe publikoetan eta itunpeko ikastetxe pribatuetan ikasleak onartzeko modua arautu da eta, besteak beste, hezkuntzarako eskubidea bermatzeko eta berdintasun baldintzetan sartzeko printzipioak azpimarratu dira. Aipatu foru dekretuak, lehenengo xedapen gehigarrian, ezartzen du Lanbide Heziketako ikasketetan eta Arte Plastikoetako eta Diseinuko lanbide ikasketetan onartzeko kontuan hartuko direla, aipatutako foru dekretuan aplikatu beharrekoaz gain, ikasketa horietako bakoitza arautzen duen oinarrizko legedia eta, orobat, Nafarroako Gobernuko Hezkuntza Departamentuak, kasuan kasu, ezartzen ahal duen berariazko araudia. Apirilaren 28ko 33/2021 Foru Dekretuak, azken xedapenetako lehenean, berau garatzeko behar diren xedapen guztiak emateko ahalmena ematen dio hezkuntzaren arloan eskumena duen kontseilariari.

Lege organiko horiek ekarritako aldaketen ondorioz, eta apirilaren 28ko 33/2021 Foru Dekretuan erregelamenduz ezarritakoa garatzeko, bidezkoa da, foru agindu honen bidez, Nafarroako Foru Komunitateko ikastetxe publiko eta pribatu itunduetan, presentziazko modalitatean, funts publikoen bidez sustatutako Lanbide Heziketako Sistemako D eta E graduei dagozkien ikasketak, eta orobat, Arte Plastikoetako eta Diseinuko irakaskuntza profesionalei dagozkienak ere, eta halaber, ikastetxe publiko, entitate eta ikastetxe pribatuetan, Nafarroako Foru Komunitatean baimenduetan, Hezkuntza Departamentuak kudeatzen duen Lanbide Heziketako Sistemako A, B eta C graduei dagozkien ikasketak egin nahi dituzten ikasleak onartzeko prozesua osatzen duten askotariko jarduketak arautzea.

Hezkuntza Departamentuak, foru agindu honen bidez, Lanbide Heziketako Sistemaren eskaintzetan ikasleak onartzeko araudi integratu bat eskaini nahi du. Era berean, Lanbide Heziketaren Antolamendu eta Integrazioari buruzko martxoaren 31ko 3/2022 Lege Organikoaren 25.2 artikuluak ahalmena ematen die Lanbide Heziketako Sistemako irakaskuntzetan eskumena duten administrazioei ekintza positiboak ezar ditzaten, prestakuntza eskaintzetan sexu bateko edo besteko pertsonak nabarmen gehiago badira, hori berdintzeko. Bada, han ezarritakoa aintzat hartuta, Hezkuntza Departamentuak aurrerapausoak eman nahi ditu, ekintza positibo espezifikoen ezarpenean, Lanbide Heziketako Sistemaren eta Arte Plastikoetako eta Diseinuko lanbide ikasketetako zikloetan hainbat espezialitatetan, sexu bateko edo besteko pertsonak nabarmen gehiago diren kasuetan, egoera horiek zuzentzeko.

Foru agindu honen testuak atariko titulua eta lau titulu ditu, eta titulu horiek 101 artikulutan garatzen dira. Era berean, bederatzi xedapen gehigarri, xedapen iragankor bat, xedapen indargabetzaile bat eta azken xedapen bi ditu, gehi 4 eranskin.

Atariko tituluak foru agindu honen xedea eta aplikazio eremua adierazten ditu, eta halaber, Lanbide Heziketako Sistema berriak proposatzen dituen eta foru aginduan aipatzen diren hainbat termino berritzaileren definizioak ere.

I. tituluak onarpen prozesuari buruzko ohar orokorrak ezartzen ditu, eta ikaspostua eskatzen duten ikasleentzat tokia gordetzea zehazten du.

I. kapituluak zortzi artikulu ditu, eta prozesuaren plangintza eta garapen orokorrari eta eskaintzaren antolamenduari buruzko onarpen prozesuaren alderdi orokorrak arautzen ditu. Era berean, irakaskuntza horien kalitatea eta ekitatea bultzatzeko neurriak ezartzeko aukera ere jasotzen da, apirilaren 28ko 33/2021 Foru Dekretuaren 36. artikuluaren 4. eta 5. apartatuetan ezartzen den bezala; neurri horien ezarpena ondorioztatuko da urtero Hezkuntza Departamentuak hezkuntza laguntzaren berariazko premia duten ikasleen eskolatze indizeari buruz emanen duen txostenetik.

Bestalde, II. kapituluak lau artikulutan garatzen ditu onarpen prozesuan ezarritako lau ikaspostu erreserba motak: desgaitasuna, goi mailako edo goi errendimenduko kirolaria, hezkuntza laguntzaren berariazko premia eta sexu bateko pertsona gutxiegi. Desgaitasuna duten pertsonendako eta gutxiegi ageri den sexuko pertsonendako tokia erreserbatzea Lanbide Heziketaren Sistemako A, B eta C graduetako onarpen prozesuetan aplikatuko da. Lanbide Heziketaren Sistemako D graduetan eta Arte Plastikoetako eta Diseinuko lanbide ikasketen zikloetako lehen mailan onartzeko prozesu arruntean, eta orobat, Lanbide Heziketaren Sistemako E graduetan onartzeko prozesu arruntean, ikaspostuak erreserbatzeko lau mota horiek aplikatuko dira.

Ezgaitasuna frogatzen duten pertsonentzako, goi mailako edo goi errendimenduko kirolarientzako eta berariazko hezkuntza laguntza behar duten ikasleentzako ikaspostu erreserbak Lanbide Heziketako eta Arte Plastikoetako eta Diseinuko zikloetan onartzeko prozesuetan 2016tik erabiltzen ari dira. Hezkuntza laguntzaren berariazko premia duten ikasleentzako ikaspostu erreserbari dagokionez, horren definizioa egokitu da Hezkuntzari buruzko maiatzaren 3ko 2/2006 Lege Organikoan jasotako egungo baldintzen arabera, eta haren ondoriozko prozedurazko alderdiak arautzen dira onarpen prozesu arruntean.

Pertsona gutxiegi duen sexuko pertsonentzako ikaspostu erreserba ezartzea berritasun garrantzitsua da, Lanbide Heziketa antolatu eta integratzeari buruzko martxoaren 31ko 3/2022 Lege Organikoaren 25.2 artikuluaren testuak ekarria; hark ahala ematen die Lanbide Heziketako Sistemaren irakaskuntzetan eskumena duten administrazioei ekintza positiboak ezar ditzaten, prestakuntza eskaintzetan sexu bat edo bestea gehiegi agertzen deneko egoerak berdintzeko. Horiek horrela, Hezkuntza Departamentuak erabaki du ikaspostu erreserba bat ezartzea gutxiegi ageri den sexuarentzat, lehenengo jarduketa estrategiko espezifiko gisa, emakumezkoen eta gizonezkoen arteko berdintasunaren eremuan, Lanbide Heziketako Sistemaren eskaintzetan eta Arte Plastikoetako eta Diseinuko lanbide ikasketen eskaintzetan, bat eginez emakumeen eta gizonen arteko berdintasunari buruzko 17/2019 Foru Legearen 35. artikuluan hezkuntza esparruan genero berdintasuna sustatzeko araututako neurriekin, Lanbide Heziketako Sistemari eta Arte Plastikoetako eta diseinuko lanbide irakaskuntzei dagokienez.

II. titulua zazpi artikulutan egituratu da, eta Lanbide Heziketako Sistemako A, B eta C graduetan onartzeko prozesuaren oinarrizko erregulazioa aurkezten du. Gauza berria da, Hezkuntza Departamentuak Lanbide Heziketako ikasketak egiteko onarpen prozesua arautzeko garatzen duen araudian, eta Lanbide Heziketako Sistemaren integrazioaren adibide arau-emailea da.

III. tituluak onarpen prozesuaren alderdi orokorrak eta alderdi espezifikoak arautzen ditu, Lanbide Heziketaren Sistemako D eta E graduetako ziklo desberdinetan eta Arte Plastikoetako eta Diseinuko lanbide ikasketetako zikloetan. Zortzi kapitulutan egituratuta dago, eta horietako bakoitzak bi atal ditu: lehenbizikoa onarpen prozesu arruntari buruzkoa da eta bigarrena epe arruntetik kanpoko onarpen prozesuari buruzkoa.

I. kapituluan, "Onarpen prozesuaren alderdi orokorrak" izenburupean, bi ataletan banatuta, ikasleak onartzeko prozesuko jarduketak zehaztu eta artikulatzen dira.

I. kapituluko lehenengo atalak hamabi artikulu ditu, eta honako alderdi hauek zehazten ditu: onarpen epe arruntean izena emateko eskaerak aurkezteko prozeduraren alderdiak; eskaerak baztertzeko kasuak; onarpen prozesu arruntean onartzeko irizpideak; gainera, honako hauek arautzen ditu: onarpen, baztertze eta itxaron zerrendak, erreklamazioei eta uko egiteei buruzko alderdiak, eta behin betiko onarpen, baztertze eta itxaron zerrendak, eta une horretatik aurrera onartuko dira ikasleak, hala badagokio. Azkenik, lehenengo atal honek onarpen prozesu arruntaren azken jarduketa batzuk arautzen ditu, hala nola matrikulazioa, aukera hobetzeko prozedura, behin betiko itxaron zerrenden indarraldia, onarpen prozesurako ohiko onarpen prozesuaren azken itxaron zerrendak epe arruntetik kanpoko onarpen prozesuan dituen ondorioak eta, azkenik, ikastetxe batean matrikulatutako ikasleak hasteko unea.

I. kapituluko bigarren atala epe arruntetik kanpoko onarpen prozesuari buruzkoa da, lau artikulu ditu eta bere egituran azaltzen diren bi aldiekin lotutako prozedurazko alderdiak aipatzen dira: ikasturtea hasi aurreko eskaera-aldia (ikaspostu hutsak esleitzeko prozedura - IHEP) eta ikasturtea hasi ondorengo eskaera aldia (ikaspostu libreen esleipena - ILE). Era berean, atal hau ixteko, artikulu bat aurkeztu da, eta bertan xedatzen da Hezkuntza Departamentuak unitate bakoitzeko ikasle kopuru maximoaren gainean ikaspostu bat gehitzeko baimena emanen duela, artikulu horretan adierazitako kasuei erantzuteko.

II. kapituluan, "Oinarrizko Mailako Zikloei dagokien Lanbide Heziketako Sistemako D Graduen lehenengo mailan onartzeko prozesua" izenburupean, bi sekziotan egituratuta, Lanbide Heziketako oinarrizko mailako zikloetan lehen kurtsoan onartzeko prozesuaren alderdi espezifikoak zehaztu eta artikulatzen dira.

II. kapituluko lehen atalak zazpi artikulu ditu, eta oinarrizko mailako zikloetan sartzeko baldintzei buruzko alderdiak aurkezten ditu; ikasleak oinarrizko mailako zikloetan onartzeko prozesu arruntean inskribatzeko prozedura arautzen du, eta onarpen prozesu arrunt honetako irizpideak eta balorazioa zehazten ditu. Atal honen amaieran oinarrizko mailako zikloetan sartzeko nota, kalkulua eta ziurtapena arautzen dira.

Epe arruntetik kanpoko onarpen prozesuari buruzko II. kapituluko bigarren atalak lau artikulu ditu, eta hor aipatzen dira zenbait alderdi espezifiko sartzeko baldintzen inguruan eta epe arruntetik kanpoko onarpen prozesuko bi aldietan izena emateko prozedura: ikaspostu hutsak esleitzeko prozeduran (IHEP) eta ikaspostu libreen esleipenean(ILE). Halaber, epe arruntetik kanpoko onarpen prozesuko bi aldietan onartzeko irizpideak zehazten dira.

III. kapitulutik VI. kapitulura bitarteko kapitulu bakoitza bi ataletan banatuta dago, eta han zehaztu eta artikulatzen dira lehenengo mailan onartzeko prozesuko zenbait alderdi espezifiko, ikasketa hauei dagozkienak: Lanbide Heziketako Sistemako D graduko erdi mailako zikloak; Arte Plastikoetako eta Diseinuko lanbide ikasketetako erdi mailako zikloak; Lanbide Heziketako Sistemako D graduetako goi mailako zikloak; eta Arte Plastikoetako eta Diseinuko lanbide ikasketetako goi mailako zikloak, hurrenez hurren.

III. kapitulutik VI. kapitulura bitarteko kapitulu bakoitzeko lehen atalak lau artikulu ditu; sarbide baldintzei buruzko zenbait alderdi azaltzen ditu; sarbide taldeen osaera eta onarpen prozesu arrunt horretako irizpideak arautzen ditu, bi fasetan antolatuta (lehen fasea eta bigarren fasea), bai eta haien balorazioa ere. Atal honen bukaeran arautzen dira sartzeko behar den kalifikazioa, haren kalkulua eta ziurtagiria.

III. kapitulutik VI. kapitulura bitarteko kapitulu bakoitzeko bigarren atala epe arruntetik kanpoko onarpen prozesuari buruzkoa da, lau artikulu ditu, eta hor aipatzen dira ikasketa eta maila horiei buruzko zenbait alderdi espezifiko, sartzeko baldintzak azalduz, eta izena emateko prozedura, haiei dagozkien epez kanpoko onarpen prozesuetako bi aldietan: ikaspostu hutsak esleitzeko prozeduran (IHEP) eta ikaspostu libreen esleipenean (ILE). Halaber, ikasketa eta maila bakoitzerako onarpen irizpideak zehazten dira epe arruntetik kanpoko onarpen prozesuaren bi aldietarako.

VII. kapituluak "Espezializazio ikastaroei dagokien Lanbide Heziketaren Sistemako E graduetan onartzeko prozesua" izenburua du, bi ataletan egituratuta dago, eta haietan zehaztu eta artikulatzen dira Lanbide Heziketako erdi eta goi mailako espezializazio ikastaroetan onartzeko prozesuaren alderdi espezifikoak.

VII. kapituluko lehen atalak sei artikulu ditu, Lanbide Heziketako Sistemaren E graduetan sartzeko baldintzei buruzko hainbat alderdi aurkezten ditu eta espezializazio ikastaroetan onartzeko prozesu arrunteko irizpideak eta haien balorazioa arautzen ditu. Atal honen bukaeran, espezializazio ikastaroetan sartzeko kalifikazioa, haren kalkulua eta ziurtapena arautzen dira.

VII. kapituluaren bigarren atala epe arruntetik kanpoko onarpen prozesuari buruzkoa da, lau artikulu ditu, eta haietan aipatzen dira sartzeko baldintzen eta onartzeko irizpideen eta haien balorazioaren inguruko zenbait alderdi espezifiko, espezializazio ikastaroetarako, epe arruntetik kanpoko prozesuko bi aldietarako: ikaspostu hutsen esleipen prozeduran (IHEP) eta ikaspostu libreen esleipenean (ILE).

III. tituluko azken kapituluan, VIII. kapituluan, "Lanbide Heziketako eta Arte Plastikoetako eta Diseinuko zikloetako bigarren mailan onartzeko prozesua" izenburupean, bi ataletan banatuta, Lanbide Heziketako eta Arte Plastikoetako eta Diseinuko zikloetako bigarren mailan onartzeko prozesuaren alderdi espezifikoak zehaztu eta artikulatu dira.

VIII. kapituluko lehen sekzioak lau artikulu ditu, eta Lanbide Heziketako eta Arte Plastikoetako eta Diseinuko zikloetako bigarren mailan sartzeko baldintzei buruzko alderdiak azaltzen ditu, eta bigarren mailan onartzeko prozesu arrunt horretako irizpideak eta horien balorazioa arautzen ditu. Atal honen amaieran, Lanbide Heziketako eta Arte Plastikoetako eta Diseinuko zikloetako bigarren mailan sartzeko nota, haren kalkulua eta ziurtapena arautzen dira.

VIII. kapituluaren bigarren atala epe arruntetik kanpoko onarpen prozesuari buruzkoa da, bi artikulu ditu, eta epe arruntetik kanpo sartzeko baldintzen eta onarpenerako irizpideen eta haien balorazioaren inguruko alderdi espezifikoak azaltzen ditu, Lanbide Heziketako eta Arte Plastikoetako eta Diseinuko zikloetako bigarren mailarako, aldi bakar batean artikulatzen dena, ikaspostu hutsak esleitzeko prozeduraren bidez (IHPE).

IV. tituluak lau artikulu ditu, eta hor arautzen dira foru agindu honen xede diren onarpen prozesuak kudeatzen dituzten Hezkuntza Departamentuko unitateak, Nafarroako Eskolatze Batzorde Nagusia eta Tokiko Eskolatze Batzordeak. Iruñeko eta Iruñerriko barrutiari dagokionez, Tokiko Eskolatze Batzordeei emandako eginkizunak eskolatzearen arloko Hezkuntza Departamentuko unitate eskudunak hartuko ditu bere gain.

Foru agindu honek hamar xedapen gehigarri ditu, honako gai hauei buruzkoak: datu pertsonalak babestu eta konfidentzialtasun betebeharra; ikasle adingabeen guraso ahala esleituta dutenen arteko desadostasunak; ikasturtean ikasleek izandako bajak jakinaraztea eta erregistratzea; itundu gabeko ikastetxe pribatuei buruzko gogoetak; hezkuntza laguntzako berariazko premia duten ikasleen erroldan sartutako ikasleen berri ematea; zerbitzu osagarriak-garraioa; hezkuntza eskaintzan ezaugarri propioak eta bereziak dituzten ikastetxeak; dokumentazioa artxibatzea eta zaintzea; eta foru agindu honen 1. eranskinean jasotako irizpideak eguneratzea.

Ondoren, xedapen iragankor bat ezarri da, Lanbide Heziketako goi mailako zikloetan sartzeko lehentasunak aplikatzeari buruzkoa, teknikari titulu baten bidez sartzen denarentzat.

Xedapenen atala amaitzen da aplikatzen ari zen onarpen araudiari buruzko xedapen indargabetzaile bakar batekin, eta bi azken xedapenekin. Lehenengo azken xedapenean, foru agindu honen xede diren irakaskuntza eta prestakuntzetan eskumena duen zuzendaritza nagusia gaitzen da foru agindu honetan ezarritakoa aplikatu eta garatzeko beharrezkoak diren jarduketa guztiak egin ditzan. Bigarrena, berriz, foru agindua indarrean jarri eta aplikatzeari buruzkoa da.

Azkenik, foru agindu honek lau eranskin ditu. 1. eranskinean Lanbide Heziketaren Sistemako A, B eta C graduetako eskaintzetarako onarpen irizpideen balorazioa jaso da. 2. eranskinean ageri da oinarrizko mailako zikloetako onarpen irizpideen balorazioa. 3. eranskinean Lanbide Heziketako goi mailako zikloetan sartzeko lehentasunak aipatzen dira, teknikari titulu baten bidez sartzen direnentzat. Bukatzeko, 4. eranskinean, espezializazio ikastaroetako onarpen irizpideen balorazioa jaso da.

Horregatik guztiagatik, Nafarroako Eskola Kontseiluak nahitaez eman beharreko txostena eman ondoren, eta Nafarroako Gobernuari eta lehendakariari buruzko abenduaren 3ko 14/2004 Foru Legearen 41.1 g) artikuluak ematen dizkidan eskumenak baliatuz,

AGINTZEN DUT:

ATARIKO TITULUA.–Xedapen orokorrak

1. artikulua. Xedea.

Foru agindu honen xedea da Nafarroako Foru Komunitateko ikastetxe publikoetan eta itunpeko ikastetxe pribatuetan ikasleak onartzeko prozesua arautu eta garatzea, funts publikoen bidez emandako irakaskuntzak egiteko, presentziazko modalitatean, Lanbide Heziketako Sistemaren D eta E graduei eta Arte Plastikoetako eta Diseinuko lanbide ikasketei dagozkienak, eta, Nafarroako Foru Komunitatean baimendutako ikastetxe publiko, entitate eta ikastetxe pribatuetan, Hezkuntza Departamentuak kudeatzen duen Lanbide Heziketa Sistemako A, B eta C graduei dagokien prestakuntza ikasteko, presentziako modalitatean.

2. artikulua. Aplikazio eremua.

Foru agindu hau Nafarroako Foru Komunitateko ikastetxe publiko eta pribatu itunduetarako sarbidea eskatzen duten ikasleei aplikatuko zaie, haien asmoa denean, presentziazko modalitatean, Lanbide Heziketako Sistemaren D eta E graduetako ikasketak eta Arte Plastikoetako eta Diseinuko lanbide ikasketak egitea; orobat, aplikatuko zaie, eskolatuta egonik, ikastetxe aldaketa eskatzen duten ikasleei, baldin eta, lehen aipatutako Gradu eta ikasketak amaitu aurretik, sarbidea eskatzen badute Nafarroako Foru Komunitatean baimendutako ikastetxe publiko, entitate eta ikastetxe pribatuetan, presentziazko modalitatean, Hezkuntza Departamentuak kudeatzen duen Lanbide Heziketako Sistemako A, B eta C graduei dagokien prestakuntza jasotzeko.

3. artikulua. Definizioak.

Hona hemen foru agindu honetan agertzen diren termino zenbait eta haiek ulertzeko modua:

a) Lanbide Heziketako Sistema: jarduketa multzo artikulatu bat da, helburu hauek dituena: lan merkatuko gaitasun profesionalak identifikatzea, prestakuntza eskaintza egokiak ziurtatzea, kasuan kasuko prestakuntza eskuratzea edo, kasua bada, lanbide gaitasunak aitortzea, eta horrez gain, pertsonen eskura jartzea orientazio eta bidean laguntzeko zerbitzu bat, norbanakoen nahiz taldeen prestakuntza ibilbideak diseinatzeko aukera emanen duena.

b) Oinarrizko gaitasunak: beharrezkotzat jotzen direnak norberaren errealizaziorako eta garapenerako, gizartean aktiboki parte hartzeko edo enplegagarritasuna hobetzeko.

c) Lanbide gaitasunak: lanbide batean produkzioaren eta enpleguaren eskakizunen arabera aritzeko gaitasuna ematen duten ezagupenen eta trebetasunen multzoa. Gaitasun profesionalak gaitasun profesionalen estandarretan jasotzen dira, eta horiek baliatuko dira Lanbide Heziketako Sistemako edozein eskaintza diseinatzeko.

d) Kualifikazioa: lanbide jarduera batean aritzeko gaitasuna, ofizialki erakutsia tituluen, ziurtagirien edo egiaztagirien bidez.

e) Gaitasun estandarra: lanbide jarduera jakin bati dagozkion zereginetan eta lanetan behar adinako kalitate estandarra betez aritzeko modua deskribatzen duten gaitasun arloko elementuen multzo zehatza. Lanbide heziketako eskaintzak diseinatu, garatu eta eguneratzeko erreferentziazko unitatea edo elementua izanen da.

f) A gradua: Lanbide Heziketako Sistemaren oinarrizko eskaintza, partziala eta metagarria, lanbide moduluen ikaskuntzaren emaitza bati edo gehiagori dagokiena, eta Gaitasun Kreditazio Partziala lortzera daramana.

g) B gradua: Lanbide Heziketako Sistemaren eskaintza, partziala eta metagarria, lanbide modulu bati dagokiona, Gaitasun Ziurtagiri bat lortzera eramaten duena.

h) C gradua: Lanbide Heziketako Sistemaren eskaintza, partziala eta metagarria, zenbait lanbide moduluri dagokiena eta Lanbide Ziurtagiri bat lortzera eramaten duena.

i) D gradua: oinarrizko mailako, erdi mailako eta goi mailako Lanbide Heziketako heziketa zikloei dagokien Lanbide Heziketako Sistemaren eskaintza.

j) E gradua: erdi mailako eta goi mailako espezializazio ikastaroei dagokien Lanbide Heziketako Sistemaren eskaintza.

k) Lanbide gaitasunaren estandarren mailak: Lanbide Heziketako Sistemaren eskaintza bakoitzaren eskumenen konplexutasun mailak, hiru mailatan adieraziak: 1. maila, 2. maila eta 3. maila.

l) Lanbide gaitasunaren estandarraren 1. maila: ezagutza teorikoak eta oinarrizko gaitasun praktikoak aplikatzea eskatzen duten jarduera nolabait sinpleak eskatzen ditu.

m) Lanbide gaitasunaren estandarraren 2. maila: lanbide jarduera hauetan, jardueraren oinarri tekniko eta zientifikoak ezagutzea eta prozesua ulertu eta aplikatzeko gaitasuna eskatzen duten tresna eta teknika propioak aplikatzen dira.

n) Lanbide gaitasunaren estandarraren 3. maila: hemen jasotzen diren lanbide jardueretan zenbait teknika menderatu behar dira eta era autonomoan egin daitezke; lanak koordinatzeko eta gainbegiratzeko erantzukizuna eskatzen dute, eta halaber, jardueraren oinarri tekniko eta zientifikoak ulertzeko eta prozesua eta haren ondorio ekonomikoak ebaluatzeko gaitasuna ere bai.

o) Modalitate presentziala: Lanbide Heziketako Sistemaren eskaintza mota bat da, non ikasketa planaren irakaskuntza jarduera osoaren irakaskuntza, %90 eta %100 bitartean, modu presentzialean garatzen den, irakasleen eta ikasleen arteko interakzioaren bidez, espazio fisiko berean. Beraz, Lanbide Heziketako Sistemako gradu bat modalitate presentzialean emandakotzat jotzen ahal da, haren iraupenaren %90 gutxienez irakaskuntza modalitate horretan ematen bada.

p) Modalitate birtuala: Lanbide Heziketako Sistemaren eskaintza mota bat da, non ikasketa planaren irakaskuntza jarduera osoaren irakaskuntzaren %60 eta %100 bitartean, irakasleen eta ikasleen presentzia fisikoa espazio berean eskatzen ez duen interakzio eraren baten bidez ematen den, informazioaren eta komunikazioaren teknologia digitalen erabilera intentsibo batean oinarrituta. Beraz, Lanbide Heziketako Sistemaren gradu bat modalitate birtualean emandakotzat jotzen ahal da, haren iraupenaren %60 gutxienez irakaskuntza modalitate horretan ematen bada.

q) Modalitate erdi presentziala: Lanbide Heziketako Sistemaren eskaintza mota bat da, non ikasketa planaren irakaskuntza jardueraren irakaskuntza modalitate presentzialean eta birtualean ematen den. Modalitate baten edo bestearen gutxieneko portzentajea %40 da, eta gehienekoa %60, betiere prestakuntza proiektuaren batasuna eta koherentzia zainduz. Beraz, Lanbide Heziketako Sistemako gradu bat modalitate erdi presentzialean emandakotzat jotzen ahalko da, haren zati ez-presentzialaren iraupena haren iraupenaren osoaren %40 eta %60 bitartekoa bada.

r) Modulukako modalitatea: C, D eta E graduetako eskaintza mota bat da, kasuan kasuko graduko lanbide moduluen arabera egituratua, eta modu independentean edo multzoka elkartuz eskaintzen ahal direnak.

I. TITULUA.–Onarpen prozesuaren plangintza, antolamendua eta garapena

I. KAPITULUA.–Onarpen prozesuan kontuan hartu beharrekoak

4. artikulua. Jarduketak planifikatzea.

1. Foru agindu honen xede den Lanbide Heziketaren Sistemako A, B eta C graduetako eskaintzetako ikasleen onarpen prozesua arautzeko, Lanbide Heziketako Sistemaren antolamendua garatzen duen uztailaren 18ko 659/2023 Errege Dekretuan eta foru agindu honetan xedatutakoari jarraituko zaio.

2. Foru agindu honen xede diren irakaskuntza eta prestakuntza gaietan eskumena duen zuzendaritza nagusiak bere eskumeneko Lanbide Heziketako Sistemako A, B eta C graduetako onarpen prozesuan egin beharreko jarduketak planifikatuko ditu.

3. Lanbide Heziketako Sistemako D eta E graduetako eskaintzetan eta Arte Plastikoetako eta Diseinuko lanbide ikasketetako heziketa zikloetan ikasleak onartzeko prozesua arautuko da, alde batetik, apirilaren 28ko 33/2021 Foru Dekretuaren arabera, hark arautzen baitu ikasleen onarpena Nafarroako Foru Komunitateko ikastetxe publikoetan eta itunpeko ikastetxe pribatuetan; eta bestetik, Lanbide Heziketako Sistemaren antolamendua garatzen duen uztailaren 18ko 659/2023 Errege Dekretuan eta foru agindu honetan xedatutakoaren arabera.

4. Foru agindu honetan eta apirilaren 28ko 33/2021 Foru Dekretuan araututakoaren arabera, foru agindu honen xede diren ikasketen eta prestakuntzen inguruko gaietan eskumena duen zuzendaritza nagusiak planifikatuko ditu ikasleak onartzeko prozesuan gauzatu behar diren jarduketak, Lanbide Heziketako Sistemako D eta E graduetan, eta Arte Plastikoetako eta Diseinuko heziketa zikloetan, eta ezarriko ditu horietako bakoitza egiteko epeak eta datak.

5. Horretarako, eta urtero, aurreko apartatuan aipatutako onarpen prozesua foru agindu honen xede diren ikasketa eta prestakuntza gaietan eskumena duen zuzendaritza nagusiaren ebazpen bidez hasi eta garatuko da, eta hartan jasoko dira, besteak beste, honako alderdi hauek: dagokion onarpen prozesuko jarduketen egutegia, prozesu horretako jarraibideak eta garapen alderdiak, eta orobat, hezkuntza laguntzako premia duten ikasleen eskolatze indizea, apirilaren 28ko 33/2021 Foru Dekretuaren 36.2 artikuluan eta foru agindu honen 11. artikuluan aipatzen dena.

5. artikulua. Lanbide Heziketako Sistemako graduetako eta Arte Plastikoetako eta Diseinuko lanbide ikasketen zikloetako eskaintzen antolamendua.

1. Lanbide Heziketako Sistemako A, B eta C graduak, oro har, hamabost ikasleko taldetan antolatuko dira.

2. Ikastetxe publikoek A, B eta C graduetako eskaintza antolatzen ahalko dute, oro har ezarritakoa baino ikasle gutxiagorekin, eta parte-hartzaileen kopurua handitzen ahalko dute hogeita bost arte, baina horrek ez du berekin ekarriko baliabide gehiago zuzkitzea.

Era berean, dirulaguntza jasotzen duten ikastetxe, erakunde eta entitateek A, B eta C graduen eskaintza antolatzen ahalko dute, oro har ezarritakoa baino ikasle gutxiagorekin. Era berean, parte-hartzaileen kopurua hogeita bost arte handitzen ahalko dute, baldin eta horretarako kreditatuta badaude. Kasu horretan, azken likidazioa dagokion dirulaguntzen deialdiaren oinarri arautzaileetan ezarritakoa izanen da.

3. Oinarrizko mailako heziketa zikloei dagozkien D graduak antolatuko dira oinarrizko mailako zikloen oinarrizko ezaugarriak arautzen dituen foru dekretuan zehazten den ikasle kopurua izanda.

Ikasle errepikatzailerik baldin badago, foru agindu honen xede diren ikasketa eta prestakuntzetan eskumena duen zuzendaritza nagusiak erabakiko du, foru agindu honen 4.5 artikuluan aipatzen den urteko ebazpenean, zein diren sarbide berriko ikaspostuak, zuzendaritza nagusi horren plangintzaren arabera.

4. Erdi eta goi mailako Lanbide Heziketako zikloei dagozkien D graduak antolatuko dira erdi eta goi mailako zikloen oinarrizko ezaugarriak arautzen dituen foru dekretuan zehazten den ikasle kopuruarekin, hurrenez hurren.

Ikasle errepikatzaileen kopuru bat baldin badago, foru agindu honen xede diren ikasketa eta prestakuntzetan eskumena duen zuzendaritza nagusiak erabakiko du, foru agindu honen 4.5 artikuluan aipatzen den urteko ebazpenean, zein diren sarbide berriko ikaspostuak, zuzendaritza nagusi horrek berak prestatutako plangintzaren arabera.

5. Lanbide Heziketako espezializazio ikastaroei dagozkien E graduak erdi mailako eta goi mailako espezializazio ikastaroen oinarrizko ezaugarriak arautzen dituen foru dekretuan zehazten den ikasle kopuruarekin antolatuko dira.

6. Arte Plastikoetako eta Diseinuko lanbide ikasketetako erdi eta goi mailako heziketa zikloak, oro har, guztira hamabost ikasle dituztela antolatuko dira, ikasle berriak eta ikasle errepikatzaileak barne.

Ikasle errepikatzaileen kopuruak eragozten badu sarbide berriko hamabost ikasle sartzea, foru agindu honen xede diren ikasketa eta prestakuntzetan eskumena duen zuzendaritza nagusiak erabakiko du zein diren sarbide berriko ikaspostuak, zuzendaritza nagusi horrek berak prestatutako plangintzaren arabera.

7. Foru agindu honen 4.5 artikuluan aipatzen den urteko ebazpenean ezartzen ahalko da, inguruabar jakin batzuk kontuan hartuta, taldeak antolatzeko oro har ezarritako ratioa ez den beste ratio bat erabiltzea, taldeak antolatzeko.

8. Foru agindu honen xede diren ikasketa eta prestakuntzetan eskumena duen zuzendaritza nagusiak erabakiko du, D eta E graduetan onartzeko prozesuan barna, ikasketa eta prestakuntza hauetako onarpen proiektuen antolakuntza eta kudeaketa gaietan eskumena duen zerbitzuaren bidez, talde bakoitzeko sarbide berriko plazen kopurua, kontuan hartuta, besteak beste, foru agindu honetan ezarritako plazen erreserba, maila gainditu ez duten ikaslerik egotea, eta ikasleek ikasketak maila berean edo hurrengoan jarraitzeko egin duten matrikulazioa, betiere egin beharko dena foru agindu honetako 4.5 artikuluan aipatzen den urteko ebazpenean adierazitakoaren arabera.

6. artikulua. Eskaintza eta eskainitako ikaspostuak zehaztea.

1. Ikasleak Lanbide Heziketaren Sistemako A, B eta C graduetan onartzeko, eta eskaintza bakoitzaren eskaerak aurkezteko epea baino lehen, foru agindu honen xede diren ikasketa eta prestakuntzetan eskumena duen zuzendaritza nagusiak zehaztuko du, ikasketa eta prestakuntza horietan onartzeko proiektuak antolatzeko eta kudeatzeko eskumena duen zerbitzuaren bidez, oro har, sei hilean behin edo urtero, A, B eta C graduetako eskaintza, eta horretarako prestatuko den webgunean eta navarra.es atarian argitaratuko da. Era berean, ikastetxe edo entitate bakoitzeko organo eskudunak berari dagokion informazio bera emanen du argitara.

2. Ikasleak Lanbide Heziketako Sistemako D eta E graduetan eta Arte Plastikoetako eta Diseinuko lanbide ikasketetako heziketa zikloetan onartzeko, eta ikasturte bakoitzeko eskaerak aurkezteko epea baino lehen, foru agindu honen xede diren ikasketa eta prestakuntzetan eskumena duen zuzendaritza nagusiak zehaztuko du D graduetako eskaintza, oinarrizko mailako, erdi mailako eta goi mailako heziketa zikloei dagokiena, E graduetakoa, espezializazio ikastaroei dagokiena, eta Arte Plastikoetako eta Diseinuko lanbide ikasketetako heziketa zikloei dagokiena, eta horretarako prestatuko den webgunean argitaratuko da. Era berean, ikastetxe bakoitzeko organo eskudunak informazio bera emanen du argitara, bere ikastetxeko datuei dagokienez.

7. artikulua. Onarpen prozesuaren garapena eta tramitazioa.

1. Lanbide Heziketako Sistemako A, B eta C graduetako onarpen prozesua, egindako eskaintza bakoitzerako, onarpen prozesu independente eta berariazkoen bidez garatuko da.

2. Lanbide Heziketako Sistemako A, B eta C graduetan onartzeko prozesua tramitatzeko, foru agindu honen xede diren ikasketa eta prestakuntza gaietan eskumena duen zuzendaritza nagusiak horretarako emanen dituen ebazpenetan ezarritakoa beteko da.

3. Lanbide Heziketako ikasketetako eta Arte Plastikoetako eta Diseinuko lanbide ikasketetako D graduko heziketa zikloetako onarpena hiru prozesu independente eta bereizitan gauzatzen da:

a) Oinarrizko mailako heziketa zikloetako onarpen prozesua.

b) Lanbide Heziketako eta Arte Plastikoetako eta Diseinuko Lanbide Ikasketetako erdi mailako heziketa zikloetako onarpen prozesua.

c) Lanbide Heziketako eta Arte Plastikoetako eta Diseinuko lanbide ikasketetako goi mailako heziketa zikloetako onarpen prozesua.

4. Lanbide Heziketako Sistemako D eta E graduetan eta Arte Plastikoetako eta Diseinuko lanbide ikasketetan onartzeko prozesuaren tramitazioa EDUCA aplikazio informatikoaren bidez eginen dute ikastetxe publikoek, itundutako pribatuek eta hitzartutako erakundeek.

5. Oinarrizko, erdiko eta goi mailako heziketa zikloetako onarpen prozesu bakoitzak osagai hauek ditu:

a) Onarpen prozesu arrunta, izena emateko eskaerak aurkezteko dagokion epearekin. Prozesu horretan, foru agindu honen 9. artikuluan zehaztutako ikaspostu erreserba aplikatuko da, eta aipatutako ikasketa mailen arabera desberdina izan daiteke.

b) Epe arruntetik kanpoko onarpen prozesu bat, bi alditan banatua. Horietako bakoitzak izena emateko eskaerak aurkezteko bere epea izanen du.

6. Oinarrizko mailako zikloetan onartzeko prozesu arruntean, ikaspostuak fase bakarrean esleitzen dira, foru agindu honen III. tituluko I. kapituluko 1. atalean ezarritakoari jarraiki. Lehen mailan, foru agindu honetako III. tituluko II. kapituluko 1. atalean ezarritako irizpideak aplikatuko dira; bigarren mailan, foru agindu honetako III. tituluko VIII. kapituluko 1. atalean ezarritako irizpideak aplikatuko dira.

7. Erdi eta goi mailako zikloetako lehen kurtsoan onartzeko prozesu arruntean, lanpostuak bi fasetan esleitzen dira, foru agindu honen III. tituluko I. kapituluko 1. atalean ezarritakoari jarraikiz:

a) Lehen fasea. Lanpostuak modu bereizian esleitzen dira foru agindu honetako III. tituluko III., IV., V. eta VI. kapituluetako 1. atalean, lehenengo kurtsorako, ezarritako irizpideak aplikatuz sortzen diren sarbide talde bakoitzerako, eta talde bakoitzak bere ikaspostu kupoa izanen du; bigarren kurtsoan, foru agindu honetako III. tituluko VIII. kapituluko 1. atalean ezarritako irizpideak aplikatuko dira.

b) Bigarren fasea: Ikaspostuak sarbide talde bakar batean multzokatuta esleitzen dira, foru agindu honen III. tituluko III., IV., V. eta VI. kapituluetako 1. atalean lehen kurtsorako xedatutakoaren arabera; bigarren kurtsoan, foru agindu honen III. tituluko VIII. kapituluko 1. atalean ezarritako irizpideak aplikatuko dira.

8. Ikastetxeetako zuzendaritzek ikasketa eta prestakuntza horietako onarpen proiektuak antolatu eta kudeatzeko eskumena duen zerbitzuari eskatzen ahalko diote ikaspostu gehiago onartzea, onarpen prozesu arruntaren lehen fasean sarbide talde jakin bati esleitutako kupoari dagokiona baino. Eskaera hori egiten ahalko da, soilik, helburu den sarbide taldeari dagozkion zikloetan, onarpen prozesu arruntaren lehen fasean, azken bi onarpen prozesuetan, matrikularik ez egiteagatik onartutako eta baztertutako ikasleen portzentajea %50etik gorakoa izan bada, eskaera dagokion sarbide taldearen kupoaren gainean. Aldaketa horrek ez dio eragiten gainerako taldeei esleitutako kupoak duen ikaspostu kopuruari, eta beraz, oro har ezarririkoa izanen da.

9. Oinarrizko, erdiko eta goi mailako heziketa zikloetako lehen kurtsoan, epe arruntetik kanpoko onarpen prozesua bi alditan antolatzen da:

a) Eskaeraren helburu den ikasturtea hasi aurretik aurkezteko epea: ikaspostu hutsak esleitzeko prozedura (IHEP), delako IHEP horretan inskribatzeko eskaera aurkezteko dagokion epearekin.

b) Eskaeraren helburu den ikasturtea hasi ondoren aurkezteko epea: ikaspostu libreen esleipena (ILE), ikaspostu librearen eskaera aurkezteko dagozkion epeekin.

Oinarrizko, erdi mailako eta goi mailako heziketa zikloetako bigarren kurtsoan epe arruntetik kanpo onartzeko prozesua aldi bakar batean antolatzen da, alegia, eskaeraren helburu den ikasturtea hasi aurretik aurkezteko epea: ikaspostu hutsak esleitzeko prozedura (IHEP), delako IHEP horretan inskribatzeko eskaera aurkezteko dagokion epearekin.

10. Oinarrizko, erdi mailako eta goi mailako heziketa zikloetako onarpen prozesuaren epeak eta datak, bai eta behar diren jarraibideak ere, foru agindu honetako 4.5 artikuluan aipatzen den urteko ebazpenean zehaztuko dira.

11. Lanbide Heziketako Sistemako E graduetako onarpen prozesuak osagai hauek ditu:

a) Onarpen prozesu arrunta, izena emateko eskaerak aurkezteko dagokion epearekin, non aplikatuko den foru agindu honen 9. artikuluan zehaztutako plazen erreserba, eta non ikaspostuak esleitzen diren, fase bakarrean, foru agindu honen III. tituluko I. kapituluko 1. atalean ezarritakoarekin bat etorriz.

b) Epe arruntetik kanpo onartzeko prozesu bat, bi alditan banatua, non horietako bakoitzak izena emateko eskaerak aurkezteko bere epea izanen duen:

–Eskaeraren helburu den ikasturtea hasi aurretik aurkezteko epea: ikaspostu hutsak esleitzeko prozedura (IHEP) eta delako IHEP horretan inskribatzeko eskaera aurkezteko dagokion epearekin.

–Eskaeraren helburu den ikasturtea hasi ondoren aurkezteko epea: ikaspostu libreen esleipena (ILE), ikaspostu librearen eskaera aurkezteko bere epeekin.

12. Espezializazio ikastaroetako onarpen prozesuaren ondoriozko ikaspostuak eta datak, eta halaber, haiei dagozkien jarraibideak, foru agindu honen 4.5 artikuluak aipatzen duen urteko ebazpenean zehaztuko dira.

13. Onarpen prozesua amaitutzat emanen da ikaspostu libreen esleipenean (ILE) onartutakoen azken zerrendari dagokion matrikula epea amaitu ondoren, oinarrizko, erdi mailako eta goi mailako zikloetako eta espezializazio ikastaroetako lehen kurtsoko onarpen prozesuaren kasuan; eta bigarren kurtsoko onarpen prozesuaren kasuan, oinarrizko, erdi mailako eta goi mailako zikloetan, amaitutzat emanen da ikaspostu hutsak esleitzeko prozeduran (IHEP) onartutako ikasleen azken zerrendari dagokion matrikulazio epea itxi ondoren.

14. Onarpen prozesua amaitu ondoren, matrikula bidez bete gabe jarraitzen duten ikaspostuak eskaintza modular partzial baten bidez eskaintzen ahalko dira, Lanbide Heziketako Sistemaren D eta E graduetako prestakuntza modularra arautzen duen araudiaren arabera, Lanbide Heziketari buruzko martxoaren 31ko 3/2022 Lege Organikoaren III. tituluko III. kapituluko 2. atalean aurreikusia dagoenari jarraikiz.

8. artikulua. Ikastetxean jarraitzeko bermea.

1. Lanbide Heziketaren Sistemako A, B eta C graduetako eskaintzetan matrikulatutako ikasleek bermatuta izanen dute bertan jarraitzeko aukera, matrikulatuta dauden A, B edo C graduetako prestakuntza amaitu arte, kasuan kasu, egoera hauetako batean izan ezik:

a) Matrikulatutako ikasleek berek nahita eragindako aldaketak.

b) Indarreko araudian ezarritako bateraezintasun kasuetako bat aplikatzea.

2. Lanbide Heziketako Sistemako D graduetan matrikulatutako ikasleek, oinarrizko mailako heziketa zikloetan, ikastetxe publiko edo funts publikoekin finantzatutako pribatu itundu batean matrikulatuta badaude, bermatuta izanen dute bertan jarraitzeko aukera, apirilaren 28ko 33/2021 Foru Dekretuaren 3.2.k) artikuluan ezarritako moduan.

3. Lanbide Heziketako Sistemako D graduetan, erdi eta goi mailako heziketa zikloetan, Arte Plastikoetako eta Diseinuko lanbide ikasketetako heziketa zikloetan eta Lanbide Heziketako Sistemako E graduetan, ikastetxe publiko batean edo funts publikoez finantzatutako ikastetxe itundu pribatu batean matrikulatuta dauden ikasleek bermatuta izanen dute bere hartan jarraitzeko aukera, matrikulatuta dauden erdi mailako edo goi mailako heziketa zikloa edo espezializazio ikastaroa amaitu arte, kasu hauetan izan ezik:

a) Matrikulatutako ikasleen borondatez egindako aldaketak.

b) Ikasleen eskubideei eta betebeharrei buruzko araudian aurreikusitako kasuren bat aplikatzea.

c) Nafarroako Foru Komunitatean erdi eta goi mailako heziketa zikloen ebaluazioa arautzen duen araudian ezarritako iraunkortasun irizpideak ez betetzea.

d) Hurrengo ikasturterako matrikulaziorik ez egitea horretarako jarritako egunetan, bai kurtsoa errepikatzeko, bai mailaz igotzeko. Ez matrikulatzeak esan nahi du ikastetxean jarraitzeari uko egitea. Data horiek ikasturte bakoitzerako zehaztuko dira foru agindu honen 4.5 artikuluan aipatzen den urteko ebazpenean.

9. artikulua. Ikaspostuen erreserba.

1. Plazen erreserba Lanbide Heziketaren Sistemako A, B eta C graduetan.

a) Lanbide Heziketako Sistemaren antolamendua garatzen duen uztailaren 18ko 659/2023 Errege Dekretuaren 15.5 artikuluan xedatutakoa aplikatuz, A, B eta C mailetako eskaintzetan ikaspostu bana gordeko da talde bakoitzeko, desgaitasuna egiaztatzen duten pertsonentzat.

Hezkuntza laguntzako berariazko premia duten ikasleendako ikaspostuak erreserbatzeari dagokionez, foru agindu honen 12. artikuluan xedatutakoa beteko da.

b) Martxoaren 31ko 3/2022 Lege Organikoaren 25.2 artikuluan ezarritakoa garatuz, Lanbide Heziketaren Sistemako A, B eta C graduetako eskaintzetan, ekintza positibotzat jotzen da talde bakoitzeko ikaspostu bana gordetzea, eskaintzan gutxiegi ageri den sexuko pertsonentzat.

Eskaintza bakoitzean gutxiegi ageri den sexuko pertsonen kopurua zehaztuko da, urte bakoitzeko A, B eta C graduen eskaintzarako, foru agindu honen xede diren ikasketa eta formazioetan eskumena duen zuzendaritza nagusiaren ebazpen baten bidez.

Hezkuntza laguntzako berariazko premia duten ikasleendako ikaspostuak erreserbatzeari dagokionez, foru agindu honen 15. artikuluan xedatutakoa beteko da.

c) Pertsona batek erreserbatutako ikaspostua eskatzen badu aipatutako bi kasuetako batean baino gehiagotan dagoelako, alegia, desgaitasuna eta gutxiegi ageri den sexua, eskaerak ordena honen arabera esleituko dira:

–Lehena: ikaspostua gordetzea desgaitasunagatik.

–Bigarrena: ikaspostu erreserba gutxiegi ageri den sexuagatik.

d) Foru agindu honen xede diren irakaskuntza eta prestakuntzetan eskumena duen zuzendaritza nagusiaren ebazpen bidez, apartatu honetan zehaztutako ikaspostu erreserbei buruzko beste alderdi batzuk garatzen ahalko dira.

2. Ikaspostu erreserba Lanbide Heziketako Sistemako D eta E graduetan eta Arte Plastikoetako eta Diseinuko lanbide ikasketetako heziketa zikloetan.

a) Hezkuntzari buruzko maiatzaren 3ko 2/2006 Lege Organikoaren 75.4 artikuluan eta uztailaren 18ko 659/2023 Errege Dekretuaren 15.5 artikuluan ezarritakoa garatuz (dekretu horren bidez, Lanbide Heziketako Sistemaren antolamendua garatzen da), oinarrizko mailako, erdi mailako eta goi mailako heziketa zikloetan, eta espezializazio ikastaroetan, eta orobat, Arte Plastikoetako eta Diseinuko lanbide ikasketen zikloetan, lehenengo kurtsoko onarpen prozesu arruntean, talde bakoitzeko ikaspostu bana erreserbatuko da, desgaitasuna egiaztatzen duten pertsonentzat.

Desgaitasuna egiaztatzen duten pertsonendako ikaspostuak erreserbatzeari dagokionez, foru agindu honen 12. artikuluan xedatutakoa beteko da.

b) Goi mailako eta errendimendu handiko kirolariei buruzko uztailaren 13ko 971/2007 Errege Dekretuaren 9.3.a) artikuluan xedatutakoa aplikatuz, oinarrizko mailako, erdi mailako eta goi mailako zikloetan eta espezializazio ikastaroetan, eta orobat, Arte Plastikoetako eta Diseinuko lanbide ikasketetako heziketa zikloetan, lehen kurtsoko onarpen prozesu arruntean, talde bakoitzeko ikaspostu bana erreserbatuko da, goi mailako edo errendimendu handiko kirolari izaera egiaztatzen dutenentzat.

Goi mailako edo errendimendu handiko kirolariak direla erakusten duten pertsonendako ikaspostuak erreserbatzeari dagokionez, foru agindu honen 13. artikuluan xedatutakoa beteko da.

c) Hezkuntzari buruzko maiatzaren 3ko 2/2006 Lege Organikoaren 87.2 artikuluan eta apirilaren 28ko 33/2021 Foru Dekretuaren 36.1 artikuluan ezarritakoa garatzeko, oinarrizko mailako, erdi mailako eta goi mailako heziketa zikloetan, espezializazio ikastaroetan, eta Arte Plastikoetako eta Diseinuko lanbide ikasketetan, lehen kurtsoko onarpen prozesu arruntean, talde bakoitzeko ikaspostu bana erreserbatuko da, hezkuntza laguntzaren berariazko premia egiaztatzen duten pertsonentzat.

Hezkuntza laguntzako berariazko premia duten ikasleendako ikaspostuak erreserbatzeari dagokionez, foru agindu honen 14. artikuluan xedatutakoa beteko da.

d) Martxoaren 31ko 3/2022 Lege Organikoaren 25.2 artikuluan ezarritakoa garatzeko, oinarrizko mailako, erdi mailako, goi mailako heziketa zikloetan eta espezializazio ikastaroetan, lehenengo kurtsoko onarpen prozesu arruntean, ekintza positibo gisa ezartzen da ikaspostu bat erreserbatzea gutxiegi ageri den sexuko pertsonentzat; gutxi agertzea da eskaintzaren ehuneko hamarretik hogeita bostera bitartekoa. Halaber, ikaspostu erreserba hori bera ezartzen da Arte Plastikoetako eta Diseinuko lanbide ikasketetako heziketa zikloetan, lehen kurtsoko onarpen prozesu arruntean.

Ziklo bakoitzean gutxiegi ageri den sexua ezartzeko proportzioa, onarpen prozesu bakoitzerako, foru agindu honen 4.5 artikuluan aipatzen den urteko ebazpenean zehaztuko da.

Gutxiegi ageri den sexuko pertsonendako ikaspostuak erreserbatzeari eta ikaspostu horien kopurua zehazteari dagokionez, foru agindu honen 15. artikuluan xedatutakoa beteko da.

e) Pertsona batek ikaspostua eskatu eta aipatutako lau kasu horietako batean baino gehiagotan (desgaitasuna, goi mailako edo errendimendu handiko kirolaria, hezkuntza laguntzaren berariazko premia eta gutxiegi ageri den sexua) badago, ordena honetan esleituko dira erreserbatutako ikaspostuak:

–Lehena: ikaspostu erreserba desgaitasunagatik.

–Bigarrena: ikaspostu erreserba hezkuntza laguntzako berariazko premiagatik.

–Hirugarrena: ikaspostu erreserba goi mailako edo errendimendu handiko kirolaria izateagatik.

–Laugarrena: ikaspostu erreserba gutxiegi ageri den sexuko pertsona izateagatik.

f) Foru agindu honen xede diren ikasketa eta prestakuntzetan eskumena duen zuzendaritza nagusiaren ebazpen bidez, apartatu honetan zehaztutako ikaspostu erreserbei buruzko beste alderdi batzuk garatzen ahalko dira.

10. artikulua. Ikastetxeen, Lanbide Heziketako Sistemako ikastetxeen eta Hezkuntza Departamentuaren informazioa.

1. Informazioa A, B eta C graduetako eskaintzetan.

a) Ikastetxeen eta Lanbide Heziketako Sistemako ikastetxeen informazioa.

–A, B eta C graduetako eskaintzak egiten dituzten ikastetxeek onarpen prozesuari eta matrikulazioari buruzko informazioa eman behar diete ikaspostua eskatzen duten pertsonei, bai ikastetxean berean, bai beren web-orriaren bidez.

–Horrez gain, onarpen prozesuaren garapenaren eta matrikulazioaren inguruko araudiari eta xedapenei buruzko informazioa jarriko dute eskatzaileen eskura, prozesua ezagutzen eta izaten ahal dituzten zailtasunak konpontzen laguntzeko, eta horretarako, beharrezko mekanismo guztiak egokituko dituzte, onarpen prozesu osoan barna parte-hartzaileei gardentasuna, publizitatea eta oinarrizko informazioa emateko betebeharra betetzen dutela bermatzeko. Horretarako, eta interesdunek jakin dezaten, jendaurrean jarri beharko dute informazio hori, eskaerak onartu eta matrikulatzeko epea bukatu arte.

b) Hezkuntza Departamentuaren informazioa.

