83. ALDIZKARIA - 2024ko apirilaren 23a

1. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA

1.2. AGINTARIAK ETA LANGILEAK

1.2.2. Oposizioak eta lehiaketak. Lan publikoaren eskaintza

DEIALDIA, Nafarroako Parlamentuko zortzi gelazain-lanpostu, funtzionario-araubidekoak eta D mailakoak, horietako bi euskarako B2 hizkuntza-eskakizundunak, oposizio-lehiaketa bidez betetzekoa.

Nafarroako Parlamentuko Mahaiak, 2024ko martxoaren 25ean egindako bilkuran, honako erabaki hau hartu zuen, besteak beste:

Zerbitzu Orokorretako buruak deialdi-proposamen bat aurkeztu du, Nafarroako Parlamentuko zortzi gelazain-lanpostu, funtzionario-araubidekoak, D mailakoak eta, horietako bi, euskarako B2 hizkuntza-eskakizundunak, oposizio-lehiaketa bidez betetzekoa. Deialdiaren xedea da Nafarroako Parlamentuko plantilla organikoan dauden lanpostu hutsak behin betiko betetzea. Espedientean Nafarroako Parlamentuko Zerbitzu Juridikoek eta Kontu-hartzailetzak egindako txostena ere jasotzen da.

Aurkezturiko dokumentazioa ikusita, eta Nafarroako Parlamentuko Erregelamenduaren 42. artikuluarekin bat, honako hau,

ERABAKITZEN DA:

1. Onestea Nafarroako Parlamentuko zortzi gelazain-lanpostu, funtzionario-araubidekoak eta D mailakoak, horietako bi euskarako B2 hizkuntza-eskakizundunak, oposizio-lehiaketa bidez betetzeko deialdiaren oinarriak; eta espedientea abiatzeko agindua ematea.

2. Agintzea deialdia Nafarroako Parlamentuko Aldizkari Ofizialean, Nafarroako Aldizkari Ofizialean eta Parlamentuaren webgunean argitara dadin.

Iruñean, 2024ko martxoaren 25ean.–Lehendakaria, Unai Hualde Iglesias.

DEIALDIA, NAFARROAKO PARLAMENTUKO ZORTZI GELAZAIN-LANPOSTU, FUNTZIONARIO-ARAUBIDEKOAK ETA D MAILAKOAK, HORIETAKO BI EUSKARAKO B2 HIZKUNTZA-ESKAKIZUNDUNAK, OPOSIZIO-LEHIAKETA BIDEZ BETETZEKOA

Honako hauek dira deialdi honen

OINARRIAK

1. oinarria. Xedea.

1.1. Deialdi honen xedea da oposizio-lehiaketa bidez betetzea Nafarroako Parlamentuko zortzi gelazain-lanpostu huts, funtzionario-araubidekoak eta D mailakoak, horietako bi euskarako B2 hizkuntza-eskakizundunak.

1.2. Zortzi lanpostu horiek honako txanda hauetan banatuko dira:

–Zazpi lanpostu, txanda irekian (bi, euskarako B2 hizkuntza-eskakizundunak).

–Lanpostu bat, 100eko 33ko edo hortik gorako desgaitasun aitortua duten pertsonentzako erreserba-txandan.

Desgaitasuna duten pertsonentzako erreserba-txandako lanpostu hutsari dagokionez, bete gabe gelditzen bada hautaprobak gainditzeko ezartzen den gutxieneko puntuazioa izangaiek ez lortzeagatik, txanda irekiko lanpostu hutsei gehituko zaie.

Bestalde, baldin eta desgaitasuna duten pertsonentzako erreserba-txandan probak gainditzen dituzten izangaiak gehiago baldin balira hutsik dauden lanpostuak baino, txanda horretan lanposturik eskuratu gabe suertatzen diren gainditzaileek aukera izanen lukete txanda irekiko lanpostu hutsak eskuratzeko, txanda horretako izangaiekin lehian eta eskuratutako amaierako puntuazioaren arabera.

