84. ALDIZKARIA - 2024ko apirilaren 24a

6. BESTELAKO IRAGARKIAK

6.1. JAKINARAZPEN EDIKTUAK

IRURTZUN

Urbanizazio kuotaren likidazioa S1-U3.U4 egikaritze-unitatean

Administrazio honi egotzi ezin zaizkion arrazoiengatik ezinezkoa izan denez interesdunari edo haren ordezkariari jakinarazpena egitea Tributuei buruzko abenduaren 14ko 13/2000 Foru Lege Orokorraren 99.4 artikuluan ezarritako moduan, eta espedientean jasota geratu denez artikulu horretan xedatutakoaren arabera jakinarazpena egiteko ahaleginak egin direla, ediktu honen bidez zitazioa egiten zaie bai ordaintzera behartuta dauden pertsonei bai haien ordezkariei, bertan jasotako prozeduretatik eratorritako administrazio-egintzen jakinarazpena jasotzera ager daitezen. Hamabost egun naturaleko epea dago agertzeko, iragarkia Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik kontatzen hasita, goizeko hamarretatik arratsaldeko ordu bietara, astelehenetik ostiralera, Irurtzungo udaletxean (Foru Plaza 6, Irurtzun, Nafarroa). Epe hori igaro eta agerraldirik egin ez bada, jakinarazpena egintzat hartuko da, legezko ondorio guztietarako, agertzeko ezarritako epea amaitu eta hurrengo egunean.

Jakinarazten den egintza: Alkatetzaren 2024/9 Ebazpena, urtarrilaren 11koa, Irurtzungo S1-U3.U4 egikaritze-unitatearen urbanizazio-kuotak ordainarazteari buruzkoa.

NAN: 15286741K. NAN: 44154996X.

Jakinarazpenaren testu osoa eta espedientearen gainerakoa interesdunen eskura daude udaletxean.

Egintza administratibo honen kontra honako errekurtso hauek jarri ahalko dira:

–Berraztertzeko errekurtsoa, egintzaren organo egile beraren aurrean, ebazpena jakinarazi eta biharamunetik hasita hilabeteko epean.

–Gora jotzeko errekurtsoa, Nafarroako Auzitegi Administratiboaren aurrean, ebazpena jakinarazi eta hurrengo hilabetearen barruan.

–Administrazioarekiko auzi-errekurtsoa, Administrazioarekiko Auzi-epaitegian, bi hilabeteko epean, ebazpenaren jakinarazpenaren biharamunetik hasita.

Eta horrela argitaratzen da, jasotako legezko xedapenak betez.

Irurtzunen, 2024ko apirilaren 17an.–Alkatea, Unai Razkin Iriarte.

Iragarkiaren kodea: L2406270