–Foru agindu honen xede diren ikasketa eta prestakuntzetan eskumena duen zuzendaritza nagusiak onarpen prozesuari buruzko oinarrizko informazioaren zabalkundea erraztuko die A, B eta C graduetako eskaintzak egiten dituzten ikastetxeei.

–Foru agindu honen xede diren ikasketa eta prestakuntzetan eskumena duen zuzendaritza nagusiak ikastetxe horien oinarrizko informazioa zabaltzea erraztuko du, eta ikasketa eta prestakuntza horietan onartzeko proiektuak antolatu eta kudeatzeko eskumena duen zerbitzuari dagokio ikastetxe horietako bakoitzak ikaspostua eskatzen duten pertsonei A, B eta C graduetako eskaintzetan onartzeko eta matrikulatzeko prozesuari buruzko informazioa ematen diela zaintzea.

–Foru agindu honen xede diren ikasketa eta prestakuntzetan eskumena duen zuzendaritza nagusiak A, B eta C graduetako eskaintzetan onartzeko prozesuari buruzko oinarrizko informazioa zabaltzea erraztuko die Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioko beste departamentuetako zuzendaritza nagusiei, erakunde autonomoei eta unitateei, eta halaber, interesgarria izaten ahal zaien toki administrazioei ere.

2. Informazioa D eta E graduetako eskaintzetan eta Arte Plastikoetako eta Diseinuko lanbide ikasketetako zikloetan.

a) Ikastetxeen informazioa.

–Funts publikoekin sostengatutako ikastetxeek onarpen prozesuari eta matrikulazioari buruzko informazioa eman behar diete ikaspostua eskatzen duten pertsonei, ikastetxean berean nahiz euren web-orrian.

–Apirilaren 28ko 33/2021 Foru Dekretuaren 3.2 j) artikuluan ezarritakoarekin bat, ikastetxeek eman beharreko informazioan jasoko da dagokion hezkuntza proiektua edo proiektu funtzionala, dagokionaren arabera, eta kasua bada, ikastetxearen berezko izaera ere bai.

–Gainera, ikastetxeek onarpen prozesua eta matrikulazioa erregulatzen duen araudiari buruzko informazioa jarriko dute eskatzaileen eskura, prozesua ezagutzen eta izaten ahal dituzten zailtasunak konpontzen laguntzeko, eta, horretarako, beharrezko mekanismo guztiak egokituko dituzte, onarpen prozesu osoan parte-hartzaileei gardentasuna, publizitatea eta oinarrizko informazioa emateko betebeharra betetzen dutela bermatzeko. Horretarako, eta interesa izaten ahal duten pertsona guztiek horren berri izan dezaten, informazio hori jendaurrean jarri beharko dute, foru agindu honen 4.5 artikuluan aipatzen den urteko ebazpena ere barne hartuta. Ebazpen hori Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik aurrera jarriko da ikusgai, ikasleak onartzeko eta matrikulatzeko prozesu arrunta amaitzen den egunera arte.

b) Hezkuntza Departamentuaren informazioa.

–Foru agindu honen xede diren ikasketa eta prestakuntzetan eskumena duen zuzendaritza nagusiak onarpen prozesuari buruzko oinarrizko informazioaren zabalkundea erraztuko die foru agindu honen xede diren ikasketa eta prestakuntzak eskainiko dituzten ikastetxeei.

–Foru agindu honen xede diren ikasketa eta prestakuntzetan eskumena duen zuzendaritza nagusiak funts publikoekin sostengatutako ikastetxeei erraztuko die beren oinarrizko informazioa zabaltzea, eta ikasketa eta prestakuntza horietan onartzeko proiektuak antolatu eta kudeatzeko eskumena duen zerbitzuari dagokio zaintzea ikastetxe horietako bakoitzak ikaspostua eskatzen duten pertsonei artikulu honetan aipatzen den informazioa ematen diela.

–Foru agindu honen xede diren irakaskuntza eta prestakuntzetan eskumena duen zuzendaritza nagusiak D eta E graduetako eta Arte Plastikoetako eta Diseinuko lanbide ikasketetako zikloetako eskaintzetako onarpen prozesuari buruzko oinarrizko informazioa zabaltzea erraztuko die Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioko beste departamentuetako zuzendaritza nagusiei, erakunde autonomoei eta unitateei, eta halaber, interesgarria izaten ahal zaien toki administrazioei ere.

3. Ikaslea ikastetxe publiko edo itunpeko ikastetxe pribatu batean matrikulatzen denean, nahitaez errespetatu behar ditu ikastetxearen hezkuntza proiektua eta, kasua bada, ikastetxearen berezko nortasuna, ukatu gabe indarreko araudiak ikasleei eta beren familiei aitortzen dizkien eskubideak.

11. artikulua. Hezkuntza laguntzaren berariazko premia duten ikasleen eskolatzearen indizea.

1. Irakaskuntza horien kalitatea eta ekitatea hobetzeko neurriak hartu ahal izateko, beharrezkoa bada, apirilaren 28ko 33/2021 Foru Dekretuaren 36. artikuluaren 4. eta 5. apartatuetan ezarritakoaren arabera, Hezkuntza Departamentuak urtero prestatuko du ikastetxearen hezkuntza laguntzaren berariazko premia duten ikasleen eskolatze indizea (hezkuntza ikuskaritzaren arloan eskumena duen zerbitzuari dagokio indize hori prestatzea). Indize horrek aintzat hartuko ditu, gutxienez, honako hauek: hezkuntza laguntzaren berariazko premien baldintza pertsonalak, curriculum arloko desfasea eta hartutako hezkuntza neurriak.

2. Indize horri dagokionez, ohar hauek hartuko dira kontuan:

a) Indize horrek aintzat hartuko ditu, gutxienez, honako hauek: hezkuntza laguntzaren berariazko premien baldintza pertsonalak, curriculum arloko desfasea eta hartutako hezkuntza neurriak.

b) Ikastetxe bakoitzeko hezkuntza laguntzaren berariazko premiak dituzten ikasleen eskolatze indize hori, jasoko dena foru agindu honen 4.5 artikuluan aipatzen den urteko ebazpenean, aintzat hartuko da, eskolatzeari dagokionez, foru agindu honetan ezartzen denarekin bat.

c) Hezkuntza laguntzaren berariazko premia duten ikasleen eskolatze indizeak ezaugarri horiek dituzten ikasleek ikastetxe bakoitzean duten eskolatze egoera islatuko du, Nafarroako hezkuntza sisteman dagokion batezbestekoarekin alderatuta, eta xehakatuta aurkeztuko da, hiru hezkuntza mailen arabera: oinarrizko mailako zikloak, erdi mailako zikloak eta goi mailako zikloak. Indize hori interpretatzeko, honako alderdi hauek hartu beharko dira kontuan:

–Ulertuko da ikastetxean hezkuntza laguntzaren berariazko premia duten ikasleen eskolatze indizea batezbestekoa baino txikiagoa dela, ikastetxe horretan ezaugarri horiek dituzten ikasleen portzentajea batezbestekoa baino handiagoa denean.

–Ulertuko da ikastetxean hezkuntza laguntzaren berariazko premia duten ikasleen eskolatze indizea batezbestekoa baino handiagoa dela, ikastetxe horretan ezaugarri horiek dituzten ikasleen portzentajea batezbestekoa baino txikiagoa denean.

d) Foru agindu honetako 4.5 artikuluak aipatzen duen urteko ebazpenean aintzat hartzen ahalko dira, banaka, modu arrazoituan zehazten diren bestelako kontzeptuak.

e) Foru agindu honen xede diren ikasketa eta prestakuntza gaietan eskumena duen zuzendaritza nagusiak, hezkuntza laguntzaren berariazko premia duten ikasleen eskolatze indizea kontuan izanik, orokorrean ezarritakoak baino ratio txikiagoak aurreikusten ahalko ditu, eta beste neurri batzuk ere hartzen ahalko ditu, hezkuntza sistemaren kalitatea eta ekitatea sustatzen ahal dituztenak.

II. KAPITULUA.–Plazen erreserba Lanbide Heziketako Sistemako graduetako eta Arte Plastikoetako eta Diseinuko lanbide ikasketetako onarpen prozesuan

12. artikulua. Ikaspostu erreserba desgaitasuna frogatzen duten pertsonentzat.

1. Desgaitasuna onartuko da %33ko edo hortik gorako graduan aitortua badago.

2. A, B eta C graduetako ikaspostua eskatzen dutenek, desgaitasuna frogatzen dutenendako erreserbatutako ikaspostua eskuratu nahi badute, izena emateko unean adierazi beharko dute asmo hori, baldintza hauei jarraikiz:

a) Desgaitasunaren egiaztapena ezin bada baliabide telematikoen bidez kontsultatu, agiri hauetako baten kopia aurkeztu behar da:

–Adinekoen eta Gizarte Zerbitzuen Institutuak (IMSERSO) edo dagokion autonomia erkidegoko organo eskudunak emandako ebazpena, ziurtagiria edo txartela.

–Gizarte Segurantzako Institutu Nazionalaren ebazpena (GSIN), desgaitasun iraunkor osoa, absolutua edo baliaezintasun handiagatik pentsioduna dela adieraziz.

–Ekonomia eta Ogasun Ministerioaren edo Defentsa Ministerioaren ebazpena, erretiro pentsioa onartzen duena, zerbitzurako ezintasun iraunkorragatik edo desgaitasunagatik.

–Nafarroako Gobernuko Eskubide Sozialetako Departamentuko Pertsonen Autonomiarako eta Garapenerako Nafarroako Agentziak emandako txartela, desgaitasun maila aitortzen duena, identifikatzeko baliozko dokumentu batekin batera.

–Desgaitasun hori egiaztatzeko beste edozein ziurtagiri ofizial.

b) Foru agindu honen 9.1.a) artikuluan ezarritakoaren arabera, desgaitasuna dutenentzat erreserbatutako ikaspostua eskuratu nahi duenak aukera du erreserbatuak ez diren ikaspostuak ere eskuratzeko.

c) Batek baino gehiagok frogatzen badute desgaitasunen bat dutela, erreserbatutako ikaspostua esleituko zaio eskaintza eta unitate bakoitzerako foru agindu honetan ezarritako irizpideak aplikatu ondoren eratutako zerrendan lehentasuna duen pertsonari, ikaspostua lortu ez badu, ikaspostu orokorrei dagokien zerrendan duen kokapenagatik lehentasunik ez zuelako.

d) Erreserbatutako ikaspostua dagokion eskaintzako eta unitateko plazen guztirako kopurutik kenduko da. Erreserba hori eskatzen duen eskatzailerik ez badago, erreserbatutako ikaspostua erreserbarik gabeko ikaspostu orokorrei gehituko zaie.

e) Foru agindu honen xede diren ikasketa eta prestakuntzetan eskumena duen zuzendaritza nagusiaren ebazpen bidez, ikaspostu erreserba honen inguruko beste alderdi batzuk ere garatzen ahalko dira.

3. D eta E graduetako eta Arte Plastikoetako eta Diseinuko lanbide ikasketetako zikloetako ikaspostua eskatzen dutenek, desgaitasuna frogatzen dutenentzat erreserbatutako ikaspostua lortu nahi badute, izena emateko eskaera orrian horretarako jarri den laukitxoan adierazi beharko dute, honako baldintza hauek kontuan hartuta:

a) Desgaitasuna egiaztatzeko, artikulu honetako 2.a) apartatuan aipatzen diren agirietako baten kopia aurkeztu beharko da.

b) Foru agindu honen 9.2.a) artikuluan ezarritakoaren arabera, desgaitasuna dutenentzat erreserbatutako ikaspostua eskuratu nahi duen pertsonak erreserbatuak ez diren ikaspostuak ere eskuratzeko aukera du.

c) Desgaitasuna frogatzen duen pertsona bat baino gehiago badago:

–Oinarrizko mailako zikloei dagozkien D graduetan eta E graduetan, erreserbatutako ikaspostua lehentasunen zerrendan lehena dagoen pertsonari esleituko zaio, ikasposturik lortu ez baldin badu ikaspostu orokorren zerrendan lehentasunik ez zuelako, han zuen kokapenagatik.

–Erdi mailako eta goi mailako zikloei dagozkien D graduetan eta Arte Plastikoetako eta Diseinuko lanbide ikasketen zikloetan, pertsona batek baino gehiagok frogatzen badute desgaitasunen bat dutela, sarbide talde berean edo sarbide talde desberdinetan, lehentasunen zerrendan lehena dagoen pertsonari esleituko zaio erreserbatutako ikaspostua, foru agindu honetan maila eta ikasketa bakoitzeko onarpen prozesu arrunteko bigarren faserako ezarritako lehentasunen irizpideak aplikatuz, baldin eta pertsona horrek ikasposturik lortu ez badu, ikaspostu orokorretan duen kokapenaren ondorioz, lehentasunik ez zuelako.

d) Erreserbatutako ikaspostua kasuan kasuko ziklo/kurtsoko eta unitateko ikaspostuen guztirako kopurutik kenduko da, oinarrizko mailako zikloei dagozkien D graduetan eta E graduetan. Erdi eta goi mailako zikloei dagozkien D graduen eta Arte Plastikoetako eta Diseinuko lanbide ikasketen zikloen kasuan, ikaspostua hartu duen pertsona desgaitua kokatuko den sarbide taldeari dagokion zikloko eta unitateko plazen guztirako kopurutik kenduko da erreserbatutako ikaspostua. Erreserba hori eskatzen duen eskatzailerik ez badago, erreserbatutako ikaspostua erreserbarik gabeko ikaspostu orokorrei gehituko zaie.

e) Foru agindu honen xede diren ikasketa eta prestakuntzetan eskumena duen zuzendaritza nagusiaren ebazpen bidez, ikaspostu erreserba honen inguruko beste alderdi batzuk ere garatzen ahalko dira.

13. artikulua. Ikaspostu erreserba goi mailako edo errendimendu handiko kirolari izaera frogatzen duten pertsonentzat.

1. Goi mailako edo errendimendu handiko kirolari izaera arautzen da Goi mailako eta errendimendu handiko kirolariei buruzko uztailaren 13ko 971/2007 Errege Dekretuan.

2. Goi mailako edo errendimendu handiko kirolarientzat erreserbatutako ikaspostu bat eskatu nahi duten pertsonek berariaz hala adierazi beharko dute, kasuan kasuko eskaeran horretarako gaitutako laukitxoan. Halakoetan, goi mailako edo errendimendu handiko kirolari izaera egiaztatuko da foru agindu honetako 4.5 artikuluak aipatzen duen urteko ebazpenean xedatutakoari jarraikiz.

3. Foru agindu honen 9.2.b) artikuluan goi mailako edo errendimendu handiko kirolari izaera egiaztatzen dutenentzat ezarritako erreserbako ikaspostua eskuratu nahi duenak aukera du erreserbarik gabeko ikaspostu orokorrak ere eskuratzeko.

4. Goi mailako edo goi errendimenduko kirolaria dela frogatzen duen pertsona bat baino gehiago izanez gero, ikaspostu erreserbatua esleituko zaio kirol maila handiena duenari, Goi mailako eta goi errendimenduko kirolariei buruzko uztailaren 13ko 971/2007 Errege Dekretuaren 2. artikuluan ezarritakoari jarraituz. Kirol maila bera izanez gero, sarbideko kalifikaziorik onena duenari esleituko zaio ikaspostu erreserbatua, kalifikazio hori ikasketa espedientekoa izan, nahiz sarbide probakoa izan. Berdinketarik izanez gero, ikasketa akademikoetan ikasleak onartzeko eskumena duen Hezkuntza Departamentuko organoak kasuan kasuko ikasturterako egindako zozketa publikoaren emaitza aplikatuz ebatziko dira.

5. Erreserbatutako ikaspostua kasuan kasuko ziklo/kurtsoko eta unitateko ikaspostuen guztirako kopurutik kenduko da, oinarrizko mailako zikloei dagozkien D graduetan eta E graduetan. Erdi eta goi mailako zikloei dagozkien D graduen eta Arte Plastikoetako eta Diseinuko lanbide ikasketen zikloen kasuan, erreserbatutako ikaspostua kenduko da goi mailako edo goi errendimenduko kirolaria dela frogatu eta erreserbatutako ikaspostua esleitu zaion pertsonaren sarbide taldeari dagokion zikloko eta unitateko plazen guztirako kopurutik. Erreserba hori eskatzen duen eskatzailerik ez badago, erreserbatutako ikaspostua erreserbarik gabeko ikaspostu orokorrei gehituko zaie.

6. Goi mailako eta errendimendu handiko kirolariei buruzko uztailaren 13ko 971/2007 Errege Dekretuaren 2. artikuluan ezarritakoaren arabera, honako hau da goi mailako edo errendimendu handiko kirolariaren maila, handienetik txikienera ordenatua:

a) Lehenbizikoa. Goi mailako kirolariak, kalifikazio hori jaso dutenak Kirolaren Kontseilu Nagusiko buruaren ebazpenean (uztailaren 13ko 971/2007 Errege Dekretuaren 2. artikuluko 2. apartatua).

b) Bigarrena. Errendimendu handiko kirolariak, Espainiako kirol federazioek hautatuak izan direnak Espainia ordezkatzeko nazioarteko lehiaketa ofizialetan, kategoria absolutuan, azken bi urteetako batean, gutxienez (uztailaren 13ko 971/2007 Errege Dekretuaren 2. artikuluko 3.a apartatua).

c) Hirugarrena: Errendimendu handiko kirolariak, Espainiako kirol federazioek hautatuak izan direnak Espainia ordezkatzeko nazioarteko lehiaketa ofizialetan absolutuaren azpiko adin kategorietan, azken bi urteetako batean, gutxienez (uztailaren 13ko 971/2007 Errege Dekretuaren 2. artikuluko 3.b apartatua).

d) Laugarrena: Errendimendu handiko kirolariak, kalifikazio hori jaso dutenak autonomia erkidegoen aldetik, beren araudiaren arabera (uztailaren 13ko 971/2007 Errege Dekretuaren 2. artikuluko 3.c apartatua).

e) Bosgarrena: Errendimendu handiko kirolariak, Espainiako kirol federazioen babespeko programetan aritzen direnak, Kirolaren Kontseilu Nagusiak baimendutako goi errendimenduko zentroetan (uztailaren 13ko 971/2007 Errege Dekretuaren 2. artikuluko 3.d apartatua).

f) Seigarrena. Errendimendu handiko kirolariak, Espainiako kirol federazioen babespeko teknifikazio programetan aritzen direnak, Kirolaren Kontseilu Nagusiak garatzen duen kirol teknifikazioko programa nazionalaren barrenean (uztailaren 13ko 971/2007 Errege Dekretuaren 2. artikuluko 3.e apartatua).

g) Zazpigarrena. Errendimendu handiko kirolariak, Espainiako kirol federazioen babespeko teknifikazio programetan aritzen direnak (uztailaren 13ko 971/2007 Errege Dekretuaren 2. artikuluko 3.f apartatua).

h) Zortzigarrena. Errendimendu handiko kirolariak, autonomia erkidegoen edo haietako kirol federazioen babespeko programetan aritzen direnak, Kirolaren Kontseilu Nagusiak baimendutako teknifikazio zentroetan (uztailaren 13ko 971/2007 Errege Dekretuaren 2. artikuluko 3.g apartatua).

Zortzigarren maila honi dagozkion ziurtagirien barnean, Nafarroako Kirolaren Institutuak zenbait maila eta estamentu bereizten ditu, Nafarroako errendimenduko kirola arautzen duen otsailaren 22ko 9/2012 Foru Dekretuan ezarritakoari jarraikiz. Hona hemen maila horiek, handienetik txikienera:

–Errendimendu handiko kirolariak-kirolari teknifikatuak (otsailaren 22ko 9/2012 Foru Dekretuaren 2.a.1 apartatua).

–Errendimendu handiko kirolariak-kirolari kualifikatuak (otsailaren 22ko 9/2012 Foru Dekretuaren 2.a.2 apartatua).

–Hobekuntzako kirolariak (otsailaren 22ko 9/2012 Foru Dekretuaren 3.a apartatua).

–Oinarriko errendimenduko kirolariak (otsailaren 22ko 9/2012 Foru Dekretuaren 4.a apartatua).

7. Foru agindu honen xede diren ikasketa eta prestakuntzetan eskumena duen zuzendaritza nagusiaren ebazpenaren bidez, ikaspostu erreserba honi buruzko beste alderdi batzuk garatzen ahalko dira.

14. artikulua. Ikaspostu erreserba hezkuntza laguntzaren berariazko premiak dituzten ikasleentzat.

1. Hezkuntzari buruzko maiatzaren 3ko 2/2006 Lege Organikoaren 71.2 artikuluan ezarritakoaren arabera, hezkuntza laguntzaren berariazko premia duten ikasleak dira ohikoaz bestelako hezkuntza arreta behar dutenak, kasu hauetakoren batean daudelako:

a) Hezkuntza premia bereziak izatea.

b) Heldutasun atzerapena.

c) Hizkuntzaren eta komunikazioaren garapeneko nahasmendua izatea.

d) Arretarekin edo ikaskuntzarekin loturiko nahasmenduak izatea.

e) Ikasketen hizkuntza maila larriki baxua izatea.

f) Gizarte eta hezkuntza arloko egoera zaurgarrian egotea.

g) Adimen gaitasun handiak izatea.

h) Hezkuntza sisteman berandu sartu izana.

i) Kondizio bereziak edo eskola historiarekin loturikoak izatea.

Beraz, hezkuntza laguntzaren berariazko premia duten ikasleentzat erreserbatutako ikaspostua eskuratu ahal izateko, beharrezkoa izanen da eskatutako ziklorako sarbidea ematen duten ikasketa egiaztatuen azken ikasturtean ohikoak ez diren hezkuntza neurriak eskatu izana.

2. Hezkuntza laguntzaren berariazko premia duten ikasleentzat erreserbatutako ikaspostu bat eskatu nahi duten pertsonek berariaz hala adierazi beharko dute kasuan kasuko eskabidean horretarako gaitutako laukitxoan. Kasu horietan, hezkuntza laguntzaren berariazko premia duten ikasleak direla honen ondoan azaltzen den moduan egiaztatuko da, betiere eskatutako ziklorako sarbidea ematen duten ikasketen azken kurtsoari dagokionez:

a) Ikaslea Nafarroako hezkuntza sistemak hezkuntza premia duten ikasleentzat prestatutako erroldan badago, Hezkuntza Departamentuaren EDUCA kudeaketa sistemak ofizioz emanen du egiaztagiri hori.

b) Ikaslea Nafarroako hezkuntza sistemak hezkuntza premia duten ikasleentzat prestatuta duen erroldan ez badago, nahitaezkoa izanen da foru agindu honetako 4.5 artikuluak aipatzen duen urteko ebazpenean zehazten diren egiaztagiriak aurkeztea.

3. Foru agindu honen 9.2.c) artikuluan hezkuntza laguntzaren berariazko premia duten ikasleentzat erreserbatutako ikaspostua eskuratzeko izangai den ikaslea izangai da, orobat, erreserbatu gabeko ikaspostu orokorra eskuratzeko.

4. Berariazko hezkuntza laguntza behar duten ikasleak direla egiaztatzen duen pertsona bat baino gehiago bada:

a) Oinarrizko mailako zikloei dagozkien D graduetan eta E graduetan, ikaspostu erreserbatua esleituko zaio lehentasun zerrendan lehena dagoen pertsonari, ikasposturik lortu ez badu ikaspostu orokorrei dagokien lehentasunen zerrendan kokapen txarra duelako.

b) Erdi eta goi mailako zikloei dagozkien D graduetan eta Arte Plastikoetako eta Diseinuko lanbide ikasketetako zikloetan, pertsona batek baino gehiagok frogatzen badute hezkuntza laguntzaren berariazko premiak dituztela, sarbide talde berean edo sarbide talde desberdinetan, lehentasun zerrendan lehena dagoen pertsonari esleituko zaio erreserbatutako ikaspostua, foru agindu honetan onarpen prozesu arruntaren bigarren faserako adierazitako lehentasun irizpideak aplikatuta, maila eta ikasketa bakoitzerako, eta ikaspostu orokorren lehentasunen zerrendan kokapen txarra duelako ez badu ikasposturik lortu.

5. Erreserbatutako ikaspostua kasuan kasuko ziklo/kurtsoko eta unitateko plazen guztirako kopurutik kenduko da, oinarrizko mailako zikloei dagozkien D graduetan eta E graduetan. Erdi eta goi mailako zikloei dagozkien D graduen eta Arte Plastikoetako eta Diseinuko lanbide ikasketen zikloen kasuan, hezkuntza laguntzaren berariazko premia duen eta erreserbatutako ikaspostua hartu duen pertsona kokatuko den sarbide taldeari dagokion zikloko eta unitateko ikaspostuen guztirako kopurutik kenduko da. Erreserba hori eskatzen duen eskatzailerik ez badago, erreserbatutako ikaspostua erreserbarik gabeko ikaspostu orokorrei gehituko zaie.

6. Foru agindu honen xede diren ikasketa eta prestakuntzetan eskumena duen zuzendaritza nagusiaren ebazpenaren bidez, ikaspostu erreserba honi buruzko beste alderdi batzuk garatzen ahalko dira.

15. artikulua. Ikaspostua erreserba gutxiegi ageri den sexuko pertsonentzat.

1. Lanbide Heziketa Antolatu eta Integratzeari buruzko martxoaren 31ko 3/2022 Lege Organikoaren 25.2 artikuluan oinarrituta, ekintza positibo gisa ezarri da foru agindu honen 9.1.a) eta 9.2.d) artikuluetan jasotzen den ikaspostua erreserba gutxiegi ageri den sexuko pertsonentzat, Lanbide Heziketako Sistemako A, B eta C graduetako eskaintzetan, eta Lanbide Heziketako Sistemako D eta E graduetako eskaintzetan, eta orobat, Arte Plastikoetako eta Diseinuko heziketa zikloetako eskaintzetan ere.

2. Lanbide Heziketako Sistemako A, B eta C graduetako eskaintza bakoitzean, gutxiegi ageri den sexutzat hartuko da aurreko lehen ekitaldian matrikulatutako ikasleen portzentajea %40koa edo txikiagoa denean sexu horri dagokionez, eskaintzaren helburu den lanbide multzoko A, B eta C graduetako eskaintzen multzo osoan.

A, B eta C graduetako eskaintzetan gutxiegi ageri den sexuko pertsonentzako ikaspostua eskatzen dutenek baldintza hauek bete behar dituzte ikaspostu erreserba horretan parte hartzeko:

a) A, B eta C graduetako eskaintza batean izena eman eta gutxiegi ageri den sexukoak diren pertsonek erreserbatu gabeko ikaspostu orokorrak eskuratzeko aukera ere izanen dute.

b) Gutxiegi ageri den sexuko pertsonentzako ikaspostu erreserba horretara aurkezten badira pertsona gehiago erreserbatuta dauden ikaspostuak baino, lehentasunen zerrendan lehenengo dagoen pertsonari esleituko zaio ikaspostua, eskaintza eta unitate bakoitzerako foru agindu honetan adierazitako lehentasun irizpideak aplikatuta, eta ikasposturik lortu ez badu, ikaspostu orokorren lehentasunen zerrendan zuen kokapenaren ondorioz.

c) Eskaintza horretako eta dagokion unitateko plazen kopuru osotik kenduko da ikaspostu erreserba. Erreserba hori eskatzen duen eskatzailerik ez badago, erreserbatutako ikaspostua erreserbarik gabeko ikaspostu orokorrei gehituko zaie.

3. Lanbide Heziketako eta Arte Plastikoetako eta Diseinuko heziketa ziklo bakoitzean eta espezializazio ikastaro bakoitzean, gutxiegi ageri den sexutzat hartuko da aurreko ikasturtean matrikulatutako ikasleen portzentajean %40ra iritsi ez den sexua, dagokion heziketa zikloan edo espezializazio ikastaroan eskainitako taldeen multzo osoa kontuan hartuta.

Foru agindu honen 9.2.d) artikuluan ezarritako ikaspostu erreserbaren portzentajea honela zehazten da:

a) Lanbide Heziketako oinarrizko mailako heziketa zikloetan:

–Gutxiegi ageri den sexuaren portzentajea %10ekoa edo txikiagoa: 3 ikaspostu erreserbatuak.

–Gutxiegi ageri den sexuaren portzentajea %10 baino handiagoa eta %25 edo txikiagoa: 2 ikaspostu erreserbatuak.

–Gutxiegi ageri den sexuaren portzentajea %25etik gorakoa eta %40koa edo txikiagoa: Ikaspostu bat erreserbatua.

b) Lanbide Heziketako erdi eta goi mailako heziketa zikloetan:

–Gutxiegi ageri den sexuaren portzentajea %10ekoa edo txikiagoa: 5 ikaspostu erreserbatuak.

–Gutxiegi ageri den sexuaren portzentajea %10 baino handiagoa eta %20 edo txikiagoa: 4 ikaspostu erreserbatuak.

–Gutxiegi ageri den sexuaren portzentajea %20 baino handiagoa eta %30 edo txikiagoa: 3 ikaspostu erreserbatuak.

–Gutxiegi ageri den sexuaren portzentajea %30etik gorakoa eta %40koa edo txikiagoa: 2 ikaspostu erreserbatuak.

c) Arte Plastikoetako eta Diseinuko lanbide ikasketen erdi mailako heziketa zikloetan:

–Gutxiegi ageri den sexuaren portzentajea %10ekoa edo txikiagoa: 4 ikaspostu erreserbatuak.

–Gutxiegi ageri den sexuaren portzentajea %10 baino handiagoa eta %25 edo txikiagoa: 3 ikaspostu erreserbatuak.

–Gutxiegi ageri den sexuaren portzentajea %25etik gorakoa eta %40koa edo txikiagoa: 2 ikaspostu erreserbatuak.

d) Lanbide Heziketako espezializazio ikastaroetan:

–Gutxiegi ageri den sexuaren portzentajea %10ekoa edo txikiagoa: 4 ikaspostu erreserbatuak.

–Gutxiegi ageri den sexuaren portzentajea %10 baino handiagoa eta %25 edo txikiagoa: 3 ikaspostu erreserbatuak.

–Gutxiegi ageri den sexuaren portzentajea %25etik gorakoa eta %40koa edo txikiagoa: 2 ikaspostu erreserbatuak.

Lanbide Heziketako Sistemako D edo E gradu batean edo Arte Plastikoetako eta Diseinuko zikloetan izena ematen duen ikasleak, dagokion heziketa zikloan edo espezializazio ikastaroan gutxiegi ageri den sexukoa bada, ikaspostu erreserba honetan parte hartuko du, baldintza hauei jarraikiz:

a) Ziklo/ikastaro batean izena eman eta ziklo/ikastaro horretan gutxiegi ageri den sexukoa den ikasleak aukera izanen du, halaber, erreserbarik gabeko ikaspostu orokorra eskuratzeko.

b) Ikaspostu erreserba honetara aurkezten badira pertsona gehiago, gutxiegi ageri den sexuko pertsonentzat erreserbatutako ikaspostuak baino:

–Oinarrizko mailako zikloei dagozkien D graduetan eta E graduetan, lehentasun zerrendan lehenengo postuan daudenei esleituko zaie erreserbatutako ikaspostua, ikasposturik lortu ez badute ikaspostu orokorren eskaintzan, horien lehentasunen zerrendan zuten kokapenaren ondorioz.

–Erdi eta goi mailako zikloei dagozkien D graduetan et Arte Plastikoetako eta Diseinuko lanbide ikasketetako zikloetan, lehentasun zerrendan lehenengo postuan edo postuetan daudenei esleituko zaie ikaspostu erreserba, foru agindu honetan onarpen prozesu arruntaren bigarren faserako adierazitako lehentasun irizpideak aplikatuta, maila eta ikasketa bakoitzerako, eta ikaspostu orokorren lehentasunen zerrendan duen kokapenaren ondorioz ez badu edo ez badute ikasposturik lortu.

c) Erreserbatutako ikaspostua kasuan kasuko ziklo/kurtsoko eta unitateko ikaspostuen guztirako kopurutik kenduko da, oinarrizko mailako zikloei dagozkien D graduetan eta E graduetan. Erdi eta goi mailako zikloei dagozkien D graduen eta Arte Plastikoetako eta Diseinuko lanbide ikasketen zikloen kasuan, ikaspostu erreserba kenduko da ikaspostu hori eskuratu duten pertsonen sarbide taldeari dagokion zikloko eta unitateko ikaspostuen guztirako kopurutik. Erreserba hori eskatzen duen izangairik ez badago, erreserbatutako ikaspostua erreserbarik gabeko ikaspostu orokorrei gehituko zaie.

4. Foru agindu honen xede diren ikasketa eta prestakuntzetan eskumena duen zuzendaritza nagusiaren ebazpenaren bidez, ikaspostu erreserba honi buruzko beste alderdi batzuk garatzen ahalko dira. Besteak beste, ikasleen banaketari buruzko informazioa agertuko da, sexuaren aldagaia kontuan hartuta, heziketa ziklo eta espezializazio ikastaro bakoitzerako eta Lanbide Heziketako Sistemako A, B eta C graduetako eskaintzen lanbide multzo bakoitzerako.

II. TITULUA.–Onarpen prozesua Lanbide Heziketako Sistemako A, B eta C  graduetan

16. artikulua. Lanbide Heziketako Sistemako A, B eta C graduetako eskaintzen helburu diren pertsonak.

1. Lanbide Heziketako Sistemako A, B eta C graduetako eskaintzak pertsona hauentzat dira:

a) Langabezian daudenak.

b) Landunak.

2. Langabezian dauden pertsonek enplegu eskatzaile gisa izena emanda egon beharko dute enplegu zerbitzu publikoetan, kasu hauetan izan ezik:

a) Gazteen Bermearen Sistema Nazionalaren fitxategian onuradun gisa inskribatutako gazteak.

b) Arau batek hala aurreikusten duenean.

c) Langabezian egonda, beren egoera administratiboa dela-eta enpleguko zerbitzu publikoetan enplegu eskatzaile gisa izena ematerik ez duten pertsonak. Lanbide Heziketako Sistemako A, B eta C graduetako eskaintzako prestakuntza ekintzetan parte hartzeko, Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioak identifikazio kode bat emanen die Lanbide Heziketaren Sistemako A, B eta C graduetako eskaintzetan izena emateko, pasaportea bakarrik aurkezten ahal duten pertsonei.

3. Lanbide Heziketako Sistemako A, B eta C graduetako prestakuntzaren ondorioetarako, pertsona landuntzat hartuko dira talde hauetako bateko pertsonak:

a) Zerbitzu ordainduak eskaintzen dituztenak administrazio publikoetako prestakuntza akordioen aplikazio eremutik kanpoko enpresetan edo entitate publikoetan, baldin eta Gizarte Segurantzan lanbide prestakuntza gisa kotizatzen badute.

b) Egoera hauetako batean daudenak: aldizkako langile finkoak, lanik gabeko aldietan, edo enplegu erregulaziora pasatzen diren langileak, enpleguaren etete aldian daudenean.

c) Prestakuntza aldian langabeziara pasatzen diren langileak.

d) Gizarte Segurantzako araubide orokorrean sartuta dauden pertsonak, besteren konturako nekazaritzako langileen sistema bereziari atxikiak, lanik gabeko aldietan; langile autonomoen araubide bereziari atxikitakoak (lan mutualitate batekoak diren autonomoak barne); itsasoko langileen araubide bereziari atxikitakoak; eta lanbide prestakuntzagatik kotizatzen ez duten Gizarte Segurantzako gainerako langileak.

e) Kooperatibetako, lan sozietateetako eta ekonomia sozialaren arloko bestelako enpresa eta entitateetako bazkideak eta langileak.

17. artikulua. A, B eta C graduetako eskaintza motak, lehentasunezko hartzaileen arabera.

1. A, B eta C graduetako eskaintzak honelakoak izan daitezke:

a) Lehentasunez langabeendako da. Langabezian dauden pertsonen parte hartzea prestakuntza ekintzan hasten diren pertsona guztien %70 izan behar da, gutxienez. Eskaintza horietan, plazen %30 gehienez, lanen bat duten pertsonentzat izaten ahalko dira.

b) Lehentasunez lanen bat duten pertsonentzat diren eskaintzak. Pertsona landunen parte hartzea, gutxienez, prestakuntza ekintzan hasten diren pertsona guztien %70 izan behar da. Eskaintza horietan langabezian dauden pertsonak sartzen ahalko dira, plazen %30ean gehienez.

c) Kolektibo espezifikoentzako eskaintzak.

2. Aurreko apartatuan adierazitako portzentajea kalkulatzeko, langabezian dauden pertsonei eta lanen batean ari diren pertsonei dagokienez, aplikatu beharreko oinarrizko araudian xedatutakoari jarraituko zaio, honako hauek kontuan hartuta:

–Langabezian dauden pertsonen portzentajean kontatzen dira foru agindu honen 16.2 artikuluko a), b) eta c) letretan adierazitako pertsonak.

–Foru agindu honen 16.3.b) artikuluan adierazitako kolektiboa ez da zenbatzen pertsona landunen portzentajean.

18. artikulua. Lanbide Heziketako Sistemako A, B eta C graduetako eskaintzetan izena ematea.

Izena emanen da foru agindu honen xede diren ikasketa eta prestakuntzetan eskumena duen zuzendaritza nagusiaren ebazpenaren bidez zehazten denari jarraituz.

19. artikulua. A gradua edo mikroakreditazioa: sartzeko baldintzak.

1. A gradu bat edo mikroakreditazioa egiteko ez da eskatzen baldintza akademiko edo profesionalik.

2. Hala ere, hautagaiek prestakuntza eskaintzen den hizkuntzan komunikatzeko adinako trebetasunak izan beharko dituzte, eta prestakuntza probetxuz egiteko oinarrizko trebetasunak, A graduko ikaskuntzaren emaitzei lotutako lanbide gaitasunen estandarraren 1., 2. edo 3. maila egiten ari den, horren arabera. Hori guztia egiaztatuko da oinarrizko gaitasunak egiaztatzeko prozeduraren erregelamenduzko garapenaren esparruan.

20. artikulua. B gradua. Gaitasun ziurtagiria: sartzeko baldintzak.

1. B gradu bat (gaitasun ziurtagiria) egiteko, ez da eskatzen sartzeko baldintza akademikorik edo profesionalik.

2. Hala ere, hautagaiek gaitasun komunikatiboak izan beharko dituzte prestakuntzaren hizkuntzan, bai eta prestakuntza probetxuz egiteko behar diren oinarrizko gaitasun pertsonal eta sozialak ere, B graduaren lanbide gaitasunen estandarraren 1., 2. edo 3. mailaren arabera. Hori guztia oinarrizko gaitasunak egiaztatzeko prozeduraren erregelamenduzko garapenaren esparruan frogatuko da.

21. artikulua. C gradua. Ziurtagiri profesionala: sartzeko baldintzak.

1. C gradu bat (ziurtagiri profesionala) egiteko, hurrengo ataletan adierazitako baldintzaren bat bete beharko da, C gradua atxikia dagoen lanbide gaitasuneko estandarren 1., 2. edo 3. mailaren arabera.

2. C graduko ziurtagiri profesionaletako 1. mailarako sarbidea:

a) Ez da baldintza akademikorik edo profesionalik eskatzen.

b) Hala ere, behar adinako hizkuntza komunikaziorako trebetasunak izan behar dira prestakuntzaren hizkuntzan, ikaskuntza egiteko modua bermatzen dutenak, eta orobat, behar izanez gero, prestakuntza probetxuz egiteko behar diren oinarrizko gaitasunak. Hori guztia oinarrizko gaitasunak egiaztatzeko prozeduraren erregelamenduzko garapenaren esparruan frogatuko da.

3. C graduko ziurtagiri profesionalen 2. mailarako sarbidea; beharrezkoa da hauetako bat izatea:

a) Titulu edo ziurtagiri hauetako bat duten ikasleak:

–Derrigorrezko Bigarren Hezkuntzako graduatu titulua.

–2. mailako ziurtagiri profesionala.

–C graduko eskaintzan sartzen den gaitasun ziurtagiria.

–Lanbide multzo bereko 1. mailako ziurtagiri profesionala.

–C graduari dagokion prestakuntza probetxuz egiteko behar diren oinarrizko gaitasunen ziurtagiria, egiaztapen prozeduraren bidez edo sarbide probaren bidez lortua, hori guztia, oinarrizko gaitasunak egiaztatzeko arautzen den prozeduraren erregelamenduzko garapenaren esparruan.

b) 2. mailako C graduetan sartzeko baliokidetzat deklaratutako titulu edo ziurtagiri hauetako bat:

–Erdi mailako heziketa zikloetan sartzeko kurtsoa gainditu izanaren ziurtagiria.

–Erdi mailako heziketa zikloetan sartzeko proba gainditu izanaren ziurtagiria.

–Oinarrizko teknikari titulua.

–2. mailako profesionaltasun ziurtagiria.

–Unibertsitatean 25 urtetik gorakoak edo/eta 45 urtetik gorakoak sartzeko proba gainditu izanaren ziurtagiria.

–Behar diren 2. mailako gako konpetentzien egiaztagiria, urtarrilaren 18ko 34/2008 Errege Dekretuaren IV. eranskinean ezarritakoaren arabera.

c) Estatuko oinarrizko araudiak zehazten ahal dituen beste baldintza batzuk.

4. C graduko ziurtagiri profesionalen 3. mailarako sarbidea; beharrezkoa da:

a) Titulu edo ziurtagiri hauetako bat:

–Teknikari titulua.

–Batxilergo titulua.

–Goi mailako teknikari titulua.

–3. mailako ziurtagiri profesionala.

–C graduko eskaintzan sartzen den gaitasun agiria.

–Lanbide multzo bereko 2. mailako ziurtagiri profesionala.

–C graduari dagokion prestakuntza probetxuz egiteko behar diren oinarrizko gaitasunen ziurtagiria, egiaztapen prozeduraren bidez edo sarbide probaren bidez lortua, hori guztia, oinarrizko gaitasunak egiaztatzeko arautzen den prozeduraren erregelamenduzko garapenaren esparruan.

b) C graduko 3. mailan sartzeko baliokidetzat deklaratutako titulu edo ziurtagiri hauetako bat:

–Goi mailako heziketa zikloetan sartzeko kurtsoa gainditu izanaren ziurtagiria.

–Goi mailako heziketa zikloetan sartzeko proba gainditu izanaren ziurtagiria.

–Teknikari titulua.

–2. mailako profesionaltasun ziurtagiria.

–Unibertsitatean 25 urtetik gorakoak edo/eta 45 urtetik gorakoak sartzeko proba gainditu izanaren ziurtagiria.

–Batxilergo titulua, Hezkuntzari eta Hezkuntza Erreformaren Finantzazioari buruzko abuztuaren 4ko 14/1970 Lege Orokorrean arautua.

–Ziurtagiri akademikoa, frogatzen duena Batxilergo Bateratu eta Balioanitzeko (BBB) irakasgai guztiak gainditu direla, zeinak beharrezkoak baitira Hezkuntzari eta Hezkuntzaren Erreformaren Finantzazioari buruzko abuztuaren 4ko 14/1970 Lege Orokorrak araututako Batxilergoko titulua lortzeko, ikasketa horietako hirugarren ikasturtea amaitu ondoren.

–Behar diren 3. mailako gako konpetentzien egiaztagiria, urtarrilaren 18ko 34/2008 Errege Dekretuaren IV. eranskinean ezarritakoaren arabera.

c) Estatuko oinarrizko araudiak zehazten ahal dituen beste baldintza batzuk.

22. artikulua. Onarpen irizpideak Lanbide Heziketako Sistemako A, B eta C graduetako eskaintzetan.

1. A, B eta C graduetako eskaintzetako onarpen prozesuan irizpide hauek erabiliko dira:

–Lanbide gaitasunak egiaztatzeko prozeduran parte hartu duten eta prestakuntza osatu behar duten pertsonak.

–Irailaren 29ko 30/2020 Legegintzako Errege Dekretuan aipatzen diren enplegu erregulazioko espediente baten ondorioz, kontratua etenda edo lanaldia murriztuta duten langileak.

–Egiaztatuta dutenak eskaintzaren graduaren maila bereko beste gradu bat, eskaintzako graduaren goragoko hurrengo maila bereko graduan integratuta dagoena.

–Eskaintza egiten den urtean edo aurreko urtean prestakuntza ekintza batean baja eman ez duten pertsonak.

–Langabezian dauden pertsonak, kualifikazio gutxikoak.

–30 urte betetzera iritsi ez diren gazteak.

–Iraupen luzeko langabeak.

–45 urtetik gorako pertsonak.

–Nafar Lansare-Nafarroako Enplegu Zerbitzuko orientazio zerbitzuek edo orientazio zerbitzua ematen duten entitate laguntzaileek bideratuta iritsi diren pertsonak.

–Lanbide Heziketako Sistemako ikastetxeetako orientazio unitateetatik bidalita iritsitako pertsonak.

–Aurreko seihilekoan profesionaltasun ziurtagiriko prestakuntza ekintzarik batere egin ez duten pertsonak.

–Emakumeak.

–Estatuko oinarrizko araudiaren bidez zehazten ahal diren beste irizpide batzuk.

2. Irizpide horiek lehentasunezko irizpideak irizpide osagarriak edo lehentasun gutxiko irizpideak diren baloratzeko, foru agindu honen 1. eranskinean ezarritakoari begiratuko zaio.

Lehentasunezkotzat balioetsi diren irizpideak, artikulu honetan zehaztutakoaren arabera, langabezian dauden pertsonen taldean eta okupatutako pertsonen taldean erabiliko dira. Lehentasun gutxiko irizpidetzat baloratutako irizpideak lehentasun txikieneko taldea osatzeko erabiliko dira, bai langabezian dauden pertsonen taldean, bai pertsona okupatuen taldean ere.

Irizpideak irizpide osagarritzat hartuko dira, artikulu honetan zehaztutakoaren arabera, lehenago aipatutako lehentasunezko irizpideak aplikatzearen ondorioz sortzen diren azpitaldeetan erabiltzen direnean.

3. Lehentasunez langabetuei zuzenduta prestatzen diren eskaintzen kasuan, sartzeko baldintzak betetzen dituzten eskaerak gehiago direnean eskainitako ikaspostuak baino, kasuan kasuko prestakuntza zentroak lehentasun zerrenda bat ezarriko du, ondoren azaltzen diren irizpide eta oharren arabera:

a) Lehenengo taldea: prestakuntzaren hasieran langabezian dauden pertsonak. Foru agindu honen 16. artikuluko 2. eta 3.b apartatuetan aipatzen direnak dira.

b) Bigarren taldea: prestakuntzaren hasieran lanean ari diren pertsonak. Foru agindu honen 16. artikuluko 3.a) apartatuan eta 3.c)-tik 3.e)-ra bitarteko apartatuetan aipatzen direnak dira.

c) Lehenengo taldeko pertsonek %100eko ikaspostu erreserba izanen dute. Eskainitako ikaspostu guztiak lehen talde honetako pertsonekin betetzen ez badira, bigarren taldeko pertsonak sartzen ahalko dira, kontuan hartuta ezin dela gainditu matrikulatutako pertsona guztien %30eko portzentajea.

d) Apartatu honen a) eta b) letretan adierazitako bi sarbide taldeetako bakoitzaren lehentasunen zerrenda, oro har, irizpide hauek kontuan hartuta ezarriko da:

–Lehenengoa: foru agindu honen 1. eranskinean adierazitakoaren arabera lehentasunezkotzat jotako irizpideren bat betetzen dutenak.

–Bigarrena: foru agindu honen 1. eranskinean adierazitakoaren arabera lehentasunezkotzat jotako irizpideetako bat bera ere betetzen ez dutenak.

–Hirugarrena: foru agindu honen 1. eranskinean adierazitakoaren arabera lehentasun gutxikotzat jotako irizpideren bat betetzen dutenak.

e) Lehentasunezkotzat eta lehentasun gutxikotzat jotako irizpideak aplikatzearen ondorioz sortutako aurreko hiru azpitaldeetako bakoitza, oro har, honako hauei jarraikiz antolatuko da:

–Lehenengoa: foru agindu honen 1. eranskinean adierazitakoaren arabera osagarritzat jotako irizpideren bat betetzen dutenak.

–Bigarrena: foru agindu honen 1. eranskinean adierazitakoaren arabera osagarritzat jotzen diren irizpideetako bat bera ere betetzen ez dutenak.

4. Lehentasunez lanean ari diren pertsonei zuzendutako eskaintzen kasuan, sartzeko baldintzak betetzen dituzten eskaerak gehiago direnean eskainitako ikaspostuak baino, kasuan kasuko prestakuntza zentroak lehentasunen zerrenda bat ezarriko du, ondoren azaltzen diren irizpide eta oharren arabera:

a) Lehenengo taldea: prestakuntzaren hasieran okupatuta dauden pertsonak. Foru agindu honen 16. artikuluko 3.a) apartatuan eta 3.c)-tik 3.e)-ra bitarteko apartatuetan aipatzen direnak dira.

b) Bigarren taldea: prestakuntzaren hasieran langabezian dauden pertsonak. Foru agindu honen 16 artikuluko 2. eta 3.b apartatuetan aipatzen direnak dira.

c) Lehenengo taldeko pertsonek %100eko ikaspostu erreserba izanen dute. Eskainitako ikaspostu guztiak lehen talde honetako pertsonekin betetzen ez badira, bigarren taldeko pertsonak sartzen ahalko dira, kontuan hartuta ezin dela gainditu matrikulatutako pertsona guztien %30eko portzentajea.

d) Apartatu honen a) eta b) letretan adierazitako bi sarbide taldeetako bakoitzaren lehentasunen zerrenda, oro har, irizpide hauek kontuan hartuta ezarriko da:

–Lehenengoa: foru agindu honen 1. eranskinean adierazitakoaren arabera lehentasunezkotzat jotako irizpideren bat betetzen dutenak.

–Bigarrena: foru agindu honen 1. eranskinean adierazitakoaren arabera lehentasunezkotzat jotako irizpideetako bat bera ere betetzen ez dutenak.

–Hirugarrena: foru agindu honen 1. eranskinean adierazitakoaren arabera lehentasun gutxikotzat jotako irizpideren bat betetzen dutenak.

e) Lehentasunezkotzat eta lehentasun gutxikotzat jotako irizpideak aplikatzearen ondorioz sortutako aurreko hiru azpitaldeetako bakoitza, oro har, honako hauei jarraikiz antolatuko da:

–Lehenengoa: foru agindu honen 1. eranskinean adierazitakoaren arabera osagarritzat jotako irizpideren bat betetzen dutenak.

–Bigarrena: foru agindu honen 1. eranskinean adierazitakoaren arabera osagarritzat jotzen diren irizpideetako bat bera ere betetzen ez dutenak.

5. Lehentasunez langabezian dauden pertsonentzat prestatutako eskaintzetan, eta orobat okupatuak daudenentzat prestatutako eskaintzetan ere, berdinketa egonen balitz lehentasunezkotzat, lehentasun gutxikotzat eta osagarritzat jo diren irizpideak aplikatzearen ondorioz sortzen diren talde eta azpitaldeetako bakoitzean, Hezkuntza Departamentuan irakaskuntza akademikoetan ikasleak onartzeko eskumena duen organoak ikasturte horretarako egindako zozketa publikoaren emaitza aplikatuz ebatziko da. Ondoren azaltzen denaren arabera, zozketaren emaitza honako hauetan aplikatuko da:

a) Zozketa zer onarpen prozesu ebazteko egiten den, ikasturte horretako lehenengo urteari dagokion urteko bigarren seihilekoaren eskaintzari.

b) Zozketa zer onarpen prozesu ebazteko egiten den, ikasturte horretako bigarren urteari dagokion urteko lehenengo seihilekoaren eskaintzari.

III. TITULUA.–Onarpen prozesua Lanbide Heziketako Sistemako D eta E graduetan eta Arte Plastikoetako eta Diseinuko lanbide ikasketetako heziketa zikloetan

I. KAPITULUA.–Onarpen prozesuaren alderdi orokorrak

1. atala.–Onarpen prozesu arruntaren alderdi orokorrak

23. artikulua. Inskripzio eskaera aurkeztea.

1. Lanbide Heziketako Sistemako D eta E graduetako eskaintzetan eta Arte Plastikoetako eta Diseinuko lanbide ikasketetako heziketa zikloetan ikasteko zentro batean sartzeko, onarpen prozesu arruntean izena emateko eskaera aurkeztu behar dute ikasleek, adinez nagusiak badira, edo bestela, guraso ahala duten gurasoek edo legezko tutoreek, edo haiek ahal hori eskuordetzen dioten pertsonak.

2. Ikasleak izena emateko eskaera egiten duen ikasturtean zer ikastetxetan egon den matrikulaturik, ikastetxe horrek izena emateko orria izapidetzeko laguntza emanen dio hala eskatzen duen ikasleari (ikaslea adinez nagusia denean) edo ikaslearen guraso ahala duten gurasoei edo legezko ordezkariei (ikaslea adingabea denean), eta eskatzaileek hala eskatzen badiote, eskaera modu delegatuan telematika bidez aurkezteko ere laguntza eman behar du ikastetxeak.

Horretarako, eskatzaileek kasuan kasuko ikastetxeko idazkaritzara jotzen ahalko dute laguntza hori eskatzera. Ikastetxeek zainduko dute izena emateko eskaera orriak behar bezala betetzen direla, eta haiekin batera aurkeztu beharreko dokumentazioa aurkezten dela.

3. Ikasle bakoitzarentzat, hezkuntza maila bakoitzerako, inskripzio eskaera bakarra aurkeztu behar da, behar bezala betea, horretarako zehazten den eredu ofizialaren arabera.

Izena emateko eskaera telematikoki aurkeztuko da, foru agindu honen xede diren ikasketa eta prestakuntzetan eskumena duen zuzendaritza nagusiak horretarako prestatzen duen webgunetik, lehen aukera gisa hautatutako ikastetxera zuzendua, edo, bestela, lehen aukera gisa hautatutako ikastetxeko idazkaritzara joanda.

Eskaera aurkeztu behar da foru agindu honen 4.5 artikuluan aipatzen den urteko ebazpenean ikasturte bakoitzerako zehazten diren egunetan.

4. Lanbide Heziketako Sistemako D graduetan, izena emateko eskaeran adierazi behar da zein ikastetxetan eta zein heziketa ziklotan eskolatu nahi den, lehen aukera gisa. Gainera, gogoko beste bost aukera ere ematen ahalko dira, lehen aukerako ikastetxean eta zikloan ikasposturik lortu ez bada ere, horietan sartu ahal izateko. Aukerak lehentasun hurrenkeran aurkeztuko dira.