1.3. Oposizio-lehiaketa eginen da Nafarroako Parlamentuko Langileen Estatutu indardunean ezarritakoari heldurik eta, osagarri gisa, Nafarroako Administrazio Publikoen Zerbitzuko Langileriaren Estatutuaren testu bategina onesten duen abuztuaren 30eko 251/1993 Legegintzako Foru Dekretuak eta hori garatu eta betearazteko Sarrera Erregelamendua onesten duen ekainaren 5eko 113/1985 Foru Dekretuak ezarritakoari.

1.4. Deialdi hau dela medio izendaturik suertatzen diren izangaiek Nafarroako Parlamentuko funtzionarioentzat eta, zehazki, gelazainen kidegokoentzat ezartzen diren eginkizun, eskubide eta betebeharrak izanen dituzte. Haien eginkizunak izanen dira orokortasunez ezartzen direnak Nafarroako Parlamentuko Langileen Estatutuko 8.6. artikuluan eta Nafarroako Parlamentuko Administrazioaren Antolamenduari buruzko Erregelamenduko 21. artikuluan. Zehazki, honako hauek: Legebiltzarreko organoen lagungarri aritzea, Parlamentuaren barruan zaintza- eta babes-zereginak betetzea, dokumentuen erreprodukzioa, garraioa, banaketa eta horien gisakoak, bai eta Legebiltzarreko zerbitzu desberdinen lagungarri modura eskatzen zaien edozein laguntza-lanetan haien mailari dagozkionak ere: liburutegia, mantentze-lanak, zerbitzu orokorrak edo beste edozein, bai eta telefonozko arreta eta antzekoak ere.

Gelazain-lanpostuak Nafarroako Parlamentuko Zerbitzu Orokorrei atxikirik egonen dira.

1.5. Izendapenak Nafarroako Parlamentuaren nominako eta plantillako funtzionarioaren izaera emanen die hautatuei, indarreko xedapenetan adierazitako eskubide eta betebehar guztiekin.

1.6. Lanpostuak D mailakoak dira, eta maila horri dagozkion lansariak dituzte, bai eta Nafarroako Parlamentuko plantilla organiko indardunean zehazten diren osagarriak ere.

1.7. Izendatua suertatzen den funtzionarioa Gizarte Segurantzako araubide orokorrean afiliatua izanen da eta bertan alta emanen zaio, araubide horrek ezartzen duen babesaren pean, salbu eta Nafarroako Administrazio Publikoetako Langileen Estatutuan eta horren osagarri diren xedapenetan aipatzen den eskubide pasiboen eta osasun- eta gizarte-laguntzaren araubidean jada afiliatuta badago, ezen kasu horretan aukera izanen du araubide horretan segitzeko edo Gizarte Segurantzan afiliatzeko.

1.8. Lanaldia gauzatuko da Nafarroako Parlamentuko langileentzat orokortasunez ezarritako ordutegi eta txandetan.

2. oinarria. Izangaien betekizunak.

2.1. Prozedura honetan onartuak izateko, izangaiek honako baldintza hauek bete beharko dituzte eskabide-aurkeztearen epea amaitzen den egunean eta lanpostu-betetzearen prozedurak irauten duen denbora guztian, harik eta lanpostuaz jabetzeko unera arte:

a) Espainiako nazionalitatea edukitzea, edo Europar Batasuneko kide den estatu batekoa, edo Europar Batasunak izenpetu eta Espainiak berretsitakoak izanik langile-zirkulazio askea aurreikusten duten nazioarteko itunen aplikazio-esparruan dagoen estatu batekoa.

