83. ALDIZKARIA - 2024ko apirilaren 23a

1. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA

1.3. LURRALDEAREN ANTOLAMENDUA ETA HIRIGINTZA

71E/2024 EBAZPENA, martxoaren 21ekoa, Lurralde Antolamenduko zuzendari nagusiak emana, zeinaren bidez behin betiko onesten baita Erripagañako Udalez Gaindiko Plan Sektorialeko AR-2 banaketa-areako UM-KL unitate morfologikoaren gaineko xehetasun azterketa, UGANA XXI SLk sustatua.

2023ko abenduaren 14an, Lurralde Antolamenduko zuzendari nagusiak 316E/2023 Ebazpena eman zuen, hasiera batez onesten duena Erripagañako Udalez Gaindiko Plan Sektorialeko AR-2 banaketa-areako UM-KL unitate morfologikoaren gaineko xehetasun azterketa, UGANA XXI SLk sustatua. Ebazpena 2024ko 4. Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu zen, urtarrilaren 5ekoan, bai eta Nafarroan plazaratzen diren egunkarietan ere, egun berean.

Hogei eguneko jendaurreko aldia igaro da, eta ez zaio alegaziorik aurkeztu xehetasun azterketari.

2024ko martxoaren 6an, UGANA XXI SLk dokumentu berri bat aurkeztu du, bere egiteko eta erantzuna emateko hasierako onespenaren ebazpenean eskatutako alderdiei. Hala, dokumentazio grafikoa berrikusi da, legendan adierazitako sinbolo eta kolore guztiak planoan irudikatu daitezen, baita alderantziz ere, eta grafikoki islatu da ibilgailuen sarbidea lurzati pribatuan.

Espedientean jaso dira honako hauek eman dituzten aldeko txostenak: Ingurumen Ebaluaziorako Atalarena, Babes Zibileko eta Larrialdietako Zerbitzuarena, Iruñerriko Mankomunitatearena eta Abiazio Zibileko Zuzendaritza Nagusiarena.

Lurralde eta Paisaia Zerbitzuaren 2024ko martxoaren 14ko txostena ikusirik, eta Lurraldearen Antolamenduari eta Hirigintzari buruzko Foru Legearen testu bateginak (uztailaren 26ko 1/2017 Legegintzako Foru Dekretuaren bidez onetsiak) ezarritakoarekin bat, eta Lurralde Kohesioko Departamentuaren egitura organikoa ezartzen duen azaroaren 15eko 249/2023 Foru Dekretuak ematen dizkidan ahalmenak erabiliz,

EBAZTEN DUT:

1. Behin betiko onestea Erripagañako Udalez Gaindiko Plan Sektorialaren AR-2 banaketa-areako UM-KL unitate morfologikoari buruzko xehetasun azterketa, UGANA XXI SLk sustatua.

2. Xehetasun azterketaren determinazioak garatzeko obrek beste azpiegitura eta zortasun batzuk ukitzen dituztenean edo, kasua bada, haiek obrak baldintzatzen dituztenean, sustatzaileak behar diren baimen guztiak lortuko ditu kasuan kasuko gaian eskudun diren organoetatik.

3. Ebazpen hau eta onetsitako araudia, eranskinean jasotakoa, argitara ematea Nafarroako Aldizkari Ofizialean. Dokumentu hori Nafarroako hirigintzari buruzko informazioko sistemaren (SIUN) webgunean ere eskuragarri egonen da.

4. Ebazpen hau jakinaraztea Burlatako Udalari, Ingurumen Ebaluaziorako Atalari, Babes Zibileko eta Larrialdietako Zerbitzuari, Iruñerriko Mankomunitateari, Abiazio Zibileko Zuzendaritza Nagusiari eta espedientearen sustatzaileari, behar diren ondorioak izan ditzan.

5. Adieraztea ebazpen honek amaiera ematen diola administrazio bideari eta haren aurka administrazioarekiko auzi-errekurtsoa jartzen ahal dela, Nafarroako Justizia Auzitegi Nagusiaren Administrazioarekiko Auzien Salari zuzenduta, bi hilabeteko epean, argitaratu eta biharamunetik hasita, bat etorriz Administrazioarekiko Auzien Jurisdikzioa arautzen duen uztailaren 13ko 29/1998 Legearen 10. eta 46. artikuluetan xedatutakoarekin, Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkideari buruzko urriaren 1eko 39/2015 Legearen 112.3 artikuluarekin lotuta.

Dena dela, administrazio publikoek aurretiazko errekerimendua egiten ahalko dute, Nafarroako Gobernuari zuzendua, uztailaren 13ko 29/1998 Legearen 44. artikuluan ezarritako moduan eta epean (lege horrek arautzen du administrazioarekiko auzien jurisdikzioa).

Iruñean, 2024ko martxoaren 21ean.–Lurralde Antolamenduko zuzendari nagusia, José Antonio Marcén Zunzarren.

Xehetasun azterketa (PDFa).

Iragarkiaren kodea: F2405348