Aipatu daitezkeen 6 aukeretako bakoitzak elementu hauek izan behar ditu:

–Heziketa zikloa.

–Zikloaren eskaintzaren ezaugarriak: besteak beste, hizkuntza eta txanda.

–Ikastetxea.

–Kurtsoa: lehen kurtsoa edo bigarren kurtsoa.

5. Lanbide Heziketako Sistemako E graduetan izena emateko eskaeran, adierazi beharko da zein ikastetxetan eta espezializazio ikastarotan eskolatu nahi den, eta hori markatuko da lehen aukeratzat. Gainera, nahi izanez gero, beste bi aukera gehiago ere ematen ahalko dira, bi gehienez, ikaspostua lortzen ez bada ere, lehen aukerako espezializazio zentroan eta ikastaroan. Aukerak lehentasun hurrenkeran aurkeztuko dira.

Aipatu daitezkeen 3 aukeretako bakoitzak elementu hauek izan behar ditu:

–Espezializazio ikastaroa.

–Espezializazio ikastaroaren eskaintzaren ezaugarriak: besteak beste, hizkuntza eta txanda.

–Ikastetxea.

6. Inskripzio eskaeran azaldu beharko da, orobat, eskatutako irakaskuntza eta maila horietan sartzeko beharrezkoak diren baldintzak edo eskakizunak betetzen direla. Sartzeko baldintza edo eskakizuna frogatu beharko da foru agindu honen 4.5 artikuluan aipatzen den urteko ebazpenean zehazten diren datetan, eta hor ezartzen diren prozedurari eta jarraibideei jarraikiz.

Maila desberdinetako irakaskuntzetan sartzeko baldintzak edo eskakizunak betetzen dituzten pertsonek inskripzio eskaera bana aurkezten ahalko dute, maila horietako bakoitzari dagokion onarpen prozesu bakoitzerako.

7. Eskabideak aurkeztean, kontuan izan beharko dira honako alderdi hauek:

a) Ikaspostua eskatu duen pertsona bakoitzak izena emateko eskaeran gehienez sei aukera adierazten ahalko ditu, Lanbide Heziketako Sistemaren D graduen kasuan, eta gehienez hiru, Lanbide Heziketako Sistemaren E graduen kasuan.

b) Eskaerak aurkezteko epeak eta prozedura foru agindu honen 4.5 artikuluan aipatzen den urteko ebazpenean kasu horietarako zehazten direnak izanen dira.

c) Eskaera oso-osorik bete behar da, eta hari erantsiko zaizkio onarpen prozesu arruntaren balorazioan kontuan izateko eskatzen diren dokumentu guztiak, bai nahitaez aurkeztu beharrekoak, bai onarpen irizpideak betetzen direla justifikatzeko behar direnak ere, eta kasua bada, ikasketa espedientea ere bai.

d) Izena emateko orriko datuak eskaerak aldatzen edo zuzentzen ahalko dira, aurkezteko epe arrunta zabalik dagoen bitartean, aurkezpena modu telematikoan egin nahiz aurrez aurre egin.

e) Izena emateko eskaerak aurkezteko epe arrunta amaitu ondoren, ezin aldatuko dira adierazitako aukerak: ez aukerarik gehitu, ez kendu, ez emandako aukeren lehentasun hurrenkera aldatu ere.

8. Eskaerak aurkezteko epe arrunta amaitu ondoren, inskripzio eskaeren hartzaile diren ikastetxeen eginkizuna eta erantzukizuna izanen da inskripzioak EDUCA sistema informatikoan tramitatu eta erregistratzea, alegia, besteak beste, datuak sartzea, dokumentazioa egiaztatzea eta baremoa ezartzea, foru agindu honetan jasotako onarpen irizpideen arabera.

9. Ikaspostua eskatzen duten pertsonek beste ikastetxe batera aldatu nahi badute eta hurrengo mailara pasatzearen inguruko zalantzarik badute, inskripzio orrian adierazten ahal dute, aukeretako baten modura, une horretan egiten ari diren zikloaren bigarren kurtsoa, eta beste aukera bat, egiten ari den zikloaren lehenengo kurtsoa. Ziklo bereko lehen eta bigarren kurtsoetako eskaerak ematen ahal diren sei aukeretako bi izanen dira.

10. Onarpen prozesu arruntean parte hartzea.

a) Dagokien onarpen prozesu arruntean parte hartuko dute oinarrizko eta erdi mailako heziketa zikloei dagozkien D graduetako inskripzio eskaerek eta Arte Plastikoetako eta Diseinuko erdi mailako zikloetako inskripzio eskaerek, sarbideko baldintzak betetzen badituzte, dokumentazioa aurkeztu dutelako, edo EDUCA sistemak ofizioz kontsulta eta ekarpena egin duelako.

b) Goi mailako heziketa zikloei dagozkien D graduetan sartzeko inskripzio eskaerek eta Arte Plastikoetako eta Diseinuko goi mailako zikloetan sartzeko inskripzio eskaerek, ondorengo egintza batean, jasoko dute onarpen prozesuan parte hartzeari buruzko baieztapena; horretarako, beharrezkoa da frogatzea sarbideko baldintzak betetzen direla, dagokion dokumentazioa aurkeztuta, edo eskaera eginez, EDUCA eskola kudeaketako sisteman jasoa dagoen informazioa eskuratu ahal izan dadin; onarpen prozesu arruntean parte hartuko dutela baieztatu zaien inskripzio eskaerek prozesu horretan parte hartuko dute.

c) Espezializazio ikastaroetako E graduetan inskripzioa egiteko eskaerek, sarbideko baldintzak betetzen dituztela frogatzen badute, dokumentazioa aurkeztuta, edo EDUCA eskola kudeaketako sistemak ofizioz egindako kontsulta eta ekarpena egin duelako, onarpen prozesu arruntean parte hartuko dute.

11. Onarpen eskaera aurkezteak berekin dakar baimena ematea kasuan kasuko onarpen eta itxaron zerrendetan jaso beharreko datu pertsonalak publikatzeko.

24. artikulua. Onarpen prozesu arruntetik kanpo geratzen diren eskaerak.

1. Ikasle batentzat eskaera bat baino gehiago aurkezten badira ikasmaila berean eta onarpen prozesu berean, ikasle hori onarpen prozesu arruntetik kanpo geratuko da.

2. Halaber, eta Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkidearen urriaren 1eko 39/2015 Legearen 69.4 artikuluan xedatutakoaren arabera, Hezkuntza Departamentuaren barnean, foru agindu honen xede diren irakaskuntza eta prestakuntzetako onarpen prozesuen kudeaketan eskumena duen unitateak ikusten badu pertsona interesdunek aurkeztutako dokumentazioa faltsua dela edo zantzu arrazoitu aski daudela pentsatzeko bere horretan jasotako datuak faltsuak direla, aurkeztu den eskaera hori onarpen prozesu arruntetik kanpo geratuko da, egintza horien berri izan bezain laster, alde batera utzi gabe jokabide horrek ekartzen ahal dituen erantzukizun penalak, zibilak edota administratiboak.

3. Eskaerak kanpo geratzen diren kasuetan, eskaera berri bat aurkezten ahalko da, epe arruntetik kanpoko onarpen prozesuan, eta kasu horretan, foru agindu honen 35. eta 36. artikuluetan xedatutakoari jarraikiko zaio.

4. Ikasmaila bat berean izena emateko eskaera bat baino gehiago aurkezten diren kasuetan, eskaera horietako bat atzera eramaten bada ere, eskaerak aurkezteko epe arrunta gainditu ondoren, ez du horregatik eskaera bikoitzaren izaera galduko.

25. artikulua. EDUCAn erregistratutako inskripzioen behin-behineko eta behin betiko egoera.

1. Onarpen prozesu arruntean izena emateko eskaerak aurkezteko epea amaituta, Hezkuntza Departamentuak argitara emanen du EDUCAn erregistratutako inskripzio eskaeraren behin-behineko egoera zein egunetan eta nola kontsultatu daitekeen, foru agindu honen 4.5 artikuluak aipatzen duen urteko ebazpenean xedatzen ahal denaren arabera.

EDUCAN erregistratutako inskripzio eskaeraren behin-behineko egoera argitara ematearekin, interesdunei egin beharreko jakinarazpena egin dela ulertuko da, Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkideari buruzko urriaren 1eko 39/2015 Legearen 40. artikuluan eta hurrengoetan xedatutakoarekin bat.

2. EDUCAn erregistratutako inskripzio eskaeraren behin-behineko egoeraren aurka, interesdunek erreklamazioa eta/edo zuzenketa aurkezten ahalko dute, inskripzio eskaera aurkezteko erabili den bide bera erabiliz eta lehen aukeratzat emandako ikastetxera zuzenduta, foru agindu honen xede diren irakaskuntza eta prestakuntzetan eskumena duen zuzendaritza nagusiaren ebazpen bidez zehazten den epean.

3. Inskripzio eskaera aurkeztu duen pertsonaren batek honen aurreko apartatuan aipatutako epearen barruan erreklamaziorik edo zuzenketarik egiten ez badu, aukera horri uko egin diola ulertuko da.

4. Erreklamatzeko eta/edo zuzentzeko epea amaitu ondoren, EDUCAn erregistratutako inskripzio eskaeraren behin betiko egoera argitaratuko da bitarteko berak erabiliz, eta han zehaztuko da onarpen prozesu arruntean nola parte hartuko duen.

5. EDUCAn erregistratutako inskripzio eskaeraren egoera kontsultatu eta horren inguruan erreklamazio eta/edo zuzenketa egiteko datak eta jarraibideak foru agindu honetako 4.5 artikuluak aipatzen duen urteko ebazpenean ezarritakoak izanen dira.

26. artikulua. Onarpen irizpideak. Lehentasun zerrenden antolamendua.

1. Lanbide Heziketako Sistemako D graduak eta Arte Plastikoetako eta Diseinuko lanbide ikasketetako zikloak ikasteko onarpen prozesu arrunta antolatu eta ebatziko da ondoren ezarritakoari jarraituz:

a) Oinarrizko mailako zikloei dagozkien D graduetan, ezarritako onarpen irizpideen baloraziotik lortutako guztizko puntuazioa kontuan hartuko da, irizpide horietako bat delarik espedientearen kalifikaziotik lortutako sarbide kalifikazioa. Kontuan hartuko dira, orobat, foru agindu honen 9. artikuluan ezarritako ikaspostu erreserbak.

b) Erdi eta goi mailako zikloei dagozkien D graduetan, eta Arte Plastikoetako eta Diseinuko lanbide ikasketetako prestakuntza zikloetan, kontuan hartuko dira ezarritako ikaspostu erreserbaren kupoak, ezarritako onarpen irizpide desberdinak aplikatzearen ondorioz sortzen diren sarbide diferenteak, antolatzen diren sarbide talde eta azpitalde bakoitzerako; haietan aplikatuko da espedientearen kalifikazioan lortutako sarbide kalifikazioaren irizpidea. Kontuan hartuko dira, orobat, foru agindu honen 9. artikuluan ezarritako ikaspostu erreserbak.

c) Onarpen irizpideak zehazten dira:

–Oinarrizko, erdi mailako eta goi mailako heziketa zikloei dagozkien D graduetako lehen kurtsorako, foru agindu honetako III. tituluko II., III. eta V. kapituluetako 1. atalean, hurrenez hurren.

–Arte Plastikoetako eta Diseinuko lanbide ikasketetako erdi eta goi mailako heziketa zikloetako lehen kurtsorako, foru agindu honetako III. tituluko IV. eta VI. kapituluetako 1. atalean, hurrenez hurren.

–Lanbide Heziketako eta Arte Plastikoetako eta Diseinuko zikloetako bigarren kurtsorako, foru agindu honetako III. tituluko VIII. kapituluko 1. atalean.

2. Lanbide Heziketako Sistemaren E graduak ikasteko onarpen prozesua antolatu eta ebatziko da ezarritako onarpen irizpideen baloraziotik lortutako guztizko puntuazioaren arabera. Irizpide horien arteko bat da espedientearen kalifikaziotik lortutako sarbide kalifikazioa. Kontuan hartuko dira, orobat, foru agindu honen 9. artikuluan ezarritako ikaspostu erreserbak.

E graduetarako, espezializazio ikastaroei dagozkien irizpide horien zehaztapena foru agindu honen III. tituluko VII. kapituluko 1. atalean ezartzen da.

3. Eskatutako aukera bakoitzerako, eskatzaileek postu batean parte hartuko dute, foru agindu honetan onarpen prozesu bakoitzerako ezarritako irizpideen arabera prestatutako lehentasunen zerrendan, hor ezarriko baitira onarpen eta itxaron zerrenden hurrenkera.

4. Kontuan hartuta eskaeran zer hurrenkeratan jarri diren aukerako ikastetxeak, zein ikastetxeri eman zaion lehentasuna hurrenkeran, horretan esleituko zaio eskatzaileari bere ikaspostua, baldin eta ikastetxe horretan onartu badute.

5. Berdinketarik izanez gero, ikasketa akademikoetan ikasleak onartzeko eskumena duen Hezkuntza Departamentuko organoak kasuan kasuko ikasturterako egindako zozketa publikoaren emaitza aplikatuz ebatziko dira.

27. artikulua. Ikasleak onartzeko eta kanpo uzteko behin-behineko zerrendak eta onarpen prozesu arruntaren itxaron zerrendak.

1. Onarpen prozesu arruntaren emaitzak argitaratuko dira foru agindu honen xede diren ikasketa eta prestakuntzetan eskumena duen zuzendaritza nagusiak horretarako prestatuko duen web-gunean. Baztertutako eskaeren zerrendaz gain, onartu diren eta onartu ez diren ikasleen zerrenda ere jasoko da, bakoitzak lorturiko puntuazioarekin eta eskatzaileek jarraitu beharreko prozedurari buruzko informazio zehatzarekin. Era berean, ikastetxe bakoitzeko organo eskudunak informazio bera emanen du argitara, berariaz bere ikastetxeko datuei buruzko informaziora mugatuta.

2. Horretarako, foru agindu honetako 4.5 artikuluak aipatzen duen urteko ebazpenean ezarritako epeetan argitaratuko dira onarturiko ikasleen behin-behineko zerrendak, behin-behineko itxaron zerrendak osatzen dituzten onartu gabekoen zerrendak eta, hala badagokio, baztertutako ikasleen zerrendak, eta berariaz adieraziko da behin-behineko zerrenda horien aurka erreklamazioa aurkezten ahalko dela edo uko egiten ahalko zaiola, eskaeran markatutako lehen aukerako ikastetxeko idazkaritzan bertan, han aurkeztu baitzuen inskripzio eskaera, aurrez aurre edo modu telematikoan, aipatutako urteko ebazpenean ezartzen ahal denaren arabera.

3. Uko eginez gero, onartua izateko eskaeran adierazitako aukera guztiei eginen zaie uko. Onarpen prozesu osoan barna egiten ahalko zaio uko onarpen prozesuari.

4. Ikaspostua eskatzen dutenek, nahi izanez gero, uko egiteen nahiz erreklamazioen tramitazioa egiteko, inskripzio eskaera egin duten kurtsoan matrikulatuta dauden ikastetxearen laguntza eskatzen ahalko dute. Ikastetxeak laguntza emanen die hala eskatzen duten ikasleei, adinez nagusiak badira, edo gurasoei, guraso-ahala duten pertsonei edo legezko tutoreei, ikasle adingabeen kasuan. Uko egitea edo erreklamazioa modu delegatuan aurkeztu beharko dute, eskatzaileek hala eskatuz gero. Horretarako, eskatzaileek kasuan kasuko ikastetxeko idazkaritzara jotzen ahalko dute laguntza hori eskatzera.

28. artikulua. Ikasleak onartzeko eta baztertzeko behin betiko zerrendak eta onarpen prozesu arrunteko behin betiko itxaron zerrendak.

1. Erreklamazioak ebatzi ondoren, aurkeztutako ukoak aplikatuta, onarpen prozesu arruntean parte hartzeko baieztapenak aplikatuta (goi mailako heziketa zikloetako onarpen prozesu arruntaren kasuan) eta, hala badagokio, matrikula ez egiteagatik baztertutakoak ere aplikatuta, onartuen eta baztertuen behin betiko zerrendak argitaratuko dira, eta haiekin batera, dagozkien behin betiko itxaron zerrendak.

2. Zerrenda horiek Hezkuntza Departamentuak horretarako prestatuko duen webgunean argitaratuko dira, eta hartan agertuko dira ikasleek lortu duten puntuazioa eta hortik aurrera jarraitu beharreko prozedurari buruzko informazio zehatza. Era berean, ikastetxe bakoitzeko organo eskudunak informazio bera emanen du argitara, berariaz bere ikastetxeko datuei buruzko informaziora mugatuta.

3. Oinarrizko mailako zikloei dagozkien D graduetako onarpen prozesu arruntean, onartuen behin betiko zerrendak argitaratuko dira. Behin betiko zerrenda horietako bakoitzak bere matrikulazio epea izanen du.

Behin betiko zerrenda horietan aplikatuko dira, lehen kurtsorako, foru agindu honetako III. tituluko II. kapituluko 1. atalean ezarritako lehentasun irizpideak; bigarren kurtsorako, berriz, foru agindu honetako III. tituluko VIII. kapituluko 1. atalean ezarritako lehentasun irizpideak aplikatuko dira.

4. D graduetako onarpen prozesu arruntaren lehen fasean, erdi eta goi mailako zikloetan, eta Arte Plastikoetako eta Diseinuko lanbide ikasketetako erdi eta goi mailako zikloetan, onartutako pertsonen behin betiko zerrendak argitaratuko dira, hurrenez hurren. Behin betiko zerrenda horietako bakoitzak bere matrikulazio epea izanen du.

Behin betiko zerrenda horietan aplikatuko dira, lehen kurtsorako, foru agindu honetako III. tituluko III., IV., V. eta VI. kapituluetako 1. atalean lehenengo faserako ezarritako erreserba kupoak eta lehentasun irizpideak; bigarren kurtsorako, berriz, foru agindu honetako III. tituluko VIII. kapituluko 1. atalean lehen fase honetarako ezarritako lehentasun irizpideak aplikatuko dira.

5. Erdi eta goi mailako zikloei dagozkien D graduetako eta Arte Plastikoetako eta Diseinuko lanbide ikasketetako erdi eta goi mailako zikloetako onarpen prozesu arruntaren bigarren fasean, lehenengo fasea amaitu ondoren esleitu ez diren eta inor matrikulatu ez den ikaspostuak, edozein delarik ere haien sarbideko taldea, multzokatu eginen dira esleipenerako. Bigarren fase honetan argitaratuko da, gutxienez, onartutako pertsonen zerrenda bat, dagokion matrikulazio epearekin.

Behin betiko zerrenda horietan aplikatuko dira, lehenengo kurtsorako, foru agindu honetako III. tituluko III., IV., V. eta VI. kapituluetako 1. atalean bigarren fase honetarako ezarritako erreserba portzentajeak eta lehentasun irizpideak; bigarren kurtsorako, berriz, foru agindu honetako III. tituluko VIII. kapituluko 1. atalean ezarritako lehentasun irizpideak aplikatuko dira.

6. E graduko espezializazio ikastaroetako onarpen prozesu arruntean, onartu diren pertsonen behin betiko zerrendak argitaratuko dira, hurrenez hurren. Behin betiko zerrenda horietako bakoitzak bere matrikulazio epea izanen du.

Behin betiko zerrenda horietan foru agindu honen III. tituluko VII. kapituluko 1. atalean ezarritako lehentasun irizpideak aplikatuko dira.

7. Honen aurreko apartatuetan aipatutako pertsona onartuen behin betiko zerrendekin batera, onarpen prozesu arruntean ikasposturik lortu ez duten parte-hartzaileak kasuan kasuko itxaron zerrendan agertuko dira, adierazi zituzten aukeretako bakoitzean. Markatutako aukera batean ikaspostua lortu duten pertsonak, beraien lehen aukera ez bazen, agertuko dira, baita ere, ikaspostu hori lortu den aukeraren gainetik lehentasunezkoak diren aukerei dagokien itxaron zerrendan.

8. Onartuen eta itxaron zerrendan daudenen behin betiko zerrenden kopurua, zerrenda horiek argitaratzeko egutegia eta kudeatzeko jarraibideak foru agindu honetako 4.5 artikuluan aipatzen den urteko ebazpenean zehaztu eta garatuko dira.

9. Edonola ere, organo horrek hartzen duen erabakiaren aurka gora jotzeko errekurtsoa jartzen ahalko da, hezkuntzaren arloan eskudun den kontseilariari zuzendua, hilabeteko epean, egintza jakinarazi edo argitaratu eta biharamunetik hasita; errekurtso horri buruzko ebazpenak amaiera emanen dio administrazio bideari.

10. Onarpen prozesu arruntean parte hartzen denean, eskaerak baztertzeko kasuetako bat gertatuko balitz –foru agindu honen 24. artikuluaren 1. eta 2. apartatuetan jaso dira– onarpen prozesu arruntetik kanpo geratuko dira ikasleak. Inskripzio eskaera berri bat aurkezten ahalko du epe arruntetik kanpoko onarpen prozesurako, foru agindu honen 35. eta 36. artikuluetan xedatutakoari jarraikiz.

29. artikulua. Onarpena.

1. Ikasle bat ikastetxe bateko ziklo edo kurtso batean onartu dela ulertuko da onartutako ikasleen behin betiko zerrendan agertzen denean.

2. Ikaslea onartzen denean eskatu duen ziklo edo kurtso batean, automatikoki galduko du jatorriko ikastetxean zuen ikaspostua, ikastetxe berean izan nahiz beste ikastetxe batean izan, berdin-berdin, eta horren ondorioak aplikatuko dira onarpen eskaeraren helburu den ikasturtearen hasierako egunetik aurrera.

30. artikulua. Matrikulazioa.

1. Onartu diren ikasleen behin betiko zerrendetan –foru agindu honen 28. artikuluan aipatzen dira– ageri diren ikasleen matrikula formalizatzeko epea, bestalde, foru agindu honen 4.5 artikuluan aipatzen den urteko ebazpenean onartutako pertsonen zerrenda bakoitzerako ezartzen dena izanen da.

2. Ikaspostua lortu eta horretarako ezarritako epean matrikulatzen ez diren ikasleek lortutako ikaspostua galduko dute, bai eta itxaron zerrendetatik eratorritako eskubideak ere, eta onarpen prozesu arruntetik kanpo geratuko dira, foru agindu honetako 4.5 artikuluan aipatzen den urteko ebazpenak ezartzen duen moduan.

Prozesu horretan lehen aldiz lortutako ikaspostuan matrikulatu ez direlako onarpen prozesu arruntetik kanpo geratu diren ikasleek izena emateko eskaera aktibatzeko eskatzen ahalko dute, kasua bada, onarpen prozesuan berriro parte hartzeko, foru agindu honen 4.5 artikuluak aipatzen duen urteko ebazpenean ezarritako moduan.

3. Izena emateko eskaeran adierazitako lehenengo aukera ez den aukera batean ikaspostua lortu duten ikasleek, lehentasun handienekoen artean aukeratu nahi badute, lortutako ikaspostuan matrikula egin beharko dute eta aukera hobetzeko prozedurari heltzeko eskatu, foru agindu honen 31. artikuluan ezarritakoari jarraituz.

4. Matrikula ikasleak formalizatu beharko du, adinez nagusia bada, edo guraso-ahala duten pertsonek edo legezko tutoreek, edo haiek eskuordetzen duten pertsonak, berriz, ikaslea adingabea bada.

5. Heziketa ziklo edo espezializazio ikastaro bakoitzeko matrikula egiteko eskatuko den dokumentazio guztia publikoki agertu beharko dute ikastetxeek, bai ikastetxean berean, bai haren web-orrian ere.

6. Matrikula egiteko unean aurkeztu beharreko dokumentazioa foru agindu honen 4.5 artikuluan aipatzen den urteko ebazpenean ezarriko da.

7. Ikasle bat ikastetxe publiko edo ikastetxe pribatu itundu batean matrikulatzen denean, nahitaez errespetatu beharko da ikastetxearen hezkuntza proiektua edo proiektu funtzionala, dagokionaren arabera, baita ikastetxearen berezko nortasuna ere, ukatu gabe indarreko araudiak ikasleei eta horien familiei aitortzen dizkien eskubideak.

31. artikulua. Aukera hobetzea.

1. Onartzeko prozesu arruntean parte hartu eta izena emateko eskaeran lehen aukera gisa adierazitakoa ez den beste batean ikaspostua lortu duten ikasleek, matrikula egiten dutenean, "aukera hobetzea" edo "aukera ez hobetzea" prozedura aukeratu beharko dute, horretarako ezarritako laukitxoan.

Matrikula egitean "aukera hobetzea" prozedura hautatzeak esan nahi du ikasleak bere lehentasunezko aukerei dagokien onarpen prozesu arrunteko behin betiko itxaron zerrendetan sartuta jarraituko duela, halakoren batean sartuta badago.

Matrikula egitean "aukera ez hobetzea" markatzen bada, ikaslea ordura arte sartuta egon zitekeen behin betiko itxaron zerrenden ondoriozko eskubideak galduko dira.

2. "Aukera hobetzea" prozedura hautatzeak, beraz, inskripzio eskaeran adierazitako aukeretako edozeinetan ikaspostu bat lortzeko aukera ekarriko du, onarpen prozesu arrunteko hurrengo behin betiko zerrendetan ikaspostua lortu den aukeraren gainetik lehentasunezkotzat markatu diren ikaspostuetako batean.

Horretarako, kontuan hartu beharko da "aukera hobetzea" prozedura indarrean egonen dela eta hori aukeratzen ahalko dela, onarpen prozesu arruntean onartutako pertsonen zerrendei, azken zerrenda barne, dagokien matrikula egitean.

Aurrekoa gorabehera, "aukera hobetzea" prozeduraren aplikaziotik ondorioztatzen ahal den matrikula berri bakoitza formalizatzen denean, interesdunen esku egonen da etorkizuneko aukera hobekuntzei uko egitea, "aukera ez hobetzea" markatuz, edo hobekuntza horiek egiteko aukera mantentzea, "aukera hobetzea" markatuz; bi kasu horietan, artikulu honetan, honen aurreko apartatuan, araututako baldintzei jarraituko zaie.

3. "Aukera hobetzea" prozedura aplikatzearen ondorioz ikaspostu berri bat lortzen bada, interesdunak automatikoki galduko du aurretik esleitu eta matrikulatuta dagoen ikaspostua, eta matrikula berria formalizatu beharko du, foru agindu honen 4.5 artikuluan aipatzen den urteko ebazpenean horretarako ezartzen ahal diren epeetan.

4. "Aukera hobetzea" prozeduraren aplikaziotik ondorioztatzen den ikaspostu berrian matrikula formalizatzen ez bada adierazitako epeetan, interesdunak galdu eginen du erdietsitako ikaspostua, eta ordura arte zegozkion itxaron zerrendetan sartuta egotearen ondoriozko eskubideak ere galduko ditu, halakoren batean bazegoen, eta onarpen prozesu arruntetik kanpo geratuko da ikaslea, foru agindu honen 4.5 artikuluan aipatzen den urteko ebazpenean ezartzen ahal den moduan.

5. "Aukera hobetzea" prozedura aplikatuz gero, ikaspostuak liberatuko dira onarpen prozesu arruntean barna, eta horrek esleipen berriak sortuko ditu, foru agindu honetan ezarritako irizpideen arabera eratutako lehentasun zerrendan oinarrituta hurrenez hurren aterako diren pertsona onartuen zerrendetan.

6. Behin betiko itxaron zerrendetan agertzen diren ikasleek, bai ikasposturik lortu ez dutelako, bai ikaspostua lortu dutelako eta matrikula egin dutelako "aukera hobetzea" markatuta, eta ondorengo onarpen zerrenda batean ikaspostua lortzen badute, dagokien matrikula egin beharko dute nahitaez, foru agindu honen 4.5 artikuluak aipatzen duen urteko ebazpenean horretarako ezartzen ahal diren epeetan. Matrikula egitean, "aukera hobetzea" edo "aukera ez hobetzea" prozedura aukeratu beharko da.

32. artikulua. Behin betiko itxaron zerrenden indarraldia.

Atal honetako artikuluetan aipatzen diren behin betiko itxaron zerrendek indarra izanen dute eta ondorioak izanen dituzte onarpen prozesu arruntean, ondoko ohar hauen arabera:

a) Onartutakoen behin betiko zerrenda bati dagokion behin betiko itxaron zerrendak erakusten du zer egoeratan dagoen lehentasunen zerrenda zerrenda horiek argitaratzen diren egunean.

b) Oinarrizko mailako zikloei dagozkien Lanbide Heziketako Sistemako D graduen eta Lanbide Heziketako Sistemako E graduen onarpen prozesu arruntean, behin betiko itxaron zerrendak indarra eta ondorioak ditu onarpen prozesu arruntean argitaratzen diren hurrengo onartutakoen zerrendetan.

c) Erdi eta goi mailako zikloei dagozkien Lanbide Heziketako Sistemako D graduak eta Arte Plastikoetako eta Diseinuko erdi eta goi mailako zikloak onartzeko prozesu arruntean:

–Behin betiko itxaron zerrendak indarra eta ondorioak ditu onarpen prozesu arruntean argitaratzen ahal diren hurrengo onartuen zerrendetan, baldin eta zerrenda horiek prozesu horretako fase berekoak badira.

–Onarpen prozesu arrunteko lehen fasean onartutakoen behin betiko zerrendak ez du indarrik ez ondoriorik prozesu horretako bigarren fasean onartutakoen behin betiko lehenengo zerrendarako.

d) Onarpen prozesu arruntean onartutakoen behin betiko azken zerrendari dagokion behin betiko itxaron zerrendak ez du indarrik, ez ondoriorik ere, onarpen prozesu arruntean.

33. artikulua. Onarpen prozesu arrunteko azken itxaron zerrendak epe arruntetik kanpoko onarpen prozesurako dituen ondorioak.

Onarpen prozesu arrunteko azken itxaron zerrendak ondorio hauek ditu epe arruntetik kanpoko onarpen prozesurako:

a) Ikasturtea hasi aurreko eskaera aldian parte hartzeko aukera emanen du, ikaspostu hutsak esleitzeko prozedura (IHEP), foru agindu honen 36. artikuluan zehaztutakoaren arabera.

b) Ikasturtea hasi ondoko eskaera aldian parte hartzeko aukera emanen du, ikaspostu libreen esleipena (ILE), foru agindu honen 37. artikuluan zehaztutakoaren arabera. Behin betiko itxaron zerrendako lehentasunen zerrendan pertsonak duen kokapena ILE horietan ikaspostua esleitzeko irizpideetako bat da.

34. artikulua. Ikasleak eskolatzea.

1. Ikastetxe batean matrikulatutako ikasleek ikasturtea hasteko zehazturiko epeetan hasi beharko dute eskoletara joaten.

2. Ikaslearen onarpena eskatzen den ikasturtearen hasierako egunetik kontatuta 10 klase eguneko epean ikaslea ez bada hasi eskolan, dagokion ikaspostua galduko du ikasle horrek. Hala ere, eta kasu zehatz bakoitzerako, foru agindu honen xede diren ikasketa eta prestakuntzetan eskumena duen zuzendaritza nagusiak epe hori luzatzen ahalko du, alegatutako arrazoiak aztertu eta aintzat hartu ondoren, betiere, arrazoi horiek arestian aipatutako epea amaitu baino lehen jakinarazi bazaizkio. Horretarako, ikastetxeek inguruabar hori helaraziko diote foru agindu honen xede diren ikasketa eta prestakuntzetan eskumena duen zuzendaritza nagusiari, jakinaren gainean egon dadin eta behar den balorazioa egin dezan.

3. Ikastetxean hasi beharra eta betebehar hori ez betetzearen ondorioak aplikatuko zaizkie, orobat, onarpen prozesu arruntean parte hartu ez arren, ikastetxe batean matrikulatuta dauden ikasle guztiei.

2. atala.–Epe arruntetik kanpoko onarpen prozesuaren
alderdi orokorrak

35. artikulua. Epe arruntetik kanpoko onarpen prozesuaren alderdi orokorrak.

1. Foru agindu honen 7. artikuluan ezarritakoaren arabera, ikasleak onartzeko prozesu arruntak eskaerak aurkezteko epe bakarra izanen du, eta epe hori desberdina izan daiteke, ziklo eta espezializazio ikastaroetako maila desberdinetako onarpen prozesuen arabera. Hala ere, onarpen prozesu arrunt horretaz gain, onarpen prozesu berri bat ezarriko da, atal honetan xedatutakoan oinarrituko dena.

2. Ikasleak epe arruntetik kanpo onartzeko prozesua bi alditan banatuko da:

a) Eskaeraren helburu den ikasturtea hasi aurretik aurkezteko epea: ikaspostu hutsak esleitzeko prozedura (IHEP), delako IHEP horretan inskribatzeko eskaera aurkezteko dagokion epearekin.

b) Eskaeraren helburu den ikasturtea hasi ondoren aurkezteko epea: ikaspostu libreen esleipena (ILE), ikaspostu librearen eskaera aurkezteko dagozkien epeekin.

Lanbide Heziketako eta Arte Plastikoetako eta Diseinuko zikloetako bigarren kurtsoari dagokion epe arruntetik kanpoko onarpen prozesuaren kasuan, epe bakarra izanen du, hain zuzen ere, eskaeraren helburu den ikasturtea hasi aurretik aurkezteko epea: ikaspostu hutsak esleitzeko prozedura (IHEP) eta delako IHEP horretan inskribatzeko eskaera aurkezteko dagokion epea.

3. Epe arruntetik kanpoko onarpen prozesutik ondorioztatzen diren epeak eta datak, eta orobat, hari dagozkion jarraibideak, foru agindu honen xede diren ikasketa eta prestakuntzetan eskumena duen zuzendaritza nagusiaren urteko epean jasoko dira, hartan zehaztuko baita ikasketa horiei dagokien epe arruntetik kanpoko onarpen prozesua.

36. artikulua. Eskaerak ikasturtea hasi aurretik aurkezteko epea: ikaspostu hutsak esleitzeko prozedura (IHEP).

1. Artikulu honetan ezarritako ondorioetarako, ikaspostu hutsak esleitzeko prozeduran (IHEP) sartzen ahalko dira (eskaerak ikasturtea hasi aurretik aurkezteko epea) honako kasu hauetakoren batean dauden pertsonak:

a) Onarpen prozesu arruntean izena eman eta parte hartu arren, ikasposturik lortu ez duten pertsonak, eta orobat, ikaspostua lortu dutenak eta matrikula zehaztutako epeetan egin ez dutenak (beraz, baztertu direnak onarpen prozesu arruntetik), edo lortutako ikaspostuari uko egin edo inskripzioa deuseztatu duten pertsonak.

b) Onarpen prozesu arruntetik kanpo geratu diren pertsonak, foru agindu honen 24. artikuluan xedatutakoa aplikatzearen ondorioz; beraz, ikasposturik gabe daude, onarpen prozesuan parte hartu izanaren ondorioz.

c) Onarpen prozesu arruntean izena eman ez duten pertsonak; beraz, ikasposturik gabe daude onarpen prozesuan parte hartu izanaren ondorioz.

d) Era berean, ikaspostu hutsak esleitzeko prozeduran parte hartzen ahalko dute onarpen prozesu arruntean parte hartu duten eta lehen aukera ez den beste aukeraren batean matrikulatuta dauden ikasleek, "aukera hobetzea" prozedura aukeratu dutenek. Ikasle horiek parte hartzen ahalko dute, bakar-bakarrik, lortu duten ikaspostuaren gainetik lehentasunezkoa den aukera batean edo aukera bat baino gehiagotan.

e) Beste kasu batzuk, foru agindu honen 35.3 artikuluan aipatzen den urteko ebazpenean zehazten denaren arabera.

2. Ikaspostu hutsak esleitzeko prozedurarako (IHEP) eskaerak aurkezteko epea ireki aurretik, eta onarpen prozesu arruntetik eratorritako plazen esleipenaren eta matrikulen ondorioz, foru agindu honen xede diren ikasketa eta prestakuntzetan eskumena duen zuzendaritza nagusiak zehaztu eta argitara emanen ditu ikaspostu hutsak dauden ikastetxe, ziklo eta unitateak. Ikaspostu hutsak esleitzeko prozeduran (IHEP) izena emateko eskaerak aurkezteko epea foru agindu honen 35.3 artikuluan aipatzen den urteko ebazpenean ezarriko da.

3. Ikaspostu hutsak esleitzeko prozeduran (IHPE) izena emateko eskaera aurkezteko, honako baldintza hauek bete beharko dira:

a) Matrikula ikasleak formalizatu beharko du, adinez nagusia bada, edo bestela, gurasoek, guraso-ahala duten pertsonek edo legezko tutoreek edo horien ahala duten pertsonek, ikaslea adingabea bada.

b) Ikasle bakoitzak IHEPn izena emateko eskaera bakarra aurkeztu beharko du, behar bezala beteta eta horretarako prestatutako eredu ofizialaren arabera.

c) Izena emateko eskaera telematikoki aurkeztuko da, foru agindu honen xede diren ikasketa eta prestakuntzetan eskumena duen zuzendaritza nagusiak horretarako prestatzen duen webgunetik, lehen aukera gisa adierazitako ikastetxera zuzenduta edo, bestela, lehen aukera gisa adierazitako ikastetxeko idazkaritzara joan eta bere hartan eginda.

d) Eskaera foru agindu honen 35.3 artikuluan aipatzen den urteko ebazpenean ikasturte bakoitzerako zehazten diren egunetan entregatu behar da.

e) Ikasleak izena emateko eskaera egiten duen ikasturtearen aurreko ikasturtean zer ikastetxetan dagoen edo egon den matrikulatuta, ikastetxe horrek IHEPn izena emateko orria izapidetzeko laguntza emanen dio hala eskatzen duen ikasleari (ikaslea adinez nagusia denean) edo ikaslearen gurasoei edo guraso-ahala duten legezko ordezkariei (ikaslea adingabea denean); eskatzen duten pertsonek hala nahi badute, eskaera telematika bidez aurkeztea modu delegatuan egin beharko dute. Horretarako, eskatzaileek kasuan kasuko ikastetxeko idazkaritzara jotzen ahalko dute laguntza hori eskatzera. Ikastetxe horiek zainduko dute IHEPn izena emateko orriak behar bezala betetzen direla, eta haiekin batera aurkeztu beharreko dokumentazioa egokia dela.

f) Lanbide Heziketako Sistemaren D graduei eta Arte Plastikoetako eta Diseinuko heziketa zikloei dagokien IHEPn izena emateko eskaeran, adierazi beharko da zein ikastetxetan eta zein heziketa ziklotan eskolatu nahi den, eta hori izanen da lehenengo aukera. Gainera, nahi izanez gero, beste bederatzi aukera ere hautatzen ahalko dira, gehienez, lehen aukera gisa markatutako ikastetxean eta zikloan ikasposturik lortzen ez bada ere. Aukerak lehentasun hurrenkeran aurkeztuko dira.

Aipatu daitezkeen 10 aukeretako bakoitzak elementu hauek izan behar ditu:

–Heziketa zikloa.

–Zikloaren eskaintzaren ezaugarriak: besteak beste, hizkuntza eta txanda.

–Ikastetxea.

–Kurtsoa: lehen kurtsoa edo bigarren kurtsoa.

g) Lanbide Heziketako Sistemaren E graduei dagokien inskripzio eskaeran, eskolatzea zein ikastetxetan eta espezializazio ikastarotan egin nahi den adierazi beharko da, eta lehenengo aukera gisa markatuko da. Gainera, nahi izanez gero, beste bi aukera gehiago ere ematen ahalko dira, bi gehienez, ikaspostua lortzen ez bada ere, lehen aukerako espezializazio zentroan eta ikastaroan. Aukerak lehentasun hurrenkeran aurkeztuko dira.

Aipatu daitezkeen 3 aukeretako bakoitzak elementu hauek izan behar ditu:

–Espezializazio ikastaroa.

–Espezializazio ikastaroaren eskaintzaren ezaugarriak: besteak beste, hizkuntza eta txanda.

–Ikastetxea.

h) Halaber, IHEPn izena emateko eskaeran, eskatutako ikasketa eta mailetan sartzeko baldintza/eskakizuna adierazi beharko da. Sarbideko baldintza/eskakizuna frogatu beharko da foru agindu honen 35.3 artikuluan aipatzen den urteko ebazpenean zehazten diren datetan eta prozeduraren bidez.

i) Maila desberdinetako ikasketetako sarbideko baldintzak/betekizunak betetzen dituzten pertsonek IHEPn izena emateko eskaera bana aurkezten ahalko dute maila horietako ikaspostu hutsak esleitzeko prozedura bakoitzerako.

j) IHEPn inskribatzeko eskaera oso-osorik bete behar da, eta harekin batera aurkeztuko dira behar diren dokumentu guztiak, ikaspostu hutsak esleitzeko prozeduran baloratuak izan daitezen, bai nahitaez eman beharreko dokumentuak, bai onarpen irizpideak betetzen direla justifikatzen duten dokumentuak ere, eta beharrezkoa bada, ikasketa espedientea ere bai.

k) Ikaspostu hutsak esleitzeko prozeduran (IHEP) izena emateko orriko datuak aldatzen edo zuzentzen ahalko dira prozedura horretarako eskaerak aurkezteko epea zabalik dagoen bitartean, aurkezpena modu telematikoan egin nahiz aurrez aurre egin.

l) IHEPn izena emateko eskaerak aurkezteko epea amaitu ondoren, ez dira adierazitako aukerak aldatzen ahalko: ez dira aukerak gehitzen edo ezabatzen ahalko, ezta adierazitako aukeren lehentasun hurrenkera aldatzen ahalko ere.

m) Ikaspostu hutsak esleitzeko prozeduran eskaerak aurkezteko epea amaitu ondoren, prozedura horretako inskripzio eskaeren hartzaile diren ikastetxeen eginkizuna eta erantzukizuna izanen da inskripzioak EDUCA sistema informatikoan tramitatu eta erregistratzea, alegia, besteak beste, datuak sartzea, dokumentazioa egiaztatzea eta baremoa ezartzea, foru agindu honetan jasotako onarpen irizpideen arabera.

n) Ikaspostu hutsak esleitzeko prozeduran inskribatzeko eskaerek, horretarako baldintzak betetzen dituztela egiaztatzen badute, ikaspostu hutsak esleitzeko dagokien prozeduran parte hartuko dute.

o) Ikaspostu hutsak esleitzeko prozeduran izena emateko eskaera aurkezteak berekin dakar baimena ematea prozedura horretako onarpen eta itxaron zerrendetan jaso beharreko datu pertsonalak argitaratzeko.

4. Ikaspostu hutsak esleitzeko prozeduratik (IHEP) kanpo uztea erabakitzeko, inguruabar hauek hartuko dira kontuan:

a) Ikasle batentzat eskaera bat baino gehiago aurkezten bada IHEPn izena emateko, onarpen prozedura batean baino gehiagotan, eskaera hori ikaspostu hutsak esleitzeko prozeduratik kanpo geratuko da.

b) Era berean, ikaspostu hutsak esleitzeko prozeduran foru agindu honen 24.2 artikuluan ezarritakoa aplikatuko da.

c) Ikaspostu hutsak esleitzeko prozeduran sartzeko eskaera bat prozedura horretatik kanpo geratzen bada, eskaera berri bat aurkezten ahalko da, ikaspostu libreak esleitzeko prozeduran (ILE), foru agindu honen 37. artikuluan xedatutakoa betez.

d) Ikaspostu hutsak esleitzeko prozeduran eskaera bat baino gehiago aurkezten diren kasuetan, eskaera horietakoren bati uko egiten bazaio ere, eskaerak aurkezteko dagokion epea amaitu ondoren, horrek ez du eskaera bikoiztuaren izaera deuseztatuko.

5. Lanbide Heziketako Sistemaren D eta E graduak eta Arte Plastikoetako eta Diseinuko lanbide ikasketetako heziketa zikloak egiteko ikaspostu hutsak esleitzeko prozedura onarpen irizpide batzuen arabera antolatu eta ebatziko da.

a) Irizpide horiek zehaztuko dira, oinarrizko, erdi mailako eta goi mailako heziketa zikloei dagozkien D graduetarako, foru agindu honen III. tituluko II., III. eta V. kapituluetako 2. atalean, hurrenez hurren.

b) Irizpide horiek zehaztuko dira, Arte Plastikoetako eta Diseinuko lanbide ikasketetako erdi mailako eta goi mailako heziketa zikloetarako, foru agindu honen III. tituluko IV. eta VI. kapituluetako 2. atalean, hurrenez hurren.

c) Irizpide horiek zehaztuko dira, espezializazio ikastaroei dagozkien E graduetarako, foru agindu honen III. tituluko VII. kapituluko 2. atalean.

6. IHEP prozedurako lehentasun zerrenden antolamendua irizpide hauen arabera eginen da:

a) IHEPn eskatutako aukera bakoitzerako, izangaiek lehentasun zerrendako ikaspostu batean parte hartuko dute. Lehentasunen zerrenda hori foru agindu honetan ikaspostu hutsak esleitzeko prozedura bakoitzerako zehazten diren irizpideen arabera eginen da, hark zehaztuko baitu IHEPko onarpen eta itxaron zerrendetako hurrenkera.

b) IHEPn izena emateko eskaeran ikastetxeei emandako hurrenkera kontuan hartuta, eskaera egin duen pertsona onartua izaten ahal den aukera guztietatik lehentasunik handiena markatu den aukeran esleituko zaio ikaspostua.

c) Berdinketarik izanez gero, Hezkuntza Departamentuan irakaskuntza akademikoetan ikasleak onartzeko eskumena duen organoak dagokion ikasturterako egindako zozketa publikoaren emaitza aplikatuz ebatziko dira.

7. Ikaspostu hutsak esleitzeko prozeduran (IHEP) onartutakoen eta baztertutakoen zerrendak eta behin betiko itxaron zerrendak ondoren xedatutakoaren arabera prestatuko dira:

a) Ikaspostu hutsak esleitzeko prozeduraren emaitza foru agindu honen xede diren ikasketa eta prestakuntzetan eskumena duen zuzendaritza nagusiak horretarako prestatzen duen webgunean argitaratuko da. Baztertutako eskaeren zerrendaz gain, onartu diren eta onartu ez diren ikasleen zerrenda ere jasoko da, bakoitzak lorturiko puntuazioarekin eta eskatzaileek jarraitu beharreko prozedurari buruzko informazio zehatzarekin. Era berean, ikastetxe bakoitzeko organo eskudunak informazio bera emanen du argitara, berariaz bere ikastetxeko datuei buruzko informaziora mugatuta.

b) IHEPn onartutakoen behin betiko zerrendak argitaratuko dira hurrenez hurren, bakoitzak bere matrikulazio aldiarekin.

c) IHEPn onartutako pertsonen behin betiko zerrendekin batera, ikaspostu hutsak esleitzeko prozeduran parte hartu eta ikaspostua lortu ez duten pertsonak itxaron zerrendan agertuko dira, markatu dituzten aukera bakoitzean. Markatutako aukera batean (lehen aukera ez bazen) ikaspostua lortu duten pertsonak agertuko dira, baita ere, ikaspostu hori lortu den aukeraren gainetik lehentasunezkoak diren aukerei dagokien itxaron zerrendan.

d) Behin betiko zerrenda horietan, aplikatzekoak izanen dira, zikloetako lehen kurtsoan eta espezializazio ikastaroetan, foru agindu honetako III. tituluko II., III., IV., V., VI. eta VII. kapituluetako 2. atalean ikaspostu hutsak esleitzeko prozedurarako ezarritako lehentasun irizpideak; eta zikloetako bigarren kurtsoan, berriz, foru agindu honen III. tituluko VIII. kapituluko 2. atalean ikaspostu hutsak esleitzeko prozedurarako ezarritako lehentasun irizpideak aplikatuko dira.

e) IHEPn onartutakoen eta itxaron zerrendan daudenen behin betiko zerrenden kopurua, zerrenda horiek argitaratzeko egutegia eta kudeaketarako jarraibideak zehaztu eta garatuko dira foru agindu honen 35.3 artikuluak aipatzen duen urteko ebazpenean.

f) IHEPn argitaratutako behin betiko zerrenden aurka, gora jotzeko errekurtsoa jartzen ahalko da, hezkuntzaren arloan eskudun den kontseilariari zuzendua, hilabeteko epean, egintza jakinarazi edo argitaratu eta biharamunetik hasita, eta haren gaineko ebazpenak emanen dio amaiera administrazio bideari.

g) Ikaspostu hutsak esleitzeko prozeduran parte hartzeagatik eskabideak baztertzeko kasuetako bat gertatuko balitz –artikulu honen 4.a) apartatuan eta 4.b) apartatuan jaso dira–, ikaspostu hutsak esleitzeko prozeduratik kanpo geratuko lirateke ikasleak, eta kasu horretan, foru agindu honen 37. artikuluan xedatutakoa beteko da.

8. Ikasle bat ikaspostu hutsak esleitzeko prozeduran, ikastetxe bateko ziklo edo ikastaro batean, onartu dela ulertuko da, onartutako ikasleen behin betiko zerrendan agertzen denean.

IHEPn eskatutako heziketa ziklo edo ikastaro batean onartua denean, ikasleak automatikoki galduko du jatorrizko ikastetxean zuen ikaspostua, berdin ikastetxe berean den, edo beste ikastetxe batean den, eta egoera horrek eragina izanen du eskaeraren helburu den ikasturtean.

9. IHEPn lortutako ikaspostu batean matrikulatzeko, ondoren ezarritakoari jarraituko zaio:

a) IHEPren onarpenen behin betiko hurrenez hurreneko zerrendetan (artikulu honetako 7. apartatuan aipatzen dira) onartutako ikasleen matrikula formalizatuko da foru agindu honen 35.3 artikuluan aipatzen den urteko ebazpenean IHEPn onartutako pertsonen behin betiko zerrenda bakoitzerako matrikulazio egiteko ezarriko den epean.

b) IHEPn ikaspostua lortu duten eta horretarako jarritako datetan matrikulatzen ez diren ikasleek galdu eginen dute lortutako ikaspostua, eta orobat, itxaron zerrendetatik eratorritako eskubideak, eta ikaspostu hutsak esleitzeko prozeduratik kanpo geratuko dira, foru agindu honen 35.3 artikuluan aipatzen den urteko ebazpenak ezartzen duen moduan. Kasu horretan, foru agindu honen 37. artikuluan xedatutakoa bete beharko da.

c) IHEPn izena emateko eskaeran lehentasunezko aukeratzat markatutako aukera ez den beste aukera batean ikaspostua lortu duten ikasleek, lehentasun handienarekin markatutako aukeretako bat eskuratzeko izangai izan nahi badute, matrikula formalizatu behar dute lortutako ikaspostuan, eta aukera hobetzeko prozeduran sartzeko eskatu, artikulu honen hurrengo apartatuan zehazten denaren arabera.

d) Matrikula ikasleak formalizatu beharko du, adinez nagusia bada, edo gurasoek edo guraso-ahala duten legezko tutoreek, berriz, ikaslea adingabea bada, edo haiek ordezkatzen dituzten pertsonek.

e) Ikastetxeek heziketa ziklo bakoitzean edo espezializazio ikastaro bakoitzean matrikula formalizatzeko eskatuko den dokumentazioa jakinarazi behar dute publikoki, ikastetxean bertan zein euren webgunean.

f) Matrikula egiteko unean aurkeztu beharreko dokumentazioa foru agindu honen 35.3 artikuluan aipatzen den urteko ebazpenean zehaztuko da.

g) Ikasle bat ikastetxe publiko edo ikastetxe pribatu itundu batean matrikulatzen denean, nahitaez errespetatu beharko da ikastetxearen hezkuntza proiektua edo proiektu funtzionala, dagokionaren arabera, baita ikastetxearen berezko nortasuna ere, ukatu gabe indarreko araudiak ikasleei eta horien familiei aitortzen dizkien eskubideak.

10. IHEPn "aukera hobetzea" prozedura ondoko hauei jarraikiz eginen da:

a) Ikaspostu hutsak esleitzeko prozeduran parte hartu eta eskaeran lehen aukera gisa markatu den aukerakoa ez den beste batean ikaspostua lortu duten ikasleek, matrikula egiten dutenean, "aukera hobetzea" edo "aukera ez hobetzea" prozedura aukeratu beharko dute, horretarako ezarritako laukitxoan.

b) Matrikula egiterakoan "aukera hobetzea" prozedura aukeratzeak esan nahi du IHEPko behin betiko itxaron zerrendetan sartzea mantentzen dela, ikaslea onartuta izan daitekeen lehentasunezko aukeren artean.

c) Matrikula egiterakoan "aukera ez hobetzea" aukera hautatzeak esan nahi du IHEPko behin betiko itxaron zerrendetatik eratorritako eskubideak galduko direla, une horretara arte ikaslea zerrenda horietan sartuta egon bada ere.

d) "Aukera hobetzeko" prozedura hautatzeak, beraz, berekin ekarriko du IHEPn izena emateko eskabidean adierazitako aukeretako edozeinetan ikaspostu bat lortzeko aukera izatea, ikaspostua lortu den aukeraren aurretik, IHEPko hurrengo zerrendetan.

e) Horretarako, kontuan hartu beharko da "aukera hobetzea" prozedura indarrean egonen dela eta hautatzen ahalko dela IHEPn onartutako pertsonen zerrendei dagokien matrikula egitean, bai eta azken zerrendan ere.

f) Aurrekoa gorabehera, "aukera hobetzea" prozeduraren aplikazioaren ondoriozko matrikula berri guztiak formalizatzean, interesdunen esku egonen da etorkizuneko aukera hobekuntzei uko egitea, "aukera ez hobetzea" markatuz, edo hobekuntza horiei probetxua ateratzen saiatzen jarraitu ahal izatea, "aukera hobetzea" markatuz, bi kasuetan ere, apartatu honetan araututako baldintzei jarraikiz.

g) Ikaspostu hutsak esleitzeko prozeduran ikaspostu berri bat lortzen bada, "aukera hobetzea" prozedura aplikatzearen ondorioz, lehen esleitutako aukeran egindako matrikulari dagokion ikaspostua galduko du ikasleak automatikoki, eta matrikula berria formalizatu beharko du, foru agindu honen 35.3 artikuluak aipatzen duen urteko ebazpenean adierazitako epeetan.

h) Adierazitako epeetan "aukera hobetzeko" prozedura aplikatzearen ondorioz, IHEPn lortutako ikaspostu berrian matrikula egiten ez bada, lortutako ikaspostua galduko da eta, era berean, ikasleak une horretara arte egon daitekeen itxaron zerrendetatik eratorritako eskubideak galduko ditu, eta lanpostu hutsak esleitzeko prozeduratik kanpo geratuko da, foru agindu honen 35.3 artikuluak aipatzen duen urteko ebazpenak horretarako ezartzen duen moduan.