Halaber parte hartzen ahalko dute espainiarren eta Europar Batasuneko kide diren beste estatu batzuetako herritarren edo aipatu nazioarteko itunek ukitutako estatuetako herritarren ezkontideek ere, baldin eta ez badaude zuzenbidez bereizita, bai eta haien ondorengoek eta ezkontidearenek, zuzenbidez bereizita ez daudenean, hogeita bat urte baino adin txikiagokoak badira, edo haien kontura bizi diren adin horretatik gorakoak.

b) Hamasei urte beteak izatea eta nahitaezko erretiroa hartzeko ezarritako adina ez gainditzea.

c) Eskabideak aurkezteko epea amaitzen den egunean eskola-ziurtagiria, DBHko graduatuaren titulua, eskola-graduatuaren titulua, Oinarrizko Lanbide Heziketaren titulua edo lehen graduko Lanbide Heziketaren titulua edukitzea, edo horien baliokide deklaratu den bat, edo hura eskuratzeko eskubideak ordaindu izanaren frogagiria.

Atzerrian lortutako tituluen kasuan, aipatutako data horretan eduki beharko da horien homologazioaren frogagiri ofiziala edo, kasua bada, baliokidetasun-ziurtagiri ofiziala. Betekizun hori ez zaie aplikatuko izangaiei, baldin eta beren lanbide-kualifikazioaren aitorpen ofiziala lortu badute, lanbide arautuen esparruan, Europar Batasuneko zuzenbideak xedatuaren babesean.

d) Kasuko eginkizunetan aritzeko behar den gaitasun fisiko eta psikikoa edukitzea.

e) Kasuko eginkizun publikoetan aritzeko ezgaituta edo etendurapean ez egotea, administrazio publikoren baten zerbitzutik bereizita ez egotea, eta diziplinako kaleratze bidez langabetuta ere ez egotea.

f) Euskarako B2 hizkuntza-eskakizuna duten lanpostuetara ere aurkeztu nahi dutenen kasuan, Hizkuntzetarako Europako Erreferentzia Esparru Bateratuaren araberako maila hori frogatzen duten titulu edo ziurtagirietako bat edukitzea, Nafarroako Administrazio Publikoaren Institutuko zuzendari kudeatzailearen 210/2010 Ebazpenean, irailaren 13koan, zerrendaturik daudenetakoa (117. Nafarroako Aldizkari Ofiziala, 2010eko irailaren 27koa), edo ofizialki baliokidetzat aitorturiko titulazioa edukitzea, edo hura eskuratzeko eskubideak ordaindu izanaren frogagiria edukitzea, eskabideak aurkezteko epea amaitzen den egunean.

2.2. Aurreko baldintzak bete beharko dira eskabideak aurkezteko epea amaitzen den unean, eta postuaren jabetza hartzen den arte.

2.3. Izangaiek deialdi honen oinarrietan zehazten den unean beharko dute frogatu aurreko betekizun horiek betetzen dituztela.

3. oinarria. Parte hartzeko eskaerak, dokumentazioa eta azterketa-eskubideak.

3.1. Deialdi honetan parte hartu nahi dutenek telematikoki aurkeztu beharko dute beren eskaera, Internetez, Nafarroako Parlamentuaren egoitza elektronikoan eskuragarri egonen den eskabide bat erabiliz (https://parlamentodenavarra.es webguneko Administrazio-izapideak / Langile-deialdietarako eskabidea atalean).

3.2. Eskabideari nahitaez erantsi beharko zaio parte hartzeko eskaera, I. eranskineko ereduaren araberakoa, eta interesdunentzat eskuragarri egonen dena Nafarroako Parlamentuaren www.parlamentodenavarra.es webguneko "Gardentasuna/Langile-zerrendak eta -deialdiak/Langile-deialdi publikoak/2024ko ekitaldia" atalean.

3.3. Parte hartzeko eskaeran, izangaiek adierazi beharko dute ezarrita dauden baldintza guzti-guztiak betetzen dituztela eskaera-aurkezpenerako zehaztutako epea amaitzen den egunean.

3.4. Parte hartzeko eskaerarekin batera, izangaiek Nortasun Agiri Nazionalaren, pasaportearen edo beste identifikazio-agiri ofizial baten kopia aurkeztu beharko dute.

