84. ALDIZKARIA - 2024ko apirilaren 24a

6. BESTELAKO IRAGARKIAK

6.1. JAKINARAZPEN EDIKTUAK

OLTZA ZENDEA

Trakzio mekanikoko ibilgailuen gaineko 2024ko zerga borondatez ordaintzeko epea

Aditzera ematen da 2024ko apirilaren 19tik maiatzaren 31ra izanen dela trakzio mekanikoko ibilgailuen gaineko zergaren 2024 ekitaldiko ordainagiriak borondatez ordaintzeko epea.

Helbideratu gabeko ordainagiriak titularraren helbidera bidaliko dira, eta Udalaren banku-kontuetara transferentzia eginez ordaindu daitezke.

Helbideratutako ordainagiriak 2024ko maiatzaren 31n zordunduko dira kontuan.

Ohartarazten da, ordaintzeko borondatezko epea iraganik, zorrak premiamendu bidean kobratuko direla, dagozkien errekarguak ezarrita Tributuei buruzko Foru Lege Orokorraren 117. artikuluaren arabera.

Argitara ematen da, orok jakin dezan.

Oltza zendean, 2024ko apirilaren 12an.–Alkatea, José María Cuende Vallejo.

Iragarkiaren kodea: L2406039