11. "Aukera hobetzea" prozedura aplikatzeagatik liberatutako plazen esleipena ondoko hauen arabera eginen da.

a) Ikaspostu hutsak esleitzeko prozeduran ikaspostu libreak sortzeak esleipen berriak eraginen ditu, foru agindu honetan ezarritako irizpideen arabera eratutako lehentasun zerrendaren eraketan oinarrituta.

b) IHEPko behin betiko itxaron zerrendetan agertzen diren ikasleek, ikasposturik lortu ez dutelako, edo ikaspostua lortu eta matrikulatuta daudelako "aukera hobetzea" hautatuta, eta ikaspostua IHEPko ondorengo onarpen zerrenda batean lortzen badute, dagokien matrikula egin beharko dute, foru agindu honen 35.3 artikuluan aipatzen den urteko ebazpenean horretarako adierazten diren epeetan. Matrikula egiterakoan "aukera hobetzea" edo "aukera ez hobetzea" prozedura hautatu beharko da.

12. Artikulu honetan aipatzen diren IHEPko behin betiko itxaron zerrendek indarra eta ondorioak izanen dituzte ikaspostu hutsak esleitzeko prozeduran, ondoko hauek kontuan hartuta:

a) IHEPn onartutako pertsonen behin betiko zerrenda bati dagokion IHEPko behin betiko itxaron zerrendak erakusten du zer egoeratan dagoen lehentasunen zerrenda zerrenda horiek argitaratzen direnean.

b) IHEPko behin betiko itxaron zerrendak indarra izanen du ikaspostu hutsak esleitzeko prozeduran onartutako pertsonen hurrengo zerrenda argitaratzen denean.

c) IHEPko behin betiko itxaron zerrendak, IHEPn onartutako pertsonen behin betiko azken zerrendari dagokionak, ez du indarrik, ezta eraginik ere, ikaspostu hutsak esleitzeko prozeduran.

13. Ikaspostu hutsak esleitzeko prozeduraren behin betiko azken itxaron zerrendak ondorio hauek ditu, ikasturtea hasi ondorengo eskaera aldirako, ikaspostu libreen esleipenerako (ILE): ikaspostu libreen esleipenean (ILE) parte hartzeko aukera emanen du, foru agindu honen 37. artikuluan zehaztutakoaren arabera. Behin betiko itxaron zerrendako kokapena ILE honetan ikaspostua esleitzeko irizpidearen parte da.

14. Ikaspostu hutsak esleitzeko prozeduran onartu eta matrikulatutako ikasleak irizpide hauei jarraikiz sartuko dira:

a) Ikastetxe batean ikasturtea hasi aurretik matrikulatutako ikasleek nahitaez hasi behar dute ikastetxe horretako eskoletan, horretarako zehaztuko diren epeetan.

Onarpenaren helburu den ikasturteko irailaren 16a baino lehen hasi ez bada eskolan, ikasleak galdu eginen du esleitutako ikaspostua.

b) Ikastetxe batean ikasturtea hasi ondoren matrikulatutako ikasleak matrikulatu eta hurrengo egun baliodunean hasi beharko dira eskolan.

Matrikula egin eta hurrengo hamar egun baliodunean eskolan hasi ez bada, ikasleak galdu eginen du esleitutako ikaspostua.

c) Hala ere, eta kasu zehatz bakoitzerako, foru agindu honen xede diren ikasketa eta prestakuntzetan eskumena duen zuzendaritza nagusiak epe hori luzatzen ahalko du, alegatutako arrazoiak aztertu eta aintzat hartu ondoren, betiere, arrazoi horiek ikastetxean hasi beharreko eguna baino lehen jakinarazten bazaizkio. Horretarako, ikastetxeek inguruabar hori helaraziko diote foru agindu honen xede diren ikasketa eta prestakuntzetan eskumena duen zuzendaritza nagusiari, jakinaren gainean egon dadin eta behar den balorazioa egin dezan.

d) Eskolan hasi beharra eta betebehar hori ez betetzearen ondorioak aplikatuko zaizkie, orobat, onarpen prozesu arruntean eta/edo ikaspostu hutsak esleitzeko prozeduran parte hartu ez arren, ikastetxe batean matrikulatuta dauden ikasle guztiei.

37. artikulua. Eskaerak ikasturtea hasi ondoren aurkezteko epea: Ikaspostu libreen esleipena (ILE).

1. Ikaspostu libreen esleipena (ILE), eskaera ikasturtea hasi ondoren aurkezteko epea, oinarrizko mailako, erdi mailako eta goi mailako zikloetako eta espezializazio ikastaroetako lehen ikasturteko epe arruntetik kanpo egiten da.

Artikulu honetan ezarritako ondorioetarako, ikaspostu libreak esleitzeko (ILE) prozeduran parte hartzen ahalko dute honako kasu hauetakoren batean dauden pertsonek:

a) Onarpen prozesu arruntean edo ikaspostu hutsak esleitzeko prozeduran izena eman eta parte hartu arren, ikasposturik lortu ez duten pertsonak, eta orobat, ikaspostua lortuta matrikula zehaztutako epeetan egin ez dutenak (beraz, baztertu direnak onarpen prozesu arruntetik edo ikaspostu hutsak esleitzeko prozeduratik, kasuaren arabera), edo lortutako ikaspostuari uko egin edo inskripzioa deuseztatu duten pertsonak.

b) Foru agindu honen 24. artikuluan edo 36.4 artikuluan xedatutakoaren arabera, kasuaren arabera, onarpen prozesu arruntetik edo ikaspostu hutsak esleitzeko prozeduratik kanpo geratu diren pertsonak; beraz, ikasposturik gabe daude, onarpen prozesuan izan duten parte-hartzearen ondorioz.

c) Onarpen prozesu arruntean edo ikaspostu hutsak esleitzeko prozeduran izena eman ez duten pertsonak; beraz, ikasposturik gabe daude onarpen prozesuan parte hartu ez dutelako.

d) Era berean, ikaspostu libreen esleipenean (ILE) parte hartzen ahalko dute onarpen prozesu arruntean parte hartu eta lehen aukera gisa markatutakoa ez den beste aukera batean matrikulatuta dauden eta "aukera hobetzea" prozedura hautatu duten ikasleek. Lortu duten ikaspostuaren gainetik lehentasunezkoak diren aukeretako batean bakarrik parte hartzen ahalko dute ikasle horiek.

e) Era berean, ikaspostu libreen esleipenean (ILE) parte hartzen ahalko dute ikaspostu hutsak esleitzeko prozeduran (IHEP) parte hartu eta hor adierazitako lehentasunezko aukera ez den beste aukeraren batean matrikulatuta dauden eta "aukera hobetzea" prozedura aukeratu duten ikasleek. Ikasle horiek IHEPn lortutako ikaspostuaren gainetik lehentasunezkoa den aukeretako batean bakarrik har dezakete parte.

f) Beste kasu batzuk, foru agindu honen 35.3 artikuluan aipatzen den urteko ebazpenean zehazten ahal denaren arabera.

2. Ikaspostu libreen esleipenerako (ILE) eskaerak aurkezteko epea ireki aurretik, eta onarpen prozesu arruntetik nahiz ikaspostu hutsak esleitzeko prozeduratik eratorritako plazen esleipenaren eta matrikulazioen ondorioz, foru agindu honen xede diren irakaskuntza eta prestakuntzetan eskumena duen zuzendaritza nagusiak zehaztu eta argitaratuko du zer ikastetxe, ziklo eta unitatetan dauden ikaspostu libreak. Argitalpen hori ikaspostu libreen hurrengo zerrendetan eginen da; horietako bakoitzak izena emateko bere epea izanen du. ILEko zerrendetan izena emateko eskaerak aurkezteko epeak foru agindu honen 35.3 artikuluan aipatzen den urteko ebazpenean ezarriko dira.

3. Baldintza hauek bete beharko dira ikaspostu libreen esleipenean (ILE) izena emateko eskaera aurkezteko:

a) Matrikula ikasleak formalizatu beharko du, adinez nagusia bada, edo bestela, gurasoek, guraso-ahala duten pertsonek edo legezko tutoreek, edo haiek ordezkatzen dituen pertsonak, adingabea bada.

b) Ikasle bakoitzarentzat, ILEn izena emateko epe bakoitzean eskaera bakarra aurkeztu behar da, behar bezala beteta, eta dagokion eredu ofizialaren arabera.

c) Izena emateko eskaera telematikoki aurkeztuko da, foru agindu honen xede diren irakaskuntza eta prestakuntzetan eskumena duen zuzendaritza nagusiak horretarako prestatzen duen webgunetik, aukera gisa adierazitako ikastetxeari zuzendua, edo, bestela, aukera gisa adierazitako ikastetxe horretako idazkaritzara joanda.

d) Izena emateko eskaera bat aurkeztuko da ikaspostu libreak esleitzeko zerrenda bakoitzerako. Foru agindu honen 35.3 artikuluak aipatzen duen urteko ebazpenean ikasturte bakoitzerako zehazten diren egunetan aurkeztu beharko da.

e) Izena emateko eskaeraren helburu den ikasturtearen aurreko ikasturtean zer ikastetxetan dagoen edo egon den matrikulaturik, ikastetxe horrek ILEn izena emateko orria izapidetzeko laguntza emanen dio hala eskatzen duen ikasleari (ikaslea adinez nagusia denean) edo ikaslearen gurasoei edo guraso ahala duten pertsonei, edo legezko ordezkariei (ikaslea adingabea denean). Hortaz, eskatzaileek hala eskatzen badiote, ikastetxe horrek telematika bidez aurkeztu beharko du eskaera, eskuordeturik. Horretarako, eskatzaileek kasuan kasuko ikastetxeko idazkaritzara jotzen ahalko dute laguntza hori eskatzera. Ikastetxeek zainduko dute ILEn izena emateko orriak behar bezala betetzen direla, eta haiekin batera aurkeztu beharreko dokumentazioa aurkezten dela.

f) ILEn izena emateko eskabidean adierazi behar da zein ikastetxetan eta zein prestakuntza ziklo/espezializazio ikastarotan eskolatu nahi den, eta hori markatuko da aukera bakartzat.

g) Markatuko den aukerak elementu hauek izan behar ditu:

–Heziketa zikloa / espezializazio ikastaroa.

–Zikloaren eskaintzaren ezaugarriak: besteak beste, hizkuntza eta txanda.

–Ikastetxea.

–Kurtsoa: lehenengo kurtsoa.

h) ILEn izena emateko eskaeran, eskatutako ikasketa eta mailetan sartzeko baldintza/eskakizuna adierazi beharko da, parte hartu ez bada ez onarpen prozesu arruntean, ez kasuan kasuko ikasturteko ikaspostu hutsak esleitzeko prozeduran. Sarbideko baldintza/eskakizuna frogatu beharko da foru agindu honen 35.3 artikuluan aipatzen den urteko ebazpenean zehazten diren datak, prozedura eta jarraibideak aintzat hartuta.

i) Maila desberdinetako irakaskuntzetan sartzeko baldintzak betetzen dituzten pertsonek ILEn izena emateko eskaera bana aurkezten ahalko dute, maila horiei dagozkien ikaspostu libreen esleipen bakoitzerako.

j) ILEn inskribatzeko eskaera osorik beteko da, eta harekin batera, ikaspostu libreen esleipenean baloratzeko alegatzen diren agiriak aurkeztuko dira.

k) ILEn izena emateko eskaerak aurkezteko epea bukatuta, ez da adierazitako aukera aldatzen eta beste aukera batez ordezten ahalko.

l) ILEn izena emateko eskaerak aurkezteko epea amaitu ondoren, prozedura horretako inskripzio eskaeren hartzaile diren ikastetxeen eginkizuna eta erantzukizuna izanen da inskripzioak EDUCA sistema informatikoan tramitatu eta erregistratzea, alegia, besteak beste, datuak sartzea, dokumentazioa egiaztatzea eta baremoa ezartzea, foru agindu honetan jasotako onarpen irizpideen arabera.

m) Sarbide baldintzak betetzen dituztela egiaztatzen duten ILEko inskripzio eskaerek dagokien ikaspostu libreen esleipenean parte hartuko dute.

n) ILEn izena emateko orria aurkezteak berekin ekarriko du baimena ematea, interesdunaren aldetik, ILEren onarpen zerrendetan agertu beharreko datu pertsonalak jendaurrean jartzeko.

4. Ikaspostu libreen esleipeneko (ILE) zerrendetatik kanpo geratzea baldintza hauen arabera ebatziko da:

a) ILEko zerrenda bakoitzean izena emateko eskaera bat baino gehiago aurkezten bada ikasle berarentzat, dagokion zerrendako ikaspostu libreen esleipenetik kanpo geratuko da.

b) Era berean, ILEko zerrenda desberdinetan aplikatzekoa izanen da foru agindu honen 24.2 artikuluan ezarritakoa.

c) ILEko zerrenda batean izena emateko eskaerak baztertzen badira, beste eskaera bat aurkezten ahalko da ILEko hurrengo zerrendetan.

d) ILEko zerrenda batean izena emateko eskabide bat baino gehiago aurkezten diren kasuetan, eskabideak aurkezteko epearen ondoren horietako bati uko egiteak ez du aldatuko eskaera bikoitza izatea.

5. Lanbide Heziketako Sistemako D eta E graduak eta Arte Plastikoetako eta Diseinuko lanbide ikasketetako heziketa zikloak egiteko ikaspostu libreen esleipena antolatu eta ebatziko da onarpen irizpide batzuen arabera.

a) Irizpide horiek zehaztuko dira, oinarrizko, erdi mailako eta goi mailako heziketa zikloei dagozkien D graduetarako, foru agindu honen III. tituluko II., III. eta V. kapituluetako 2. atalean, hurrenez hurren.

b) Irizpide horiek zehaztuko dira, Arte Plastikoetako eta Diseinuko lanbide ikasketetako erdi mailako eta goi mailako heziketa zikloetarako, foru agindu honen III. tituluko IV. eta VI. kapituluetako 2. atalean, hurrenez hurren.

c) Irizpide horiek foru agindu honen III. tituluko VII. kapituluko 2. atalean zehaztuko dira, espezializazio ikastaroei dagozkien E graduetarako.

6. ILEko lehentasunen zerrenden antolamendua irizpide hauen arabera eginen da:

a) Eskatutako aukerarako eta izena emateko eskaera aurkeztu den ILEko zerrenda bakoitzean, izangaiek lehentasun zerrendako ikaspostu baten esleipenean parte hartuko dute. Zerrenda hori foru agindu honetan zehazten diren irizpideen arabera eginen da, hark ezarriko baitu ILEko dagokion zerrendan onarpen zerrenden hurrenkera.

b) Berdinketarik izanez gero, Hezkuntza Departamentuak ikasketa akademikoetan ikasleak onartzeko gaietan eskumena duen organoak dagokion ikasturterako egindako zozketa publikoaren emaitza aplikatuz ebatziko dira.

7. Ikaspostu libreen esleipeneko (ILE) zerrenda bakoitzean onartuen eta baztertuen behin betiko zerrendak ondoren xedatutakoaren arabera eginen dira:

a) Ikaspostu libreen esleipeneko (ILE) zerrenda bakoitzaren emaitza argitara emanen da foru agindu honen xede diren ikasketa eta prestakuntzetan eskumena duen zuzendaritza nagusiak horretarako prestatzen duen webgunean. Baztertutako eskaeren zerrendaz gain, onartu diren eta onartu ez diren ikasleen zerrenda ere jasoko da, bakoitzak lorturiko puntuazioarekin eta eskatzaileek jarraitu beharreko prozedurari buruzko informazio zehatzarekin. Era berean, ikastetxe bakoitzeko organo eskudunak informazio bera emanen du argitara, berariaz bere ikastetxeko datuei buruzko informaziora mugatuta.

b) ILEn ikaspostu libreen zerrendak argitaratuko dira, hurrenez hurren, eta zerrenda horietako bakoitzak bere epea izanen du ILEn izena emateko eskaerak aurkezteko, bai eta onartutako pertsonen behin betiko zerrenda eta matrikulazio aldia ere.

c) Ikaspostu libreen esleipenean parte hartu eta ikasposturik lortu ez duten pertsonek ILEren hurrengo zerrendetan parte hartzen ahalko dute, barne dela, ikaspostu libre gehiago ateratzen bada, ILEn parte hartu baina ikasposturik lortu ez den aukera berean parte hartzea.

d) Behin betiko zerrenda horietan, foru agindu honetako III. tituluko II., III., IV., V., VI. eta VII. kapituluetako 2. atalean ikaspostu libreak esleitzeko ezarritako lehentasun irizpideak aplikatuko dira.

e) ILEn onartutako pertsonen behin betiko zerrenden kopurua, zerrenda horiek argitaratzeko egutegia eta horiek kudeaketarako jarraibideak foru agindu honen 35.3 artikuluak aipatzen duen urteko ebazpenean zehaztu eta garatuko dira.

f) ILEren behin betiko zerrenda argitaratuen aurka, gora jotzeko errekurtsoa jartzen ahalko da, hezkuntza gaietan eskuduna den kontseilariari zuzendua, hilabeteko epean, egintza jakinarazi edo argitaratu eta biharamunetik hasita, eta horri buruzko ebazpenak bukatuko du administrazio bidea.

g) Ikaspostu libreen esleipeneko plazen zerrendetako batean parte hartzen denean, artikulu honetako 4.a) eta 4.b) apartatuetan jasotako kasuetako bat gertatzen bada, ikaslea ILEko dagokion zerrendatik kanpo geratuko da, baina ILEko hurrengo zerrendetan parte hartzen ahalko du.

8. Ikasle bat ikastetxe bateko ziklo edo ikastaro batean onartu dela ulertuko da ILEn onartutakoen behin betiko zerrendan agertzen denean.

Ikaslea ILEn onartzen denean eskatutako heziketa ziklo edo ikastaro batean, automatikoki galduko du jatorrizko ikastetxeko ikaspostua, dela ikastetxe berean, dela beste ikastetxe batean, eta eragina izanen du onarpen eskaeraren helburu den ikasturtean.

9. ILEn lortutako ikaspostu batean matrikulatzeko, ondoren ezarritakoari jarraituko zaio:

a) ILEn onartzeko artikulu honetako 7. apartatuan aipatzen diren behin betiko zerrendetan onartutako ikasleen matrikula ILEn onartutako pertsonen behin betiko zerrenda bakoitzerako foru agindu honetako 35.3 artikuluan aipatzen den urteko ebazpenean zehazten den epean egin behar da.

b) ILEn ikaspostua lortu duen ikaslea matrikulatzen ez bada horretarako ezarritako datetan, lortutako ikaspostua galduko du.

c) Matrikula ikasleak formalizatu beharko du, adinez nagusia bada, edo gurasoek, edo guraso-ahala duten pertsonek edo legezko tutoreek, berriz, ikaslea adingabea bada, eskuordeturik.

d) Heziketa ziklo bakoitzean edo espezializazio ikastaro bakoitzean matrikula formalizatzeko eskatuko den dokumentazioa jendaurrean jarri beharko dute ikastetxeek, ikastetxean bertan zein euren webgunean.

e) Matrikula egiteko unean aurkeztu beharreko dokumentazioa foru agindu honetako 35.3 artikuluan aipatzen den urteko ebazpenean zehaztuko da.

f) Ikasle bat ikastetxe publiko edo ikastetxe pribatu itundu batean matrikulatzen denean, nahitaez errespetatu beharko da ikastetxearen hezkuntza proiektua edo proiektu funtzionala, dagokionaren arabera, baita ikastetxearen berezko nortasuna ere, ukatu gabe indarreko araudiak ikasleei eta horien familiei aitortzen dizkien eskubideak.

10. Ikaspostu libreen esleipenean (ILE) ez dago "aukera hobetzea" prozedurarik.

11. Ikaspostu libreen esleipenean onartu eta matrikulatutako ikasleak irizpide hauei jarraikiz hasiko dira ikastetxean:

a) Ikastetxe batean ikasturtea hasi eta hurrengo egunetan matrikulatu den ikaslea matrikulatu eta hurrengo egun baliodunean hasi behar du eskolan.

Matrikula egin eta hurrengo hiru eskola egun balioduneko epean eskolan hasi ez bada, dagokion ikaspostua galduko du ikasleak.

b) Hala ere, eta kasu zehatz bakoitzerako, foru agindu honen xede diren ikasketa eta prestakuntzetan eskumena duen zuzendaritza nagusiak epe hori luzatzen ahalko du, alegatutako arrazoiak aztertu eta aintzat hartu ondoren, betiere, arrazoi horiek epea amaitu aurretik jakinarazten bazaizkio. Horretarako, ikastetxeek inguruabar hori helaraziko diote foru agindu honen xede diren ikasketa eta prestakuntzetan eskumena duen zuzendaritza nagusiari, jakinaren gainean egon dadin eta behar den balorazioa egin dezan.

38. artikulua. Ikasgela bakoitzeko ikasleen kopurua handitzea.

Hezkuntza Departamentuak, foru agindu honen 100. eta 101. artikuluetan aipatzen diren organoen bidez, baimen orokorra emanen du, unitate bakoitzeko ikasle kopuru maximoaren gainean ikaspostu bat gehitzeko, inguruabar hauek gertatzen direnean:

a) Hezkuntza sisteman berandu sartu diren ikasleen eskolatze beharrei erantzuteko, ikaspostu libreen esleipena (ILE) amaitu ondoren.

b) Ikaspostu libreen esleipena (ILE) amaitu ondoren familia unitatea lekuz aldatzearen ondorioz sortzen ahal diren premiei erantzuteko, gurasoak edo legezko tutoreak bizilekua nahitaez aldatu behar duten kasuan.

c) Familia-harrera moduko neurri baten hasieran ikasleak izaten ahal dituen beharrei erantzuteko.

II. KAPITULUA.–Onarpen prozesua oinarrizko mailako zikloei dagozkien Lanbide Heziketako Sistemaren D graduetako lehen mailan

1. atala.–Onarpen prozesu arrunta oinarrizko mailako zikloetan

39. artikulua. Helburu diren ikasleak. Oinarrizko mailako zikloetan sartzeko baldintzak.

1. Oinarrizko mailako heziketa zikloak derrigorrezko bigarren hezkuntza egiten ari diren ikasleei zuzentzen zaizkie, haien etorkizuna ikusten badute lanbide baten errealitatetik hurbil, eta aukera handiak erakusten badituzte ikasteko eta derrigorrezko bigarren hezkuntzako gaitasunak lortzeko, bai eta derrigorrezko prestakuntzarekin jarraitzeko aukera ere, lanbide munduari lotutako ingurune batean.

2. Oinarrizko mailako heziketa zikloetan sartzeko baldintza hauek guztiak bete behar dira:

a) Hamabost urte beteak izatea, edo abian den urte naturalean betetzea.

b) Derrigorrezko bigarren hezkuntzako hirugarren maila egin izana, edo, salbuespen gisa, bigarren maila, irakasle taldeak eta ikastetxeko orientazio arduradunak oniritzia ematen badute.

c) Irakasle taldeak gurasoei edo legezko tutoreei oinarrizko mailako heziketa ziklo batean sartzeko proposamena egin izana, ikaslearen bokazio profilak hala egitea gomendatzen duenean edo ikasleak, gurasoekin edo legezko tutoreekin batera, oinarrizko mailako prestakuntza ziklo batean sartzeko eskaera egiten duenean.

Oinarrizko mailako heziketa ziklo batean sartzeko aukera ere badago, ikasleak berak eta gurasoek nahiz legezko tutoreek hala eskatzen dutenean, uztailaren 18ko 659/2023 Errege Dekretuaren 90.1.c) artikuluan ezarritakoaren arabera. Errege Dekretu horren bidez, Lanbide Heziketako Sistemaren antolamendua garatzen da.

d) Heziketa zikloak erregimen trinkoan egiten badira, ikasleak 16 urte beteak izan beharko ditu, enpresan modalitate horretan prestakuntza praktikoa jaso ahal izateko, kontratazioari lotuta baitago.

3. Artikulu honetako 2.b) apartatuan aurreikusitako baldintza ez zaie aplikatuko Espainiako hezkuntza sisteman eskolatuta egon ez diren 15 eta 18 urte bitarteko gazteei, baldin eta haien hezkuntza ibilbideagatik haientzat gomendagarriena oinarrizko mailako heziketa ziklo batean sartzea bada, foru agindu honetako 4.5 artikuluan aipatzen den urteko ebazpenean zehazten ahal diren prozedura eta jarraibideen arabera.

4. Oinarrizko mailako heziketa zikloetan sartzeari dagokionez, salbuespen gisa, Lanbide Heziketa Bereziko ikasleak ere kontuan hartu dira, baldin eta, irakasle taldearen iritziz, DBHko bigarren mailako curriculum maila batean badaude, eta hezkuntza bereziko irakaskuntzen arloan eskumena duen zerbitzuaren oniritzia badute; gogoan hartu dira, orobat, oinarrizko mailako ziklo bateko lehenengo maila egiten ari diren eta eskola uzteko arriskua duten ikasleak, irakasle eta orientatzaile taldearen iritziz, haientzat egokia bada oinarrizko mailako beste ziklo batean hastea.

5. Irakasle taldeak, ikasleek, familiek, orientazioko profesionalek, ikastetxeko zuzendaritza taldeak eta hezkuntzako ikuskaritzak oinarrizko mailako heziketa zikloetan ikasleak sartzeko prozeduran izanen duten esku-hartzea foru agindu honen hurrengo artikuluan zehaztuko da.

40. artikulua. Ikasleak oinarrizko mailako zikloetako onarpen prozesu arruntean inskribatzeko prozedura.

1. Foru agindu honen 39.2 artikuluan jasotako baldintzak betetzen dituzten ikasleak oinarrizko mailako heziketa zikloetan onartzeko ohiko prozesuan inskribatzeko prozedura irakasle taldeak abiaraziko du, ofizioz, edo ikasleek eta haien gurasoek edo legezko tutoreek eskatuta, eta era honetan garatuko da:

a) Ebaluazio akademikoa: oinarrizko mailako zikloetan sartzeko proposamen-txostena.

b) Ebaluazio psikopedagogikoa. Txosten psikopedagogikoa, oinarrizko mailako zikloetan hastearen egokitasuna justifikatuz.

c) Guraso edo legezko tutoreentzako informazioa. Ikaslearendako informazioa.

d) Oinarrizko mailako zikloetan onartzeko prozesuan izena emateko azken proposamena. Hezkuntza Departamentuaren esku-hartzea.

2. Derrigorrezko Bigarren Hezkuntzako bigarren, hirugarren eta laugarren kurtsoko ikasle taldeen ebaluazio akademikoa irakasle taldeari dagokio, eta ikasturtearen bigarren ebaluazio partzialari dagokion ebaluazio partzialeko saioa amaitu ondoren hasiko da.

Ebaluazio hori tutoreak koordinatuko du eta, ofizioz hasitako ebaluazioen kasuan, talde bakoitzeko irakasle taldeak ikasleen egoera akademikoa aztertu beharko du, eta baloratu beharko du, ikusten baldin badu komenigarria dela ikasleen ikasketa eta bokazio profilagatik oinarrizko mailako heziketa ziklo batean hastea, ea ikasteko eta derrigorrezko bigarren hezkuntzako konpetentziak lortzeko aukerak handiagoak diren lanbide munduarekin lotutako ingurune batean. Ebaluazio horretan, irakasle taldeak erabakiko du oinarrizko mailako zikloetako onarpen prozesu arruntean izena emateko proposamena egiten duen ikasle batzuentzat, haientzat egokiena ikusten bada, beste neurri batzuen aldean, beren prestakuntzarekin jarrai dezaten eta derrigorrezko bigarren hezkuntzako graduatu titulua lor dezaten.

Ikasleek eta haien gurasoek edo legezko tutoreek eskatuta hasitako prozeduraren ebaluazio akademikoaren kasuan, irakasle taldeak ebaluazio hori egin beharko du apartatu honetan ezarritako moduan, alde batera utzita oinarrizko mailako zikloetan onarpen prozesu arruntean izena emateko proposamenaren gaineko erabakia; izan ere, oinarrizko mailako zikloetan onarpen prozesu arruntean izena emateko erabakia dagoeneko hartu dute ikasleek eta haien gurasoek edo legezko tutoreek.

Tutoreak irakasle taldearen balorazioa eta proposamena onarpen prozesu arruntean inskribatzeko proposamen-txosten batean jasoko du, foru agindu honetako 4.5 artikuluak aipatzen duen urteko ebazpenean ezartzen den ereduan agertzen den informazioarekin bat etorriz, eta ikastetxeko zuzendariari helaraziko dio.

3. Irakasle taldearen proposamen-txostenean agertzen den ikaslearen gaineko nahitaezko ebaluazio psikopedagogikoa egin dezan eskatuko dio ikastetxeko zuzendariak ikastetxeko orientazio departamentuari, oinarrizko mailako zikloetako onarpen prozesu arruntean inskribatzeko eta egokitasunari buruzko txosten psikopedagogikoa emateko.

Txosten psikopedagogiko horren helburua da, abuztuaren 21eko 69/2023 Foru Aginduaren 19.1 artikuluan aipatutakoez gain, oinarrizko mailako heziketa zikloetako onarpen prozesuan inskribatzea ahalbidetzea. Aipatutako foru agindu horren 20. artikuluan xedatutakoarekin bat etorriz eginen da, salbu eta inklusioaren arloan eskumena duen Hezkuntza Departamentuko unitate kudeatzailera bidaltzeari dagokionez; txostena ikastetxeko zuzendariari bidaliko zaio, eta hark zainduko du dokumentazio guztia, oinarrizko mailako heziketa zikloetan onartzeko prozesuan izena emateko proposamenaren espedienteak ikastetxe horretan inplikatzen dituen ikasleen kasuan.

Oinarrizko mailako heziketa ziklo bateko onarpen prozesu arruntean inskribatzeko egokitasunari buruzko txosten psikopedagogikoa formalizatuko da foru agindu honen 4.5 artikuluak aipatzen duen urteko ebazpenean ezartzen ahal den ereduan jasoko den informazioaren kontuan hartuta.

4. Ikastetxeko zuzendariak ikaslea oinarrizko mailako heziketa zikloetako onarpen prozesu arruntean inskribatzeko irakasle taldeak emandako proposamen-txostena eta horren egokitasunari buruzko txosten psikopedagogikoa aztertuko ditu.

a) Irakasle taldeak hasitako prozeduren kasuan, irakasle taldearen proposamen-txostena eta txosten psikopedagogikoa oinarrizko mailako zikloetako onarpen prozesu arruntean inskribatzeko aldekoak direnean, ikastetxeko zuzendaria edo hark eskuordetzen duen pertsona, taldeko tutoreak lagunduta, ikaslearekin eta haren gurasoekin edo legezko tutoreekin elkartuko da, ikaslea oinarrizko mailako zikloetako onarpen prozesu arruntean inskribatzeko proposamenaren berri emateko eta ziklo horien eta haietan sartzeko prozesuaren garapenaren inguruko azalpenak eskaintzeko. Bilera horretan espresuki jakinarazi behar da ezen, oinarrizko mailako zikloetan izena emateko eskaera aurkezten bada eta onarpen prozesu arruntean hautatutako aukeretako bakar batean ere ikasposturik lortzen ez bada, ikasleak ikastetxe horretan matrikulatuta jarraituko duela.

b) Ikasleek eta haien gurasoek edo legezko tutoreek eskatuta hasitako prozeduren kasuan, ikastetxeko zuzendaria edo hark eskuordetzen duen pertsona, taldeko tutoreak lagunduta, ikaslearekin eta haren gurasoekin edo legezko tutoreekin elkartuko da, irakasle taldeak proposaturiko txostenaren azken balorazioaren berri emateko, bai eta oinarrizko mailako zikloetako onarpen prozesu arruntean inskribatzearen egokitasunaren inguruan emandako txosten psikopedagogikoaren berri emateko ere, eta orobat, ziklo horien ezaugarriak, oro har, eta haietan onartzeko prozesuaren inguruko azalpenak eskaintzeko ere. Bilera horretan espresuki jakinarazi behar da ezen, oinarrizko mailako zikloetan izena emateko eskaera aurkezten bada eta onarpen prozesu arruntean hautatutako aukeretako bakar batean ere ikasposturik lortzen ez bada, ikasleak ikastetxe horretan matrikulatuta jarraituko duela.

c) Aurreko a) eta b) apartatuetan aipatutako bileren amaieran, idatziz jasoko dira ikasleak alde edo aurka ematen ahalko dituen iritziak, bai eta haren gurasoen edo legezko tutoreen adostasuna edo adostasunik eza ere, foru agindu honen 4.5 artikuluan aipatzen den urteko ebazpenean ezartzen diren ereduetan agertzen den informazioaren arabera. Ikaslea eta haren gurasoak edo legezko tutoreak ados egotea ezinbesteko baldintza izanen da ikaslea oinarrizko mailako zikloetako onarpen prozesu arruntean inskribatzeko prozedurarekin aurrera jarraitzeko.

d) Haien guztien adostasuna lortu ondoren, ikastetxeko zuzendariak oinarrizko mailako zikloetan izena emateko proposamenaren azken idazkia prestatuko du.

5. Hezkuntza Departamentuaren esku-hartzea: ikastetxeko zuzendariak ikastetxeko ikuskatzaileari bidaliko dio oinarrizko mailako zikloetan izena emateko azken proposamena, foru agindu honetako 4.5 artikuluak aipatzen duen urteko ebazpenean ezartzen den ereduan jasoko den informazioarekin bat, hark egiaztatu ahal izan dezan, ea proposatutako ikasleak foru agindu honen 39.2 artikuluan adierazitako sarbide baldintzak betetzen ote dituen, eta orobat, egiaztatu dezan proposamena artikulu honetan xedatutakoa betez egin den, egokitasunari buruzko txosten psikopedagogikoak ikaslea inskribatzeko proposatzen duen, eta ea ikasleak eta haren gurasoek edo legezko tutoreek oinarrizko mailako zikloetako onarpen prozedura arruntean inskribatzeko proposamena onartzen duten ala ez.

Inskripzioaren azken proposamena aztertuta eta argitu ondoren proposamena ezarritako prozeduraren araberakoa dela, eta ikaslea oinarrizko mailako zikloetako ikaspostu baten hartzailea den zehaztu ondoren, ikuskatzaileak ikastetxeko zuzendariari jakinaraziko dio onartu den ala ez inskripzioaren azken proposamen hori, eta inskripzioa egiteko azken proposamena beteta eta sinatuta bidaliko dio.

6. Artikulu honetan ezarritako prozedurak bukatuta egon behar du oinarrizko mailako zikloetako onarpen prozesu arruntari dagokion inskripzio epea hasi baino lehen, oinarrizko mailako zikloetan izena emateko eskaera aurkezten duten ikasleek, eskaera horrekin batera, oinarrizko mailako zikloetan izena emateko azken proposamena aurkeztu ahal izan dezaten.

41. artikulua. Onarpen irizpideak, oinarrizko mailako zikloetako onarpen prozesu arruntean.

1. Oinarrizko mailako zikloetako onarpen prozesu arruntean lehentasunezko irizpide hauek ezarriko dira:

–Izena ematen den ikasturtean egindako kurtsoa.

–Izena eman nahi duen ikaslearen adina.

–Izena ematen duen ikasturtean izandako asistentziaren portzentajea.

–Oinarrizko mailako heziketa zikloetan sartzeko kalifikazioa.

2. Ikasleak aurkeztuko dira foru agindu honen 2. eranskinean aipatzen diren lehentasun irizpideen balorazioa aplikatuz lortutako puntuen batuketatik ateratzen den puntuazioarekin. Puntuazio horrek erabakiko du onarpen eta itxaron zerrenden hurrenkera.

3. Berdinketarik izanez gero, ikasketa akademikoetan ikasleak onartzeko eskumena duen Hezkuntza Departamentuko organoak kasuan kasuko ikasturterako egindako zozketa publikoaren emaitza aplikatuz ebatziko dira.

4. Onartzeko lehentasunezko irizpideak egiaztatzeko eta baloratzeko, foru agindu honen 42. artikulutik 45. artikulura arte xedatutakoa beteko da.

42. artikulua. Oinarrizko mailako zikloetan izena emateko eskaera aurkezten den ikasturtean egiten ari diren ikasketen irizpidea.

1. Espainiako hezkuntza sisteman egiten ari diren irakaskuntzak (DBH 4. maila, DBH 3. maila, DBH 2. maila, CEP, LH berezia edo oinarrizko mailako 1. zikloa) inskripzio eskaeran adierazi beharko dira.

Egiaztapena egiteko, onartzeko eskabidea egiten den ikasturtean matrikula zer kurtsotan egina duen egiaztatzen duen dokumentazio akademikoaren kopia aurkeztu beharko da. Egiaztapen hori ez da beharrezkoa izanen ikasleak Nafarroako Foru Komunitateko Hezkuntza Departamentuak baimendutako ikastetxe batean eskolatuta badaude eta datu hori EDUCA eskola kudeaketako sisteman kontsultatzen ahal bada.

2. Espainiako hezkuntza sisteman eskolatuta egon ez izana eta inskripzio eskaera egiten den urte naturalean 15-18 urte (biak barne) beteta izatea adierazi behar dira izena emateko eskaeran.

Horiek egiaztatzeko zinpeko aitorpen bat aurkeztuko da, inskripzioa egiteko eskaera egiten denean, foru agindu honen 4.5 artikuluan aipatzen den urteko ebazpenean ezartzen ahal den ereduan jasoko den informazioarekin bat.

43. artikulua. Oinarrizko mailako zikloetan izena emateko eskaera egiten den urte naturalean betetzen den adinaren irizpidea.

1. Irizpide gisa erabiltzen den ikaslearen adina inskripzio eskaera egiten den urte naturalean betetzen den adinari dagokio.

2. Ikasle eskatzailearen adina NAN / AIZ / pasaportearen edo identifikazio agiri ofizialaren kopiaren bidez egiaztatuko da. Agiri hori inskripzio eskabidearekin batera aurkeztu beharko da.

44. artikulua. Izena emateko eskaera egiten den ikasturteko asistentzia portzentajearen irizpidea.

1. Inskripzio eskaera egiten den ikasturtean izandako asistentziaren portzentajearen irizpidea honako alderdi hauei jarraikiz kontatuko da:

a) Asistentziaren portzentajea kalkulatzeko lehen eguna kasuan kasuko ikasturteko lehenengo eskola eguna izanen da. Ikasleak ikasturteko lehen eskola egunaren ondoko egunetan hasi badira, ikastetxera joandako lehen eguna hartuko da bertaratze portzentajea kalkulatzeko.

b) Asistentziaren portzentajea kalkulatzeko azken eguna kasuan kasuko ikasturteko maiatzeko azken eskola eguna izanen da.

c) Data horiek foru agindu honetako 4.5 artikuluan aipatzen den urteko ebazpenean zehaztuko dira onarpen prozesu bakoitzerako.

d) Justifikatutako hutsegiteak eskolara joandako eguntzat hartuko dira, asistentzia ziurtagiriaren ondorioetarako.

2. Egiaztapena era honetan eginen da:

a) Jatorrizko ikastetxea Nafarroako ikastetxea baldin bada: ikaslea matrikulatuta dagoen ikastetxeak asistentzia portzentajearen ziurtagiria aurkeztu behar du, eta bertan adieraziko da asistentziaren portzentajea aurreko paragrafoan adierazitako bi daten arteko eskola egunen %80 edo gehiago den, edo eskola horien %80 baino txikiagoa den. Ziurtagiri hori inskripzio eskaera egiten den ikasturtean ikaslea matrikulatuta dagoen ikastetxeko idazkariak emanen du.

b) Jatorrizko ikastetxea beste erkidego bateko ikastetxe bat bada, interesdunak asistentziaren portzentajearen ziurtagiria aurkeztu behar du. Ziurtagiri horretan, asistentziaren portzentajea aurreko paragrafoan adierazitako bi daten arteko eskola egunen %80 edo gehiago den edo %80 baino txikiagoa den adieraziko da. Ziurtagiri hori inskripzio eskaera egiten den ikasturtean ikaslea matrikulatuta dagoen ikastetxeko idazkariak emanen du.

3. Asistentzia portzentajearen ziurtagiriaren eredua foru agindu honen 4.5 artikuluak aipatzen duen urteko ebazpenean zehaztuko da, baita bertaratze ziurtagiria aurkezteko moduari eta epeei buruzko jarraibideak ere.

4. Asistentzia ziurtagiri hori aurkezten ez bada, irizpide honen balorazioa %80tik beherako asistentzia egiaztatzen duten ikasleena izanen da.

5. Espainiako hezkuntza sisteman eskolatuta egon ez diren eta inskripzio eskaera egiten den urtean 15 eta 18 urte bitarte beteak dituzten ikasleen asistentziaren balorazioa ondoko irizpide hauei jarraikiz kalkulatuko da:

a) Espainiako hezkuntza sisteman eskolatuta egon ez denez, ez dago asistentziaren portzentajearen ziurtagiria lortzeko erreferentziazko elementurik.

b) Beraz, ikasle horien asistentzia %80tik beherakoa dutela egiaztatzen duten ikasleen berdina izanen da.

c) Horien balorazioa egiteko, izena emateko eskaera orrian asistentzia %80tik beherakoa dela adierazi beharko da, eta ez da erantsi behar inongo asistentzia ziurtagiririk.

45. artikulua. Oinarrizko mailako zikloetan sartzeko nota.

1. Oinarrizko mailako zikloetan sartzeko notaren irizpidea baloratzeko, nota hori kalkulatuko da ikaslearen ikasketa espedientearen arabera, artikulu honetan ezarritakoari jarraikiz.

2. Derrigorrezko Bigarren Hezkuntza egiten ari diren ikasleek oinarrizko mailako heziketa zikloetan sartzeko duten nota kalkulatzeko, honako hauek hartuko dira kontuan:

a) Oinarrizko mailako zikloetan sartzeko nota kalkulatzeko, izena emateko eskaera egiten den ikasturtean lortutako kalifikazioak hartuko dira kontuan. Irakasgai edo arlo bakoitzerako ebaluazioaren emaitza adieraziko da, Nafarroako Foru Komunitatean derrigorrezko bigarren hezkuntzako ikasketak egiten ari diren ikasleen ebaluazioa, maila gainditzea eta titulazioa arautzen dituen ekainaren 12ko 53/2023 Foru Aginduaren 12.2 artikuluan ezarritako moduan.

b) Oinarrizko mailako zikloetan sartzeko nota izanen da ikaslea DBHko 2., 3. edo 4. mailan egiten ari den kurtsoko irakasgai edo arloei emandako kalifikazioen batezbesteko aritmetikoa; kalkulu horretan ez dira kontuan hartuko beste kurtso batzuetako gainditu gabeko irakasgaiak, halakorik bada. CEP bat egiten ari diren ikasleen kasuan, programa antolatzen den irakasgai, arlo edo proiektuei emandako kalifikazioen batezbesteko aritmetikoa izanen da.

c) Nafarroako Foru Komunitatean derrigorrezko bigarren hezkuntzako ikasketak egiten ari diren ikasleen ebaluazioa, maila gainditzea eta titulazioa arautzen dituen ekainaren 12ko 53/2023 Foru Aginduaren bigarren xedapen gehigarrian ezarritakoarekin bat, erlijio arloa ez da kontuan hartuko oinarrizko mailako zikloetan sartzeko kalifikazioa kalkulatzerakoan. Era berean, ondorio berberetarako, ez dira inola ere kontuan hartuko "S" eta "B" terminoak.

d) Kalifikazio kualitatiboak kuantitatibo bihurtzeko eskala hau erabiliko da: Gutxiegi (3), Nahiko (5), Ongi (6), Oso ongi (7,5), eta Bikain (9).

e) Oinarrizko mailako zikloetako sarbideko nota bi dezimalekin adieraziko da, ehunen hurbilenera biribilduta eta, distantziakidetasuna izanez gero, gora biribilduta.

3. Lanbide Heziketa Bereziko ziklo bat egiten ari diren ikasleen oinarrizko mailako heziketa zikloetan sartzeko nota kalkulatzeko, ondoko ohar hauek hartuko dira kontuan:

a) Oinarrizko mailako zikloetan sartzeko nota kalkulatzeko, zikloan egindako kurtso guztietan LH Bereziko zikloa antolatzen den lanbide moduluetan, arloetan edo prestakuntzetan lortutako kalifikazioak hartuko dira kontuan. Lanbide modulu, arlo edo prestakuntza bakoitzerako, ebaluazioaren emaitza zenbakizko kalifikazio baten bidez adieraziko da, Nafarroako Lanbide Heziketa Bereziko zikloak arautzen dituen araudian ezarritakoaren arabera.

b) Oinarrizko mailako zikloetan sartzeko nota izanen da LH Bereziko zikloetako lanbide moduluei, arloei edo prestakuntzei emandako kalifikazioen batezbesteko aritmetikoa, eta bi hamartarrekin adieraziko da, ehunen hurbilenera biribilduz eta, distantziakidetasuna izanez gero, handienera biribilduz.

4. Oinarrizko mailako ziklo bateko lehen kurtsoa egiten ari diren ikasleen oinarrizko mailako heziketa zikloetan sartzeko nota kalkulatzeko, honako ohar hauek hartuko dira kontuan:

a) Oinarrizko mailako zikloetan sartzeko nota kalkulatzeko, kontuan hartuko dira komunikazioaren eta gizarte zientzien arloan, zientzia aplikatuen arloan eta oinarrizko mailako zikloaren lehen kurtsoko lanbide arloko lanbide moduluetan lortutako kalifikazioak. Lanbide modulu, arlo eta proiektu bakoitzerako, ebaluazioaren emaitza zenbakizko kalifikazio baten bidez adieraziko da, Nafarroako oinarrizko mailako zikloen ebaluazioa arautzen duen araudian zehazten denaren arabera.

b) Oinarrizko mailako zikloetan sartzeko nota izanen da lanbide moduluei eta arloei emandako kalifikazioen batezbesteko aritmetikoa, oinarrizko mailako zikloaren lehen kurtsoan emandakoa, eta bi hamartarrekin adieraziko da, ehunen hurbilenera biribilduz eta, distantziakidetasuna izanez gero, gora biribilduz.

5. Egiaztapena era honetan eginen da:

a) Jatorrizko ikastetxeak hiruhileko eta bukaerako kalifikazioak EDUCA eskola kudeaketako sisteman sartzen baditu ikasturtean zehar: ikaslea matrikulatuta dagoen ikastetxeak oinarrizko mailako zikloetan sartzeko notaren ziurtagiria aurkeztuko du. Ziurtagiri hori inskripzio eskaera egiten den ikasturtean ikaslea matrikulatuta dagoen ikastetxeko idazkariak emanen du.

b) Jatorrizko ikastetxea beste erkidego bateko ikastetxe bat edo hiruhileko eta bukaerako kalifikazioak EDUCA eskola kudeaketako sisteman sartzen ez dituen ikastetxea bada, interesdunak oinarrizko mailako zikloetan sartzeko notaren ziurtagiria aurkeztu beharko du. Ziurtagiri hori inskripzio eskaera egiten den ikasturtean ikaslea matrikulatuta dagoen ikastetxeko idazkariak emanen du.

6. Foru agindu honen 4.5 artikuluak aipatzen duen urteko ebazpenean zehaztuko da oinarrizko mailako zikloetan sartzeko notaren ziurtagiriaren eredua, eta orobat, aipatutako sarbide kalifikazioaren ziurtagiria aurkezteko moduari eta epeei buruzko jarraibideak ere.

7. Oinarrizko mailako zikloetan sartzeko notaren ziurtagiri hori aurkezten ez bada, irizpide honen balorazioa "bat" zenbakizko kalifikazioarekin adieraziko da.

8. Espainiako hezkuntza sisteman eskolatu gabe egon diren eta inskripzioa egiten den urte naturalean 15 eta 18 urte bitarte bete dituzten ikasleek oinarrizko mailako heziketa zikloetan sartzeko duten kalifikazioa kalkulatzeko, honako hauek hartuko dira kontuan:

a) Espainiako hezkuntza sisteman eskolatuta egon ez direnez, ez dago oinarrizko mailako heziketa zikloetan sartzeko nota kalkulatzeko erreferentziazko kalifikaziorik.

b) Oinarrizko mailako heziketa zikloetan sartzeko nota "hiru" izanen da.

c) Balorazioa egiteko, izena emateko eskaera orrian, oinarrizko mailako zikloetan sartzeko nota gisa "hiru" kalifikazioa jarri beharko da, eta ez da beharrezkoa izanen oinarrizko mailako zikloetan sartzeko notaren ziurtagiririk eranstea.

2. atala.–Oinarrizko mailako zikloak: epe arruntetik kanpoko onarpen prozesua

46. artikulua. Helburu diren ikasleak. Oinarrizko mailako zikloetako ikaspostu hutsak esleitzeko prozeduran (IHEP) izena emateko baldintzak eta prozedura.

1. Oinarrizko mailako heziketa zikloen helburu diren ikasleak eta sartzeko baldintzak foru agindu honen 39. artikuluan ezarritakoak dira.

2. Oinarrizko mailako zikloetako (ikasturtea hasi aurreko eskaeren aldia) ikaspostu hutsak esleitzeko prozeduran (IHEP) parte hartzen ahalko dute foru agindu honen 36. artikuluan ezarritako kasuetako batean dauden ikasleek.

3. Ikaspostu hutsak esleitzeko prozeduran esku hartuko dute irakasle taldeak, ikasleek, familiek, orientazioko langileek, ikastetxeko zuzendaritza taldeak eta hezkuntza ikuskaritzak, oinarrizko mailako heziketa zikloetan ikasleak onartzeko prozesuan izena emateko prozedurari dagokionez. Parte-hartze hori, hain zuzen ere, foru agindu honen 40. artikuluan ezarritakoa izanen da, prozedura horren hasierari dagokionez izan ezik; izan ere, onarpen prozesu arruntean izena emateko epea amaitu eta hurrengo egunetan hasten ahalko da prozedura, eta artikulu horretan onarpen prozedura arruntaren inguruan egiten diren aipamenak, artikulu honi dagokionez, ikaspostu hutsak esleitzeko prozedurari aplikatuko zaizkio.

47. artikulua. Onarpen irizpideak oinarrizko mailako zikloetan. Oinarrizko mailako zikloetan sartzeko nota.

1. Oinarrizko mailako zikloetan ikaspostu hutsak esleitzeko prozedura ondoren aipatzen diren lehentasun irizpideen arabera beteko da:

–Izena ematea onarpen prozesu arruntean.

–Izena ematen den ikasturtean egindako kurtsoa. (Inskripzioa egiten den ikasturtearen aurreko ikasturtean).

–Izena eman nahi duen ikaslearen adina.

–Izena ematen duen ikasturtean izandako asistentziaren portzentajea. (Inskripzioa egiten den ikasturtearen aurreko ikasturtean).

–Oinarrizko mailako heziketa zikloetan sartzeko kalifikazioa.

–Foru agindu honen 4.5 artikuluan aipatzen den urteko ebazpenean zehazten diren beste irizpide batzuk.

2. Ikasleek ikaspostu hutsak esleitzeko prozeduran parte hartuko dute, foru agindu honen 2. eranskinean adierazitako lehentasun irizpideen balorazioa aplikatuta lortutako puntuen baturaren emaitzazko puntuazioarekin. Puntuazio horrek erabakiko du onarpen eta itxaron zerrenden ordena.

3. Berdinketarik izanez gero, ikasketa akademikoetan ikasleak onartzeko eskumena duen Hezkuntza Departamentuko organoak kasuan kasuko ikasturterako egindako zozketa publikoaren emaitza aplikatuz ebatziko dira.

4. Onartzeko lehentasunezko irizpideak egiaztatzeko eta baloratzeko, foru agindu honen 42. artikulutik 45. artikulura arte xedatutakoa beteko da.

Onarpen prozesu arruntean inskribatzeko eta parte hartzeko irizpidea ofizioz aurkeztuko da EDUCA kudeaketa sistemaren bidez.

5. Oinarrizko mailako zikloetarako sarbideko kalifikazioa foru agindu honen 45. artikuluan ezarritakoaren arabera zehaztuko da.

48. artikulua. Helburu diren ikasleak. Oinarrizko mailako zikloetako ikaspostu libreen (ILE) esleipenean izena emateko baldintzak eta prozedura.

1. Oinarrizko mailako heziketa zikloen helburu diren ikasleak eta sartzeko baldintzak foru agindu honen 39. artikuluan ezarritakoak dira.

2. Oinarrizko mailako zikloetako (eskaerak ikasturtea hasi ondoren aurkezteko aldia) ikaspostu libreen esleipenean (ILE) parte hartzeko aukera izanen dute foru agindu honen 37. artikuluan ezarritako kasuetako batean dauden ikasleek.

3. Ikaspostu libreen esleipenean parte hartuko dute irakasleek, ikasleek, familiek, orientazioko langileek, ikastetxeko zuzendaritza taldeak hezkuntza ikuskaritzak, oinarrizko mailako heziketa zikloetan ikasleak onartzeko prozesuan izena emateko prozedurari dagokionez, foru agindu honen 40. artikuluan zehaztutakoaren arabera, salbu eta prozedura horren hasierari dagokionez; izan ere, prozedura horri hasiera ematen ahalko zaio onarpen prozesu arruntean edo ikaspostu hutsak esleitzeko prozeduran izena emateko epea amaitu ondoren, eta ez da beharrezkoa izanen asistentziaren ziurtagiria aurkeztea, ez eta oinarrizko mailako zikloetarako sarbide kalifikazioa ere; artikulu horretan onarpen prozesu arruntari buruz egiten diren aipamenak, artikulu honi dagokionez, ikaspostu libreen esleipenari aplikatuko zaio.

49. artikulua. Onarpen irizpideak oinarrizko mailako zikloetako ILEn. Oinarrizko mailako zikloetan sartzeko nota.

