83. ALDIZKARIA - 2024ko apirilaren 23a

1. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA

1.3. LURRALDEAREN ANTOLAMENDUA ETA HIRIGINTZA

39/2024 FORU AGINDUA, apirilaren 8koa, Lurralde Kohesiorako kontseilariak emana, behin betiko onesten duena trazadura proiektu hau: "Biribilgune bidezko bidegurutzea, NA-2310 errepidearen eta PA-30 errepideko lotura adarren artean, Arangurenen (Nafarroa)".

Lurralde Kohesiorako kontseilariaren irailaren 29ko 62/2023 Foru Aginduaren bidez, behin-behinean onetsi zen trazadura proiektu hau: "Biribilgune bidezko bidegurutzea, NA-2310 errepidearen eta PA-30 errepideko lotura adarren artean, Arangurenen (Nafarroa)".

Jendaurreko epea amaitu da eta ez da alegaziorik jaso.

Nafarroako Errepideei buruzko martxoaren 23ko 5/2007 Foru Legearen 20.4 artikuluan ezarritakoarekin bat, bidezkoa da proiektua behin betiko onestea.

Horrenbestez, bat etorriz Azterlan eta Proiektuen Zerbitzuak txostenean jaso eta proposatu duenarekin, eta Lurralde Kohesiorako Departamentuaren egitura organikoa ezartzen duen azaroaren 15eko 249/2023 Foru Dekretuak xedatzen duenarekin,

AGINTZEN DUT:

1. Behin betiko onestea trazadura proiektu hau: "Biribilgune bidezko bidegurutzea, NA-2310 errepidearen eta PA-30 errepideko lotura adarren artean, Arangurenen (Nafarroa)", 682.442,87 euroko aurrekontuarekin (BEZa barne).

2. Behin betiko onestea proiektu horrek ukitzen dituen ondasun eta eskubideen zerrenda. Zerrenda hori eranskinean dago.

3. Foru agindu hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean eta departamentuaren web-orrian argitaratzea, eta dagokion iragarkia bidaltzea Foru Komunitatean hedapen handiena duten egunkarietako bitara.

4. Foru agindu hau jakinaraztea Azterlan eta Proiektuen Zerbitzuari, Azpiegitura Berrien Zerbitzuari eta Arangurengo Udalari, eta azken hori premiatzea iragarki-taulan argitara dezan.

5. Adieraztea foru agindu honek ez duela administrazio bidea amaitzen, eta haren aurka gora jotzeko errekurtsoa jartzen ahal dela, Nafarroako Gobernuari zuzendua, jakinarazi eta biharamunetik hilabeteko epean.

Aurreko paragrafoan xedatutakoa ezertan galarazi gabe, foru agindu honek amaitzen du administrazio publikoentzako administrazio bidea. Dena dela, administrazio publikoek administrazioarekiko auzi-errekurtsoa jartzen ahalko dute, Nafarroako Justizia Auzitegi Nagusiko Administrazioarekiko Auzien Salari zuzendua, bi hilabeteko epean, hura jakinarazi edo Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik aitzina. Horrek ez du galarazten Nafarroako Gobernuan aldez aurreko errekerimendua egin ahal izatea, Administrazioarekiko Auzien Jurisdikzioa arautzen duen uztailaren 13ko 29/1998 Legearen 44. artikuluan ezarritako moduan eta epean.

Iruñean, 2024ko apirilaren 8an.–Lurralde Kohesiorako kontseilaria, Óscar Chivite Cornago.

ERANSKINA.–BIRIBILGUNE BIDEZKO BIDEGURUTZEA, NA-2310 ERREPIDEAREN ETA PA-30 ERREPIDEKO LOTURA ADARREN ARTEAN, ARANGURENEN

Ukitutako ondasun eta eskubideen banakako zerrenda zehatza

FINKA ZK.

JABEA

DESJ. AZALERA

(m²)

ALDI BAT. OKUP. AZALERA

(m²)

KATASTROKO DATUAK

POL.

LURZ.

LUR MOTA

ARANGURENGO UDAL-MUGARTEA

AR-01

Arangurengo Udala

3447

0

2

1971A

Lurzorua

1918

104

2

1971B

Elkorra

AR-02

Arangurengo Udala

1104

391

2

2081A

Lurzorua

AR-03

Nafarroako Foru Komunitatea (errepideak)

3754

0

2

2141A

Lurzorua

870

0

2

2141B

Eraikuntza

AR-04

Arangurengo Udala

774

66

2

2077A

Lurzorua

AR-05

Arangurengo Udala

482

0

2

2078A

Lurzorua

AR-06

Arangurengo Udala

0

63

2

2070A

Lurzorua

Berrade Senosiain, Carlos

Berrade Senosiain, Concepción

Berrade Senosiain, María Elena

Jaime Leza, María Dolores

Loza Ochoa, Amaia

Superficies Urdinchenea 2001 SL

Berrade Senosiain, Fernando

Berrade Senosiain, María Jose

Jaime Leza, Víctor María

Sisters Homes 2021 SLU

Iragarkiaren kodea: F2405717