1. Ikaspostu hutsak esleitzeko prozeduran, lehentasun irizpide hauek kontuan hartuta ezarriko da oinarrizko mailako heziketa zikloetan sartzea eskatzen duten eta sarbideko baldintzak betetzen dituztela egiaztatzen duten ikasleen lehentasunen zerrenda:

a) Lehenengoa: onarpen prozesu arruntean aukera hori eskatu baina ikasposturik lortu ez duten ikasleak, eta onarpen prozesu arrunta amaitu ondoren itxaron zerrendako postu aktibo batean daudenak. (ez da baztertua izan, ez dio uko egin lortutako ikaspostuari eta ez du baliogabetu izena emateko eskaera).

b) Bigarrena: ikaspostu hutsak esleitzeko prozeduran aukera eskatu baina ikasposturik lortu ez duten ikasleak, ikaspostu hutsak esleitzeko prozedura amaitu ondoren itxaron zerrendako postu aktibo batean daudenak (ez da baztertua izan, ez dio uko egin lortutako ikaspostuari eta ez du baliogabetu izena emateko eskaera).

c) Hirugarrena: onarpen prozesu arruntean parte hartu baina, prozesu hori amaituta, postu aktibo batean ez daudenak itxaron zerrendan (dela ILEn eskatzen den ikaspostua beren aukeren artean markatu ez zutelako, dela hura markatu bai baina baztertuak izan zirelako, eskaera bertan behera utzi zutelako edo lortutako ikaspostuari uko egin ziotelako); ikaspostu hutsak esleitzeko prozeduran parte hartu arren, ikaspostu aktibo batean ez daudenak, prozedura hori amaitzean (dela ILEn eskatzen den ikaspostua beren aukeren artean markatu ez zutelako, dela hura markatu bai baina baztertuak izan zirelako, eskaera bertan behera utzi zutelako edo lortutako ikaspostuari uko egin ziotelako); eta orobat, parte hartu ez dutenak, ez onarpen prozedura arruntean, ez ikaspostu hutsak esleitzeko prozeduran ere.

2. Honen aurreko apartatuan ezarritako irizpideak aplikatuta sortzen den talde bakoitza irizpide hauei jarraikiz ordenatuko da:

a) Aurreko apartatuan ezarritako lehen irizpidea aplikatuta sortzen den taldea: Ikaspostua esleitzeko, kontuan hartuko da onarpen prozesu arruntaren azken zerrendako itxaron zerrendako lehentasunen hurrenkera.

b) Aurreko apartatuan ezarritako bigarren irizpidea aplikatuta sortzen den taldea: ikaspostua esleitzeko, ikaspostu hutsak esleitzeko prozeduraren azken zerrendako itxaron zerrendako lehentasun ordena hartuko da kontuan.

c) Aurreko apartatuan ezarritako hirugarren irizpidea aplikatuta sortzen den taldea ondoko irizpide hauei jarraikiz ordenatuko da:

–Lehenengoa: izena eman nahi den ikasturtea hasten den urtean 17 eta 18 urte bitarte beteta dituzten ikasleak.

–Bigarrena: izena eman nahi den ikasturtea hasten den urtean 16 betetzen dituzten ikasleak.

–Hirugarrena: inskripzioaren helburu den ikasturtea hasten den urtean 15 urte betetzen dituzten ikasleak.

–Hiru azpitalde horietan berdinketarik izanez gero, dagokion ikasturterako Hezkuntza Departamentuan irakaskuntza akademikoetan ikasleak onartzeko eskumena duen organoak eginen duen zozketa publikoaren emaitza aplikatuz ebatziko da.

3. Foru agindu honetan ezarritako onarpen epeetatik kanpo jasotzen diren eskolatze eskaeren kasuan, ikaspostu libreen esleipena amaitu ondoren, horiek kudeatuko dira ikasleak foru agindu honen 39. artikuluan ezarritako sarbide baldintzak betetzen baditu (jatorrizko ikasturtearen baldintza dagokio ikaspostua eskatzen den ikasturtearen aurretik egin den ikasturteari), eta oinarrizko mailako zikloetako onarpen prozesuan izena emateko prozedura egin bada foru agindu honen 40. artikuluan ezarritakoaren arabera, salbu eta prozedurari hasiera emateko datei dagokienez; artikulu horretan onarpen prozedura arruntari buruz egiten diren aipamenak, artikulu honi dagokionez, foru agindu honetan ezarritako onarpen epeetatik kanpo hasten diren ikasleen eskolatzeari aplikatuko zaio.

III. KAPITULUA.–Onarpen prozesua erdi mailako zikloei dagozkien Lanbide Heziketako Sistemako D graduetako lehen kurtsoan

1. atala.–Onarpen prozesu arrunta Lanbide Heziketako erdi mailako zikloetan

50. artikulua. Lanbide Heziketako erdi mailako zikloetan sartzeko baldintzak.

1. Lanbide Heziketako erdi mailako heziketa zikloetan sartzeko, baldintza hauetako bat bete beharko da:

a) Derrigorrezko Bigarren Hezkuntzako graduatu titulua izatea.

b) Oinarrizko Teknikari titulua izatea.

c) Erdi mailako zikloetan sartzeko ikastaro bat gainditu izana (prestakuntza ikastaro espezifikoa eta doakoa, hezkuntza administrazioak berariaz baimendutako ikastetxeetan erdi mailako heziketa zikloetan sartzeko).

d) Gaindituta izatea erdi mailako heziketa zikloetara sartzeko proba.

e) C Graduko prestakuntza eskaintza bat gainditu izana (lanbide ziurtagiria) erdi mailako heziketa zikloan sartzen dena.

2. Sarbidea lortzen bada arestiko apartatu horretako c), d) eta e) letren babesean, horretaz gain, eskatuko da 17 urte beteak izatea, gutxienez, proba egiten den urtean edo sarbideko ikastaroa amaitzeko edo Lanbide Ziurtagiria lortzeko urtean, eta erdi mailako heziketa zikloetara sartzeko beste baldintza batzuk ez betetzea.

3. Artikulu honetako lehen apartatuan aipatutako baldintzez gain, uztailaren 18ko 659/2023 Errege Dekretuaren seigarren xedapen gehigarrian ezarritakoaren arabera, Lanbide Heziketako erdi mailako zikloetako sarbidearen ondorioetarako, baliokidetzat jotzen da baldintza hauetako bat betetzea:

a) Teknikari laguntzailearen titulua izatea.

b) Teknikari titulua izatea.

c) Maiatzaren 3ko 2/2006 Lege Organikoa baino lehenagoko hezkuntza planen arabera emandako goi mailako Batxilergoko titulua izatea.

d) Gainditua izatea erdi mailako irakaskuntzen erreforma esperimentaleko lehen zikloko bigarren maila.

e) Arte Aplikatuen eta Lanbide Artistikoen ikasketetan 1963ko Planeko hirugarren maila edo esperimentaleko guztiendako ikasgaietako bigarrena gainditua izatea.

f) Batxilergo Bateratu eta Balioaniztuneko lehenengo bi ikasturteetan gainditu gabeko bi irakasgai izatea gehienez.

g) Uztailaren 18ko 659/2023 Errege Dekretuaren seigarren xedapen gehigarriaren 2. apartatuan goi mailako heziketa zikloetan sartzeko ezarritako titulazio baliokideren bat izatea.

h) Gaindituak izatea ondorio akademikoetarako aurreko horietako baten baliokide diren beste ikasketa edo prestakuntza ikastaro batzuk.

4. Eskatzaileak, epe arruntean izena emateko eskaeran, sartzeko baldintza gisa, hezkuntza sistemaren maila akademiko handieneko titulua edo ikasketak adierazi beharko ditu, edo hezkuntza maila handieneko ikasketetan inskribatzeko bidea ematen duen ikastaroa edo sarbide proba. Hala ez bada, inskripzio eskaera ofizioz baliogabetzen ahalko da edo lortutako ikaspostua galtzen ahalko da.

51. artikulua. Onarpen irizpideak Lanbide Heziketako erdi mailako zikloetako onarpen prozesu arruntean.

1. Onarpen prozesu arruntaren lehen fasean, foru agindu honen 50. artikuluan adierazitako sarbide baldintzak betetzen dituzten ikasleak lau sarbide taldetan bilduko dira, uztailaren 18ko 659/2023 Errege Dekretuaren 111. artikuluan ezarritakoarekin bat etorriz, dagokien ikaspostu erreserbatuen kuotarekin, irizpide hauei jarraikiz:

a) 1. sarbide taldea: Derrigorrezko Bigarren Hezkuntzako graduatu titulua edo ondorio akademikoetarako horren baliokidea den titulua edo Oinarrizko Teknikari edo Teknikari Laguntzaile titulua duten ikasleak. Ikaspostuen %75 eta %85 bitartean 1. sarbide talde honetako ikasleentzat erreserbatuko da.

b) 2. sarbide taldea: erdi mailako zikloetan sartzeko ikastaro bat edo erdi mailako zikloetan sartzeko proba bat gainditu duten pertsonak. Lanpostuen %10 eta %20 bitartean 2. sarbide talde honetako pertsonentzat erreserbatuko da.

c) 3. sarbide taldea: teknikari titulua, Batxilergo titulua, goi mailako teknikari titulua, unibertsitateko graduatu titulua edo ondorio akademikoetarako horietako baten baliokide diren ikasketak dituzten pertsonak. Ikaspostuen %10 arte 3. sarbide talde honetako pertsonentzat erreserbatuko da.

d) 4. sarbide taldea: erdi mailako heziketa zikloan integratutako C gradu bat edo gehiago gaindituak dituzten eta ziklo horretan izena eman duten pertsonak. Eskaintzen diren plazen %5 eta %10 bitartean 4. sarbide talde honetako pertsonentzat erreserbatuko dira. Ikaspostu horiek ikaspostu eskaintzaren konputuan sartzen dira, matrikulazioaren helburu diren lanbide moduluen banaketaren ondorioetarako soilik, baina ez dira sartzen eskainitako ikaspostu kopuru osoaren konputuan.

2. Honen aurreko apartatuan sarbideko lau taldeetako bakoitzarentzat ezarritako ikaspostu erreserbatuen kopurua zehaztuko da foru agindu honen 4.5 artikuluan aipatzen den urteko ebazpenean.

3. Erdi mailako zikloetan sartzeko baldintzak eta erdi mailako zikloetan sartzeko ondorioetarako baliokidetzat jotzen diren baldintzak lau sarbide taldeetan kokatuko dira, ondoren ezartzen denaren arabera:

a) 1. sarbide talderako izangai izanen dira soilik Derrigorrezko Bigarren Hezkuntzako graduatu titulua edo Lanbide Heziketako Oinarrizko Teknikari titulua, edo horien baliokideren bat duten eta derrigorrezko bigarren hezkuntzaren ondoko edo goi mailako hezkuntzako beste titulu akademiko bat edo baliokideren bat ez duten pertsonak.

b) 2. sarbide talderako izangai izanen dira soilik honako hauek gainditu dituzten pertsonak: erdi mailako zikloetan sartzeko ikastaro bat, goi mailako zikloetan sartzeko ikastaro bat, erdi mailako zikloetan sartzeko proba bat edo goi mailako zikloetan sartzeko proba bat edo 25 urtetik gorakoentzako unibertsitatera sartzeko proba bat; pertsona horiek ez dute izanen erdi mailako zikloetan sartzeko baldintza den titulazio edo ikasketa akademikorik edo erdi mailako zikloetan sartzeko baldintza baliokidetzat jotzen denik.

c) 3. sarbide taldean honako titulu hauetakoren bat duten pertsonek hartuko dute parte: teknikari titulua, goi mailako teknikari titulua, Batxilergo titulua, unibertsitateko graduatu titulua, edo ondorio akademikoetarako horietako baten baliokidea dena.

d) 4. sarbide taldean parte hartuko dute soilik erdi mailako heziketa zikloan jasotako lanbide ziurtagiri bat duten eta erdi mailako zikloetan sartzeko beste baldintzarik edo horien baliokidetzat jotzen den eskakizunik betetzen ez duten pertsonek.

4. Onarpen prozesu arruntaren lehen fasean, erdi mailako heziketa zikloetan modalitate orokor arruntean sartzeko eskatzen duten ikasleen hurrenkeraren zerrenda ezartzeko, lehentasun irizpide hauek hartuko dira kontuan, hiru sarrera taldeetako bakoitzerako:

a) 1. sarbide taldea:

–Lehena: Derrigorrezko Bigarren Hezkuntzako graduatu titulua edo oinarrizko teknikari titulua edo haien baliokideak lortu dituztenak, izena emateko eskaeraren helburu den ikasturtearen aurreko 3 ikasturteetan.

Sarbideko azpitalde honen hurrenkera ondoko irizpideen arabera antolatuko da: lehenik, titulazioa izena emateko eskaeraren helburu den ikasturtearen aurreko ikasturtean lortu dutenak jarriko dira; bigarrenik, titulazioa horren aurreko bi ikasturteetan lortu dutenak.

–Bigarrena: Derrigorrezko Bigarren Hezkuntzako graduatu titulua edo oinarrizko teknikari titulua edo baliokidea lortu dutenak, edo 1. sarbide taldeko lehen irizpidean aipatutako hiru ikasturteak baino lehenagoko beste ikasturteren batean lortu dutenak.

b) 2. sarbide taldea:

–Lehena: gainditurik dutenak erdi mailako zikloetan sartzeko proba edo erdi mailako zikloetan ikastaro bat.

–Bigarrena: goi mailako zikloetan sartzeko proba bat edo goi mailako zikloetan sartzeko ikastaro bat gainditu dutenak.

–Hirugarrena: 25 urtetik gorakoentzako unibertsitateko sarbide proba gainditua dutenak.

c) 3. sarbide taldea:

–Lehena: teknikari titulua edo Batxilergo titulua duten pertsonak, edo aipatutakoen titulu baliokideak, edo inskripzio eskaera egiten den ikasturtean titulu horietako bat lortzeko moduan dauden pertsonak.

–Bigarrena: goi mailako teknikari titulua, Unibertsitateko graduatu titulua edo aipatutakoen titulu baliokideren bat duten pertsonak, edo inskripzio eskaera egiten den ikasturtean titulu horietako bat lortzeko moduan dauden pertsonak.

d) 4. sarbide taldea: 4. sarbide talde honetan ez da inolako irizpiderik ezarri azpitaldeak osatzeko.

5. Aurreko atalean adierazitako irizpideak aplikatuta ateratzen den azpitalde bakoitza irizpide hauei jarraikiz ordenatuko da:

a) Lehena: erdi mailan sartzeko notaren arabera, handienetik txikienera; kalifikazio horiek aterako dira ikasketa espedientetik, ikasketa ziurtagiritik, sarbide probatik edo lanbide ziurtagiritik, kasuan kasukoa, foru agindu honen 53. artikuluko apartatuen arabera.

Sarbideko kalifikazioa espedientetik edo ziurtagiritik ateratzeko moduan ez dauden pertsonak beren azpitaldeko azken tokian jarriko dira, eta "lau" izanen dute sarbideko kalifikaziotzat.

b) Bigarrena: berdinketa izanez gero, ikasleak ikasketa akademikoetan onartzeko eskumena duen Hezkuntza Departamentuko organoak dagokion ikasturterako egindako zozketa publikoaren emaitza aplikatuz ebatziko da.

6. Artikulu honetako 1. apartatuan ezarritako 1., 2. eta 3. sarbide taldeei dagokien onarpen prozesu arrunteko lehenengo faseko behin betiko zerrendetan esleitu ez diren eta matrikulaziorik izan ez duten ikaspostuak esleitzeko sarbide talde bakar batean batuko dira.

4. sarbide taldeari dagokion onarpen prozesu arrunteko lehenengo faseko behin betiko zerrendetan esleitu eta matrikulatu ez diren ikaspostuak ez dira batuko, haien esleipena egiteko, onarpen prozesu arrunt honetako bigarren faseko sarbide bakarreko taldeko plazekin; 1., 2. eta 3. sarbide taldeetako ikaspostuekin osatzen da.

7. Onarpen prozesu arruntaren bigarren fasean, sarbide talde bakarreko ikaspostuak esleitzeko lehentasunen zerrenda irizpide hauei jarraikiz ezarriko da:

a) Lehenengoa: Derrigorrezko Bigarren Hezkuntzako graduatu titulua edo oinarrizko teknikari titulua edo horien baliokideak izena emateko eskaeraren helburu den ikasturtearen aurreko ikasturtean lortu dituzten pertsonak.

b) Bigarrena: Derrigorrezko Bigarren Hezkuntzan graduatu titulua edo oinarrizko teknikari titulua edo horren baliokidea lortu dutenak, arestian esandakoaren aurreko bi ikasturteetan; eta erdi mailako zikloetan sartzeko proba bat edo erdi mailako zikloetan sartzeko ikastaro bat gainditu dutenak.

c) Hirugarrena: Derrigorrezko Bigarren Hezkuntzan Graduatu titulua edo oinarrizko teknikari titulua edo baliokideak lortu dituztenak, 1. sarbide taldeko lehen irizpidean aipatutako hiru ikasturteak baino lehenagoko beste ikasturteren batean, lehenengo fasean; eta goi mailako zikloetan sartzeko proba bat edo goi mailako zikloetan sartzeko ikastaro bat gainditu dutenak; eta erdi mailako heziketa zikloan jasotako Lanbide Ziurtagiria dutenak, eta erdi mailako zikloetan sartzeko beste baldintzarik betetzen ez dutenak, edo erdi mailako zikloetara sartzeko baliokidetzat jotzen den beste baldintzarik ez dutenak.

d) Laugarrena: teknikari titulua, Batxilergo titulua edo horien baliokidea den tituluren bat duten pertsonak, edo izena emateko eskaera egiten den ikasturtean titulu hori lortzeko moduan daudenak: eta orobat, unibertsitatean sartzeko 25 urtetik gorakoentzako proba bat gainditu dutenak.

e) Bosgarrena: goi mailako teknikari titulua, unibertsitateko graduatu titulua edo aipatutakoen baliokidea den titulu bat duten pertsonak, edo inskripzio eskaera egiten den ikasturtean titulu horietakoren bat lortzeko moduan daudenak.

8. Aurreko apartatuan ezarritako irizpideak aplikatuta ateratzen den azpitalde bakoitza irizpide hauei jarraikiz ordenatuko da:

a) Lehena: erdi mailan sartzeko notaren arabera, handienetik txikienera. Nota hori aterako da ikasketa espedientetik, ikasketa ziurtagiritik edo sarbide probatik, kasuan kasu, foru agindu honen 53. artikuluko apartatuen arabera.

Sarbideko kalifikazioa espedientetik edo ziurtagiritik ateratzeko moduan ez dauden pertsonak beren azpitaldeko azken tokian jarriko dira, eta "lau" izanen dute sarbideko kalifikaziotzat.

b) Bigarrena: berdinketa izanez gero, ikasleak ikasketa akademikoetan onartzeko eskumena duen Hezkuntza Departamentuko organoak dagokion ikasturterako egindako zozketa publikoaren emaitza aplikatuz ebatziko da.

9. Onarpen prozesu arrunteko onarpen irizpideen egiaztapena eta balorazioa egiteko, foru agindu honen 52. eta 53. artikuluetan xedatutakoa beteko da.

52. artikulua. Lanbide Heziketako erdi mailako zikloetan sartzeko baldintza gisa erabiltzen diren titulu, ziurtagiri eta irakaskuntzak.

1. Lanbide Heziketako erdi mailako heziketa zikloetan sartzeko baldintza gisa erabiltzen den titulua, ziurtagiria edo irakaskuntza izena emateko eskabidean adierazi beharko da.

2. Eskatzaileak, epe arruntean izena emateko eskaeran, sarbide baldintza gisa adierazi behar ditu hezkuntza sisteman maila akademiko handienekoak diren tituluak edo ikasketak, edo, halakorik ez badu, hezkuntza maila handieneko ikasketetan inskribatzeko bidea ematen duen sarbide ikastaroa edo proba. Hala ez bada, inskripzio eskaera ofizioz baliogabetzen ahalko da edo lortutako ikaspostua galtzen ahalko da.

3. Egiaztapena egiteko, onartzeko eskabidea egiten denean, eskatutako batez besteko nota jasotzen duen dokumentazio akademikoaren kopia aurkeztu beharko da. Egiaztapen hori ez da beharrezkoa izanen ikasleak Nafarroako Foru Komunitateko Hezkuntza Departamentuak baimendutako ikastetxe batean eskolatuta badaude eta datu hori EDUCA eskola kudeaketako sisteman kontsultatzen ahal bada.

Inskripzio eskaera aurkezteko epean dokumentazio hori ez badu eskura, foru agindu honen 4.5 artikuluak aipatzen duen urteko ebazpenean adierazitako egunetan aurkeztu beharko da.

53. artikulua. Lanbide Heziketako erdi mailako zikloetako sarbide nota.

1. Ikasleen onarpeneko talde eta azpitalde bakoitzean ikasleek duten lehentasun hurrenkera ezartzeko, Lanbide Heziketako erdi mailako zikloetan sartzeko nota bat ezarri da, ikasleen espediente akademikoan oinarrituta, artikulu honetan zehaztutakoaren arabera.

2. Sarbide nota bi dezimalekin adieraziko da, ehunen hurbilenera biribilduta eta, distantziakidetasuna izanez gero, gora biribilduta.

3. Foru agindu honen 4.5 artikuluak aipatzen duen urteko ebazpenean zehaztuko dira erdi mailako zikloetan sartzeko notaren ziurtagiria aurkezteko modu eta epeei buruzko jarraibideak.

4. Sarbideko baldintza egiaztatuz gero eta erdi mailako zikloetan zenbakizko sarbideko notaren ziurtagiria aurkeztu ezean, irizpide honen balorazioa "lau" zenbakizko kalifikazioarekin eginen da.

5. Derrigorrezko Bigarren Hezkuntzako graduatu titulua lortzeko bidea ematen duten ikasketak gainditu dituzten ikasleek erdi mailako heziketa zikloetan sartzeko lortu duten kalifikazioa ikasleak titulu hori lortu duen ikastetxeak berak kalkulatuko du. Kalkulua egiteko, kontuan hartu behar dira honako hauek:

a) Derrigorrezko Bigarren Hezkuntza egin duten ikasleen kasuan, erdi mailako zikloetan sartzeko nota kalkulatzeko, DBHko 3. eta 4. mailako espediente akademikoan ageri diren irakasgaien edo arloen batezbesteko aritmetikoa erabiliko da.

Horretarako, ez dira sartuko atzerrian egindako ikastaroetan lortutako kalifikazioak, hau da, atzerriko egonaldi horren ondorioz azken ebaluazioan erregistratu ziren FPEX terminoak, baldin eta erdi mailako zikloetan sartzeko behar den nota kalkula badaiteke.

Hezkuntzako kontseilariaren ekainaren 12ko 53/2023 Foru Aginduaren bigarren xedapen gehigarrian ezarritakoarekin bat, haren bidez arautzen baita Nafarroako Foru Komunitatean Derrigorrezko Bigarren Hezkuntzan diharduten ikasleen ebaluazioa, mailaz igotzea eta titulazioa, erlijio gaia ez da konputatuko erdi mailako zikloetara sartzeko notaren kalkuluan. Era berean, ondorio berberetarako, ez dira inola ere kontuan hartuko "S" eta "B" terminoak.

Kalifikazio kualitatiboak zenbakizko kalifikazio kuantitatibora aldatzeko, ondoko eskala erabiliko da: Gutxiegi (3), Nahiko (5), Ongi (6), Oso ongi (7,5) eta Bikain (9).

b) Oinarrizko mailako ziklo bat egin duten ikasleen kasuan, erdi mailako zikloetan sartzeko nota kalkulatzeko, oinarrizko mailako heziketa zikloan dauden jakintza arlo, lanbide modulu eta proiektuetako batezbesteko aritmetikoa erabiliko da.

c) Derrigorrezko Bigarren Hezkuntzako laugarren kurtsora berandu sartu diren ikasleen kasuan, edo horren baliokide den antolakuntza neurri baten kasuan, erdi mailako zikloetan sartzeko nota kalkulatuko da DBHko 4. mailako espediente akademikoan ageri diren irakasgaien edo jakintza arloen batezbesteko aritmetikoa erabiliz.

Kalifikazio kualitatiboak zenbakizko kalifikazio kuantitatibora aldatzeko, artikulu honen 5.a) atalean aipatzen den eskala erabiliko da.

d) Atzerriko hezkuntza sistemetatik etorri eta erdi mailako zikloetako onarpen prozesu arruntean izena emateko eskaera aurkezten duten pertsonek Derrigorrezko Bigarren Hezkuntzako graduatu tituluari dagozkion ikasketen homologaziorako behin betiko egiaztagiria aurkeztu behar dute, onarpen prozesu bakoitzerako ezartzen diren egunetan, kalkulatutako batez besteko nota jasotzen duena. Halakorik ez bada, baldintzapeko bolantea aurkezten ahalko dute; kasu horretan, onarpen prozesu arruntean parte hartzeko "lau" kalifikazioa emanen zaizkie batez besteko nota gisa.

6. Aurreko atalean aipatutako sarbide nota honela egiaztatuko da:

a) Jatorrizko ikastetxeak hiruhileko eta bukaerako kalifikazioak EDUCA eskola kudeaketako sisteman sartzen baditu ikasturtean zehar: ikasleak matrikulatuta dauden ikastetxeak sarbide nota hori EDUCAn erregistratuko du. Ikastetxeko idazkariaren erantzukizuna izanen da kalifikazio horiek EDUCA sisteman daudela bermatzea, foru agindu honen 4.5 artikuluak aipatzen duen urteko ebazpenak adierazitako epean.

b) Jatorrizko ikastetxea beste erkidego bateko ikastetxe bat bada, edo hiruhileko eta bukaerako kalifikazioak EDUCA eskola kudeaketako sisteman sartzen ez dituen ikastetxe bat bada, pertsona interesdunak aurkeztu beharko du erdi mailako zikloetan sartzeko notaren ziurtagiria. Ikasleak Derrigorrezko Bigarren Hezkuntzako Graduatu titulua lortu duen ikastetxeko idazkariak emanen du ziurtagiria, eta hark bermatu beharko du ikaslea sartzeko notaren ziurtagiria garaiz ematen zaiola ikasleari, lehen aukerako ikastetxean eman ahal izateko, foru agindu honetako 4.5 artikuluak aipatzen duen urteko ebazpenean adierazitako egunetan.

c) Atzerriko hezkuntza sistemetatik datozen eskatzaileen kasuan, Derrigorrezko Bigarren Hezkuntzako graduatu tituluari dagozkion ikasketak homologatzeko behin betiko kredentziala aurkeztu behar dute, edo izena emateko baldintzazko bolantea, behar bezala beteta eta zigilatuta.

7. Erdi mailako zikloetan sartzeko proba bat edo erdi mailako zikloetan sartzeko ikastaro bat gainditu duten ikasleek erdi mailako zikloetan sartzeko lortu duten nota proba edo ikastaro hori gainditu izanaren ziurtagirian agertzen dena izanen da. Nota hori sarbideko proba edo ikastaro horren kalifikazioa arautzen duen araudiaren arabera kalkulatuko da.

8. Erdi mailako heziketa zikloetan sartzeko kalifikazioa, C Graduko eskaintza bat (Lanbide Ziurtagiria) gainditu duten pertsonen kasuan, barne dela inskripzioaren helburu den erdi mailako heziketa zikloa, ziurtagiri profesionala gainditu izanaren ziurtagirian agertzen dena izanen da.

Inskripzioaren helburu den erdi mailako heziketa zikloan sartuta dagoen Profesionaltasun Ziurtagiri bat gainditu duten pertsonek erdi mailako zikloetan sartzeko lortu duten kalifikazioa foru agindu honetako 4.5 artikuluak aipatzen duen urteko ebazpenean zehazten denaren arabera eginen da.

9. Aipatutako ikasketa horien baliokideak egiaztatzen dituzten ikasleek, edo uztailaren 18ko 659/2023 Errege Dekretuaren seigarren xedapen gehigarrian erdi mailako heziketa zikloetan sartzeko baliokidetzat jotzen diren baldintzetako bat egiaztatzen duten ikasleek erdi mailako heziketa zikloetan sartzeko lortu duten nota ikasketa edo proba horien batez besteko notari dagokiona izanen da, ebaluazioa eta titulazioa arautzen duen araudiari jarraikiz, honako hauek kontuan hartuta:

a) Sarbide nota bi dezimalekin adieraziko da, ehunen hurbilenera biribilduta eta, erdian izanez gero, gora biribilduta.

b) Sarbide baldintza egiaztatuz gero eta zenbakizko kalifikazioko batez besteko notaren ziurtagiririk aurkeztu ezean, irizpide honen balorazioa "lau" zenbakizko kalifikazioarekin eginen da.

2. atala.–Lanbide Heziketako erdi mailako zikloak: epe arruntetik kanpoko onarpen prozesua

54. artikulua. Lanbide Heziketako erdi mailako zikloetako ikaspostu hutsak esleitzeko prozeduran (IHEP) sartzeko baldintzak.

1. Lanbide Heziketako erdi mailako heziketa zikloetan sartzeko baldintzak foru agindu honen 50. artikuluan ezarritakoak dira.

2. Lanbide Heziketako erdi mailako zikloetako (ikasturtea hasi aurreko eskaera aldia) ikaspostu hutsak esleitzeko prozeduran (IHEP) parte hartzen ahalko dute foru agindu honen 36. artikuluan ezarritako kasuetako batean dauden pertsonek.

55. artikulua. Lanbide Heziketako erdi mailako zikloetako IHEPn onartzeko irizpideak. Lanbide Heziketako erdi mailako zikloetako sarbide nota.

1. Lanbide Heziketako erdi mailako zikloetako ikaspostu hutsak esleitzeko prozeduran lehentasun irizpide hauei jarraikiz ezarriko da lehentasunen zerrenda:

a) Lehenengoa: Derrigorrezko Bigarren Hezkuntzako graduatu titulua edo Oinarrizko Teknikari titulua edo baliokidea izena emateko eskaeraren helburu den ikasturtearen aurreko ikasturtean lortu dutenak.

b) Bigarrena: Derrigorrezko Bigarren Hezkuntzako graduatu titulua edo oinarrizko teknikari titulua edo baliokidea lortu dutenak azkenaren aurreko bi ikasturteetan; eta erdi mailako zikloetan sartzeko proba bat edo erdi mailako zikloetan sartzeko ikastaro bat gainditu dutenak.

c) Hirugarrena: Derrigorrezko Bigarren Hezkuntzako graduatu titulua edo Oinarrizko Teknikari titulua edo baliokidea lortu dutenak aurreko bi ataletan aipatutako hiru ikasturte horiek baino lehenagoko beste ikasturteren batean; eta orobat, goi mailako zikloetan sartzeko proba bat edo goi mailako zikloetan sartzeko ikastaro bat gainditu dutenak; eta halaber, erdi mailako heziketa zikloan sartuta dagoen Lanbide Ziurtagiri bat dutenak eta erdi mailako zikloetan sartzeko beste eskakizunik edo erdi mailako zikloetan sartzeko baliokidetzat jotzen den beste eskakizunik betetzen ez dutenak.

d) Laugarrena: teknikari titulua, Batxilergo titulua edo horien baliokidea den tituluren bat duten pertsonak, edo izena emateko eskaera egiten den ikasturtean titulu hori lortzeko moduan daudenak: eta orobat, unibertsitatean sartzeko 25 urtetik gorakoentzako proba bat gainditu dutenak.

e) Bosgarrena: goi mailako teknikari titulua, Unibertsitateko graduatu titulua edo aipatutakoen baliokidea den titulu bat duten pertsonak, edo inskripzio eskaera egiten den ikasturtean titulu horietakoren bat lortzeko moduan daudenak.

2. Honen aurreko apartatuan ezarritako irizpideak aplikatuta sortzen den talde bakoitza irizpide hauei jarraikiz ordenatuko da:

a) Lehenengoa: inskripzioaren eskaera epe arruntean aurkeztu zutenak.

b) Bigarrena: inskripzioaren eskaera epe arruntean aurkeztu ez zutenak.

3. Aurreko apartatuetan adierazitako irizpideak aplikatuta ateratzen den azpitalde bakoitza irizpide hauei jarraikiz ordenatuko da:

a) Lehena: erdi mailan sartzeko notaren arabera, handienetik txikienera. Nota hori aterako da ikasketa espedientetik, ikasketa ziurtagiritik edo sarbide probatik, kasuan kasu, foru agindu honen 53. artikuluko apartatuen arabera.

Sarbideko kalifikazioa espedientetik edo ziurtagiritik ateratzeko moduan ez dauden pertsonak beren azpitaldeko azken tokian jarriko dira, eta "lau" izanen dute sarbideko kalifikaziotzat.

b) Bigarrena: berdinketa izanez gero, ikasleak ikasketa akademikoetan onartzeko eskumena duen Hezkuntza Departamentuko organoak dagokion ikasturterako egindako zozketa publikoaren emaitza aplikatuz ebatziko da.

4. Onarpen prozesu arrunteko onarpen irizpideen egiaztapena eta balorazioa egiteko, foru agindu honen 52. eta 53. artikuluetan xedatutakoa beteko da.

5. Lanbide Heziketako erdi mailako heziketa zikloetan sartzeko nota foru agindu honen 53. artikuluan ezarritakoaren arabera zehaztuko da.

56. artikulua. Lanbide Heziketako erdi mailako zikloetako ikaspostu libreen esleipenean sartzeko baldintzak.

1. Lanbide Heziketako erdi mailako heziketa zikloetan sartzeko baldintzak foru agindu honen 50. artikuluan ezarritakoak dira.

2. Lanbide Heziketako erdi mailako zikloetako (ikasturtea hasi aurreko eskaera aldia) ikaspostu libreen esleipenean (ILE) parte hartzen ahalko dute foru agindu honen 37. artikuluan ezarritako kasuetako batean dauden pertsonek.

57. artikulua. Lanbide Heziketako erdi mailako zikloetako ILEn onartzeko irizpideak.

1. Ikaspostu libreak esleitzeko zerrenda bakoitzean, erdi mailako heziketa zikloetan sartzea eskatzen duten, eta sarbideko baldintzak betetzen dituzten, ikasleen lehentasunen hurrenkera lehentasun irizpide hauek kontuan hartuta ezarriko da:

a) Lehenengoa: onarpen prozesu arruntean aukera hori eskatu baina ikasposturik lortu ez duten ikasleak, eta onarpen prozesu arrunta amaitu ondoren itxaron zerrendako postu aktibo batean daudenak (ez da baztertua izan, ez dio uko egin lortutako ikaspostuari eta ez du baliogabetu izena emateko eskaera).

b) Bigarrena: ikaspostu hutsak esleitzeko prozeduran aukera eskatu baina ikasposturik lortu ez duten ikasleak, ikaspostu hutsak esleitzeko prozedura amaitu ondoren itxaron zerrendako postu aktibo batean daudenak. (ez da baztertua izan, ez dio uko egin lortutako ikaspostuari eta ez du baliogabetu izena emateko eskaera).

c) Hirugarrena: onarpen prozesu arruntean parte hartu baina, prozesu hori amaituta, postu aktibo batean ez daudenak itxaron zerrendan (dela ILEn eskatzen den ikaspostua beren aukeren artean markatu ez zutelako, dela hura markatu bai baina baztertuak izan zirelako, eskaera bertan behera utzi zutelako edo lortutako ikaspostuari uko egin ziotelako); ikaspostu hutsak esleitzeko prozeduran parte hartu arren, ikaspostu aktibo batean ez daudenak, prozedura hori amaitzean (dela ILEn eskatzen den ikaspostua beren aukeren artean markatu ez zutelako, dela hura markatu bai baina baztertuak izan zirelako, eskaera bertan behera utzi zutelako edo lortutako ikaspostuari uko egin ziotelako); eta orobat, parte hartu ez dutenak, ez onarpen prozedura arruntean, ez ikaspostu hutsak esleitzeko prozeduran ere.

2. Honen aurreko apartatuan ezarritako irizpideak aplikatuta sortzen den talde bakoitza irizpide hauei jarraikiz ordenatuko da:

a) Honen aurreko apartatuan adierazitako lehen irizpidea aplikatuta sortzen den taldea: ikaspostua esleituko da onarpen prozesu arrunteko azken zerrendako itxaron zerrendako lehentasunen arabera.

b) Aurreko apartatuan ezarritako bigarren irizpidea aplikatuta sortzen den taldea: ikaspostua esleitzeko, ikaspostu hutsak esleitzeko prozeduraren azken zerrendako itxaron zerrendako lehentasun ordena hartuko da kontuan.

c) Aurreko apartatuan ezarritako hirugarren irizpidea aplikatuta sortzen den taldea ondoko irizpide hauei jarraikiz ordenatuko da:

–Lehenengoa: izena ematearen helburu den ikasturtea hasiko den urtean 16, 17 edo 18 urte betetzen dituzten ikasleak.

–Bigarrena: izena eman nahi den ikasturtea hasten den urtean 19, 20 edo 21 urte betetzen dituzten ikasleak.

–Hirugarrena: izena eman nahi den ikasturtea hasteko urtean 22 urte edo gehiago betetzen dituzten ikasleak.

–Hiru azpitalde horietan berdinketarik izanez gero, dagokion ikasturterako Hezkuntza Departamentuan irakaskuntza akademikoetan ikasleak onartzeko eskumena duen organoak eginen duen zozketa publikoaren emaitza aplikatuz ebatziko da.

IV. KAPITULUA.–Onarpen prozesua Arte Plastikoetako eta Diseinuko lanbide ikasketetako erdi mailako heziketa zikloetako lehen kurtsoan

1. atala.–Onarpen prozesu arrunta Arte Plastikoetako eta Diseinuko erdi mailako zikloetan

58. artikulua. Arte Plastikoetako eta Diseinuko erdi mailako zikloetan sartzeko baldintzak.

1. Arte Plastikoetako eta Diseinuko lanbide ikasketetako erdi mailako heziketa zikloetan sartzeko, baldintza hauek bete beharko dira aldi berean:

a) Honako titulu akademiko hauetakoren baten jabe izatea:

–Derrigorrezko Bigarren Hezkuntzako graduatu titulua.

–Batxilergo titulua.

–Arte Plastikoetako eta Diseinuko teknikari titulua. Lanbide Heziketako teknikari titulua.

–Arte Plastikoetako eta Diseinuko goi mailako teknikari titulua. Lanbide Heziketako goi mailako teknikari titulua.

–Unibertsitateko titulua.

–Gainditua izatea ondorio akademikoetarako aurreko horietako baten baliokide diren beste ikasketa batzuk.

–Erdi mailako zikloetan sartzeko ikastaro bat gainditua izatea.

–Erdi mailako heziketa zikloetara sartzeko proba bat gainditua izatea.

–Arte Plastikoetako eta Diseinuko lanbide ikasketetako goi mailako heziketa zikloetan sartzeko bete behar diren baldintzetako bat betetzea.

b) Arte Plastikoetako eta Diseinuko lanbide ikasketetako erdi mailako heziketa zikloetan sartzeko berariazko proba, Gaitasun Artistikoaren Proba, gainditu izana.

2. Sarbidea lortzen bada sarbideko probaren bidez edo sarbideko ikastaroaren bidez, eskatuko da gutxienez 17 urte izatea, proba egiten den urtean beteak, edo sarbide ikastaroa bukatzen den urtean, eta ez betetzea beste baldintzarik, Arte Plastikoetako eta Diseinuko lanbide ikasketetako erdi mailako heziketa zikloetan sartzeko behar direnetatik.

3. Erdi mailako Gaitasun Artistikoaren Proba gainditu izana egiaztatu beharretik salbuetsita geratuko dira honako hauek:

a) Titulu edo ziurtagiri hauetako bat duten ikasleak:

–Arte Plastikoetako eta Diseinuko Teknikari titulua.

–Arte Plastikoetako eta Diseinuko Goi Mailako Teknikari titulua.

–Arteen modalitateko Batxilergo titulua.

–Goi mailako ikasketa artistikoen edo unibertsitate-ikasketen titulu ofiziala, artegintzaren diziplina hauetako batean: arte plastikoak, diseinua, kultura ondasunen kontserbazioa eta zaharberritzea, arte ederrak edo arkitektura.

–Gainditu dituztenak uztailaren 24ko 2127/1963 Dekretuak ezarritako ikasketa planen Arte Aplikatuen eta Lanbide Artistikoen kurtso komunak; orobat, gainditu dituztenak arte ikastetxeetako esperientzien erregulazioari buruzko martxoaren 28ko 799/1984 Errege Dekretuaren babesean ezarritako izaera esperimentaleko kurtsoak, bai eta ikastetxeetan hezkuntza arloko esperimentazioa egiteko arau orokorrak ezartzen dituen maiatzaren 9ko 942/1986 Errege Dekretuan ezarritakoak ere.

b) Goi mailako Gaitasun Artistikoaren Proba gainditu dutenek.

4. Halaber, erdi mailako Gaitasun Artistikoaren Proba gainditu izana egiaztatzetik salbuetsita egonen dira gutxienez urtebeteko lan esperientzia egiaztatzen duten pertsonak, lortu nahi den erdi mailako zikloko lanbide gaitasunekin lotura zuzena duen eginkizunen batean, Nafarroako Gaitasun Artistikoaren Proba arautzen duen araudian zehazten denaren arabera.

5. Eskatzaileak, epe arruntean izena emateko eskaeran, sartzeko baldintza gisa, hezkuntza sistemaren maila akademiko handieneko titulua edo ikasketak adierazi beharko ditu, edo hezkuntza maila handieneko ikasketetan inskribatzeko bidea ematen duen ikastaroa edo sarbide proba. Hala ez bada, inskripzio eskaera ofizioz baliogabetzen ahalko da edo lortutako ikaspostua galtzen ahalko da.

59. artikulua. Onarpen irizpideak Arte Plastikoetako eta Diseinuko erdi mailako zikloetako onarpen prozesu arruntean.

1. Arte Plastikoetako eta Diseinuko erdi mailako zikloetako onarpen prozesu arruntaren lehen fasean, maiatzaren 4ko 596/2007 Errege Dekretuaren 18. artikuluan ezarritakoa garatuz, foru agindu honen 58. artikuluan adierazitako sarbide baldintzak betetzen dituzten ikasleak hiru sarbide taldetan bildu behar dira, dagokien ikaspostua erreserbako kuotarekin, irizpide hauei jarraikiz:

a) 1. sarbide taldea: Derrigorrezko Bigarren Hezkuntzako graduatu titulua edo ondorio akademikoetarako baliokidea dena duten ikasleak, eta erdi mailako Gaitasun Artistikoaren Probaren ziurtagiria dutenak edo horretatik salbuetsita daudenak. Ikaspostuen %75 eta %85 bitartean 1. sarbide talde honetako ikasleentzat erreserbatuko da.

b) 2. sarbide taldea: erdi mailako zikloetan sartzeko ikastaro bat edo erdi mailako zikloetan sartzeko proba bat gainditu duten pertsonak, erdi mailako Gaitasun Artistikoaren Probaren ziurtagiria dutenak edo horretatik salbuetsita daudenak. Lanpostuen %10 eta %20 bitartean 2. sarbide talde honetako pertsonentzat erreserbatuko da.

c) 3. sarbide taldea: goi mailako teknikari titulua, unibertsitateko graduatu titulua edo ondorio akademikoetarako baliokidea den tituluren bat duten ikasleak, eta erdi mailako Gaitasun Artistikoaren Probaren ziurtagiria dutenak edo horretatik salbuetsita daudenak. Lanpostuen %5 eta %10 bitartean 3. sarbide talde honetako pertsonentzat gordeko dira.

2. Foru agindu honen 4.5 atalean aipatzen den urteko ebazpenean zehaztuko da ikaspostu erreserbatuen kopurua, aurreko atalean adierazitako hiru sarrera taldeetako bakoitzerako.

3. Foru agindu honen 58. artikuluan Arte Plastikoetako eta Diseinuko lanbide ikasketetako erdi mailako zikloetan sartzeko ezarritako baldintzak ondoko irizpide hauen arabera eratuko diren hiru sarbide taldeetan kokatuko dira:

a) 1. sarbide taldean parte hartuko dute soilik Derrigorrezko Bigarren Hezkuntzako graduatu titulua edo baliokidea duten pertsonek, eta horrez gain, erdi mailako Gaitasun Artistikoaren Proba gainditu izanaren ziurtagiria (proba horretatik salbuetsita ez badaude), ez baldin badute derrigorrezko bigarren hezkuntzaren ondoko edo goi mailako hezkuntzako beste titulu akademikorik edo baliokiderik.

b) 2. sarbide taldean, soilik parte hartuko dute gainditu dutenak erdi mailako zikloetan sartzeko ikastaro bat, goi mailako zikloetan sartzeko ikastaro bat, erdi mailako zikloetan sartzeko proba bat, goi mailako zikloetan sartzeko proba bat edo 25 urtetik gorakoentzako unibertsitatera sartzeko proba bat; horrez gain, Gaitasun Artistikoaren erdi mailako proba gainditu izanaren ziurtagiria izan behar dute (hartatik salbuetsita ez badaude), Arte Plastikoetako eta Diseinuko lanbide ikasketetako erdi mailako zikloetan sartzeko beste baldintzarik bete gabe.

c) 3. sarbide taldean, honako titulu hauetakoren bat duten pertsonek bakarrik parte hartuko dute: teknikari titulua, goi mailako teknikari titulua, Batxilergo titulua, unibertsitateko graduatu titulua edo aurrekoen baliokidea, eta, horrez gain, Gaitasun Artistikoaren erdi mailako proba gainditu izanaren ziurtagiria (ez badaude proba horretatik salbuetsita).

4. Sarbide talde bakoitzarentzat, lehentasun irizpide hauei jarraikiz ezarriko da lehentasunen zerrenda onarpen prozesu arruntaren lehen fasean, Arte Plastikoetako eta Diseinuko lanbide ikasketetako erdi mailako heziketa zikloetan sartzeko eskatzen duten ikasleentzat, baldin eta sartzeko baldintzak betetzen badituzte, barne dela erdi mailako gaitasun artistikoko proba bat gainditzea, edo frogatzea proba horretatik salbuetsita daudela:

a) 1. sarbide taldea:

–Lehenengoa: Derrigorrezko Bigarren Hezkuntzan graduatu titulua edo horren baliokidea izena emateko eskaeraren helburu den ikasturtearen aurreko 3 ikasturteetan lortu duten pertsonak.

Sarbideko azpitalde honen hurrenkera ondoko irizpideen arabera antolatuko da: lehenik, titulazioa izena emateko eskaeraren helburu den ikasturtearen aurreko ikasturtean lortu dutenak jarriko dira; bigarrenik, titulazioa horren aurreko bi ikasturteetan lortu dutenak.

–Bigarrena: Derrigorrezko Bigarren Hezkuntzan graduatu titulua edo baliokidea 1. sarbide taldeko lehen irizpidean aipatutako hiru ikasturteak baino lehenagoko beste ikasturteren batean lortu duten pertsonak.

b) 2. sarbide taldea:

–Lehena: erdi mailako zikloetan sartzeko proba edo erdi mailako zikloetan ikastaro bat gainditurik dutenak.

–Bigarrena: goi mailako zikloetan sartzeko proba bat edo goi mailako zikloetan sartzeko ikastaro bat gainditu dutenak.

–Hirugarrena: 25 urtetik gorakoentzako unibertsitateko sarbide proba gainditua dutenak.

c) 3. sarbide taldea:

–Lehenengoa: teknikari titulua edo Batxilergo titulua duten pertsonak, edo aipatutakoen titulu baliokideak, edo inskripzio eskaera egiten den ikasturtean titulu horietako bat lortzeko moduan daudenak.

–Bigarrena: ondoko titulu hauetako bat duten pertsonak, edo inskripzio eskaera egiten den ikasturtean hura lortzeko moduan daudenak: Goi mailako teknikari titulua, unibertsitate irakaskuntzetako titulua.

5. Aurreko apartatuan adierazitako irizpideak aplikatuta ateratzen den azpitalde bakoitza irizpide hauei jarraikiz ordenatuko da:

a) Lehena: erdi mailan sartzeko notaren arabera, handienetik txikienera. Nota hori aterako da ikasketa espedientetik, ikasketa ziurtagiritik edo sarbide probatik, kasuan kasu, foru agindu honen 61. artikuluko apartatuen arabera.

Sarbide nota espedientetik edo ziurtagiritik ateratzeko moduan ez dauden pertsonak beren azpitaldeko azken tokian jarriko dira, eta "lau" izanen dute sarbideko kalifikaziotzat.

b) Bigarrena: berdinketa izanez gero, ikasleak ikasketa akademikoetan onartzeko eskumena duen Hezkuntza Departamentuko organoak dagokion ikasturterako egindako zozketa publikoaren emaitza aplikatuz ebatziko da.

6. Artikulu honen 1. apartatuan ezarritako 1., 2. eta 3. sarbide taldeei dagozkien onarpen prozesu arrunteko lehenengo faseko behin betiko zerrendetan ez esleipenik ez matrikulaziorik izan ez duten ikaspostuak bateratu eginen dira, eta onarpen prozesu arrunteko bigarren fasean esleituko dira, sarbide talde bakar batean.

7. Onarpen prozesu arruntaren bigarren fasean, sarbide talde bakarreko ikaspostuak esleitzeko lehentasunen zerrenda irizpide hauei jarraikiz ezarriko da:

a) Lehenengoa: Derrigorrezko Bigarren Hezkuntzan graduatu titulua edo baliokidea lortu dutenak izena emateko eskaeraren helburu den ikasturtearen aurreko ikasturtean.

b) Bigarrena: Derrigorrezko Bigarren Hezkuntzako graduatu titulua edo baliokidea arestian esandakoaren aurreko bi ikasturteetan lortu dutenak; eta erdi mailako zikloetan sartzeko proba bat edo erdi mailako zikloetan sartzeko ikastaro bat gainditu dutenak.

c) Hirugarrena: Derrigorrezko Bigarren Hezkuntzan Graduatu titulua edo horren baliokidea lortu dutenak lehen fasean 1. sarbide taldearen lehen irizpidean aipatutako hiru ikasturteak baino lehenagoko beste ikasturteren batean; eta orobat, goi mailako zikloetan sartzeko proba bat edo goi mailako zikloetan sartzeko ikastaro bat gainditu dutenak.

d) Laugarrena: titulu hauetakoren bat dutenak edo izena emateko eskaera egiten den ikasturtean titulu hori izateko moduan daudenak: teknikari titulua, batxiler titulua edo horien baliokide den tituluren bat; eta 25 urtetik gorakoentzako unibertsitatera sartzeko proba bat gainditu dutenak ere bai.

e) Bosgarrena: titulu hauetakoren bat dutenak edo izena emateko eskaera egiten den ikasturtean titulu hori izateko moduan daudenak: goi mailako teknikari titulua, unibertsitate irakaskuntzako titulua edo horien baliokide den tituluren bat.

8. Aurreko apartatuan adierazitako irizpideak aplikatuta ateratzen den azpitalde bakoitza irizpide hauei jarraikiz ordenatuko da:

a) Lehena: erdi mailan sartzeko notaren arabera, handienetik txikienera. Nota hori aterako da ikasketa espedientetik, ikasketa ziurtagiritik edo sarbide probatik, kasuan kasu, foru agindu honen 61. artikuluko apartatuen arabera.

Sarbideko kalifikazioa espedientetik edo ziurtagiritik ateratzeko moduan ez dauden pertsonak beren azpitaldeko azken tokian jarriko dira, eta "lau" izanen dute sarbideko kalifikaziotzat.

b) Bigarrena: berdinketa izanez gero, ikasleak ikasketa akademikoetan onartzeko eskumena duen Hezkuntza Departamentuko organoak dagokion ikasturterako egindako zozketa publikoaren emaitza aplikatuz ebatziko da.

9. Arte Plastikoetako eta Diseinuko lanbide ikasketen erdi mailako zikloetan onartzeko prozesu arruntean onartzeko irizpideak egiaztatu eta baloratzeko, foru agindu honen 60. eta 61. artikuluetan xedatutakoari jarraituko zaio.

60. artikulua. Arte Plastikoetako eta Diseinuko erdi mailako zikloetan sartzeko baldintza gisa erabiltzen diren ziurtagiriak eta ikasketak.

1. Arte Plastikoetako eta Diseinuko lanbide ikasketetako erdi mailako heziketa zikloetan sartzeko baldintza gisa erabiltzen den titulua, ziurtagiria edo ikasketa inskripzio eskaeran adierazi beharko da.

2. Eskatzaileak, epe arruntean izena emateko eskaeran, sarbide baldintza gisa adierazi behar ditu hezkuntza sisteman maila akademiko handienekoak diren tituluak edo ikasketak, edo, halakorik ez badu, hezkuntza maila handieneko ikasketetan inskribatzeko bidea ematen duen sarbide ikastaroa edo proba. Hala ez bada, inskripzio eskaera ofizioz baliogabetzen ahalko da edo lortutako ikaspostua galtzen ahalko da.

3. Egiaztapena egiteko, onartzeko eskabidea egiten denean, eskatutako batez besteko nota jasotzen duen dokumentazio akademikoaren kopia aurkeztu beharko da. Egiaztapen hori ez da beharrezkoa izanen ikasleak Nafarroako Foru Komunitateko Hezkuntza Departamentuak baimendutako ikastetxe batean eskolatuta badaude eta datu hori EDUCA eskola kudeaketako sisteman kontsultatzen ahal bada.

Inskripzio eskaera aurkezteko epean dokumentazio hori ez badu eskura, foru agindu honen 4.5 artikuluak aipatzen duen urteko ebazpenean adierazitako egunetan aurkeztu beharko da.

4. Gaitasun Artistikoaren proba gainditu izana frogatzeko, inskripzio eskaera egiten den unean proba hori gainditu izanaren ziurtagiriaren kopia aurkeztu beharko da. Inskripzio eskaera aurkezteko epean dokumentazio hori ez badu eskura ikasleak, foru agindu honen 4.5 artikuluak aipatzen duen urteko ebazpenean adierazitako egunetan aurkeztu beharko da.

61. artikulua. Sarbide nota Arte Plastikoetako eta Diseinuko erdi mailako zikloetan.

1. Onarpen talde eta azpitalde bakoitzean ikasleek duten lehentasun hurrenkera ezartzeko, Arte Plastikoetako eta Diseinuko lanbide ikasketetako erdi mailako zikloetan sartzeko nota bat ezarri da. Nota hori ateratzen da ikasleen ikasketa espedientean oinarrituta, artikulu honetan zehaztutakoaren arabera.

2. Sarbide nota bi dezimalekin adieraziko da, ehunen hurbilenera biribilduta eta, distantziakidetasuna izanez gero, gora biribilduta.

3. Foru agindu honen 4.5 artikuluak aipatzen duen urteko ebazpenean zehaztuko dira erdi mailako zikloetan sartzeko notaren ziurtagiria aurkezteko modu eta epeei buruzko jarraibideak.

4. Sarbideko baldintza egiaztatuz gero eta erdi mailako zikloetan zenbakizko sarbideko notaren ziurtagiria aurkeztu ezean, irizpide honen balorazioa "lau" zenbakizko kalifikazioarekin eginen da.

5. Derrigorrezko Bigarren Hezkuntzako graduatuaren titulua lortu duten ikasleen sarbideko nota kalkulatzea eta egiaztatzea foru agindu honen 53. artikuluan erdi mailako zikloetan sartzeko notari buruz xedatutakoaren arabera eginen da, kasu hauetan: ikaspostua atzerriko hezkuntza sistemetatik etorrita eskatu duten pertsonak; erdi mailako sarbide ikastaro bat edo erdi mailako sarbide proba bat gainditu duten pertsonak; eta aipatutakoa baino goragoko ikasketa maila duten pertsonak.

6. Erdi mailako Gaitasun Artistikoaren Proba gainditu izana proba hau arautzen duen araudiak zehazten duenaren arabera kalifikatuko da.

2. atala.–Arte Plastikoetako eta Diseinuko erdi mailako zikloak: epe arruntetik kanpoko onarpen prozesua

62. artikulua. Arte Plastikoetako eta Diseinuko erdi mailako zikloetako ikaspostu hutsak esleitzeko prozeduran (IHEP) sartzeko baldintzak.

1. Arte Plastikoetako eta Diseinuko erdi mailako heziketa zikloetan sartzeko baldintzak foru agindu honen 58. artikuluan ezarritakoak dira.

2. Arte Plastikoetako eta Diseinuko erdi mailako zikloetako (ikasturtea hasi aurreko eskaeren aldia) ikaspostu hutsak esleitzeko prozeduran (IHEP) parte hartzen ahalko dute foru agindu honen 36. artikuluan ezarritako kasuetako batean dauden pertsonek.

63. artikulua. Onarpen irizpideak Arte Plastikoetako eta Diseinuko erdi mailako zikloetako IHEPn. Sarbide nota Arte Plastikoetako eta Diseinuko erdi mailako zikloetan.

1. Ikaspostu hutsak esleitzeko prozeduran, Arte Plastikoetako eta Diseinuko erdi mailako zikloetan, lehentasun irizpide hauek kontuan hartuta ezarriko da lehentasunen zerrenda:

a) Lehenengoa: Derrigorrezko Bigarren Hezkuntzako graduatu titulua edo baliokidea izena emateko eskaeraren helburu den ikasturtearen aurreko ikasturtean lortu duten ikasleak, erdi mailako Gaitasun Artistikoaren Probaren ziurtagiria dutenak edo horretatik salbuetsita daudenak.

b) Bigarrena: erdi mailako Gaitasun Artistikoaren Probaren ziurtagiria izateaz gain edo horretatik salbuetsita egoteaz gain, Derrigorrezko Bigarren Hezkuntzako graduatu titulua edo baliokidea lortu dutenak lehen aipatutako ikasturtearen aurreko bi ikasturteetan; eta erdi mailako zikloetan sartzeko proba bat edo erdi mailako zikloetan sartzeko ikastaro bat gainditu dutenak ere bai.

c) Hirugarrena: erdi mailako Gaitasun Artistikoaren Probaren ziurtagiria izateaz gain, edo horretatik salbuetsita egoteaz gain, Derrigorrezko Bigarren Hezkuntzako graduatu titulua edo baliokidea lortu dutenak aurreko bi apartatuetan aipatutako hiru ikasturteen aurreko beste ikasturteren batean; eta goi mailako zikloetan sartzeko proba bat edo goi mailako zikloetan sartzeko ikastaro bat gainditu dutenak.

d) Laugarrena: titulu hauetakoren bat dutenak edo izena emateko eskaera egiten den ikasturtean lortzeko moduan daudenak: teknikari titulua, Batxilergo titulua edo horiek baliokideak; 25 urtetik gorakoentzako unibertsitatera sartzeko proba bat gainditu dutenak eta, gainera, erdi mailako Gaitasun Artistikoaren Probaren ziurtagiria dutenak edo proba horretatik salbuetsita daudenak.

e) Bosgarrena: titulu hauetakoren bat dutenak edo izena emateko eskaera egiten den ikasturtean titulu hori izateko moduan daudenak: goi mailako teknikari titulua, unibertsitateko titulua edo baliokideak, eta, gainera, Gaitasun Artistikoaren erdi mailako probaren ziurtagiria dutenak edo proba horretatik salbuetsita daudenak.

2. Honen aurreko apartatuan ezarritako irizpideak aplikatuta sortzen den talde bakoitza irizpide hauei jarraikiz ordenatuko da:

a) Lehenengoa: inskripzioaren eskaera epe arruntean aurkeztu zutenak.

b) Bigarrena: inskripzioaren eskaera epe arruntean aurkeztu ez zutenak.

3. Aurreko apartatuetan adierazitako irizpideak aplikatuta ateratzen den azpitalde bakoitza irizpide hauei jarraikiz ordenatuko da:

a) Lehena: erdi mailan sartzeko notaren arabera, handienetik txikienera. Nota hori aterako da ikasketa espedientetik, ikasketa ziurtagiritik edo sarbide probatik, kasuan kasu, foru agindu honen 61. artikuluko apartatuen arabera.

Sarbideko kalifikazioa espedientetik edo ziurtagiritik ateratzeko moduan ez dauden pertsonak beren azpitaldeko azken tokian jarriko dira, eta "lau" izanen dute sarbideko kalifikaziotzat.

b) Bigarrena: berdinketa izanez gero, ikasleak ikasketa akademikoetan onartzeko eskumena duen Hezkuntza Departamentuko organoak dagokion ikasturterako egindako zozketa publikoaren emaitza aplikatuz ebatziko da.

4. Onarpen prozesu arrunteko onarpen irizpideen egiaztapena eta balorazioa egiteko, foru agindu honen 60. eta 61. artikuluetan xedatutakoa beteko da.

5. Erdi mailako heziketa zikloetako sarbide nota foru agindu honen 61. artikuluan ezarritakoari jarraikiz zehaztuko da.

64. artikulua. Sarbide baldintzak Arte Plastikoetako eta Diseinuko erdi mailako zikloetako ikaspostu libreen esleipenean (ILE).

1. Arte Plastikoetako eta Diseinuko erdi mailako heziketa zikloetan sartzeko baldintzak foru agindu honen 58. artikuluan ezarritakoak dira.

2. Arte Plastikoetako eta Diseinuko erdi mailako zikloetako (ikasturtea hasi ondoko eskaeren aldia) ikaspostu libreen esleipenean (ILE) parte hartzen ahalko dute foru agindu honen 37. artikuluan ezarritako kasuetako batean dauden pertsonek.

65. artikulua. Onarpen irizpideak Arte Plastikoetako eta Diseinuko erdi mailako zikloetako ILEn.

1. Ikaspostu libreen esleipenaren zerrenda bakoitzean, lehentasun irizpide hauek kontuan hartuta ezarriko da Arte Plastikoetako eta Diseinuko erdi mailako heziketa zikloetan sartzeko eskatzen duten eta sarbideko baldintzak betetzen dituztela frogatzen duten ikasleen zerrenda:

a) Lehenengoa: onarpen prozesu arruntean aukera hori eskatu baina ikasposturik lortu ez duten ikasleak, eta onarpen prozesu arrunta amaitu ondoren itxaron zerrendako postu aktibo batean daudenak (ez da baztertua izan, ez dio uko egin lortutako ikaspostuari eta ez du baliogabetu izena emateko eskaera).

b) Bigarrena: ikaspostu hutsak esleitzeko prozeduran aukera eskatu baina ikasposturik lortu ez duten ikasleak, ikaspostu hutsak esleitzeko prozedura amaitu ondoren itxaron zerrendako postu aktibo batean daudenak (ez da baztertua izan, ez dio uko egin lortutako ikaspostuari eta ez du baliogabetu izena emateko eskaera).

c) Hirugarrena: onarpen prozesu arruntean parte hartu baina, prozesu hori amaituta, postu aktibo batean ez daudenak itxaron zerrendan (dela ILEn eskatzen den ikaspostua beren aukeren artean markatu ez zutelako, dela hura markatu bai baina baztertuak izan zirelako, eskaera bertan behera utzi zutelako edo lortutako ikaspostuari uko egin ziotelako); ikaspostu hutsak esleitzeko prozeduran parte hartu arren, ikaspostu aktibo batean ez daudenak, prozedura hori amaitzean (dela ILEn eskatzen den ikaspostua beren aukeren artean markatu ez zutelako, dela hura markatu bai baina baztertuak izan zirelako, eskaera bertan behera utzi zutelako edo lortutako ikaspostuari uko egin ziotelako); eta orobat, parte hartu ez dutenak, ez onarpen prozedura arruntean, ez ikaspostu hutsak esleitzeko prozeduran ere.

2. Honen aurreko apartatuan ezarritako irizpideak aplikatuta sortzen den talde bakoitza irizpide hauei jarraikiz ordenatuko da:

a) Honen aurreko apartatuan adierazitako lehen irizpidea aplikatuta sortzen den taldea: ikaspostua esleituko da onarpen prozesu arrunteko azken zerrendako itxaron zerrendako lehentasunen arabera.

b) Aurreko apartatuan ezarritako bigarren irizpidea aplikatuta sortzen den taldea: ikaspostua esleitzeko, ikaspostu hutsak esleitzeko prozeduraren azken zerrendako itxaron zerrendako lehentasun ordena hartuko da kontuan.

c) Aurreko apartatuan ezarritako hirugarren irizpidea aplikatuta sortzen den taldea ondoko irizpide hauei jarraikiz ordenatuko da:

–Lehenengoa: izena ematearen helburu den ikasturtea hasiko den urtean 16, 17 edo 18 urte betetzen dituzten ikasleak.

–Bigarrena: izena emateko eskaeraren helburu den ikasturtea hasten den urtean 19, 20 edo 21 urte betetzen dituzten ikasleak.

–Hirugarrena: izena emateko eskaeraren helburu den ikasturtea hasteko urtean 22 urte edo gehiago betetzen dituzten ikasleak.

–Hiru azpitalde horietan berdinketarik izanez gero, dagokion ikasturterako Hezkuntza Departamentuan irakaskuntza akademikoetan ikasleak onartzeko eskumena duen organoak eginen duen zozketa publikoaren emaitza aplikatuz ebatziko da.

V. KAPITULUA.–Onarpen prozesua goi mailako zikloei dagozkien Lanbide Heziketaren Sistemako D graduko lehen kurtsoan

1. atala.–Onarpen prozesu arrunta Lanbide Heziketako goi mailako zikloetan

66. artikulua. Sarbide baldintzak Lanbide Heziketako goi mailako zikloetan.

1. Lanbide Heziketako goi mailako heziketa zikloetan sartzeko, baldintza hauetako bat bete beharko da:

a) Lanbide Heziketako teknikari titulua edo Arte Plastikoetako eta Diseinuko teknikari titulua izatea.

b) Batxilergo titulua izatea.

c) Goi mailako zikloetan sartzeko ikastaro bat gainditu izana (prestakuntza ikastaro espezifikoa eta doakoa, hezkuntza administrazioak berariaz baimendutako ikastetxeetan goi mailako heziketa zikloetan sartzeko).

d) Goi mailako zikloetara sartzeko proba gainditzea.

e) Goi mailako heziketa zikloko C graduko (lanbide ziurtagiria) prestakuntza eskaintza bat gainditu izana.

f) Lanbide Heziketako goi mailako teknikari titulua edo unibertsitate gradukoa izatea.

2. Sarbidea lortzen bada arestiko apartatu horretako c), d) eta e) letren babesean, horrez gain, gutxienez 19 urte izatea eskatuko da, proba egiten den urtean beteak, edo sarbide ikastaroa amaitzen den urtean, edo Lanbide Ziurtagiria lortzen den urtean, eta ez izatea goi mailako heziketa zikloetan sartzeko beste baldintzarik.

3. Artikulu honetako lehen paragrafoan aipatutako baldintzez gain, baliokidetzat jotzen da ondoren azaltzen diren baldintza hauetako bat betetzea, Lanbide Heziketako goi mailako zikloetako sarbidearen ondorioetarako, uztailaren 18ko 659/2023 Errege Dekretuaren seigarren xedapen gehigarrian ezarritakoaren arabera:

a) Hezkuntza Sistemaren Antolamendu Orokorrerako urriaren 3ko 1/1990 Lege Organikoak araututako Batxilergo titulua izatea.

b) Batxilergo Bateratu Balioaniztunaren titulua izatea, edo titulu hori lortzeko irakasgai guztiak beteta izatea.

c) Batxilergo Esperimentaleko edozein modalitatetako bigarren kurtsoa gainditua izatea.

d) Unibertsitatera Bideratzeko Ikasturtea edo unibertsitate aurrekoa gainditua izatea.

e) Teknikari espezialista titulua, goi mailako teknikari titulua edo ondorio akademikoetarako horien baliokidea den beste titulu bat izatea.

f) Unibertsitate titulu bat edo horren baliokide bat izatea.

g) Gaindituak izatea ondorio akademikoetarako aurreko horietako baten baliokide diren beste ikasketa batzuk edo prestakuntza ikastaro batzuk.

4. Eskatzaileak, epe arruntean izena emateko eskabidean, sartzeko baldintza gisa, hezkuntza sistemako maila akademiko handieneko titulua edo ikasketak adierazi beharko ditu, edo, halakorik ez badu, hezkuntza maila handieneko ikasketetan inskribatzeko bidea ematen duen ikastaroa edo sarbide proba. Hala ez bada, inskripzio eskaera ofizioz baliogabetzen ahalko da edo lortutako ikaspostua galtzen ahalko da.

67. artikulua. Onarpen irizpideak Lanbide Heziketako goi mailako zikloetako onarpen prozesu arruntean.

1. Onarpen prozesu arruntaren lehen fasean, foru agindu honen 66. artikuluan adierazitako sarbide baldintzak betetzen dituzten ikasleak lau sarbide taldetan bilduko dira, uztailaren 18ko 659/2023 Errege Dekretuaren 115. artikuluan ezarritakoarekin bat etorriz, dagokien ikaspostu erreserbatuen kuotarekin, irizpide hauei jarraikiz:

a) 1. sarbide taldea: Lanbide Heziketako edo Arte Plastikoetako eta Diseinuko teknikari titulua edo ondorio akademikoetarako baliokidea den titulu bat, edo Batxilergo titulua, edo ondorio akademikoetarako baliokideak diren tituluak dituzten ikasleak. Ikaspostuen %75 eta %85  bitartean 1. sarbide talde honetako ikasleentzat erreserbatuko da.

1. sarbide taldeko plazen kupoa banatuko da teknikari titulua duten ikasleen (1A sarbide taldea) eta Batxilergoko titulua duten ikasleen artean (1B sarbide taldea), eta banaketa horretan, talde bati emandako portzentajea ez da izanen 1. sarbide talde horri esleitutako ikaspostu guztien %45 baino txikiagoa.

b) 2. sarbide taldea: goi mailako zikloetan sartzeko ikastaro bat edo goi mailako zikloetan sartzeko proba bat gainditu duten pertsonak. Ikaspostuen %10 eta %20 bitartean 2. sarbide talde honetako pertsonentzat erreserbatuko da.

c) 3. sarbide taldea: goi mailako teknikari titulua, unibertsitateko graduatu titulua edo ondorio akademikoetarako horietako baten baliokide diren ikasketak dituzten pertsonak. Ikaspostuen %10 arte 3. sarbide talde honetako pertsonentzat erreserbatuko da.

d) 4. sarbide taldea: inskripzioaren helburu den goi mailako heziketa zikloan C gradu bat edo gehiago gainditu dituzten pertsonak. Eskaintzen diren plazen %10 4. talde honetako pertsonentzat izanen dira. Ikaspostu horiek ikaspostu eskaintzaren konputuan sartzen dira, matrikulazioaren helburu diren lanbide moduluen banaketaren ondorioetarako soilik, baina ez dira sartzen eskainitako ikaspostu kopuru osoaren konputuan.

2. Honen aurreko apartatuan sarbideko lau taldeetako bakoitzarentzat ezarritako ikaspostu erreserbatuen kopurua zehaztuko da foru agindu honen 4.5 artikuluan aipatzen den urteko ebazpenean.

3. Goi mailako zikloetan sartzeko baldintzak eta goi mailako zikloetan sartzeko baliokidetzat jotzen diren baldintzak lau sarbide taldeetan kokatuko dira, ondoren ezartzen denaren arabera:

a) 1. sarbide taldean parte hartuko dute soilik, Lanbide Heziketako teknikari titulua, Arte Plastikoetako eta Diseinuko teknikari titulua edo Batxilergo titulua edo ondorio akademikoetarako baliokidea den beste tituluren bat duten pertsonek, maila handiagoko titulu akademikorik ez badute.

b) 2. sarbide taldean parte hartuko dute goi mailako zikloetan sartzeko ikastaro bat, goi mailako zikloetan sartzeko proba bat edo 25 urtetik gorakoentzako unibertsitatera sartzeko proba bat gainditu dutenek, eta goi mailako zikloetan sartzeko baldintza den titulazio edo ikasketa akademikorik edo goi mailako zikloetan sartzeko baliokidetzat jotzen den baldintzarik ez duten pertsonek.

c) 3. sarbide taldean honako titulu hauetakoren bat duten pertsonek hartuko dute parte: Lanbide Heziketako goi mailako teknikari titulua, Lanbide Heziketako teknikari espezialista titulua, Arte Plastikoetako eta Diseinuko goi mailako teknikari titulua edo teknikari espezialista titulua, edo unibertsitate gradua, edo unibertsitateko tituluren bat, edo ondorio akademikoetarako haien baliokidea den tituluren bat.

d) 4. sarbide taldean sartuko dira soilik goi mailako heziketa zikloan sartzen den lanbide ziurtagiri bat duten pertsonek, goi mailako zikloetan sartzeko beste baldintzarik edo goi mailako zikloetan sartzeko baldintzen baliokidetzat jotzen den baldintzarik ez badute.

4. Onarpen prozesu arruntaren lehen fasean, goi mailako heziketa zikloetan sartzea eskatzen duten ikasleentzako lehentasunen zerrenda lau sarbide taldeetako bakoitzerako ezarriko da, artikulu honetako hurrengo apartatuetan ezarritako lehentasun irizpideen arabera.

5. 1A sarbide taldea. Teknikari titulua duten ikasleak.

a) Lehenengoa: Lanbide Heziketako edo Arte Plastikoetako eta Diseinuko teknikari titulua edo baliokidea izena emateko eskaeraren helburu den ikasturtearen aurreko 3 ikasturteetan lortu dutenak. Sarbideko azpitalde hau ondoko irizpideen arabera antolatuko da:

a1) Lehenengo postuan, teknikari titulua izena emateko eskaeraren helburu den ikasturtearen aurreko ikasturtean lortu dutenak jarriko dira. Azpitalde honetan kokatuko dira, halaber, Lanbide Heziketako teknikari titulua izanik, izena emateko eskaeraren helburu den ikasturtearen aurreko ikasturtean erdi mailako espezializazio ikastaro bat gainditu dutenak.

a2) Bigarren postuan, titulua aurreko ikasturte horren aurreko bi ikasturteetan lortu dutenak eta izena emateko eskaeraren helburu den ikasturtearen aurreko ikasturtean erdi mailako espezializazio ikastaroa gainditu ez dutenak jarriko dira.

b) Bigarrena: Lanbide Heziketako edo Arte Plastikoetako eta Diseinuko teknikari titulua edo baliokidea lortu dutenak, 1. sarbide taldeko lehen irizpidean aipatutako hiru ikasturteak baino lehenagoko beste ikasturte batzuetan lortu badituzte.

c) Hiru azpitalde horietako bakoitza, a1), a2) eta b), irizpide hauen arabera antolatuko dira:

–Lehena: lehentasunezko sarbidea ematen duen teknikari titulu bat dutenak.

–Bigarrena: lehentasunezko sarbiderik ematen ez duen teknikari titulu bat dutenak.

Halakoetan, inskripzioaren eskaeraren helburu den goi mailako heziketa zikloari emanen zaio lehentasuna, foru agindu honen 3. eranskinean ezarritakoari jarraikiz.

6. 1B sarbide taldea. Batxilergo titulua duten ikasleak.

a) Lehenengoa: Batxilergo titulua edo haren baliokidea inskripzio eskaeraren helburu den ikasturtearen aurreko 3 ikasturteetan lortu dutenak. Sarbideko azpitalde hau ondoko irizpideen arabera antolatuko da:

a1) Lehenik, titulua inskripzio eskaeraren helburu den ikasturtearen aurreko ikasturtean lortu dutenak jarriko dira.

a2) Bigarrenik, titulazioa horren aurreko bi ikasturteetan lortu dutenak.

b) Bigarrena: Batxilergo titulua edo baliokidea 1. sarbide taldeko lehen irizpidean aipatutako hiru ikasturteak baino lehenagoko beste ikasturte batzuetan lortu dutenak.

c) Hiru azpitalde horietako bakoitza, a1), a2) eta b), irizpide hauen arabera antolatuko dira:

–Lehenengoa: Batxilergo titulua lehentasunezko sarbidea ematen duen modalitate batean dutenak eta lehentasunezko sarbidea ematen duten Batxilergoko irakasgaiak egin dituztenak.

–Bigarrena: Batxilergo titulua lehentasunezko sarbidea ematen duen modalitate batean dutenak.

–Hirugarrena: Batxilergo titulua lehentasunik ematen ez duen modalitate batean dutenak.

Kasu horietan, lehentasunezkotzat joko da izena ematearen helburu den goi mailako heziketa zikloa, goi mailako teknikari titulua ezartzen duen eta curriculumaren oinarrizko alderdiak finkatzen dituen errege dekretuan zehaztutakoaren arabera.

d) Goi mailako heziketa zikloetako sarbidean lehentasuna ematen duten Batxilergoko irakasgaien eta Batxilergoko modalitateen zerrendak foru agindu honen 4.5 artikuluan aipatzen den urteko ebazpenean agertuko dira.

7. 2. sarrera taldea:

a) Lehenengoa: Nafarroan goi mailako zikloetan sartzeko proba bat edo goi mailako zikloetan sartzeko ikastaro bat gainditu dutenak, inskripzio eskaeraren helburu den goi mailako ziklorako lehentasunezko sarbidea ematen diona; beste erkidego batean gainditu dutenak inskripzio eskaeraren helburu den goi mailako zikloan sartzeko bidea ematen duen goi mailako zikloetan sartzeko proba bat edo goi mailako zikloetan sartzeko ikastaro bat; eta bi egoera horietan, ez dutenak goi mailako zikloetan sartzeko baldintza diren edo goi mailako zikloetan sartzeko baldintzen baliokidetzat jotzen den titulaziorik edo ikasketa akademikorik.

b) Bigarrena: Nafarroan goi mailako zikloetan sartzeko proba bat edo goi mailako zikloetan sartzeko ikastaro bat gainditu dutenak, inskripzio eskaeraren helburu den goi mailako ziklorako sarbidea ematen diona, lehentasunezkoa ez bada ere; eta goi mailako zikloetan sartzeko baldintza diren edo goi mailako zikloetan sartzeko baldintzen baliokidetzat jotzen den titulaziorik edo ikasketa akademikorik ez dutenak.

c) Hirugarrena: 25 urtetik gorakoentzako unibertsitateko sarrera proba gainditua dutenak.

8. 3. sarbide taldea:

a) Lehenengo: hurrengo tituluetako bat dutenak edo inskripzio eskaera egiten den ikasturtean hura lortzeko moduan egonen direnak: goi mailako teknikari titulua, teknikari espezialista edo titulu horien baliokidea.

b) Bigarrena: ondoko tituluen jabe direnak, edo inskripzioa egiten den ikasturtean eskuratzeko moduan daudenak: unibertsitateko graduatu titulua edo baliokidea.

9. 4. sarbide taldea: 4. sarbide talde honetan ez da inolako irizpiderik ezarri azpitaldeak osatzeko.

10. Aurreko apartatuetan adierazitako irizpideak aplikatuta ateratzen den azpitalde bakoitza irizpide hauei jarraikiz ordenatuko da:

a) Lehena: goi mailan sartzeko notaren arabera, handienetik txikienera; nota aterako da ikasketa espedientetik, ikasketa ziurtagiritik edo sarbide probatik, kasuan kasukoa, foru agindu honen 69. artikuluko apartatuen arabera.

Sarbideko kalifikazioa beren ikasketa espedientetik edo ziurtagiritik ateratzea ezinezkoa den pertsonak beren azpitaldeko azken tokian jarriko dira, eta "lau" izanen dute sarbideko kalifikaziotzat.

b) Bigarrena: berdinketa izanez gero, ikasleak ikasketa akademikoetan onartzeko eskumena duen Hezkuntza Departamentuko organoak dagokion ikasturterako egindako zozketa publikoaren emaitza aplikatuz ebatziko da.

11. Lanbide Heziketa elebiduneko goi mailako zikloetan, artikulu honetako 5.etik 9.era bitarteko apartatuetako irizpideak aplikatuta ateratzen den azpitalde bakoitzean, lehentasunen zerrenda irizpide honen arabera ezarriko da:

a) Lehenik: LH elebiduneko goi mailako zikloa atzerriko zein hizkuntzatan egiten den, hizkuntza horretan B1 maila edo handiagoa dutela frogatzen duten ikasleak.

b) Bigarrena: LH elebiduneko goi mailako zikloa atzerriko zein hizkuntzatan egiten den, hizkuntza horretan B1 maila edo handiagoa badutela frogatzen ez duten ikasleak.

Irizpide hori aplikatu ondoren, artikulu honetako 10. apartatuan adierazitako irizpideei jarraikiz antolatuko dira taldeak.

12. Artikulu honetako 1. apartatuan ezarritako 1., 2. eta 3. sarbide taldeei dagokien onarpen prozesu arrunteko lehenengo faseko behin betiko zerrendetan esleitu ez diren eta matrikulaziorik izan ez duten ikaspostuak esleitzeko sarbide talde bakar batean batuko dira.

4. sarbide taldeari dagokion onarpen prozesu arrunteko lehenengo faseko behin betiko zerrendetan esleitu eta matrikulatu ez diren ikaspostuak ez dira batuko, haien esleipena egiteko, onarpen prozesu arrunt honetako bigarren faseko sarbide bakarreko taldeko plazekin; 1., 2. eta 3. sarbide taldeetako ikaspostuekin osatzen da.

13. Onarpen prozesu arruntaren bigarren fasean, sarbide talde bakarreko ikaspostuak esleitzeko lehentasunen zerrenda irizpide hauei jarraikiz ezarriko da:

a) Lehenengoa: teknikari titulua edo baliokidea, edo Batxilergo titulua edo baliokidea lortu dutenak, izena emateko eskaera egin den ikastaroaren aurreko 3 ikasturteetan. Sarbideko azpitalde hau ondoko irizpideen arabera antolatuko da:

a1) Lehenik, titulua inskripzio eskaeraren helburu den ikasturtearen aurreko ikasturtean lortu dutenak jarriko dira. Azpitalde honetan kokatuko dira, halaber, Lanbide Heziketako teknikari titulua izanik, izena emateko eskaeraren helburu den ikasturtearen aurreko ikasturtean erdi mailako espezializazio ikastaro bat gainditu dutenak.

a2) Bigarrenik, azken aipatu ikasturte horren aurreko bi ikasturteetan titulazioa lortu dutenak jarriko dira.

Bi azpitalde horietako bakoitza irizpide hauen arabera antolatuko da: lehenik, lehentasunezko sarbidea ematen duen teknikari titulua edo Batxilergo titulua dutenak, lehentasunezko sarbidea ematen duen modalitate batean; bigarrenik, lehentasunezko sarbiderik ematen ez duen teknikari titulua edo lehentasunik ematen ez duen Batxilergo titulua dutenak.

Lehentasunezko sarbidea ematen duen titulazioa dutenei dagokien a2) azpitaldean, Nafarroan goi mailako zikloetan sartzeko lehentasunezko sarbidea ematen duen proba bat edo goi mailako zikloetan sartzeko ikastaro bat gainditu dutenak ere kokatuko dira.

Lehentasunezko sarbiderik ematen ez duen titulazioa dutenei dagokien a2) azpitaldean kokatuko dira, orobat, Nafarroan lehentasunezko sarbiderik ematen ez duen goi mailako zikloetan sartzeko proba bat edo goi mailako zikloetan sartzeko ikastaro bat gainditu dutenak; eta halaber, beste autonomia erkidegoren batean inskripzioaren helburu den ziklorako sarbidea ematen duen goi mailako zikloetan sartzeko proba bat edo goi mailako zikloetan sartzeko ikastaro bat gainditu dutenak.

b) Bigarrena: teknikari titulua edo baliokidea, edo Batxilergo titulua edo baliokidea, apartatu honetako a) letran aipatutako hiru ikasturteak baino lehenagoko beste ikasturteren batean lortu dutenak, eta goi mailako heziketa zikloan sartuta dagoen lanbide ziurtagiria dutenak, goi mailako zikloetan sartzeko beste baldintzarik edo goi mailako zikloetan sartzeko baliokidetzat jotzen den baldintzarik izan gabe.

Talde hau irizpide hauen arabera antolatuko da: lehenik, lehentasunezko sarbidea ematen duen teknikari titulua edo Batxilergo titulua dutenak, lehentasunezko sarbidea ematen duen modalitate batean, eta goi mailako heziketa zikloan sartuta dagoen lanbide ziurtagiri bat dutenak; bigarrenik, lehentasunezko sarbidea ematen ez duen teknikari titulu bat edo Batxilergo titulu bat dutenak lehentasunezko sarbidea ematen ez duen modalitate batean.

c) Hirugarrena: hurrengo tituluetako bat duten pertsonak edo inskripzio eskaera egiten den ikasturtean hura lortzeko moduan egoten ahal direnak: goi mailako teknikari titulua, teknikari espezialista titulua edo aipatutakoen titulu baliokidea; eta 25 urtetik gorakoentzako unibertsitateko sarrera proba gainditua dutenak.

d) Laugarrena: hurrengo tituluetako bat dutenak edo inskripzio eskaera egiten den ikasturtean hura lortzeko moduan egoten ahal direnak: unibertsitateko graduatu titulua, aurreko unibertsitate tituluak edo aipatutakoen titulu baliokidea.

14. Aurreko apartatuan adierazitako irizpideak aplikatuta ateratzen den azpitalde bakoitza irizpide hauei jarraikiz ordenatuko da:

a) Lehena: goi mailako sarbide notaren arabera, handienetik txikienera, nota aterata ikasketa espedientetik, ikasketa ziurtagiritik edo sarbide probatik, zein dagokion, foru agindu honen 69. artikuluaren apartatuen arabera.

Sarbideko kalifikazioa beren ikasketa espedientetik edo ziurtagiritik ateratzea ezinezkoa den pertsonak beren azpitaldeko azken tokian jarriko dira, eta "lau" izanen dute sarbideko kalifikaziotzat.

b) Bigarrena: berdinketa izanez gero, ikasleak ikasketa akademikoetan onartzeko eskumena duen Hezkuntza Departamentuko organoak dagokion ikasturterako egindako zozketa publikoaren emaitza aplikatuz ebatziko da.

15. Lanbide Heziketa elebiduneko goi mailako zikloetan, artikulu honetako 13. apartatuan adierazitako irizpideak aplikatzearen ondoriozko azpitalde bakoitzean, lehentasun zerrenda irizpide honen arabera ezarriko da:

a) Lehenik: Lanbide Heziketa elebiduneko goi zikloa atzerriko zein hizkuntzatan egiten den, hizkuntza horretan B1 maila edo handiagoa dutela frogatzen duten ikasleak.

b) Bigarrena: LH elebiduneko goi zikloa atzerriko zein hizkuntzatan egiten den, hizkuntza horretan B1 maila edo handiagoa badutela frogatzen ez duten ikasleak.

Irizpide hori aplikatu ondoren, artikulu honetako 14. apartatuan adierazitako irizpideei jarraikiz antolatuko dira taldeak.

16. Onarpen prozesu arrunteko onarpen irizpideen egiaztapena eta balorazioa egiteko, foru agindu honen 68. eta 69. artikuluetan xedatutakoa beteko da.

68. artikulua. Lanbide Heziketako goi mailako zikloetan sartzeko baldintza gisa erabiltzen diren titulu, ziurtagiri eta irakaskuntzak.

1. Lanbide Heziketako goi mailako heziketa zikloetan sartzeko baldintza gisa erabiltzen den titulua, ziurtagiria edo irakaskuntza izena emateko eskaeran adierazi beharko da.

2. Eskatzaileak, epe arruntean izena emateko eskaeran, sarbide baldintza gisa adierazi behar ditu hezkuntza sisteman maila akademiko handienekoak diren tituluak edo ikasketak, edo, halakorik ez badu, hezkuntza maila handieneko ikasketetan inskribatzeko bidea ematen duen sarbide ikastaroa edo proba. Hala ez bada, inskripzio eskaera ofizioz baliogabetzen ahalko da edo lortutako ikaspostua galtzen ahalko da.

3. Egiaztapena egiteko, inskripzio eskaera egiten denean, eskatutako batez besteko nota jasotzen duen dokumentazio akademikoaren kopia aurkeztu beharko da. Egiaztapen hori ez da beharrezkoa izanen ikasleak Nafarroako Foru Komunitateko Hezkuntza Departamentuak baimendutako ikastetxe batean eskolatuta badaude eta datu hori EDUCA eskola kudeaketako sisteman kontsultatzen ahal bada.

Inskripzio eskaera aurkezteko epean dokumentazio hori ezin badu aurkeztu, foru agindu honen 4.5 artikuluak aipatzen duen urteko ebazpenean adierazitako datetan aurkezten ahalko da.

69. artikulua. Lanbide Heziketako goi mailako zikloetako sarbide nota.

1. Ikasleak onartzeko talde eta azpitalde bakoitzean duen lehentasun ordena ezartzeko, Lanbide Heziketako goi mailako zikloetako sarbide kalifikazio bat ezarri da, ikasleen espediente akademikoan oinarrituta lortuko dena, artikulu honetan zehaztutakoaren arabera.

2. Sarbideko nota bi dezimalekin adieraziko da, ehunen hurbilenera biribilduta eta, erdian izanez gero, gora biribilduta.

3. Foru agindu honetako 4.5 artikuluak aipatzen duen urteko ebazpenean goi mailako zikloetan sartzeko notaren ziurtagiria aurkezteko modu eta epeei buruzko jarraibideak zehaztuko dira.

4. Sartzeko baldintza egiaztatuz gero eta goi mailako zikloetan sartzeko zenbakizko sarbideko notaren ziurtagiria aurkeztu ezean, irizpide honen balorazioa "lau" zenbakizko kalifikazioarekin eginen da.

5. Ikasleek zer ikastetxetan lortu duten Lanbide Heziketako teknikari titulua edo Arte Plastikoetako eta Diseinuko teknikari titulua, harexek kalkulatuko du zer nota duten titulu hori lortzeko ikasketak gainditu dituzten ikasleek goi mailako heziketa zikloetan sartzeko. Kalkulua egiteko, kontuan hartu behar dira honako hauek:

a) Goi mailako zikloetan sartzeko nota kalkulatzeko, erdi mailako zikloaren batez besteko nota erabiliko da. Nota hori ikasketa horien ebaluazio eta titulazio araudiaren arabera kalkulatuko da.

b) Atzerriko hezkuntza sistemetatik etorri eta goi mailako zikloetan onartzeko prozesu arruntean izena emateko eskaera aurkezten duten pertsonek aurkeztu behar dute, onarpen prozesu bakoitzerako ezarritako egunetan, teknikari titulua ikasteko behar diren ikasketen homologaziorako behin betiko egiaztagiria, kalkulatutako batez besteko nota jasotzen duena. Halakorik ez bada, baldintzapeko bolantea aurkezten ahalko dute; kasu horretan, onarpen prozesu arruntean parte hartzeko "lau" kalifikazioa emanen zaizkie batez besteko nota gisa.

6. Ikasleak espezializazio ikastaroa zer ikastetxetan gainditu duen, harexek kalkulatuko du zer nota duten izena emateko eskaera egin den kurtsoaren aurreko 3 ikasturteetan Lanbide Heziketako teknikari titulua duten ikasleek Lanbide Heziketako goi mailako heziketa zikloetan sartzeko, baldin eta izena emateko eskaeraren helburu den ikasturtearen aurreko ikasturtean erdi mailako espezializazio ikastaro bat gainditu badute. Kalkulua egiteko, kontuan hartu behar dira honako hauek:

a) Honela lortuko da goi mailako zikloetan sartzeko nota: NMCF + (0,15 x NMCE).

NMFC: erdi mailako heziketa zikloko batez besteko nota.

0,15: Espezializazio ikastaroa gainditu duten ikasleentzako haztapen faktorea.

NMCE: Espezializazio ikastaroko batez besteko nota:

b) Horrela lortutako sarbide nota ez da 10 puntutik gorakoa izanen.

7. Ikasleak Batxilergo titulua zer ikastetxetan lortu duen, harexek kalkulatuko du zer nota duten titulu hori lortzeko ikasketak gainditu dituzten ikasleek goi mailako heziketa zikloetan sartzeko. Kalkulua egiteko, kontuan hartu behar dira honako hauek:

a) Goi mailako zikloetan sartzeko nota Batxilergo tituluaren batez besteko nota erabiliz kalkulatuko da. Nota hori ikasketa horiek ebaluatzeko araudiaren arabera kalkulatuko da. Horretarako, atzerrian egindako ikasturteetan lorturiko kalifikazioak ez dira kontuan hartuko.

b) Batxilergoko bigarren kurtsoan berandu sartu diren ikasleen kasuan, goi mailako zikloetan sartzeko nota kalkulatzeko, Batxilergoko bigarren kurtsoko irakasgaien batezbesteko aritmetikoa erabiliko da.

c) Goi mailako zikloetan onartzeko prozesu arruntean izena emateko eskaera aurkezten duten ikasleek, atzerriko hezkuntza sistemetatik heldu badira, onarpen prozesu bakoitzerako ezarritako datetan, aurkeztu beharko dute Batxilergo titulurako ikasketen homologazioaren behin betiko egiaztagiria, kalkulatutako batez besteko nota jasotzen duena. Halakorik ez bada, baldintzapeko bolantea aurkezten ahalko dute; kasu horretan, onarpen prozesu arruntean parte hartzeko "lau" kalifikazioa emanen zaizkie batez besteko nota gisa.

8. Artikulu honetako 5. eta 7. apartatuetan aipatzen den sarbide nota honela egiaztatuko da:

a) Jatorrizko ikastetxeak hiruhileko eta bukaerako kalifikazioak EDUCA eskola kudeaketako sisteman sartzen baditu ikasturtean zehar: ikasleak matrikulatuta dauden ikastetxeak sarrera nota hori EDUCAn erregistratuko du. Ikastetxeko idazkariaren erantzukizuna izanen da kalifikazio horiek EDUCA sisteman erregistratuta daudela bermatzea, foru agindu honen 4.5 artikuluak aipatzen duen urteko ebazpenak adierazitako epean.

b) Jatorrizko ikastetxea beste erkidego batekoa bada, edo hiruhileko eta bukaerako kalifikazioak EDUCA eskola kudeaketako sisteman sartzen ez dituen ikastetxea bada, interesdunak goi mailako zikloetan sartzeko notaren ziurtagiria aurkeztu beharko du. Ikaslea teknikari titulua edo Batxilergo titulua lortu duen ikastetxeko idazkariak emanen du ziurtagiria, eta bermatu behar du sarbideko notaren ziurtagiria garaiz ematen zaiola ikasleari, hark garaiz entregatu ahal izan dezan, lehen aukerako ikastetxean, alegia, foru agindu honetako 4.5 artikuluak aipatzen duen urteko ebazpenean adierazitako egunetan.

c) Atzerriko hezkuntza sistemetatik datozen eskatzaileen kasuan, ikasketak teknikari tituluarekin edo Batxilergo tituluarekin homologatzeko behin betiko kredentziala aurkeztu behar dute, edo izena emateko baldintzazko bolantea, behar bezala beteta eta zigilatuta.

9. Goi mailako zikloetan sartzeko proba bat edo goi mailako zikloetan sartzeko ikastaro bat gainditu duten ikasleek goi mailako heziketa zikloetan sartzeko duten nota izanen da proba edo sarrera ikastaro hori gainditu izanaren ziurtagirian agertzen dena. Nota hori sarbideko proba edo ikastaro horren kalifikazioa arautzen duen araudiaren arabera kalkulatuko da.

10. Goi mailako heziketa zikloetan sartzeko C graduko prestakuntza eskaintza bat (Lanbide Ziurtagiria) gainditu duten pertsonek duten nota, inskripzioaren helburu den goi mailako heziketa zikloan sartua, ziurtagiri profesionala gainditu izanaren ziurtagirian agertzen dena izanen da.

Inskripzio eskaeraren helburu den goi mailako heziketa zikloan dagoen Profesionaltasun Ziurtagiri bat gainditu duten pertsonek goi mailako zikloetan sartzeko duten nota foru agindu honetako 4.5 artikuluak aipatzen duen urteko ebazpenean zehazten denaren arabera eginen da.

11. Uztailaren 18ko 659/2023 Errege Dekretuaren seigarren xedapen gehigarrian goi mailako heziketa zikloetan sartzeko ezarritako sarbide baldintzak edo baliokidetzat jotzen diren beste ikasketa eta titulu akademiko batzuk egiaztatzen dituzten ikasleen nota, goi mailako heziketa zikloetan sartzeko, ikasketa edo proba horien batez besteko notari dagokiona izanen da, ebaluazioari eta titulazioari buruzko araudiaren arabera. Kontuan hartu behar da:

a) Sarrerako nota bi dezimalekin adieraziko da, ehunen hurbilenera biribilduta eta, erdian izanez gero, gora biribilduta.

b) Sartzeko baldintza egiaztatuz gero eta zenbakizko kalifikazioko batez besteko notaren ziurtagiririk aurkeztu ezean, irizpide honen balorazioa "lau" zenbakizko kalifikazioarekin eginen da.

2. atala.–Lanbide Heziketako goi mailako zikloak: epe arruntetik kanpoko onarpen prozesua

70. artikulua. Lanbide Heziketako goi mailako zikloetako ikaspostu hutsak esleitzeko prozeduran (IHEP) sartzeko baldintzak.

1. Goi mailako heziketa zikloetan sartzeko baldintzak foru agindu honen 66. artikuluan ezarritakoak dira.

2. Lanbide Heziketako goi mailako zikloetako (ikasturtea hasi aurreko eskabideen aldia) ikaspostu hutsak esleitzeko prozeduran (IHEP) parte hartzen ahalko dute foru agindu honen 36. artikuluan ezarritako kasuren batean dauden pertsonek.

71. artikulua. Lanbide Heziketako goi mailako zikloetako IHEPn sartzeko onarpen irizpideak. Lanbide Heziketako goi mailako zikloetako sarbide nota.

1. Lanbide Heziketako goi mailako zikloetako lanpostu hutsak esleitzeko prozeduran lehentasun irizpide hauei jarraikiz ezarriko da lehentasun zerrenda:

a) Lehenengoa: teknikari titulua edo baliokidea, edo Batxilergo titulua edo baliokidea lortu dutenak, izena emateko eskaera egin den ikastaroaren aurreko 3 ikasturteetan. Sarbideko azpitalde hau ondoko irizpideen arabera antolatuko da:

a1) Lehenik, titulua inskripzio eskaeraren helburu den ikasturtearen aurreko ikasturtean lortu dutenak jarriko dira. Azpitalde honetan kokatuko dira, halaber, Lanbide Heziketako teknikari titulua izanik, izena emateko eskaeraren helburu den ikasturtearen aurreko ikasturtean erdi mailako espezializazio ikastaro bat gainditu dutenak.

a2) Bigarrenik, azken aipatu ikasturte horren aurreko bi ikasturteetan titulazioa lortu dutenak jarriko dira.

Bi azpitalde horietako bakoitza irizpide hauen arabera antolatuko da: lehenik, lehentasunezko sarbidea ematen duen teknikari titulua edo Batxilergo titulua dutenak, lehentasunezko sarbidea ematen duen modalitate batean; bigarrenik, lehentasunezko sarbiderik ematen ez duen teknikari titulua edo lehentasunik ematen ez duen Batxilergo titulua dutenak.

Lehentasunezko sarbidea ematen duen titulazioa dutenei dagokien a2) azpitaldean, Nafarroan goi mailako zikloetan sartzeko lehentasunezko sarbidea ematen duen proba bat edo goi mailako zikloetan sartzeko ikastaro bat gainditu dutenak ere kokatuko dira.

Lehentasunezko sarbiderik ematen ez duen titulazioa dutenei dagokien a2) azpitaldean kokatuko dira, orobat, Nafarroan lehentasunezko sarbiderik ematen ez duen goi mailako zikloetan sartzeko proba bat edo goi mailako zikloetan sartzeko ikastaro bat gainditu dutenak; eta halaber, beste autonomia erkidegoren batean inskripzioaren helburu den ziklorako sarbidea ematen duen goi mailako zikloetan sartzeko proba bat edo goi mailako zikloetan sartzeko ikastaro bat gainditu dutenak.

b) Bigarrena: teknikari titulua edo baliokidea, edo Batxilergo titulua edo baliokidea, apartatu honetako a) letran aipatutako hiru ikasturteak baino lehenagoko beste ikasturteren batean lortu dutenak, eta goi mailako heziketa zikloan sartuta dagoen lanbide ziurtagiria dutenak, eta ez dutenak goi mailako zikloetan sartzeko beste baldintzarik edo goi mailako zikloetan sartzeko baliokidetzat jotzen den baldintzarik.

Talde hau irizpide hauen arabera antolatuko da: lehenik, lehentasunezko sarbidea ematen duen teknikari titulua dutenak, edo Batxilergo titulua lehentasunezko sarbidea ematen duen modalitate batean, eta goi mailako heziketa zikloan sartuta dagoen lanbide ziurtagiri bat dutenak; bigarrenik, lehentasunezko sarbidea ematen ez duen teknikari titulu bat dutenak, edo Batxilergo titulu bat lehentasunezko sarbidea ematen ez duen modalitate batean.

c) Hirugarrena: hurrengo tituluetako bat duten pertsonak edo inskripzio eskaera egiten den ikasturtean hura lortzeko moduan egoten ahal direnak: Goi mailako Teknikari titulua, Teknikari espezialista titulua edo aipatutakoen titulu baliokidea; eta 25 urtetik gorakoentzako unibertsitateko sarrera proba gainditua dutenak.

d) Laugarrena: hurrengo tituluetako bat dutenak edo inskripzio eskaera egiten den ikasturtean hura lortzeko moduan egoten ahal direnak: Unibertsitateko graduatu titulua, horren aurreko tituluak edo aipatutakoen titulu baliokidea.

2. Honen aurreko apartatuan ezarritako irizpideak aplikatuta sortzen den talde bakoitza irizpide hauei jarraikiz ordenatuko da:

a) Lehenengoa: inskripzioaren eskaera epe arruntean aurkeztu zutenak.

b) Bigarrena: inskripzioaren eskaera epe arruntean aurkeztu ez zutenak.

3. Aurreko apartatuetan adierazitako irizpideak aplikatuta ateratzen den azpitalde bakoitza irizpide hauei jarraikiz ordenatuko da:

a) Lehena: goi mailako sarbide notaren arabera, handienetik txikienera, nota aterata ikasketa espedientetik, ikasketa ziurtagiritik edo sarbide probatik, zein dagokion, foru agindu honen 69. artikuluaren apartatuen arabera.

Sarbideko kalifikazioa beren ikasketa espedientetik edo ziurtagiritik ateratzea ezinezkoa den pertsonak beren azpitaldeko azken tokian jarriko dira, eta "lau" izanen dute sarbideko kalifikaziotzat.

b) Bigarrena: berdinketa izanez gero, ikasleak ikasketa akademikoetan onartzeko eskumena duen Hezkuntza Departamentuko organoak dagokion ikasturterako egindako zozketa publikoaren emaitza aplikatuz ebatziko da.

4. Lanbide Heziketa elebiduneko goi mailako zikloetan, artikulu honetako 1. eta 2. apartatuetan adierazitako irizpideak aplikatzearen ondoriozko azpitalde bakoitzean, lehentasun zerrenda irizpide honen arabera ezarriko da:

a) Lehena: Lanbide Heziketa elebiduneko goi zikloa atzerriko zein hizkuntzatan egiten den, hizkuntza horretan B1 maila edo handiagoa dutela frogatzen duten ikasleak.

b) Bigarrena: LH elebiduneko goi zikloa atzerriko zein hizkuntzatan egiten den, hizkuntza horretan B1 maila edo handiagoa badutela frogatzen ez duten ikasleak.

Irizpide hori aplikatu ondoren, artikulu honetako 3. apartatuan adierazitako irizpideei jarraikiz antolatuko dira taldeak.

5. Onarpen prozesu arrunteko onarpen irizpideen egiaztapena eta balorazioa egiteko, foru agindu honen 68. eta 69. artikuluetan xedatutakoa beteko da.

6. Goi mailako heziketa zikloetarako sarbide nota zehaztuko da foru agindu honen 69. artikuluan xedatutakoaren arabera.

72. artikulua. Lanbide Heziketako goi mailako zikloetako ikaspostu libreen esleipenean (ILE) sartzeko baldintzak.

1. Lanbide Heziketako goi mailako heziketa zikloetan sartzeko baldintzak foru agindu honen 66. artikuluan ezarritakoak dira.

2. Lanbide Heziketako goi mailako zikloetako (ikasturtea hasi ondoko eskaera epea) ikaspostu libreen esleipenean (ILE) parte hartzen ahalko dute foru agindu honen 37. artikuluan ezarritako kasuren batean dauden pertsonek.

73. artikulua. Lanbide Heziketako goi mailako zikloetako ILEn onartzeko irizpideak.

1. Ikaspostu libreen esleipeneko zerrenda bakoitzean, sarbideko baldintzak frogatzen dituzten eta Lanbide Heziketako goi mailako ikaspostua eskatzen duten ikasleen hurrenkeraren zerrenda irizpide hauen arabera ezarriko da:

a) Lehenengoa: onarpen prozesu arruntean aukera hori eskatu baina ikasposturik lortu ez duten ikasleak, eta onarpen prozesu arrunta amaitu ondoren itxaron zerrendako postu aktibo batean daudenak (ez da baztertua izan, ez dio uko egin lortutako ikaspostuari eta ez du baliogabetu izena emateko eskaera).

b) Bigarrena: ikaspostu hutsak esleitzeko prozeduran aukera eskatu baina ikasposturik lortu ez duten ikasleak, ikaspostu hutsak esleitzeko prozedura amaitu ondoren itxaron zerrendako postu aktibo batean daudenak (ez da baztertua izan, ez dio uko egin lortutako ikaspostuari eta ez du baliogabetu izena emateko eskaera).

c) Hirugarrena: onarpen prozesu arruntean parte hartu baina, prozesu hori amaituta, postu aktibo batean ez daudenak itxaron zerrendan (dela ILEn eskatzen den ikaspostua beren aukeren artean markatu ez zutelako, dela hura markatu bai baina baztertuak izan zirelako, eskaera bertan behera utzi zutelako edo lortutako ikaspostuari uko egin ziotelako); ikaspostu hutsak esleitzeko prozeduran parte hartu arren, ikaspostu aktibo batean ez daudenak, prozedura hori amaitzean (dela ILEn eskatzen den ikaspostua beren aukeren artean markatu ez zutelako, dela hura markatu bai baina baztertuak izan zirelako, eskaera bertan behera utzi zutelako edo lortutako ikaspostuari uko egin ziotelako); eta orobat, parte hartu ez dutenak, ez onarpen prozedura arruntean, ez ikaspostu hutsak esleitzeko prozeduran ere.

2. Honen aurreko apartatuan ezarritako irizpideak aplikatuta sortzen den talde bakoitza irizpide hauei jarraikiz ordenatuko da:

a) Honen aurreko apartatuan adierazitako lehen irizpidea aplikatuta sortzen den taldea: ikaspostua esleituko da onarpen prozesu arrunteko azken zerrendako itxaron zerrendako lehentasunen arabera.

b) Aurreko apartatuan ezarritako bigarren irizpidea aplikatuta sortzen den taldea: ikaspostua esleitzeko, ikaspostu hutsak esleitzeko prozeduraren azken zerrendako itxaron zerrendako lehentasun ordena hartuko da kontuan.

c) Aurreko apartatuan ezarritako hirugarren irizpidea aplikatuta sortzen den taldea ondoko irizpide hauei jarraikiz ordenatuko da:

–Lehenengoa: 21 urte bitarteko ikasleak, 21 urtekoak barne, izena eman nahi den ikasturtearen hasieran beteak.

–Bigarrena: izena emateko eskaeraren helburu den ikasturtea hasten den urtean 22, 23 edo 24 urte betetzen dituzten ikasleak.

–Hirugarrena: izena emateko eskaeraren helburu den ikasturtea hasteko urtean 25 urte edo gehiago betetzen dituzten ikasleak.

–Hiru azpitalde horietan berdinketarik izanez gero, dagokion ikasturterako Hezkuntza Departamentuan irakaskuntza akademikoetan ikasleak onartzeko eskumena duen organoak eginen duen zozketa publikoaren emaitza aplikatuz ebatziko da.

VI. KAPITULUA.–Arte Plastikoetako eta Diseinuko lanbide ikasketetako goi mailako zikloetako lehen kurtsoko onarpen prozesua

1. atala.–Arte Plastikoetako eta Diseinuko goi mailako zikloetako onarpen prozesu arrunta

74. artikulua. Arte Plastikoetako eta Diseinuko goi mailako zikloetan sartzeko baldintzak.

1. Arte Plastikoetako eta Diseinuko lanbide ikasketetako goi mailako heziketa zikloetan sartzeko, baldintza hauek guztiak bete beharko dira:

a) Honako titulu edo ziurtagiri hauetakoren baten jabe izatea:

–Batxilergo titulua.

–Arte Plastikoetako eta Diseinuko teknikari titulua. Lanbide Heziketako teknikari titulua.

–Arte Plastikoetako eta Diseinuko goi mailako teknikari titulua. Lanbide Heziketako goi mailako teknikari titulua.

–Unibertsitateko titulua.

–Gainditurik izatea ondorio akademikoetarako aurreko horietako baten baliokide diren beste ikasketa batzuk.

–Gainditua izatea goi mailako heziketa zikloetan sartzeko proba edo 25 urtetik gorakoak unibertsitatean sartzeko proba.

b) Arte Plastikoetako eta Diseinuko lanbide irakaskuntzetako goi mailako heziketa zikloetan sartzeko berariazko proba, Gaitasun Artistikoaren Proba, gainditu izana.

2. Sarrera probaren bat gainditu izana frogatuz sartzen direnen kasuan, gutxienez hemeretzi urte egin beharko dira sarbide probaren urtean eta ez da beharrezko izanen betetzea Arte Plastikoetako eta Diseinuko erdi mailako heziketa zikloetan sartzeko beste baldintzarik.

3. Goi mailako Gaitasun Artistikoaren Proba gainditu izana egiaztatzetik salbuetsita daude titulu edo ziurtagiri hauetakoren bat dutenak:

–Arte Plastikoetako eta Diseinuko teknikari titulua.

–Arte Plastikoetako eta Diseinuko goi mailako teknikari titulua.

–Arteen modalitateko Batxilergo titulua.

–Goi mailako ikasketa artistikoen edo unibertsitate ikasketen titulu ofiziala, artegintzaren diziplina hauetako batean: arte plastikoak, diseinua, kultura ondasunen kontserbazioa eta zaharberritzea, arte ederrak edo arkitektura.

4. Halaber, goi mailako Gaitasun Artistikoaren Proba gainditu izana egiaztatzetik salbuetsita egonen dira gutxienez urtebeteko lan esperientzia egiaztatzen dutenak, lortu nahi den goi mailako zikloko lanbide gaitasunekin lotura zuzena duena, Nafarroako Gaitasun Artistikoaren Proba arautzen duen araudian ezarritakoaren arabera.

5. Eskatzaileak, epe arruntean izena emateko eskaeran, sarbide baldintza gisa adierazi behar ditu hezkuntza sisteman maila akademiko handienekoak diren tituluak edo ikasketak, edo, halakorik ez badu, hezkuntza maila handieneko ikasketetan inskribatzeko bidea ematen duen sarbide ikastaroa edo proba. Hala ez bada, inskripzio eskaera ofizioz baliogabetzen ahalko da edo lortutako ikaspostua galtzen ahalko da.

75. artikulua. Onarpen irizpideak Arte Plastikoetako eta Diseinuko goi mailako zikloetako onarpen prozesu arruntean.

1. Arte Plastikoetako eta Diseinuko goi mailako zikloetan onartzeko prozesu arruntaren lehen fasean, maiatzaren 4ko 596/2007 Errege Dekretuaren 18. artikuluan ezarritakoa garatuz, foru agindu honen 74. artikuluan aipatzen diren sarbide baldintzak betetzen dituzten ikasleak hiru sarbide taldetan bilduko dira, dagokien ikaspostu erreserbako kuotarekin, irizpide hauei jarraikiz:

a) 1. sarbide taldea: teknikari titulua edo Batxilergo titulua edo ondorio akademikoetarako baliokideak diren tituluak dituzten ikasleak, goi mailako Arte Gaitasunaren Probaren ziurtagiria dutenak edo horretatik salbuetsita daudenak. Ikaspostuen %75  eta %85 bitartean 1. sarbide talde honetako ikasleentzat erreserbatuko da.

1. sarbide taldeko plazen kupoa banatuko da teknikari titulua duten ikasleen (1A sarbide taldea) eta Batxilergoko titulua duten ikasleen artean (1B sarbide taldea), eta banaketa horretan, talde bati emandako portzentajea ez da izanen 1. sarbide talde horri esleitutako ikaspostu guztien %45 baino txikiagoa.

b) 2. sarbide taldea: goi mailako zikloetan sartzeko proba bat gainditu duten pertsonak, goi mailako Gaitasun Artistikoaren Probaren ziurtagiria dutenak edo proba horretatik salbuetsita daudenak. Ikaspostuen %10 eta %20 bitartean 2. sarbide talde honetako pertsonentzat erreserbatuko da.

c) 3. sarbide taldea: goi mailako teknikari titulua, unibertsitateko graduatu titulua edo ondorio akademikoetarako baliokideak diren tituluak dituzten pertsonak, goi mailako Arte Gaitasuneko Probaren ziurtagiria dutenak edo horretatik salbuetsita daudenak. Lanpostuen %5 eta %10 bitartean 3. sarbide talde honetako pertsonentzat gordeko dira.

2. Foru agindu honen 4.5 atalean aipatzen den urteko ebazpenean zehaztuko da ikaspostu erreserbatuen kopurua, aurreko atalean adierazitako hiru sarrera taldeetako bakoitzerako.

3. Arte Plastikoetako eta Diseinuko lanbide ikasketetako goi mailako zikloetan sartzeko foru agindu honen 74. artikuluan xedatutako sarbide baldintzak zehaztutako hiru sarbide taldeetan kokatuko dira, ondoren ezartzen diren irizpide hauen arabera:

a) 1. sarbide taldean, Arte Plastikoetako eta Diseinuko teknikari titulua, Lanbide Heziketako teknikari titulua edo Batxilergo titulua, edo horien baliokideren bat, eta horrez gain, goi mailako Gaitasun Artistikoko Proba gainditu izanaren ziurtagiria dutenak edo horretatik salbuetsita dauden pertsonak bakarrik parte hartuko dute, baldin eta goragoko edo pareko hezkuntza mailako beste titulu akademikorik ez badute.

b) 2. sarbide taldean, goi mailako zikloetan sartzeko proba bat edo 25 urtetik gorakoentzako unibertsitatera sartzeko proba bat gainditu duten pertsonek bakarrik parte hartuko dute, baldin eta, horrez gain, goi mailako Gaitasun Artistikoaren Proba gainditu izanaren ziurtagiria badute edo horretatik salbuetsita badaude, eta Arte Plastikoetako eta Diseinuko goi mailako zikloetan sartzeko baldintza den titulazio edo ikasketa akademikorik edo haien baliokidetzat jotzen den ikasketa edo titulurik ez badute.

c) 3. sarbide taldean, honako titulu hauetakoren bat duten pertsonek bakarrik parte hartuko dute: Arte Plastikoetako eta Diseinuko goi mailako teknikari titulua, Lanbide Heziketako goi mailako teknikari titulua, unibertsitateko graduatu titulua, edo aurrekoren baten baliokidea den tituluren bat, eta, horrez gain, goi mailako Arte Gaitasuneko Proba gainditu izanaren ziurtagiria (ez baldin badaude maila horretatik salbuetsiak).

4. Onarpen prozesu arruntaren lehen fasean, Arte Plastikoetako eta Diseinuko lanbide ikasketetako goi mailako heziketa zikloetan sartzeko eskatzen duten ikasleen hurrenkeraren zerrenda ezartzeko, ikasleek sarbide baldintzak betetzen dituztenean, barne dela goi mailako Arte Gaitasunaren Proba bat gainditu izana frogatzea, edo hartatik salbuetsita egotea, lehentasun irizpide hauek hartuko dira kontuan, hiru sarbide taldeetako bakoitzerako:

5. 1A sarbide taldea. Teknikari titulua duten ikasleak:

a) Lehenengoa: Arte Plastikoetako eta Diseinuko edo Lanbide Heziketako teknikari titulua edo baliokidea lortu dutenak izena emateko eskaera egin den ikastaroaren aurreko 3 ikasturteetan. Sarbideko azpitalde hau ondoko irizpideen arabera antolatuko da:

a1) Lehenik, titulua inskripzio eskaeraren helburu den ikasturtearen aurreko ikasturtean lortu dutenak jarriko dira.

a2) Bigarrenik, azken aipatu ikasturte horren aurreko bi ikasturteetan titulazioa lortu dutenak jarriko dira.

b) Bigarrena: Arte Plastikoetako eta Diseinuko edo Lanbide Heziketako teknikari titulua edo baliokideak, 1. sarbide taldeko lehen irizpidean aipatutako hiru ikasturteak baino lehenagoko beste ikasturte batzuetan lortu dutenak.

c) Hiru azpitalde horietako bakoitza, a1), a2) eta b), irizpide hauen arabera antolatuko dira:

–Arte Plastikoetako eta Diseinuko teknikari edo goi mailako teknikari titulua dutenak.

–Bigarrena: Lanbide Heziketako teknikari titulua dutenak.

6. 1B sarbide taldea. Batxilergo titulua duten ikasleak.

a) Lehenengoa: Batxilergo titulua edo haren baliokidea inskripzio eskaeraren helburu den ikasturtearen aurreko 3 ikasturteetan lortu dutenak. Sarbideko azpitalde hau ondoko irizpideen arabera antolatuko da:

a1) Lehenik, titulua inskripzio eskaeraren helburu den ikasturtearen aurreko ikasturtean lortu dutenak jarriko dira.

a2) Bigarrenik, titulazioa horren aurreko bi ikasturteetan lortu dutenak.

b) Bigarrena: Batxilergo titulua edo baliokidea 1. sarbide taldeko lehen irizpidean aipatutako hiru ikasturteak baino lehenagoko beste ikasturte batzuetan lortu dutenak.

c) Hiru azpitalde horietako bakoitza, a1), a2) eta b), irizpide hauen arabera antolatuko dira:

–Lehenengoa: arteen modalitateko Batxilergo titulua.

–Bigarrena: modalitate hauetako batean Batxilergo titulua dutenak: Zientziak eta Teknologia, Orokorra, eta Humanitateak eta Gizarte Zientziak.

7. 2. sarrera taldea:

a) Lehenengoa: Nafarroan gainditu dutenak goi mailako zikloetan sartzeko proba bat, aukera ematen duena izena emateko eskaeraren helburu den goi mailako heziketa zikloan lehentasunez sartzeko; beste autonomia erkidego batean gainditu dutenak goi mailako zikloetan sartzeko proba bat, aukera ematen duena izena emateko eskaeraren helburu den goi mailako heziketa zikloan lehentasunez sartzeko; baldin eta bi egoera horietan, goi mailako zikloetan sartzeko baldintza den titulazio edo ikasketa akademikorik edo haien baliokiderik ez badute.

b) Bigarrena: Nafarroan goi mailako zikloetan sartzeko proba bat gainditu dutenak, izena ematearen helburu den goi mailako heziketa zikloan sartzeko aukera ematen duena, baina ez lehentasunezkoa; baldin eta goi mailako zikloetan sartzeko baldintza den titulazio edo ikasketa akademikorik ez badute edo goi mailako zikloetan sartzeko baldintza baliokidetzat jotzen den baldintzarik ez badute.

c) Hirugarrena: 25 urtetik gorakoentzako unibertsitateko sarrera proba gainditua dutenak.

8. 3. sarrera taldea:

a) Lehenengoa: hurrengo tituluetako bat dutenak edo inskripzio eskaeraren helburu den ikasturtean hura lortzeko baldintzak betetzen dituztenak: goi mailako teknikari titulua edo baliokideak.

b) Bigarrena: ondoko tituluen jabe direnak, edo inskripzioa egiten den ikasturtean eskuratzeko moduan daudenak: unibertsitateko graduatu titulua edo baliokidea.

9. Aurreko apartatuetan adierazitako irizpideak aplikatuta ateratzen den azpitalde bakoitza irizpide hauei jarraikiz ordenatuko da:

a) Lehena: goi mailako sarbide notaren arabera, handienetik txikienera, nota aterata ikasketa espedientetik, ikasketa ziurtagiritik edo sarbide probatik, zein dagokion, foru agindu honen 77. artikuluaren apartatuen arabera.

Sarbideko kalifikazioa beren ikasketa espedientetik edo ziurtagiritik ateratzea ezinezkoa den pertsonak beren azpitaldeko azken tokian jarriko dira, eta "lau" izanen dute sarbideko kalifikaziotzat.

b) Bigarrena: berdinketa izanez gero, ikasleak ikasketa akademikoetan onartzeko eskumena duen Hezkuntza Departamentuko organoak dagokion ikasturterako egindako zozketa publikoaren emaitza aplikatuz ebatziko da.

10. Arte Plastikoetako eta Diseinuko goi mailako ziklo elebidunetan, artikulu honetako 5.etik 8.era bitarteko apartatuetan adierazitako irizpideak aplikatzearen ondoriozko azpitalde bakoitzean, lehentasun zerrenda irizpide honen arabera ezarriko da:

a) Lehenik: Arte Plastikoetako eta Diseinuko goi maila elebiduna zein hizkuntzatan egiten den, hizkuntza horretan B1 maila edo handiagoa dutela frogatzen duten ikasleak.

b) Bigarrena: Arte Plastikoetako eta Diseinuko goi mailako ziklo elebiduna zein hizkuntzatan egiten den, hizkuntza horren B1 maila edo handiagoa frogatzen ez dutenak.

Irizpide hori aplikatu ondoren, artikulu honetako 9. apartatuan adierazitako irizpideei jarraikiz antolatuko dira taldeak.

11. Ikaspostuak esleitzeko sarbide talde bakar batean batuko dira baldin eta esleitu ez badira eta matrikulaziorik izan ez badute artikulu honetako 1. apartatuan ezarritako 1., 2. eta 3. sarbide taldeei dagokien onarpen prozesu arrunteko lehenengo faseko behin betiko zerrendetan.

12. Onarpen prozesu arruntaren bigarren fasean, sarbide talde bakarreko ikaspostuak esleitzeko lehentasunen zerrenda irizpide hauei jarraikiz ezarriko da:

a) Lehenengoa: teknikari titulua edo baliokidea, edo Batxilergo titulua edo baliokidea lortu dutenak, izena emateko eskaera egin den ikastaroaren aurreko 3 ikasturteetan. Sarbideko azpitalde hau ondoko irizpideen arabera antolatuko da:

a1) Lehenik, titulua inskripzio eskaeraren helburu den ikasturtearen aurreko ikasturtean lortu dutenak jarriko dira.

a2) Bigarrenik, titulazioa horren aurreko bi ikasturteetan lortu dutenak.

Bi azpitalde horietako bakoitza irizpide hauen arabera antolatuko da: lehenik, Arte Plastikoetako eta Diseinuko teknikari titulua edo Arteen modalitateko Batxilergo titulua dutenak; bigarrenik, Lanbide Heziketako teknikari titulua dutenak, edo Batxilergo titulua dutenak, Arteen modalitatetik kanpo.

Lehentasunezko sarbidea ematen duen titulazioa dutenei dagokien a2) azpitaldean, Nafarroan Arteen modalitateko goi mailako zikloetan sartzeko proba bat gainditu dutenak ere kokatuko dira.

Lehentasunezko sarbiderik ematen ez duen titulazioa dutenei dagokien a2) azpitaldean, honako hauek ere sartzen dira: Nafarroan gainditu dutenak goi mailako zikloetan sartzeko proba bat, Arteena ez den beste modalitate batean, eta beste autonomia erkidego batzuetan gainditu dutenak goi mailako zikloetan sartzeko proba bat, aukera ematen duena izena eman duten zikloan sartzeko.

b) Bigarrena: Teknikari titulua edo baliokidea, edo Batxilergo titulua edo baliokidea atal honetako a) letran aipatutako hiru ikasturteak baino lehenagoko beste ikasturte batzuetan lortu dutenak.

Talde hau irizpide hauen arabera antolatuko da: lehenik, Arte Plastikoetako eta Diseinuko teknikari titulua edo Arte modalitateko Batxilergo titulua dutenak; bigarrenik, Lanbide Heziketako teknikari titulua edo Batxilergo titulua dutenak, Arte modalitatekoa ez den beste modalitate batean.

c) Hirugarrena: hurrengo tituluetako bat duten pertsonak edo inskripzio eskaera egiten den ikasturtean hura lortzeko moduan egoten ahal direnak: goi mailako teknikari titulua, teknikari espezialista titulua edo aipatutakoen titulu baliokidea; eta 25 urtetik gorakoentzako unibertsitateko sarrera proba gainditua dutenak.

d) Laugarrena: hurrengo tituluetako bat dutenak edo inskripzio eskaera egiten den ikasturtean hura lortzeko moduan egoten ahal direnak: unibertsitateko graduatu titulua, aurreko unibertsitate tituluak edo aipatutakoen titulu baliokideak.

13. Aurreko atalean adierazitako irizpideak aplikatuta ateratzen den azpitalde bakoitza irizpide hauei jarraikiz ordenatuko da:

a) Lehena: goi mailako sarbide notaren arabera, handienetik txikienera, nota aterata ikasketa espedientetik, ikasketa ziurtagiritik edo sarbide probatik, zein dagokion, foru agindu honen 77. artikuluaren apartatuen arabera.

Sarbideko kalifikazioa beren ikasketa espedientetik edo ziurtagiritik ateratzea ezinezkoa den pertsonak beren azpitaldeko azken tokian jarriko dira, eta "lau" izanen dute sarbideko kalifikaziotzat.

b) Bigarrena: berdinketa izanez gero, ikasleak ikasketa akademikoetan onartzeko eskumena duen Hezkuntza Departamentuko organoak dagokion ikasturterako egindako zozketa publikoaren emaitza aplikatuz ebatziko da.

14. Arte Plastikoetako eta Diseinuko goi mailako ziklo elebidunetan, artikulu honetako 11. atalean adierazitako irizpideak aplikatzearen ondoriozko azpitalde bakoitzean, lehentasun zerrenda irizpide honen arabera ezarriko da:

a) Lehenik: Arte Plastikoetako eta Diseinuko goi ziklo elebiduna zein hizkuntzatan egiten den, hizkuntza horretan B1 maila edo handiagoa dutela frogatzen duten ikasleak.

b) Bigarrena: Arte Plastikoetako eta Diseinuko goi ziklo elebiduna zein hizkuntzatan egiten den, hizkuntza horren B1 maila edo handiagoa frogatzen ez dutenak.

Irizpide hori aplikatu ondoren, artikulu honetako 12. apartatuan adierazitako irizpideei jarraikiz antolatuko dira taldeak.

15. Onarpen prozesu arrunteko onarpen irizpideen egiaztapena eta balorazioa egiteko, foru agindu honen 76. eta 77. artikuluetan xedatutakoa beteko da.

76. artikulua. Arte Plastikoetako eta Diseinuko goi mailako zikloetan sartzeko baldintza gisa erabiltzen diren titulu, ziurtagiri eta ikasketak.

1. Arte Plastikoetako eta Diseinuko goi mailako heziketa zikloetan sartzeko baldintza gisa erabiltzen den titulua, ziurtagiria edo irakaskuntza adierazi beharko dira izena emateko eskabidean.

2. Eskatzaileak, epe arruntean izena emateko eskaeran, sarbide baldintza gisa adierazi behar ditu hezkuntza sisteman maila akademiko handienekoak diren tituluak edo ikasketak, edo, halakorik ez badu, hezkuntza maila handieneko ikasketetan inskribatzeko bidea ematen duen sarbide ikastaroa edo proba. Hala ez bada, inskripzio eskaera ofizioz baliogabetzen ahalko da edo lortutako ikaspostua galtzen ahalko da.

3. Egiaztapena egiteko, onarpen eskaera egiten denean, eskatutako batez besteko nota jasotzen duen dokumentazio akademikoaren kopia aurkeztu beharko da. Egiaztapen hori ez da beharrezkoa izanen ikasleak Nafarroako Foru Komunitateko Hezkuntza Departamentuak baimendutako ikastetxe batean eskolatuta badaude eta datu hori EDUCA eskola kudeaketako sisteman kontsultatzen ahal bada.

Inskripzio eskaera aurkezteko epean dokumentazio hori ez badago, foru agindu honen 4.5 artikuluak aipatzen duen urteko ebazpenean adierazitako datetan aurkezten ahalko da.

4. Goi mailako Arte Gaitasunaren proba gainditu izana frogatzeko, inskripzio eskaera egiten den unean proba hori gainditu izanaren ziurtagiriaren kopia aurkeztu beharko da. Inskripzio eskaera aurkezteko epean dokumentazio hori ez badago, foru agindu honen 4.5 artikuluak aipatzen duen urteko ebazpenean adierazitako datetan aurkezten ahalko da.

77. artikulua. Arte Plastikoetako eta Diseinuko goi mailako zikloetarako sarbide probak.

1. Ikasleek onarpen talde eta azpitalde bakoitzean duten lehentasun ordena ezartzeko, Arte Plastikoetako eta Diseinuko lanbide irakaskuntzetako goi mailako zikloetan sartzeko nota bat ezarri da, ikasleen ikasketa espedientean oinarrituta aterako dena, artikulu honetan zehaztutakoaren arabera.

2. Sarbideko nota bi dezimalekin adieraziko da, ehunen hurbilenera biribilduta eta, erdian izanez gero, gora biribilduta.

3. Foru agindu honetako 4.5 artikuluak aipatzen duen urteko ebazpenean goi mailako zikloetan sartzeko notaren ziurtagiria aurkezteko modu eta epeei buruzko jarraibideak zehaztuko dira.

4. Sartzeko baldintza egiaztatuz gero eta goi mailako zikloetan sartzeko zenbakizko sarbideko notaren ziurtagiria aurkeztu ezean, irizpide honen balorazioa "lau" zenbakizko kalifikazioarekin eginen da.

5. Sarbideko nota kalkulatzea eta frogatzea, Lanbide Heziketako goi mailako zikloetarako, foru agindu honen 69. artikuluan ezarritakoaren arabera eginen da, pertsona hauen kasuan: teknikari titulua edo Batxilergo titulua lortu duten ikasleak, atzerriko hezkuntza sistemetatik datozen eskatzaileak, goi mailako sarbide proba bat gainditu duten pertsonak eta maila akademiko altuagoko titulazioa duten pertsonak.

6. Goi mailako Gaitasun Artistikoaren Proba gainditu izana proba hau arautzen duen araudiak zehazten duenaren arabera kalifikatuko da.

2. atala.–Arte Plastikoetako eta Diseinuko goi mailako zikloak: epe arruntetik kanpoko onarpen prozesua

78. artikulua. Arte Plastikoetako eta Diseinuko goi mailako zikloetako ikaspostu hutsak esleitzeko prozeduran (IHEP) sartzeko baldintzak.

1. Arte Plastikoetako eta Diseinuko goi mailako heziketa zikloetan sartzeko baldintzak foru agindu honen 74. artikuluan ezarritakoak dira.

2. Arte Plastikoetako eta Diseinuko goi mailako zikloetako (ikasturtea hasi aurreko eskaeren aldia) ikaspostu hutsak esleitzeko prozeduran (IEHP) parte hartzen ahalko dute foru agindu honen 36. artikuluan ezarritako kasuetako batean daudenek.

79. artikulua. Onarpen irizpideak Arte Plastikoetako eta Diseinuko goi mailako zikloetako IEHPn. Arte Plastikoetako eta Diseinuko goi mailako zikloetarako sarbide nota.

1. Arte Plastikoetako eta Diseinuko goi mailako zikloetako ikaspostu hutsak esleitzeko prozeduran, lehentasun irizpide hauek kontuan hartuta ezarriko da ikasleen hurrenkera zerrenda:

a) Lehenengoa: teknikari titulua edo baliokidea, edo Batxilergo titulua edo baliokidea izena emateko eskaeraren helburu den ikasturtearen aurreko 3 ikasturteetan lortu dutenak. Sarbideko azpitalde hau ondoko irizpideen arabera antolatuko da:

a1) Lehenik, titulua inskripzio eskaeraren helburu den ikasturtearen aurreko ikasturtean lortu dutenak jarriko dira.

a2) Bigarrenik, azken aipatu ikasturte horren aurreko bi ikasturteetan titulazioa lortu dutenak jarriko dira.

Bi azpitalde horietako bakoitza irizpide hauen arabera antolatuko da: lehenik, Arte Plastikoetako eta Diseinuko teknikari titulua edo Arteen modalitateko Batxilergo titulua dutenak; bigarrenik, Lanbide Heziketako teknikari titulua dutenak, edo Batxilergo titulua dutenak, Arteen modalitatetik kanpo.

Lehentasunezko sarbidea ematen duen titulazioa dutenei dagokien a2) azpitaldean, Nafarroan Arteen modalitateko goi mailako zikloetan sartzeko proba bat gainditu dutenak ere kokatuko dira.

Lehentasunezko sarbiderik ematen ez duen titulazioa dutenei dagokien a2) azpitaldean, honako hauek ere sartuko dira: Nafarroan gainditu dutenak goi mailako zikloetan sartzeko proba bat, Arteena ez den beste modalitate batean, eta beste autonomia erkidego batzuetan gainditu dutenak goi mailako zikloetan sartzeko proba bat, aukera ematen duena izena eman duten zikloan sartzeko.

b) Bigarrena: teknikari titulua edo baliokidea, edo Batxilergo titulua edo baliokidea apartatu honetako a) letran aipatutako hiru ikasturteak baino lehenagoko beste ikasturte batzuetan lortu dutenak.

Talde hau irizpide hauen arabera antolatuko da: lehenik, Arte Plastikoetako eta Diseinuko teknikari titulua edo Arte modalitateko Batxilergo titulua dutenak; bigarrenik, Lanbide Heziketako teknikari titulua edo Batxilergo titulua dutenak, Arte modalitatekoa ez den beste modalitate batean.

c) Hirugarrena: hurrengo tituluetako bat duten pertsonak edo inskripzio eskaera egiten den ikasturtean hura lortzeko moduan egoten ahal direnak: goi mailako teknikari titulua, teknikari espezialista titulua edo aipatutakoen titulu baliokidea; eta 25 urtetik gorakoentzako unibertsitateko sarrera proba gainditua dutenak.

d) Laugarrena: hurrengo tituluetako bat dutenak edo inskripzio eskaera egiten den ikasturtean hura lortzeko moduan egoten ahal direnak: unibertsitateko graduatu titulua, aurreko unibertsitate tituluak edo aipatutakoen titulu baliokidea.

2. Honen aurreko apartatuan ezarritako irizpideak aplikatuta sortzen den talde bakoitza irizpide hauei jarraikiz ordenatuko da:

a) Lehenengoa: inskripzioaren eskaera epe arruntean aurkeztu zutenak.

b) Bigarrena: inskripzioaren eskaera epe arruntean aurkeztu ez zutenak.

3. Aurreko apartatuan adierazitako irizpideak aplikatuta ateratzen den azpitalde bakoitza irizpide hauei jarraikiz ordenatuko da:

a) Lehena: goi mailako sarbide notaren arabera, handienetik txikienera, nota aterata ikasketa espedientetik, ikasketa ziurtagiritik edo sarbide probatik, zein dagokion, foru agindu honen 77. artikuluaren apartatuen arabera.

Sarbideko kalifikazioa beren ikasketa espedientetik edo ziurtagiritik ateratzea ezinezkoa den pertsonak beren azpitaldeko azken tokian jarriko dira, eta "lau" izanen dute sarbideko kalifikaziotzat.

b) Bigarrena: berdinketa izanez gero, ikasleak ikasketa akademikoetan onartzeko eskumena duen Hezkuntza Departamentuko organoak dagokion ikasturterako egindako zozketa publikoaren emaitza aplikatuz ebatziko da.

4. Arte Plastikoetako eta Diseinuko goi mailako ziklo elebidunetan, artikulu honetako 1. eta 2. apartatuetan adierazitako irizpideak aplikatzearen ondoriozko azpitalde bakoitzean, lehentasun zerrenda irizpide honen arabera ezarriko da:

a) Lehenik: Arte Plastikoetako eta Diseinuko goi maila elebiduna zein hizkuntzatan egiten den, hizkuntza horretan B1 maila edo handiagoa dutela frogatzen duten ikasleak.

b) Bigarrena: Arte Plastikoetako eta Diseinuko goi ziklo elebiduna zein hizkuntzatan egiten den, hizkuntza horren B1 maila edo handiagoa frogatzen ez dutenak.

Irizpide hori aplikatu ondoren, artikulu honetako 3. apartatuan adierazitako irizpideei jarraikiz antolatuko dira taldeak.

5. Onarpen prozesu arrunteko onarpen irizpideen egiaztapena eta balorazioa egiteko, foru agindu honen 76. eta 77. artikuluetan xedatutakoa beteko da.

6. Eduki progresiboko irakasgaiei dagokienez, foru agindu honen 77. artikuluan xedatutakoa bete beharko da.

80. artikulua. Arte Plastikoetako eta Diseinuko goi mailako zikloetako ikaspostu libreen esleipenean (ILE) sartzeko baldintzak.

1. Arte Plastikoetako eta Diseinuko goi mailako heziketa zikloetan sartzeko baldintzak foru agindu honen 74. artikuluan ezarritakoak dira.

2. Arte Plastikoetako eta Diseinuko goi mailako zikloetako (ikasturtea hasi ondoko eskaera epea) ikaspostu libreen esleipenean (ILE) parte hartzen ahalko dute foru agindu honen 37. artikuluan ezarritako kasuetako batean daudenek.

81. artikulua. Onarpen irizpideak Arte Plastikoetako eta Diseinuko goi mailako zikloetako ILEn.

1. Ikaspostu hutsak esleitzeko zerrenda bakoitzean, lehentasun irizpide hauek kontuan hartuta ezarriko da Arte Plastikoetako eta Diseinuko goi mailako heziketa zikloetan sartzeko eskatzen duten eta sarbideko baldintzak egiaztatzen dituzten ikasleen hurrenkera zerrenda:

a) Lehenengoa: onarpen prozesu arruntean aukera hori eskatu baina ikasposturik lortu ez duten ikasleak, eta onarpen prozesu arrunta amaitu ondoren itxaron zerrendako postu aktibo batean daudenak (ez da baztertua izan, ez dio uko egin lortutako ikaspostuari eta ez du baliogabetu izena emateko eskaera).

b) Bigarrena: ikaspostu hutsak esleitzeko prozeduran aukera eskatu baina ikasposturik lortu ez duten ikasleak, ikaspostu hutsak esleitzeko prozedura amaitu ondoren itxaron zerrendako postu aktibo batean daudenak (ez da baztertua izan, ez dio uko egin lortutako ikaspostuari eta ez du baliogabetu izena emateko eskaera).

c) Hirugarrena: onarpen prozesu arruntean parte hartu baina, prozesu hori amaituta, postu aktibo batean ez daudenak itxaron zerrendan (dela ILEn eskatzen den ikaspostua beren aukeren artean markatu ez zutelako, dela hura markatu bai baina baztertuak izan zirelako, eskaera bertan behera utzi zutelako edo lortutako ikaspostuari uko egin ziotelako); ikaspostu hutsak esleitzeko prozeduran parte hartu arren, ikaspostu aktibo batean ez daudenak, prozedura hori amaitzean (dela ILEn eskatzen den ikaspostua beren aukeren artean markatu ez zutelako, dela hura markatu bai baina baztertuak izan zirelako, eskaera bertan behera utzi zutelako edo lortutako ikaspostuari uko egin ziotelako); eta orobat, parte hartu ez dutenak, ez onarpen prozedura arruntean, ez ikaspostu hutsak esleitzeko prozeduran ere.

2. Honen aurreko apartatuan ezarritako irizpideak aplikatuta sortzen den talde bakoitza irizpide hauei jarraikiz ordenatuko da:

a) Honen aurreko apartatuan adierazitako lehen irizpidea aplikatuta sortzen den taldea: ikaspostua esleituko da onarpen prozesu arrunteko azken zerrendako itxaron zerrendako lehentasunen arabera.

b) Aurreko apartatuan ezarritako bigarren irizpidea aplikatuta sortzen den taldea: ikaspostua esleitzeko, ikaspostu hutsak esleitzeko prozeduraren azken zerrendako itxaron zerrendako lehentasun ordena hartuko da kontuan.

c) Aurreko apartatuan ezarritako hirugarren irizpidea aplikatuta sortzen den taldea ondoko irizpide hauei jarraikiz ordenatuko da:

–Lehenengoa: 21 urte bitarteko ikasleak, 21ekoak barne, izena eman nahi den ikasturtearen hasieran beteak.

–Bigarrena: izena emateko eskaeraren helburu den ikasturtea hasten den urtean 22, 23 edo 24 urte betetzen dituzten ikasleak.

–Hirugarrena: izena emateko eskaeraren helburu den ikasturtea hasteko urtean 25 urte edo gehiago betetzen dituzten ikasleak.

–Hiru azpitalde horietan berdinketarik izanez gero, dagokion ikasturterako Hezkuntza Departamentuan irakaskuntza akademikoetan ikasleak onartzeko eskumena duen organoak eginen duen zozketa publikoaren emaitza aplikatuz ebatziko da.

VII. KAPITULUA.–Onarpen prozesua, Lanbide Heziketako sistemako E graduetan espezializazio ikastaroei dagokienez

1. atala.–Onarpen prozesu arrunta espezializazio ikastaroetan

82. artikulua. Lanbide Heziketaren Sistemako E graduetan sartzeko baldintzak, espezializazio ikastaroak.

1. Erdi mailako espezializazio ikastaroetan parte hartzeko beharrezkoa izanen da erdi mailako espezializazio ikastaroa eta bere curriculumaren oinarrizko alderdiak ezartzen dituen oinarrizko araudian zehaztutako teknikari titulazioren bat izatea.

2. Aurreko apartatuan aipatutako baldintzaz gain, baldin eta esleitzeko moduko ikaspostuak badaude, erdi mailako espezializazio ikastaroetara sartzeko baldintza baliokidetzat hartuko da hauetako bat:

a) Lanbide Heziketako teknikari edo goi mailako teknikari titulazioren bat izatea, espezializazio ikastaroak eta curriculumaren oinarrizko alderdiek ezartzen dituen oinarrizko araudian sarbide baldintza gisa zehaztutakoa ez dena, uztailaren 18ko 659/2023 Errege Dekretuaren 120. artikuluko 3.a) eta 3.b) apartatuetan xedatutakoaren arabera.

b) Aldez aurreko ezagutzak egiaztatzea, Lanbide Heziketako teknikari titulaziorik izan gabe, edo Lanbide Heziketako goi mailako teknikari titulaziorik izan gabe, espezializazio ikastaroa arrakastaz egiteko gaitasuna bermatuko duena.

3. Goi mailako espezializazio ikastaroetan parte hartzeko beharrezkoa izanen da goi mailako teknikari titulazioren bat izatea, espezializazio ikastaroa eta haren curriculumaren oinarrizko alderdiak zehazten dituen oinarrizko araudian zehazten direnak.

4. Aurreko apartatuan aipatutako baldintzaz gain, baldin eta esleitzeko moduko ikaspostuak badaude, goi mailako espezializazio ikastaroetan sartzeko baldintza baliokidetzat hartuko da hauetako bat:

a) Espezializazio ikastaroa eta haren curriculumaren oinarrizko alderdiak ezartzen dituen oinarrizko araudian baldintza gisa zehaztutakoa ez den goi mailako teknikari titulua izatea, uztailaren 18ko 659/2023 Errege Dekretuaren 121. artikuluko 2.a) eta 2.b) apartatuetan xedatutakoaren arabera.

b) Aldez aurreko ezagutzak egiaztatzea, espezializazio ikastaroa arrakastaz egiteko gaitasuna bermatuko dutenak, goi mailako teknikari titulaziorik izan gabe.

5. Foru agindu honen xede diren irakaskuntzetan eta prestakuntzetan eskumena duen zuzendaritza nagusiaren urteko ebazpenean zehaztuko dira espezializazio ikastaroetan onartzeko prozesuaren jarraibideak eta egutegia, eta beraz, han garatuko dira espezializazio ikastaroa ezartzen duen oinarrizko araudian zehaztutako titulaziorik ez duten pertsonei lotutako eskakizunei buruzko jarraibideak.

6. Eskatzaileak onarpen prozesuan sarbideko baldintza den zein titulurekin parte hartzen duen adierazi beharko du epe arruntean izena emateko eskaeran.

83. artikulua. Onarpen irizpideak espezializazio ikastaroetako onarpen prozesu arruntean.

1. Espezializazio ikastaroetako onarpen prozesu arrunta ondoko lehentasunezko irizpide hauen arabera arautuko da:

–Arte Plastikoetako eta Diseinuko teknikari titulua edo goi mailako teknikari titulua.

–Teknikari edo goi mailako teknikari tituluak, espezializazio ikastaroko arlo profesionalean esperientziarekin lotura dutenak.

–Teknikari edo goi mailako teknikari titulazioak, espezializazio ikastaroa arrakastaz egiteko aldez aurreko ezagupen egokiak egiaztatzearekin lotura dutenak.

–Espezializazio ikastaroetan sartzeko betebeharrak.

–Espezializazio ikastaroari lotutako lanbide arloko esperientzia.

–Espezializazio ikastaroa arrakastaz egiteko aldez aurreko ezagutza egokiak egiaztatzea.

2. Ikasleek parte hartzeko izanen duten puntuazioa kalkulatuko da foru agindu honen 4. eranskinean aipatzen diren lehentasun irizpideen balorazioa aplikatuz, lortutako puntuen batuketa eginez. Puntuazio horrek erabakiko du onarpen eta itxaron zerrenden hurrenkera, ondoren ezartzen denarekin bat:

a) Dagokion espezializazio ikastaroan sartzeko baldintza gisa ezarrita dauden Lanbide Heziketako teknikari edo goi mailako teknikari titulua duten pertsonak: haien kalifikazioa izanen da "espezializazio ikastaroan sartzeko nota" gehi "sartzeko baldintza gisa ezarritako titulazioa" irizpidean lortutako puntuazioa batuta ateratzen dena.

b) Lanbide Heziketako teknikari edo goi mailako teknikari titulua duten pertsonak, kasuan kasu, espezializazio ikastarora sartzeko baldintza gisa ezarritakoez bestelakoak, baldin eta harekin batera ikastaroari lotutako arlo profesionaleko esperientzia erakusten bada: haien puntuazioa kalkulatuko da ‘espezializazio ikastarora sartzeko nota’ gehi ‘bestelako teknikari tituluak, edo goi mailako teknikari tituluak, espezializazio ikastaroaren lanbide arloarekin lotutako esperientziarekin lotuak’ irizpideari emandako puntuazioa batuta.

c) Lanbide Heziketako teknikari titulua edo goi mailako teknikari titulua duten pertsonak, kasuan kasu, espezializazio ikastaroan sartzeko baldintza gisa ezarritakoez bestelakoak, baldin eta aldez aurreko ezagutza egokiak egiaztatzen badituzte: haien puntuazioa kalkulatzeko batuko dira "espezializazio ikastarora sartzeko nota" gehi "teknikari edo goi mailako teknikarien beste titulu batzuk, espezializazio ikastaroa arrakastaz egiteko aurretiko ezagutzak frogatzearekin lotuak izaten ahal direnak" irizpideari emandako puntuazioa.

d) Lanbide Heziketako teknikari titulua edo goi mailako teknikari titulua (dagokionaren arabera) ez duten pertsonak, baldin eta harekin batera aurkezten bada ikastaroari lotutako lanbide arloko esperientzia edo aldez aurreko ezagutza egokien egiaztapena: haren puntuazioa izanen da "espezializazio ikastaroari lotutako lanbide arloko esperientzia" edo "espezializazio ikastaroa arrakastaz egiteko egokiak diren aurretiazko ezagutzak egiaztatzea" irizpideetan emandako puntuazioa.

3. Berdinketarik izanez gero, ikasketa akademikoetan ikasleak onartzeko eskumena duen Hezkuntza Departamentuko organoak kasuan kasuko ikasturterako egindako zozketa publikoaren emaitza aplikatuz ebatziko dira.

4. Onarpen prozesu arruntean onartzeko irizpideak egiaztatu eta baloratzeko, foru agindu honen 84. artikulutik 87.era bitartekoetan xedatutakoari jarraituko zaio.

84. artikulua. ‘Sarbideko baldintza gisa ezarritako teknikari edo goi mailako teknikari titulua’ irizpidea.

1. Espezializazio ikastaroak, erdi mailakoak edo goi mailakoak, ezartzen dituen oinarrizko araudian zehaztuta daude Lanbide Heziketako teknikari edo goi mailako teknikari titulazioak, sartzeko baldintza gisa ezarriak.

2. Inskripzio eskaeran adierazi behar da zein titulu erabiltzen den espezializazio ikastaroetan sartzeko baldintza gisa edo sartzeko eskakizunaren baliokidetza gisa.

3. Irizpide honen balorazioa foru lege honen IV. eranskinean ezarritakoaren arabera da.

4. Egiaztapena egiteko, onarpen eskaera egiten denean, eskatutako batez besteko nota jasotzen duen dokumentazio akademikoaren kopia aurkeztu beharko da. Egiaztapen hori ez da beharrezkoa izanen ikasleak Nafarroako Foru Komunitateko Hezkuntza Departamentuak baimendutako ikastetxe batean eskolatuta badaude eta datu hori EDUCA eskola kudeaketako sisteman kontsultatzen ahal bada.

85. artikulua. ‘Teknikari edo goi mailako teknikari titulazioak, espezializazio ikastaroko arlo profesional bereko esperientziarekin lotutakoak’ eta ‘teknikari edo goi mailako teknikari titulazio desberdinak, espezializazio ikastaroa arrakastaz egiteko egokiak diren aldez aurreko ezagupenak egiaztatzearekin lotuta daudenak’ irizpidea.

1. Uztailaren 18ko 659/2023 Errege Dekretuaren 120. eta 121. artikuluetan ezarritakoa garatzeko, xedatzen da mailako espezializazio ikastaroetara sartzen ahal direla Lanbide Heziketako teknikari titulua, edo goi mailako teknikari titulua duten pertsonak, baldin eta bi baldintza hauetako bat betetzen badute:

a) Espezializazio ikastaroaren arlo profesionalean esperientzia izatea.

b) Espezializazio ikastaroa arrakastaz egiteko aldez aurretik ezagupen egokiak izatea.

2. Irizpide bakoitzaren bi baldintzak batera baloratuko dira: Lanbide Heziketako teknikari edo goi mailako teknikari titulazioak izatea, baldintza gisa ezarritakoez bestelakoak, eta aurreko atalean aipatutako bi baldintzetako bat izatea. Irizpide bakoitzaren bi baldintzen balorazio independentea ez da eginen.

3. Irizpide hauen balorazioa foru lege honen IV. eranskinean adierazitakoarekin bat eginen da.

4. Espezializazio ikastaroa arrakastaz egiteko aldez aurretik ezagupen egokiak dituela eta espezializazio ikastaroari lotutako lanbide arloan esperientzia duela frogatzeko, foru agindu honetako 4.5 artikuluak aipatzen duen urteko ebazpenean zehaztutakoaren arabera jokatuko da.

86. artikulua. ‘Espezializazio ikastaroari lotutako lanbide arloko esperientzia’ eta ‘espezializazio ikastaroa arrakastaz egiteko aldez aurreko ezagutza egokiak’ irizpidea.

1. Uztailaren 18ko 659/2023 Errege Dekretuaren 120. eta 121. artikuluetan ezarritakoa garatzeko, xedatzen da mailako espezializazio ikastaroetara sartzen ahal direla Lanbide Heziketako teknikari edo goi mailako teknikari titulurik ez duten pertsonak, baldin eta bi baldintza hauetako bat betetzen badute:

a) Espezializazio ikastaroaren arlo profesionalean esperientzia izatea.

b) Espezializazio ikastaroa arrakastaz egiteko aldez aurretik ezagupen egokiak izatea.

2. Irizpide hauen balorazioa foru lege honen IV. eranskinean adierazitakoarekin bat eginen da.

3. Espezializazio ikastaroa arrakastaz egiteko aldez aurretik ezagupen egokiak dituela eta espezializazio ikastaroari lotutako lanbide arloan esperientzia duela frogatzeko, foru agindu honetako 4.5 artikuluak aipatzen duen urteko ebazpenean zehaztutakoaren arabera jokatuko da.

87. artikulua. Espezializazio ikastaroetan sartzeko nota.

1. Onarpen prozesu arruntean lehentasun ordena ezartzeko, erdi mailako eta goi mailako espezializazio ikastaroetara sartzeko nota bat erabiltzen da guztizko puntuazioan, ikasleen espediente akademikoan oinarrituta lortua, artikulu honetan zehaztutakoaren arabera.

2. Sarbideko nota baloratuko da espezializazio ikastaroetako onarpen prozesu arruntean parte hartzen duten pertsonen puntuazioan, baldin eta hauek frogatzen badituzte:

a) Dagokion espezializazio ikastaroan sartzeko baldintza gisa ezarritako Lanbide Heziketako teknikari edo goi mailako teknikari titulua izatea.

b) Lanbide Heziketako teknikari edo goi mailako teknikari titulua izatea, sartzeko baldintza gisa ezarritakoa ez dena eta, gainera, bi baldintza hauetako bat egiaztatzea:

–Espezializazio ikastaroaren arlo profesionalean esperientzia izatea.

–Espezializazio ikastaroa arrakastaz egiteko aldez aurreko ezagutza egokiak izatea.

3. Sarbideko nota bi dezimalekin adieraziko da, ehunen hurbilenera biribilduta eta, erdian izanez gero, gora biribilduta.

4. Foru agindu honen 4.5 artikuluak aipatzen duen urteko ebazpenean zehaztuko dira espezializazio ikastaroetara sartzeko notaren ziurtagiria aurkezteko modu eta epeei buruzko jarraibideak.

5. Sartzeko baldintza egiaztatuz gero eta espezializazio ikastaroetara sartzeko zenbakizko notaren ziurtagiria aurkeztu ezean, irizpide honen arabera egiten den balorazioa "lau" izanen da.

6. Lanbide Heziketako teknikari edo goi mailako teknikari titulua lortzeko ikasketak gainditu dituzten ikasleek espezializazio ikastaroetara sartzeko izanen duten nota ikasleak titulu hori lortu duen ikastetxeak kalkulatuko du. Horren kalkulua egiteko, kontuan hartu behar dira honako hauek:

a) Espezializazio ikastaroetan sartzeko nota erdi edo goi mailako zikloari dagokion batez besteko nota erabiliz kalkulatuko da, ikasketa horien ebaluazio araudiaren arabera.

b) Atzerriko hezkuntza sistemetatik etorri eta espezializazio ikastaroetako onarpen prozesu arruntean izena emateko eskaera aurkezten duten pertsonek teknikari edo goi mailako teknikari ikasketak homologatzeko behin betiko egiaztagiria aurkeztu beharko dute, onarpen prozesu bakoitzerako ezarritako datetan, eta egiaztagiri horretan jasoko da kalkulatutako batez besteko nota. Halakorik ez bada, baldintzapeko bolantea aurkezten ahalko dute; kasu horretan, onarpen prozesu arruntean parte hartzeko "lau" kalifikazioa emanen zaizkie batez besteko nota gisa.

7. Sarbide nota egiaztatuko da era honetan:

a) Jatorrizko ikastetxeak hiruhileko bakoitzeko eta ikasturte bukaerako kalifikazioak EDUCA eskola kudeaketako sisteman sartzen baditu ikasturtean: ikasleak matrikulatuta dauden ikastetxeak EDUCAn egindako erregistroaren bidez. Ikastetxeko idazkariaren erantzukizuna izanen da kalifikazio horiek EDUCA sisteman erregistratuta daudela bermatzea, foru agindu honen 4.5 artikuluak aipatzen duen urteko ebazpenak adierazitako epean.

b) Jatorrizko ikastetxea beste erkidego batekoa bada, edo hiruhileko eta bukaerako kalifikazioak EDUCA eskola kudeaketako sisteman sartzen ez baditu, interesdunak goi mailako zikloetan sartzeko notaren ziurtagiria aurkeztu beharko du. Ikaslea teknikari titulua edo Batxilergo titulua lortu duen ikastetxeko idazkariak emanen du ziurtagiria, eta bermatu behar du sarbideko notaren ziurtagiria garaiz ematen zaiola ikasleari, hark garaiz entregatu ahal izan dezan, lehen aukerako ikastetxean, alegia, foru agindu honetako 4.5 artikuluak aipatzen duen urteko ebazpenean adierazitako egunetan.

c) Atzerriko hezkuntza sistemetatik datozen eskatzaileen kasuan, ikasketak teknikari edo goi mailako teknikari tituluarekin homologatzeko behin betiko kredentziala, edo inskripziorako baldintzazko bolantea, behar bezala beteta eta zigilatuta.

2. atala.–Espezializazio ikastaroak: epe arruntetik kanpoko onarpen prozesua

88. artikulua. Sarbideko baldintzak, espezializazio ikastaroetako ikaspostu hutsak esleitzeko prozedurarako (IHEP).

1. Espezializazio ikastaroetarako sarbideko baldintzak foru agindu honen 82. artikuluan ezartzen dira.

2. Espezializazio ikastaroetako (eskaera ikasturtea hasi aurreko aldian aurkeztea) ikaspostu hutsak esleitzeko prozeduran (IHEP) parte hartzen ahalko dute foru agindu honen 36. artikuluan ezarritako kasuetako batean dauden pertsonek.

89. artikulua. Onarpen irizpideak espezializazio ikastaroetako IEHPn. Espezializazio ikastaroetan sartzeko nota.

1. Espezializazio ikastaroetan ikaspostu hutsak esleitzeko prozedura ondoren aipatzen diren lehentasun irizpideen arabera arautuko da:

–Inskripzioa onarpen prozesu arruntean.

–Sarbideko baldintza gisa ezarritako teknikari titulua edo goi mailako teknikari titulua.

–Teknikari edo goi mailako teknikari tituluak, espezializazio ikastaroko arlo profesionalean esperientziarekin lotura dutenak.

–Teknikari edo goi mailako teknikari titulazioak, espezializazio ikastaroa arrakastaz egiteko aldez aurreko ezagupen egokiak egiaztatzearekin lotura dutenak.

–Espezializazio ikastaroetako sarbide nota.

–Espezializazio ikastaroari lotutako lanbide arloko esperientzia.

–Espezializazio ikastaroa arrakastaz egiteko aldez aurreko ezagutza egokiak egiaztatzea.

–Foru agindu honen 4.5 artikuluan aipatzen den urteko ebazpenean zehazten ahal diren bestelako irizpideak.

2. Ikasleek parte hartuko dute foru agindu honen 4. eranskinean aipatzen diren lehentasun irizpideen balorazioa aplikatuta lortutako puntuen baturaren emaitzazko puntuazioarekin. Puntuazio horrek erabakiko du onarpen eta itxaron zerrenden hurrenkera, foru agindu honen 83.2 artikuluan aipatzen diren egoeren arabera.

3. Berdinketarik izanez gero, ikasketa akademikoetan ikasleak onartzeko eskumena duen Hezkuntza Departamentuko organoak kasuan kasuko ikasturterako egindako zozketa publikoaren emaitza aplikatuz ebatziko dira.

4. Ikaspostu hutsak esleitzeko prozeduran onartzeko irizpideak egiaztatu eta baloratzeko, foru agindu honen 84.etik 87.era bitarteko artikuluetan xedatutakoari jarraituko zaio.

Onarpen prozesu arruntean inskribatzeko eta parte hartzeko irizpidea ofizioz aurkeztuko da EDUCA kudeaketa sistemaren bidez.

5. Espezializazio ikastaroetara sartzeko nota ezarriko da foru agindu honen 87. artikuluan ezartzen dituen irizpideei jarraituz.

90. artikulua. Sarbideko baldintzak espezializazio ikastaroetako ikaspostu libreen esleipenean (ILE).

1. Espezializazio ikastaroetarako sarbideko baldintzak foru agindu honen 82. artikuluan ezartzen dira.

2. Espezializazio ikastaroetako (eskaera ikasturtea hasi ondoren egiteko aldian) ikaspostu libreen esleipenean (ILE) parte hartzen ahalko dute foru agindu honen 37. artikuluan jasotako egoeretako batean dauden pertsonek.

91. artikulua. Onarpen irizkideak espezializazio ikastaroetako ILEn.

1. Ikaspostu libreak esleitzeko zerrenda bakoitzean, espezializazio ikastaroetako ikasposturen bat eskatzen duten ikasleen lehentasunen zerrenda irizpide hauek kontuan hartuta ezarriko da:

a) Lehenengoa: espezializazio ikastaroan sartzeko baldintzatzat ezarritako titulazioa dutenak.

b) Bigarrena: teknikari titulua edo goi mailako teknikari titulua dutenak, kasuan kasu, sartzeko baldintza gisa ezarritakoa ez dena eta, gainera, espezializazio ikastaroaren lanbide arlo berean esperientzia erakusten dutenak.

c) Hirugarrena: sartzeko baldintza gisa ezarritako teknikari titulua edo goi mailako teknikari titulua, kasuan kasu, ez den beste titulu bat dutenak, eta, gainera, aldez aurreko ezagutza egokiak egiaztatzen dituztenak.

d) Laugarrena: Lanbide Heziketako teknikari edo goi mailako teknikari titulaziorik ez dutenak, dagokionaren arabera, baldin eta egiaztatzen badute espezializazio ikastaroko arlo profesionalean esperientzia dutela edo espezializazio ikastaroa arrakastaz egiteko egokiak diren aurretiazko ezagutzak dituztela.

2. Aurreko lau talde horietako bakoitza irizpide hauen arabera antolatuko da:

a) Lehenengoa: onarpen prozesu arruntean aukera hori eskatu baina ikasposturik lortu ez duten ikasleak, eta onarpen prozesu arrunta amaitu ondoren itxaron zerrendako postu aktibo batean daudenak (ez da baztertua izan, ez dio uko egin lortutako ikaspostuari eta ez du baliogabetu izena emateko eskaera).

b) Bigarrena: ikaspostu hutsak esleitzeko prozeduran aukera eskatu baina ikasposturik lortu ez duten ikasleak, ikaspostu hutsak esleitzeko prozedura amaitu ondoren itxaron zerrendako postu aktibo batean daudenak (ez da baztertua izan, ez dio uko egin lortutako ikaspostuari eta ez du baliogabetu izena emateko eskaera).

c) Hirugarrena: onarpen prozesu arruntean parte hartu baina, prozesu hori amaituta, postu aktibo batean ez daudenak itxaron zerrendan (dela ILEn eskatzen den ikaspostua beren aukeren artean markatu ez zutelako, dela hura markatu bai baina baztertuak izan zirelako, eskaera bertan behera utzi zutelako edo lortutako ikaspostuari uko egin ziotelako); ikaspostu hutsak esleitzeko prozeduran parte hartu arren, ikaspostu aktibo batean ez daudenak, prozedura hori amaitzean (dela ILEn eskatzen den ikaspostua beren aukeren artean markatu ez zutelako, dela hura markatu bai baina baztertuak izan zirelako, eskaera bertan behera utzi zutelako edo lortutako ikaspostuari uko egin ziotelako); eta orobat, parte hartu ez dutenak, ez onarpen prozedura arruntean, ez ikaspostu hutsak esleitzeko prozeduran ere.

3. Honen aurreko apartatuan ezarritako irizpideak aplikatuta sortzen den talde bakoitza irizpide hauei jarraikiz ordenatuko da:

a) Aurreko apartatuan adierazitako lehen irizpidea aplikatzearen ondorioz sortutako taldeak: ikaspostua esleituko da onarpen prozesu arruntaren azken zerrendako itxaron zerrendako lehentasun hurrenkerari jarraituz.

b) Aurreko paragrafoan adierazitako bigarren irizpidea aplikatzearen ondorioz sortutako taldeak: ikaspostua esleitzeko, ikaspostu hutsak esleitzeko prozeduraren azken zerrendako itxaron zerrendako lehentasunen hurrenkera hartuko da kontuan.

c) Aurreko paragrafoan adierazitako hirugarren irizpidearen aplikazioaren ondorioz sortutako taldeak ondoko irizpide honen arabera antolatuko dira: irakaskuntza akademikoetan ikasleen onarpenaren gaietan eskumena duen Hezkuntza Departamentuko organoak dagokion ikasturterako egiten duen zozketa publikoaren emaitza.

4. Berdinketarik izanez gero, Hezkuntza Departamentuan ikasketa akademikoetan ikasleak onartzeko eskumena duen organoak kasuan kasuko ikasturterako egindako zozketa publikoaren emaitza aplikatuz ebatziko da.

VIII. KAPITULUA.–Onarpen prozesua Lanbide Heziketako eta Arte Plastikoetako eta Diseinuko zikloen bigarren kurtsoan

1. atala.–Onarpen prozesu arrunta Lanbide Heziketako eta Arte Plastikoetako eta Diseinuko zikloetako bigarren kurtsoan

92. artikulua. Sarbideko baldintzak Lanbide Heziketako edo Arte Plastikoetako eta Diseinuko bigarren kurtsoan.

1. Lanbide Heziketako eta Arte Plastikoetako eta Diseinuko zikloetako bigarren kurtsoan sartzeko, baldintza hauetako bat egiaztatu beharko da:

a) Lehen mailako lanbide edo prestakuntza modulu guztiak eta, hala badagokio, arloak gainditu eta/edo baliozkotzea, Nafarroako curriculumaren arabera.

b) Bigarren mailara igarotzeko moduan egotea, modulu eta, kasua bada, arlo bat gainditu gabe izanda, Nafarroan irakaskuntza horien ebaluazioa arautzen duen indarreko araudian ezarritakoaren arabera.

2. Era berean, onartuko da ikasle batek bigarren kurtsora sartzeko baldintza betetzen duela baldin eta zikloaren lehen kurtsoa beste autonomia erkidego batean egin badu eta hurrengo mailara igotzeko moduan badago, erkidego horretan ebaluazioa arautzen duen araudiaren arabera.

93. artikulua. Onarpen irizpideak Lanbide Heziketako eta Arte Plastikoetako eta Diseinuko zikloetako bigarren kurtsoko onarpen prozesu arruntean.

1. Onarpen prozesu arruntean, lehentasunen zerrenda ezartzeko Lanbide Heziketako eta Arte Plastikoetako eta Diseinuko zikloetako bigarren kurtsoan sartzeko eskatzen duten ikasleen artean, prozesu honetako lehenengo eta bigarren faseetarako hurrengo apartatuetan ezartzen diren irizpideak hartuko dira kontuan.

2. Onarpen prozesu arruntaren lehen fasean, Lanbide Heziketako eta Arte Plastikoetako eta Diseinuko zikloetako bigarren kurtsoan sartzeko eskatzen duten ikasleen lehentasunen zerrenda irizpide hauen araberako ezarriko da:

a) Lehenengoa: lehen kurtsoko modulu guztiak eta, kasua bada, ikasketa multzoak edo arloak gainditu dituztenak, Nafarroako curriculumaren arabera.

b) Bigarrena: lehen kurtsoko gainditu gabeko moduluren bat edo, kasua bada, ikasketa multzo edo arlo bat gainditu gabe mailaz igotzeko moduan daudenak.

3. Aurreko apartatuan azaldutako irizpideak aplikatuta ateratzen den azpitalde bakoitza irizpide hauei jarraikiz ordenatuko da:

a) Lehenengoa: bigarren kurtsoan sartzeko notaren arabera, ikasketa espedientetik edo ziurtagiri akademikotik hartua, handienetik txikienera, foru agindu honen 95. artikuluko apartatu desberdinen arabera.

Sarbideko nota beren ikasketa espedientetik edo ziurtagiritik ateratzea ezinezkoa den pertsonak beren azpitaldeko azken tokian jarriko dira, eta "lau" izanen dute sarbideko kalifikaziotzat.

b) Bigarrena: berdinketa izanez gero, ikasleak ikasketa akademikoetan onartzeko eskumena duen Hezkuntza Departamentuko organoak dagokion ikasturterako egindako zozketa publikoaren emaitza aplikatuz ebatziko da.

4. Erdi eta goi mailako zikloetako bigarren kurtsoan onartzeko prozesu arruntaren lehen fasearen behin betiko zerrendetan ikaspostua esleitu eta matrikula egin ez den kasuetan, onarpen prozesu arruntaren bigarren fasean esleituko dira.

5. Erdi eta goi mailako zikloetako bigarren kurtsoan onartzeko prozesu arruntaren bigarren fasean, ikaspostuak esleitzeko lehentasunen zerrenda artikulu honetako 2. eta 3. apartatuetan onarpen prozesu arruntaren lehen faserako zehaztutako lehentasun irizpideen arabera ezarriko da.

6. Onarpen prozesu arrunteko onarpen irizpideen egiaztapena eta balorazioa egiteko, foru agindu honen 94. eta 95. artikuluetan xedatutakoa beteko da.

94. artikulua. Lanbide Heziketako eta Arte Plastikoetako eta Diseinuko zikloetako bigarren kurtsoan sartzeko baldintza gisa erabiltzen diren titulu, ziurtagiri eta irakaskuntzak.

1. Lanbide Heziketako eta Arte Plastikoetako eta Diseinuko zikloetako bigarren kurtsoan sartzeko baldintza gisa erabiltzen den titulu edo ziurtagiri akademikoa inskripzio eskabidean adierazi beharko da.

2. Eskatzaileak epe arruntean izena emateko eskaeran adierazi beharko du zikloaren lehen kurtsoko modulu guztiak Nafarroako curriculumaren arabera gaindituta/baliozkotuta izateko baldintza betetzen duen, edo zikloaren bigarren kurtsora igarotzea ahalbidetzen duen Nafarroako curriculumaren arabera lehenengo kurtsoko moduluak gaindituta/baliozkotuta izateko baldintza betetzen duen.

3. Egiaztapena egiteko, onarpen eskaera egiten denean, eskatutako batez besteko nota jasotzen duen dokumentazio akademikoaren kopia aurkeztu beharko da. Egiaztapen hori ez da beharrezkoa izanen ikasleak Nafarroako Foru Komunitateko Hezkuntza Departamentuak baimendutako ikastetxe batean eskolatuta badaude eta datu hori EDUCA eskola kudeaketako sisteman kontsultatzen ahal bada.

Inskripzio eskaera aurkezteko epean dokumentazio hori ez badago, foru agindu honen 4.5 artikuluak aipatzen duen urteko ebazpenean adierazitako datetan aurkezten ahalko da.

95. artikulua. Lanbide Heziketako edo Arte Plastikoetako eta Diseinuko zikloetarako bigarren mailara sartzeko nota.

1. Ikasleek talde bakoitzean duten lehentasun ordena ezartzeko, Lanbide Heziketako eta Arte Plastikoetako eta Diseinuko zikloetako bigarren mailara sartzeko nota bat ezarri da, ikasleen espediente akademikoan oinarrituko da, artikulu honetan zehaztutakoaren arabera.

2. Sarbideko nota bi dezimalekin adieraziko da, ehunen hurbilenera biribilduta eta, erdian izanez gero, gora biribilduta.

3. Sartzeko baldintza egiaztatuz gero eta goi mailako zikloetan sartzeko zenbakizko sarbideko notaren ziurtagiria aurkeztu ezean, irizpide honen balorazioa "lau" zenbakizko kalifikazioarekin eginen da.

4. Sartzeko baldintza diren lanbide moduluak ikasleek zer ikastetxetan gainditu dituzten, harexek kalkulatuko du zer nota duten modulu horiek gainditu dituzten ikasleek Lanbide Heziketako eta Arte Plastikoetako eta Diseinuko zikloetako bigarren mailara sartzeko. Horren kalkulua egiteko, kontuan hartu behar dira honako hauek:

a) Bigarren mailan sartzeko nota kalkulatzeko, kasuan kasuko zikloko lehenengo kurtsoko batez besteko nota aritmetikoa erabiliko da, Nafarroako curriculumaren arabera.

b) Bigarren mailan sartzeko nota kalkulatzeko, lehen mailako modulu bakoitzean ikaslearen espedientean edo ziurtagiri akademikoan agertzen dena izanen da. Nafarroako curriculumaren araberako lehen mailako moduluren bat eskatzailearen espediente akademikoan agertzen ez bada, "bat" zenbakizko kalifikazioa emanen zaio bigarren mailara sartzeko nota kalkulatzeko.

5. Bigarren mailan sartzeko nota egiaztatzeko, eskatzaileak bigarren mailan sartzeko notaren ziurtagiria aurkeztu beharko du, foru agindu honetako 4.5 artikuluak aipatzen duen urteko ebazpenean zehazten den ereduaren arabera.

Ikasleak bigarren mailan sartzeko baldintza osatzen duten moduluak zer ikastetxetan gainditu dituen, hango idazkariak emanen du bigarren mailan sartzeko notaren ziurtagiria.

6. Foru agindu honetako 4.5 artikuluak aipatzen duen urteko ebazpenean zehaztuko dira Lanbide Heziketako eta Arte Plastikoetako eta Diseinuko zikloetako bigarren mailara sartzeko notaren ziurtagiria aurkezteko moduari eta epeei buruzko jarraibideak.

2. atala.–Epe arruntetik kanpoko onarpen prozesua Lanbide Heziketako eta Arte Plastikoetako eta Diseinuko zikloen bigarren kurtsoan

96. artikulua. Lanbide Heziketako eta Arte Plastikoetako eta Diseinuko zikloen bigarren kurtsoko ikaspostu hutsak esleitzeko prozeduran sartzeko baldintzak.

1. Lanbide Heziketako eta Arte Plastikoetako eta Diseinuko zikloetako bigarren kurtsoan sartzeko baldintzak foru agindu honen 92. artikuluan ezarritakoak dira.

2. Lanbide Heziketako eta Arte Plastikoetako eta Diseinuko zikloetako bigarren kurtsoko (eskaera ikasturtea hasi aurreko aldian aurkeztea) ikaspostu hutsak esleitzeko prozeduran (IHEP) parte hartzen ahalko dute foru agindu honen 36. artikuluan ezarritako kasuren batean daudenek.

97. artikulua. Onarpen irizpideak Lanbide Heziketako eta Arte Plastikoetako eta Diseinuko zikloetako bigarren kurtsoko IHEPn. Bigarren kurtsoan sartzeko nota.

1. Lanbide Heziketako eta Arte Plastikoetako eta Diseinuko zikloetako bigarren kurtsoko ikaspostu hutsak esleitzeko prozeduran, lehentasunen zerrenda foru agindu honen 93.2 artikuluan adierazitako lehentasun irizpideei jarraikiz ezarriko da.

2. Irizpide horiek aplikatuta sortzen den talde bakoitza irizpide hauei jarraikiz ordenatuko da:

a) Lehenengoa: inskripzioaren eskaera epe arruntean aurkeztu zutenak.

b) Bigarrena: inskripzioaren eskaera epe arruntean aurkeztu ez zutenak.

3. Horietako bakoitza foru agindu honen 93.3 artikuluan ezarritako irizpideak kontuan hartuta ordenatuko da.

4. Onarpen prozesu arrunteko onarpen irizpideen egiaztapena eta balorazioa egiteko, foru agindu honen 94. eta 95. artikuluetan xedatutakoa beteko da.

5. Lanbide Heziketako eta Arte Plastikoetako eta Diseinuko zikloetako bigarren kurtsoan sartzeko nota foru agindu honen 95. artikuluan ezarritakoaren arabera zehaztuko da.

IV. TITULUA.–Onarpen prozesuaren kudeaketa. Onarpenaren berme organoak: Eskolatze batzordeak

98. artikulua. Onarpen prozesua kudeatzen duten Hezkuntza Departamentuko unitateak.

1. Foru agindu honen xede diren irakaskuntza eta prestakuntzetako onarpen proiektuak antolatu eta kudeatzeko eskumena duen zerbitzua, etengabeko prestakuntzako eskaintza integratuak kudeatu eta horien jarraipena egiteko eskumena duen atalaren bidez, Hezkuntza Departamentuak kudeatzen duen Lanbide Heziketako Sistemaren A, B eta C graduetako eskaintzetako onarpen prozesua behar bezala aplikatzeko koordinazioaz arduratzen den Hezkuntza Departamentuko unitatea da.

2. Foru agindu honen xede diren irakaskuntza eta prestakuntzetan onarpen proiektuak antolatu eta kudeatzeko eskumena duen zerbitzua, Nafarroako Lanbide Heziketako eta Arte Plastikoetako eta Diseinuko irakaskuntzetarako onarpena kudeatzeko eskumena duen atalaren bidez, Hezkuntza Departamentuan onarpen prozesu arruntaren eta epetik kanpoko onarpen prozesuaren kudeaketa eta jarraipena egiteko ardura duen unitatea da, Lanbide Heziketako D eta E graduetan, eta Arte Plastikoetako eta Diseinuko lanbide ikasketen heziketa zikloetan, ukatu gabe Nafarroako Eskolatze Batzorde Nagusiak eta Tokiko Eskolatze Batzordeek esleituak dituzten eskumenak.

Gainera, ezarritako epeetatik kanpo jasotzen diren erdi mailako eta goi mailako zikloetan eta espezializazio ikastaroetan eskolatzeko eskabideak kudeatzeaz arduratuko da, foru agindu honen xede diren ikasketa eta prestakuntzetan eskumena duen zuzendaritza nagusiaren ebazpenaren bidez zehazten denaren arabera.

3. Era berean, aurreko onarpen prozesuen kudeaketan parte hartuko dute, beren eskumen esparruaren barruan, informazio sistemen arloan eskumena duen zerbitzuko unitateek, bai eta eskola informazioa kudeatzeko sistemen eta teknologia eta hezkuntzako IKT azpiegituraren arloan eskumena duen zerbitzuko unitateek ere, foru agindu honen xede diren irakaskuntza eta prestakuntzetan eskumena duen zuzendaritza nagusiak zehaztuko dituenak.

99. artikulua. Nafarroako Eskolatze Batzorde Nagusia.

1. Nafarroako Eskolatze Batzorde Nagusia ikastetxe publikoetan eta itunpeko ikastetxe pribatuetan ikasleak onartzeko prozedura zuzen aplikatzearen ardura duen Hezkuntza Departamentuko organoa da. Batzorde hori eskolatzearen gaineko eskumenak dituen Hezkuntza Departamentuko zuzendaritza nagusiari atxikiko zaio.

2. Nafarroako Eskolatze Batzorde Nagusiaren eskumen esparruan sartzen da ikasleen onarpena unibertsitateaz kanpoko ikasketak ematen dituzten Nafarroako Foru Komunitateko ikastetxe publikoetan eta itunpeko pribatuetan.

3. Nafarroako Eskolatze Batzorde Nagusiari dagokio ikasleak eskolatzeko prozesua koordinatzea eta gainbegiratzea, deusetan galarazi gabe Hezkuntza Departamentuak dituen eskumenak eta apirilaren 28ko 33/2021 Foru Dekretuak eta foru agindu honek tokiko eskolatze batzordeei esleitzen dizkien eskumenak. Nafarroako Eskolatze Batzorde Nagusiak koordinatu eta gainbegiratuko du Tokiko Eskolatze Batzordeen funtzionamendua.

4. Nafarroako Eskolatze Batzorde Nagusiaren eginkizunak, funtzionamendua eta osaera apirilaren 28ko 33/2021 Foru Dekretuaren 26., 27. eta 28. artikuluetan ezarritakoak izanen dira.

5. Hezkuntza Departamentuak bere barneko organoen bidez eskolatuko ditu ikasleak, Nafarroako Eskolatze Batzorde Nagusiak ezarritako irizpideen eta zuzentarauen arabera.

6. Apirilaren 28ko 33/2021 Foru Dekretuaren 28.3 artikuluan ezarritakoa betez, Eskolatze Batzorde Nagusiko kideak eta horien ordezkoak eskolatzearen arloan eskudun den zuzendaritza nagusiaren ebazpen bidez izendatuko dira, ikasturte bakoitzaren hasieran, eta haren osaketan gizonen eta emakumeen arteko ordezkaritza orekatuaren printzipioa sustatuko da.

100. artikulua. Tokiko Eskolatze Batzordeak.

1. Tokiko Eskolatze Batzordea ikastetxe publikoak eta/edo itunpeko ikastetxe pribatuak dauden lurralde esparru batean eratutako organo bat da, ikasleak onartzeko prozesuaren gainean argibideak eta aholkua emateko eta, bere jarduketa esparruan, gainbegiratzeko helburuz sortua.

2. Apirilaren 28ko 33/2021 Foru Dekretuan ezarritakoaren ondorioetarako, eta Nafarroako Foru Komunitatearen esparruan, Tokiko Eskolatze Batzordeak Hezkuntza Departamentuak arauz ezarriko dituenak izanen dira.

3. Tokiko Eskolatze Batzordeen eginkizunak, osaera eta funtzionamendua apirilaren 28ko 33/2021 Foru Dekretuaren 32., 33. eta 34. artikuluetan ezarritakoak izanen dira. Halaber, ezarritako epeetatik kanpo jasotzen diren eskolatze eskaeren kudeaketari dagokionez, oinarrizko mailako zikloei dagokienez, honako alderdi hauek hartu beharko dira kontuan:

a) Ikaspostu libreak esleitzeko fasea amaitu ondoren, ikasleak onartzeko prozesua amaitu ondoren ikaspostua eskatzen duten adin txikiko ikasleen gurasoek edo legezko tutoreek, ahal dela, telematikoki eskatuko dute ikaspostua, Hezkuntza Departamentuak horretarako prestatutako web gunearen bidez.

b) Apirilaren 28ko 33/2021 Foru Dekretuaren 34.4 artikuluan araututakoarekin bat etorriz, Tokiko Eskolatze Batzordeak, onarpen prozesua amaitu ondoren egindako eskaeretan, ikasleen aurreko eskolatzeari buruzko informazioa jasoko du, halakorik badago, ikaspostu libreak dauden ziklo eta kurtsoetan ikaspostuak esleitzeko proposamen bat eginen du, eskatutako eskolatze aukerak aintzat hartuta, eta lurralde eremuko ikastetxeetako eskolatzeari buruzko informazioarekin bat etorriz. Oinarrizko mailako zikloetako plazen eskolatzeari eta esleipenari dagokienez, foru agindu honen 49.3 artikuluan xedatutakoa bete beharko da.

c) Azkenik, ikasle adindunek edo gurasoek nahiz legezko tutoreek, adin txikiko ikasleen kasuan, aukeratutako ikaspostua esleituko du, eta egindako esleipenaren berri emanen die eskatzaileei.

d) Tokiko Eskolatze Batzordeak esleitutako ikastetxeari bidaliko dio idatzizko eskolatze proposamena, hark ofizioz formalizatu dezan matrikulazioa, oinarrizko mailako heziketa zikloetako ikasleen kasuetan.

e) Esleitutako ikaspostuarekin ados ez badaude, interesdunek alegazioak aurkezten ahalko dituzte Tokiko Eskolatze Batzordearen aurrean.

4. Ikastetxeek behar duten informazio eta dokumentazio guztia emanen dizkiete Tokiko Eskolatze Batzordeei, beren lana egin dezaten. Halaber, une oro aholkua eskatzen ahalko diote Nafarroako Eskolatze Batzorde Nagusiari.

5. Nafarroako Eskolatze Batzorde Nagusiak gainbegiratuko du tokiko eskolatze batzordeen funtzionamendua, eta horren berri emanen dio eskolatzearen arloan eskudun den zuzendaritza nagusiari.

6. Apirilaren 28ko 33/2021 Foru Dekretuaren 33.2 artikuluan ezarritakoari jarraikiz, Tokiko Eskolatze Batzordeetako kideak eta horien ordezkoak eskolatze gaietan eskumena duen unitatearen ebazpen bidez izendatuko dira ikasturte bakoitzaren hasieran, eta haren osaketan gizonen eta emakumeen arteko ordezkaritza orekatuaren printzipioa sustatuko da.

101. artikulua. Eskolatzea Iruñeko eta Iruñerriko barrutian.

Apirilaren 28ko 33/2021 Foru Dekretuaren 31.2 artikuluan xedatutakoaren arabera, eta Iruñeko eta Iruñerriko barrutiari dagokionez, Hezkuntza Departamentuan eskolatze gaietan eskumena duen unitateak hartuko ditu bere gain Tokiko Eskolatze Batzordeei dagozkien eginkizunak.

Lehenengo xedapen gehigarria.–Datu pertsonalak babestu eta konfidentzialtasunez tratatu beharra.

1. Ikasleen eta horien familien datu pertsonalak lortzeko, tratatzeko eta ikastetxe batetik bestera igortzeko, datu pertsonalak babesteari buruz indarrean dagoen legerian xedatutakoa bete beharko da.

2. Foru agindu honetan xedatutakoa aplikatuz lortutako informazio guztia bertan aurreikusitako helburuetarako baino ez da erabiltzen ahalko, eta isilpekotasun eta konfidentzialtasun betebeharraren eraginpean egonen dira ikasleak onartzeko eta matrikulatzeko prozesuan betetzen duten eginkizunagatik informazio hori eskuratzeko aukera duten pertsona guztiak.

Bigarren xedapen gehigarria.–Ikasle adingabearen guraso-ahala duten pertsonen arteko desadostasunak.

1. Ikasle adingabearen guraso-ahala duten pertsonen artean desadostasunak sortzen diren kasu guztietan, ebazpen judizialetan xedaturikoari jarraikiko zaio, edo, hala badagokio, pertsona horiek onartutako bitartekariak hezkuntza gaietan guraso-ahala baliatzeari buruz hartutako erabakian ezarritakoari.

2. Ebazpen judizialik –edo, hala badagokio, bitartekariaren akordiorik edo ebazpenik– aurkeztu ez bada, edo emandako ebazpenetik ez bada ondorioztatzen nori dagokion erabakia, harik eta hura aurkezten den edo hori argitzen den arte, honako irizpide hauek aplikatuko dira:

a) Nafarroako hezkuntza sisteman lehen aldiz sartzen diren ikasleak onartzeko, ikaspostu hutsak baldin badaude, kontuan hartuko dira honako alderdi hauek: desadostasuna inskripzio eskaeran hautatutako aukerei buruzkoa bada, lehentasuna emanen zaio ikaslearen gurasoen adostasuna, edo haren tutorearena, edo adingabeko ikaslearen zaintza duen pertsonarena, edo normalean guraso, tutore edo legezko arduradun horrekin bizi den pertsonaren adostasuna, duten aukerak jasotzen dituen inskripzio eskaerari, eta hori erregistratuko da onarpen prozesuan EDUCAn. Zaintza partekatua bada edo ikaslea bi gurasoekin edo legezko tutoreekin berdintasunez bizi bada, EDUCAn erregistratuko da, onarpen prozesuan, gurasoen edo legezko tutoreen bizilekutik hurbilen dagoen eta lehen aukera gisa hori bera markatu duen inskripzio eskaera.

b) Ikasleak ikastetxez aldatzen diren kasuetan, lehentasuna emanen zaio ikaslearen gurasoen adostasuna, edo haren tutorearena, edo adingabeko ikaslearen zaintza duen pertsonarena, edo normalean guraso, tutore edo legezko arduradun horrekin bizi den pertsonaren adostasuna, duten aukerak jasotzen dituen inskripzio eskaerari, eta hori erregistratuko da onarpen prozesuan EDUCAn. Zaintza partekatua bada edo ikaslea bi gurasoekin edo legezko tutoreekin berdintasunez bizi bada, EDUCAn erregistratuko da, onarpen prozesuan, gurasoen edo legezko tutoreen bizilekutik hurbilen dagoen eta lehen aukera gisa hori bera markatu duen inskripzio eskaera.

Hirugarren xedapen gehigarria.–Ikasleek ikasturtean izandako bajen jakinarazpena eta erregistroa.

1. Funts publikoekin sostengatutako ikastetxeek berehala jakinarazi behar dizkiote dagokion tokiko eskolatze batzordeari edo Hezkuntza Departamentuan eskolatze gaietan eskumena duen unitateari ikasturtean barna beren ikasleen artean izaten diren bajak.

2. Jakinarazpen hori egin behar dute ikastetxeek, era berean, oinarrizko mailako zikloetako ikasleen huts egiteak errepikatzen badira, eta justifikatzeko arrazoirik ez badago. Ondorio horietarako, eta kasuan kasuko inguruabar zehatzak baloratu ondoren, ikasturtean ikasle gehiago eskolatzeko suertatzen ahal diren beharrei erantzuteko erabiltzen ahalko ditu ikaspostu horiek Hezkuntza Departamentuan eskolatze gaietan eskumena duen unitateak edo tokiko eskolatze batzordeak.

3. Funts publikoekin sostengatzen diren ikastetxeek EDUCA kudeaketa sisteman erregistratu beharko dituzte ikasturtean erdi eta goi mailako heziketa zikloetan eta espezializazio ikastaroetan gertatzen diren bajak.

Laugarren xedapen gehigarria.–Itundu gabeko ikastetxe pribatuak.

Itundu gabeko zenbait ikastetxe pribatuk Hezkuntza Departamentuaren baimena dute Lanbide Heziketako irakaskuntzak, Arte Plastikoetako lanbide irakaskuntzak eta Kirol irakaskuntzak emateko. Ikastetxe horiek nahitaez eman behar dizkiote Hezkuntza Departamentuari, hark ezarritako moduan eta epeetan, ikastetxe horietan matrikula formalizatu duten ikasleen datuak, zeinak beharrezkoak baitira ikasle horiekin lotura duten prozesu akademikoak edo administratiboak behar bezala tramitatu daitezen, eta Hezkuntza Departamentuak datu estatistikoak prestatu ditzan.

Bosgarren xedapen gehigarria.–Hezkuntza laguntzako berariazko premia duten ikasleen erroldan sartutako ikasleen berri ematea.

Indarreko araudiak ikasleen gurasoei eta legezko tutoreei aitortzen dizkien informazio eskubideak betetzeko, hezkuntza laguntzako berariazko premia duten ikasleen erroldan ikasleren bat sartzen den aldiro, funts publikoekin finantzatutako ikastetxeek berehala eman behar diete egoera horren berri ikaslearen gurasoei edo guraso-ahala duten legezko tutoreei, adin gutxiko ikasleen kasuan, eta berariaz adierazi beharko da aipatu legezko ordezkariek jakinarazpen hori jaso dutela; ikaslea adinduna bada, berriz, berari jakinarazi behar zaio egoera hori, eta espresuki adierazi beharko du, hark ere, delako informazio hori jaso duela.

Seigarren xedapen gehigarria.–Zerbitzu osagarria: garraioa.

Garraio zerbitzu osagarria erabiltzeko eskubidea Hezkuntzako kontseilariak maiatzaren 11n emandako 35/2022 Foru Agindua betez baliatuko da, haren bitartez arautzen baitira Nafarroako Foru Komunitatean eskola garraioaren zerbitzuaren antolaketa eta haren funtzionamendua eta eskola jantokirako banakako laguntzak, edo haren ordezko arauak, eta hura garatzeko xedapenak.

Zazpigarren xedapen gehigarria.–Hezkuntza eskaintzan berezko ezaugarriak edo berezitasunak dituzten ikastetxeak.

Hezkuntzari buruzko maiatzaren 3ko 2/2006 Lege Organikoaren 86.1 artikuluan xedatutakoaren arabera, ikastetxe baten edo haren hezkuntza eskaintzaren ezaugarriek ez dute inoiz ekarriko onarpen irizpideen aldaketa.

Zortzigarren xedapen gehigarria.–Dokumentazioa artxibatzea eta zaintzea.

1. Ikastetxeek, eskolatze batzordeek eta, hala badagokio, Hezkuntza Departamentuan eskolatze gaietan eskumena duen unitateak, eta orobat, foru agindu honen xede diren ikasketa eta prestakuntzen onarpen prozesua kudeatzeko ardura duten Atalek ere, artxibatu eta zaindu behar dute ikasleak onartzeko prozesuari dagokion dokumentazio guztia, ikaspostuak esleitzeko ebazpena ematen den egunetik zenbatzen hasita gutxienez bost urtez.

Bederatzigarren xedapen gehigarria.–Foru agindu honen 1. eranskinean ageri diren onarpen irizpideen eta haien balorazioen eguneratzea.

Foru agindu honen 1. eranskina aldatu eta irizpide berriak sartzen ahalko dira, etengabe eguneratuta eta egokituta egon daitezen, Lanbide Heziketako Sistemaren A, B eta C graduetako eskaintzen helburu diren pertsonen egoeraren eta baldintzen arabera eta aplikatu beharreko oinarrizko araudiaren arabera, eta horretarako foru agindu honen xede diren irakaskuntza eta prestakuntzetan eskumena duen zuzendaritza nagusiaren ebazpena beharko da.

Xedapen iragankor bakarra.–Lehentasunen aplikazioa Lanbide Heziketako goi mailako zikloetako sarbidean, Lanbide Heziketako teknikari titulu baten bidez sartzen diren pertsonentzat.

1. Lanbide Heziketako goi mailako zikloetako sarbidean, lehentasunak aplikatuko zaizkie teknikari titulu baten bidez sartzen diren pertsonei, 2026-2027 ikasturteko onarpen prozesutik aurrera.

2. 2024-2025 eta 2025-2026 ikasturteetako onarpen prozesuetan, Lanbide Heziketako goi mailako zikloetan onartuak izateko, ondoren xedatutakoari jarraituko zaio:

2.1. Lanbide Heziketako goi mailako zikloetako onarpen prozesu arruntaren lehen fasean aplikatu beharreko irizpideak foru agindu honen 67. artikuluan ezarritakoak dira, artikulu horren 5. apartatuan "1A sarbide taldea. Lanbide Heziketako teknikari titulua duten ikasleak" aipatutako onarpen irizpideetan xedatutakoa izan ezik. Kasu horretan, onarpen irizpideak honako hauek izanen dira:

a) Lehenengoa: Lanbide Heziketako edo Arte Plastikoetako eta Diseinuko teknikari titulua, edo haien baliokideak, izena emateko eskaeraren helburu den ikasturtearen aurreko 3 ikasturteetan lortu duten pertsonak. Sarbideko azpitalde hau ondoko irizpideen arabera antolatuko da:

a1) Lehenengo postuan, teknikari titulua izena emateko eskaeraren helburu den ikasturtearen aurreko ikasturtean lortu dutenak jarriko dira. Azpitalde honetan kokatuko dira, halaber, Lanbide Heziketako teknikari titulua izanik, izena emateko eskaeraren helburu den ikasturtearen aurreko ikasturtean erdi mailako espezializazio ikastaro bat gainditu dutenak.

a2) Bigarren postuan, titulua aurreko ikasturte horren aurreko bi ikasturteetan lortu dutenak eta izena emateko eskaeraren helburu den ikasturtearen aurreko ikasturtean erdi mailako espezializazio ikastaroa gainditu ez dutenak jarriko dira.

b) Bigarrena: Lanbide Heziketako edo Arte Plastikoetako eta Diseinuko teknikari titulua edo baliokidea lortu dutenak, 1. sarbide taldeko lehen irizpidean aipatutako hiru ikasturteak baino lehenagoko beste ikasturte batzuetan lortu badituzte.

2.2. Lanbide Heziketako goi mailako zikloetako onarpen prozesu arruntaren bigarren fasean aplikatu beharreko irizpideak foru agindu honen 67. artikuluan ezarritakoak dira, artikulu horren 13. apartatuan aipatutako onarpen irizpideetan xedatutakoa izan ezik. Kasu horretan, honako hauek dira irizpideak:

a) Lehenengoa: teknikari titulua, Batxilergo titulua edo haien baliokideak inskripzio eskaeraren helburu den ikasturtearen aurreko ikasturtean lortu dituzten ikasleak.

b) Bigarrena: teknikari titulua, Batxilergo titulua edo haien baliokideak azken ikasturte horren aurreko bi ikasturteetako batean lortu dutenak; eta goi mailako zikloetan sartzeko proba bat edo goi mailako zikloetan sartzeko ikastaro bat gainditu dutenak.

c) Hirugarrena: teknikari titulua, Batxilergo titulua edo haien baliokideak 1. sarbide taldearen lehen irizpidean adierazitako hiru ikasturteak baino lehenagoko beste ikasturte batzuetan lortu dituztenak, lehenengo fasean, eta orobat, goi mailako heziketa zikloan sartuta dagoen Lanbide Ziurtagiri bat dutenak, goi mailako zikloetan sartzeko beste baldintzarik edo goi mailako zikloetan sartzeko baliokidetzat jotzen den baldintzarik bete gabe.

d) Laugarrena: hurrengo tituluetako bat duten pertsonak, edo inskripzio eskaera egiten den ikasturtean hura lortzeko moduan egoten ahal direnak: goi mailako teknikari titulua, teknikari espezialista titulua edo aipatutakoen baliokideak; eta 25 urtetik gorakoentzako unibertsitateko sarrera proba gainditua dutenak.

e) Bosgarrena: hurrengo tituluetako bat duten pertsonak edo inskripzio eskaera egiten den ikasturtean hura lortzeko moduan egoten ahal direnak: unibertsitateko graduatu titulua, aurreko unibertsitate tituluak edo aipatutako horien baliokideak.

2.3. Lanbide Heziketako goi mailako zikloetako ikaspostu hutsak esleitzeko prozeduran (IHEP) aplikatu beharreko irizpideak foru agindu honen 71. artikuluan ezarritakoak dira, artikulu horren 1. apartatuan aipatutako onarpen irizpideetan xedatutakoa izan ezik. Hauek dira irizpideak:

a) Lehenengoa: teknikari titulua, Batxilergo titulua edo haien baliokideak inskripzio eskaeraren helburu den ikasturtearen aurreko ikasturtean lortu dituzten ikasleak.

b) Bigarrena: teknikari titulua, Batxilergo titulua edo haien baliokideak azken ikasturte horren aurreko bi ikasturteetako batean lortu dutenak; eta goi mailako zikloetan sartzeko proba bat edo goi mailako zikloetan sartzeko ikastaro bat gainditu dutenak.

c) Hirugarrena: teknikari titulua, Batxilergo titulua edo baliokideak lehenengo fasean 1. sarbide taldearen lehenengo irizpidean adierazitako hiru ikasturteak baino lehenagoko beste ikasturte batzuetan lortu dituztenak, eta goi mailako heziketa zikloan sartuta dagoen lanbide ziurtagiri bat dutenak, goi mailako zikloetan sartzeko beste baldintzarik edo goi mailako zikloetan sartzeko baliokidetzat jotzen den betekizunik bete gabe.

d) Laugarrena: hurrengo tituluetako bat duten pertsonak, edo inskripzio eskaera egiten den ikasturtean hura lortzeko moduan egoten ahal direnak: goi mailako teknikari titulua, teknikari espezialista titulua edo aipatutakoen baliokideak; eta 25 urtetik gorakoentzako unibertsitateko sarrera proba gainditua dutenak.

e) Bosgarrena: hurrengo tituluetako bat duten pertsonak edo inskripzio eskaera egiten den ikasturtean hura lortzeko moduan egoten ahal direnak: unibertsitateko graduatu titulua, aurreko unibertsitate tituluak edo aipatutako horien baliokideak.

Xedapen indargabetzaile bakarra.–Arauak indargabetzea.

1. Arau hauek indarrik gabe gelditzen dira:

–54/2016 Foru Agindua, apirilaren 29koa, Hezkuntzako kontseilariak emana, zeinaren bidez garatzen eta onesten baitira ikasleak Nafarroako Foru Komunitateko ikastetxe publikoetan eta pribatu itunduetan onartzeko prozedura arautuko duten oinarriak, hezkuntza sistemako Lanbide Heziketako eta Arte Plastikoetako eta Diseinuko irakaskuntzetako erdi mailako eta goi mailako heziketa zikloak egiteko.

–Hezkuntzako kontseilariaren ekainaren 6ko 67/2016 Foru Agindua; haren bidez onesten dira ikasleak ikastetxe publikoetan, pribatu itunduetan eta erakundeetan onartzeko prozedura arautzen duten oinarriak, Nafarroako Foru Komunitatean oinarrizko Lanbide Heziketako heziketa zikloak eta Lanbide Lantegiak egiteko.

–Hezkuntzako kontseilariak ekainaren 6an emandako 66/2016 Foru aginduaren II. kapitulua. Foru Agindu haren bidez arautu ziren Oinarrizko Lanbide Heziketaren antolaketa eta garapena Nafarroako Foru Komunitatean.

–Hezkuntzako kontseilariak uztailaren 19an emandako 122/2010 Foru Aginduaren II. kapitulua. Foru Agindu horren bidez arautu ziren Nafarroako hezkuntza sisteman lineako urrutiko Lanbide Heziketaren ezarpena eta antolaketa.

2. Orobat, indargabetu egiten dira foru agindu honetan xedatutakoari aurka egiten ahal dioten maila bereko edo apalagoko xedapen guztiak.

Azken xedapenetako lehena.–Foru aginduaren garapena.

Hezkuntzaren, Lanbide Heziketaren eta Unibertsitateen zuzendaritza nagusiari ahalmena ematen zaio behar diren jarduketa guztiak egin ditzan, foru agindu honetan xedatutakoa aplikatu eta garatzeko.

Azken xedapenetan bigarrena.–Indarra hartzea. Aplikazioa.

Foru agindu hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta hurrengo egunean jarriko da indarrean, eta aplikatu beharrekoa izanen da, 2025. urteko Lanbide Heziketako Sistemako A, B eta C graduetako eskaintzetako onarpenari dagokionez, 2025. urtean (barne) egiten diren onarpenetatik aurrera; eta, Lanbide Heziketako Sistemaren D eta E graduetako Arte Plastikoetako eta Diseinuko zikloetako onarpenari dagokionez, 2024-2025 ikasturteko (barne) onarpen prozesutik aurrera, salbu eta Lanbide Heziketako erdi mailako zikloetatik goi mailako zikloetara sartzeari dagokionez, kasu horretan aplikatuko baitira 2026-2027 ikasturtetik hasita, bera barne dela.

Iruñean, 2024ko apirilaren 11n.–Hezkuntazako Kontseilaria, Carlos Gimeno Gurpegui.

1. ERANSKINA.–ONARPEN IRIZPIDEEN BALORAZIOA, LANBIDE HEZIKETAKO SISTEMAREN A, B ETA C GRADUETAN LEHENTASUNEZ LANGABETUEI ETA OKUPAZIO BATEAN ARI DIREN PERTSONEI ZUZENDUTA EGITEN DIREN ESKAINTZETAN

IRIZPIDEA

BALIOESPENA

Lanbide gaitasunak egiaztatzeko prozeduran parte hartu duten eta prestakuntza osatu behar duten pertsonak

Lehentasunezko irizpidea

Irailaren 29ko 30/2020 Legegintzako Errege Dekretuan enplegua aldi baterako erregulatzeko aipatzen diren espedienteetako baten ondorioz kontratua etenda edo lanaldia murriztuta duten langileak

Lehentasunezko irizpidea

Eskaintzako graduaren maila bereko beste gradu bat egiaztatuta duten pertsonak, baldin eta eskaintzako gradua baino goragoko maila bateko gradu berean badaude

Lehentasunezko irizpidea

Eskaintza egiten den urtean edo aurreko urtean prestakuntza ekintza batean baja hartu duten pertsonak

Lehentasun gutxiagoko irizpidea

30 urtetik beherako gazteak, 30ekoak kanpo

Irizpide osagarria

Iraupen luzeko langabezian daude pertsonak

Irizpide osagarria

45 urtetik gorako pertsonak, 45ekoak barne

Irizpide osagarria

Langabezian dauden pertsonak, kualifikazio maila baxukoak

Irizpide osagarria

Emakumeak

Irizpide osagarria

Nafar Lansare-Nafarroako Enplegu Zerbitzuko orientazio zerbitzuek edo orientazio zerbitzua ematen duten entitate laguntzaileek bideratutako pertsonak

Irizpide osagarria

Lanbide Heziketako Sistemako ikastetxeen orientazio unitateetatik bideratutako pertsonak

Irizpide osagarria

Aurreko seihilekoan profesionaltasun ziurtagiriko prestakuntza ekintzarik egin ez dutenak

Irizpide osagarria

Aplikatu beharreko oinarrizko arauditik datozen beste irizpide batzuk

Foru agindu honen xede diren ikasketa eta prestakuntzetan es­ku­mena duen zuzendaritza na­gusiaren ebazpen bidez baloratuko da

2. ERANSKINA.–ONARPEN IRIZPIDEEN BALORAZIOA OINARRIZKO MAILAKO ZIKLOETAKO ONARPEN PROZESUAN

Onarpen prozesu arrunta

LEHENTASUN IRIZPIDEA

BALIOESPENA

INSKRIPZIOA EGITEN DUEN IKASTURTEAN EGIN DUEN KURTSOA

DBHko 4. maila egitea izen-ematearen ikasturtean

10 puntu

DBHko 3. maila egitea izen-ematearen ikasturtean

8 puntu

Curriculum-programa egokitu bat egitea izen-ematearen ikasturtean

6 puntu

DBHko 2. maila egitea izen-ematearen ikasturtean

4 puntu

LH bereziko ziklo bat egitea

6 puntu

Oinarrizko mailako ziklo bateko lehen kurtsoa egitea

6 puntu

Espainiako hezkuntza sisteman eskolatu gabeko ikasleak

6 puntu

ADINA INSKRIPZIOAREN URTE NATURALEAN

18 urte edo gehiago izatea

4 puntu

17 urteko ikasleak

4 puntu

16 urteko ikasleak

2 puntu

15 urteko ikasleak

Puntu bat

ASISTENTZIAREN PORTZENTAJEA INSKRIPZIOA EGITEN DEN IKASTURTEAN

Asistentziaren portzentajea inskripzioa egiten den ikasturtean %80koa edo handiagoa

5 puntu

Asistentziaren portzentajea inskripzioa egiten den ikasturtean %80tik beherakoa

0 puntu

SARBIDEKO NOTA ERDI MAILAKO ZIKLOETAN

Sarbideko nota erdi mailako zikloetan

Oinarrizko mailako ziurtagirian ageri den sarbideko nota

Ikaspostu hutsak esleitzeko prozedura

Irizpideen balorazioa eginen da onarpen prozesu arruntean adierazitakoaren arabera, eta irizpide hauen balorazioa gehituko zaie:

LEHENTASUN IRIZPIDEA

BALORAZIOA

INSKRIPZIOA ONARPEN PROZESU ARRUNTEAN

Onarpen prozesu arruntean parte hartzea eta ez ikasposturik lortzea bere horretan

10 puntu

Onarpen prozesu arruntean parte hartzea eta kanpo geratzea, lortutako ikaspostuan matrikula ez formalizatzeagatik edo horri uko egiteagatik edo inskripzioa bertan behera uzteagatik.

5 puntu

Onarpen prozesu arruntean ez inskribatzea edo parte ez hartzea

0 puntu

3. ERANSKINA.–SARBIDEKO LEHENTASUNAK LANBIDE HEZIKETAKO GOI MAILAKO ZIKLOETAN TEKNIKARI TITULU BATEN BIDEZ SARTZEN DIRENENTZAT

GOI MAILAKO ZIKLOETAN SARTZEKO LEHENTASUNA
LANBIDE ARLO HAUETAN:

LANBIDE ARLO HAUETAKO ERDI MAILAKO ZIKLOETATIK:

Gorputz eta Kirol Jarduerak

Gorputz eta Kirol Jarduerak

Osasungintza

Gizarte eta Kultur Zerbitzuak eta Komunitatearentzako Zerbitzuak

Administrazioa eta Kudeaketa

Administrazioa eta Kudeaketa

Arte Grafikoak

Merkataritza eta Marketina

Informatika eta Komunikazioak

Nekazaritza

Nekazaritza

Elikagaien Industriak

Kimika

Segurtasuna eta Ingurumena

Arte grafikoak

Administrazioa eta Kudeaketa

Arte Grafikoak

Arteak eta Artisautza

Merkataritza eta Marketina

Elektrizitatea eta Elektronika

Ehungintza, Jantzigintza eta Larrugintza

Arteak eta Artisautza

Arteak eta Artisautza

Zurgintza, Altzarigintza eta Kortxoa

Beira eta Zeramika

Merkataritza eta Marketina

Administrazioa eta Kudeaketa

Gorputz eta Kirol Jarduerak

Merkataritza eta Marketina

Ostalaritza eta Turismoa

Informatika eta Komunikazioak

Elikagaien Industriak

Eraikuntza eta Obra Zibila

Eraikuntza eta Obra Zibila

Fabrikazio Mekanikoa

Erauzketa Industriak

Instalazioa eta Mantentze-lanak

Itsasoa eta Arrantza

Zurgintza, Altzarigintza eta Kortxoa

Garraioa eta Ibilgailuen Mantentze-lanak

Elektrizitatea eta elektronika

Elektrizitatea eta elektronika

Energia eta Ura

Eraikuntza eta Obra Zibila

Fabrikazio Mekanikoa

Erauzketa Industriak

Informatika eta Komunikazioak

Instalazioa eta Mantentze-lanak

Irudia eta Soinua

Itsasoa eta Arrantza

Zurgintza, Altzarigintza eta Kortxoa

Garraioa eta Ibilgailuen Mantentze-lanak

Energia eta Ura

Elektrizitatea eta Elektronika

Energia eta Ura

Eraikuntza eta Obra Zibila

Fabrikazio Mekanikoa

Erauzketa Industriak

Informatika eta Komunikazioak

Instalazioa eta Mantentze-lanak

Itsasoa eta arrantza

Zurgintza, Altzarigintza eta Kortxoa

Garraioa eta Ibilgailuen Mantentze-lanak

Fabrikazio Mekanikoa

Elektrizitatea eta elektronika

Energia eta Ura

Eraikuntza eta Obra Zibila

Fabrikazio Mekanikoa

Erauzketa Industriak

Informatika eta Komunikazioak

Instalazioa eta Mantentze-lanak

Itsasoa eta Arrantza

Zurgintza, Altzarigintza eta Kortxoa

Kimika

Garraioa eta Ibilgailuen Mantentze-lanak

Ostalaritza eta Turismoa

Administrazioa eta Kudeaketa

Merkataritza eta Marketina

Ostalaritza eta Turismoa

Elikagaien Industriak

Gizarte eta Kultur Zerbitzuak, eta Komunitatearentzako Zerbitzuak

Irudi Pertsonala

Administrazioa eta Kudeaketa

Merkataritza eta Marketina

Irudi Pertsonala

Osasungintza

Gizarte eta Kultur Zerbitzuak eta Komunitatearentzako Zerbitzuak

Irudia eta Soinua

Elektrizitatea eta elektronika

Informatika eta Komunikazioak

Irudia eta Soinua

Elikagaien Industriak

Nekazaritza

Ostalaritza eta Turismoa

Instalazioa eta Mantentze-lanak

Elikagaien Industriak

Kimika

Osasuna

Informatika eta Komunikazioak

Administrazioa eta Kudeaketa

Merkataritza eta Marketina

Elektrizitatea eta Elektronika

Informatika eta Komunikazioak

Instalazioa eta Mantentze-lanak

Irudia eta Soinua

Instalazioa eta Mantentze-lanak

Elektrizitatea eta elektronika

Energia eta Ura

Eraikuntza eta Obra Zibila

Fabrikazio Mekanikoa

Erauzketa Industriak

Informatika eta Komunikazioak

Instalazioa eta Mantentze-lanak

Itsasoa eta Arrantza

Zurgintza, Altzarigintza eta Kortxoa

Garraioa eta Ibilgailuen Mantentze-lanak

Zurgintza, Altzarigintza eta Kortxoa

Elektrizitatea eta Elektronika

Energia eta Ura

Eraikuntza eta Obra Zibila

Fabrikazio Mekanikoa

Erauzketa Industriak

Instalazioa eta Mantentze-lanak

Itsasoa eta Arrantza

Zurgintza, Altzarigintza eta Kortxoa

Garraioa eta Ibilgailuen Mantentze-lanak

Itsasoa eta arrantza

Itsasoa eta Arrantza

Kimika

Fabrikazio Mekanikoa

Instalazioa eta Mantentze-lanak

Elikagaien Industriak

Kimika

Osasuna

Osasungintza

Irudi Pertsonala

Kimika

Osasuna

Gizarte eta Kultur Zerbitzuak eta Komunitatearentzako Zerbitzuak

Segurtasuna eta Ingurumena

Nekazaritza

Elikagaien Industriak

Kimika

Osasuna

Segurtasuna eta Ingurumena

Gizarte eta Kultur Zerbitzuak eta Komunitatearentzako Zerbitzuak

Gorputz eta Kirol Jarduerak

Irudi Pertsonala

Osasungintza

Gizarte eta Kultur Zerbitzuak eta Komunitatearentzako Zerbitzuak

Ehungintza, Jantzigintza eta Larrugintza

Irudi Pertsonala

Ehungintza, Jantzigintza eta Larrugintza

Garraioa eta Ibilgailuen Mantentze-lanak

Elektrizitatea eta Elektronika

Energia eta Ura

Eraikuntza eta Obra Zibila

Fabrikazio Mekanikoa

Erauzketa Industriak

Instalazioa eta Mantentze-lanak

Itsasoa eta Arrantza

Zurgintza, Altzarigintza eta Kortxoa

Garraioa eta Ibilgailuen Mantentze-lanak

Beira eta Zeramika

Beira eta Zeramika

4. ERANSKINA.–ONARPEN IRIZPIDEEN BALORAZIOA ESPEZIALIZAZIO IKASTAROETAN

Onarpen prozesu arrunta

LEHENTASUN IRIZPIDEA

BALORAZIOA

TEKNIKARI EDO GOI TEKNIKARI TITULUA

Espezializazio ikastaroan sartzeko baldintza den titulazioa

15 puntu

Espezializazio ikastaroan sartzeko baldintza ez den titulazioa

Ikus apartatu hauek: ‘Beste arlo bateko teknikari edo goi mailako teknikari tituluak’

BESTE ARLO BATEKO TEKNIKARI EDO GOI MAILAKO TEKNIKARI TITULUAK

(Erdi mailako espezializazio ikastaroak)

Teknikari edo goi mailako teknikari titulua, sartzeko baldintza direnez bestelakoa, espezializazio ikastaroaren lanbide arlo bereko esperientzia egiaztatuarekin

7 puntu

Teknikari edo goi mailako teknikari titulua, sartzeko baldintza direnez bestelakoa, aldez aurretik ezagupen egokiak dituela frogatuz

Puntu bat

BESTE ARLO BATEKO TEKNIKARI EDO GOI MAILAKO TEKNIKARI TITULUAK

(Goi mailako espezializazio ikastaroak)

Goi mailako teknikari titulua, sartzeko baldintza gisa ezarritakoaz bestelakoa, espezializazio ikastaroaren lanbide arlo bereko esperientzia egiaztatuarekin

7 puntu

Goi mailako teknikari titulua, sartzeko baldintza gisa ezarritakoaz bestelakoa, aldez aurreko ezagupen egokiak egiaztatuta

Puntu bat

ESPEZIALIZAZIO IKASTAROETAKO SARBIDEKO NOTA

Espezializazio ikastaroetako sarbideko nota

Teknikari edo goi mailako teknikari tituluaren batez besteko nota gisa ageri dena

ESPEZIALIZAZIO IKASTAROAREN LANBIDE ARLOKO ESPERIENTZIA

Espezializazio ikastaroaren arlo profesionaleko esperientzia egiaztatzea, teknikari edo goi mailako teknikari titulurik edo lanbide heziketako goi mailako teknikari titulurik ez duten pertsonentzat (erdi mailako espezializazio ikastaroak)

Puntu bat

Espezializazio ikastaroaren arlo profesionaleko esperientzia egiaztatzea, Lanbide Heziketako goi mailako teknikari titulurik ez duten pertsonentzat (goi mailako espezializazio ikastaroak)

Puntu bat

ALDEZ AURREKO EZAGUTZA EGOKIAK

Espezializazio ikastaroa arrakastaz egiteko aldez aurreko ezagupen egokiak egiaztatzea, Lanbide Heziketako teknikari edo goi mailako teknikari titulurik ez duten pertsonen kasuan (erdi mailako espezializazio ikastaroak)

Puntu bat

Espezializazio ikastaroa arrakastaz egiteko aldez aurreko ezagupen egokiak egiaztatzea, Lanbide Heziketako goi mailako teknikari titulua ez duten pertsonen kasuan (goi mailako espezializazio ikastaroak)

Puntu bat

Ikaspostu hutsak esleitzeko prozedura

Irizpideen balorazioa eginen da onarpen prozesu arruntean adierazitakoaren arabera, eta irizpide hauen balorazioa gehituko zaie:

LEHENTASUN IRIZPIDEA

BALORAZIOA

INSKRIPZIOA ONARPEN PROZESU ARRUNTEAN

Onarpen prozesu arruntean parte hartzea eta ez ikasposturik lortzea bere horretan

10 puntu

Onarpen prozesu arruntean parte hartzea eta kanpo geratzea, lortutako ikaspostuan matrikula ez formalizatzeagatik edo horri uko egiteagatik edo inskripzioa bertan behera uzteagatik

5 puntu

Onarpen prozesu arruntean ez inskribatzea edo parte ez hartzea

0 puntu

Iragarkiaren kodea: F2405956