3.5. Espainiako nazionalitatea ez duten pertsonek beren identitatea eta nazionalitatea frogatzen dituzten agirien fotokopiak aurkeztu beharko dituzte, bai eta, kasua bada, 2.1.a) apartatuan ezarritako nazionalitate- eta ahaidetasun-baldintzak betetzen direla frogatzen dutenena ere. Halaber aurkeztu beharko dute zinpeko edo hitzematezko adierazpena, beren jatorrizko herrialdean funtzio publikorako sarbidea eragozten duen diziplina-zehapenik edo zigor penalik jaso ez izatearena.

3.6. Desgaitasuna duten pertsonentzako erreserba-txanda baliatu nahi duten pertsonak behartuta egonen dira beren parte-hartze eskaerarekin batera aurkeztera desgaitasuna duen pertsonaren legezko izaera dutelako frogagiria, organo eskudun batek jaulkitako agiriaren kopia baten bitartezkoa. Halaber, beharrezkoa izanez gero, zilegi izanen dute denbora- edo baliabide-egokitzapenak eskatzea oposizioko probak egiteko. Kasu horretan, eskaeran adierazi beharko dute hori, eta aparteko orri batean azaldu beharko dute zer desgaitasun daukaten eta zer egokitzapen eskatzen duten.

3.7. Euskarako B2 hizkuntza-eskakizuneko lanpostuetara ere aurkeztu nahi duten izangaiek horren berri eman beharko dute eskaeran, eta tituluaren kopia erantsi beharko diote eskaerari.

3.8. Azterketarako eta espediente-formalizazioko eskubideak 15,60 eurokoak dira. Hartara, transferentzia bat eginen da Nafarroako Parlamentuaren ES47 3008 0218 843490314824 banku-kontura (Nafarroako Rural Kutxa), azalpenean honako hau jarrita: "Parlamentuko gelazainen deialdiko azterketa-eskubideak" aipamena eta bidaltzailearen izen-abizenak. Diru-sarreraren frogagiria deialdian parte hartzeko eskaerari atxikiko zaio.

Azterketarako eta espediente-formalizazioko eskubideak ordaindu ezean, izangaia deialditik at geldituko da. Tasa ordaintzeak ez du inola ere ordeztuko eskaera epe eta modu egokian aurkeztu beharra.

Azterketa-eskubideak ordaintzetik salbuetsita egonen dira honako pertsona hauek:

a) 100eko 33ko edo gehiagoko desgaitasun aitortua duten pertsonak. Haiek desgaitasuna duen pertsonaren legezko izaera dutelako frogagiria aurkeztu beharko dute.

b) Deialdi hau argitaratzen den egunaren aurretik hilabetez, gutxienez ere, langabetu gisa inskribaturik daramaten pertsonak, baldin eta inskribaturik egon diren bitartean ez badute enplegu egokirako inolako eskaintzarik errefusatu, eta horrez gain lanbide-sustapen, -prestakuntza edo -birmoldaketarako ekintzetan parte hartzeari ere ez badiote arrazoi justifikatuarekin uko egin, eta, horrez gain, ez badute lanbide arteko gutxieneko soldata baino gehiagoko diru-sarrerarik hileroko zenbaketan.

Honela frogatu beharko da aurreko b) apartatuan aurreikusitako salbuespena:

–Langabezia-egoera frogatuko da kasuko enplegu-bulegoak jaulkitako ziurtagiriaren bidez. Bertan, langabe gisa inskribatzearen data agertuko da, eta berariaz adieraziko da inskribatu-aldian ez dela errefusatu eskainitako enplegu egokirik, eta lanbide-sustapen, -prestakuntza edo -birmoldaketarako ekintzetan parte hartzeari ere ez zaiola uko egin, arrazoi justifikaturik egon bada izan ezik.

–Interesdunak erantzukizunpeko adierazpena eginez frogatuko du ez duela, hileroko zenbaketan, lanbide arteko gutxieneko soldata baino gehiagoko errentarik; horretarako, deialdi honen II. eranskineko ereduaren araberako agiria aurkeztuko du.

4. oinarria. Eskabideak aurkezteko epea.

Eskabideak aurkezteko epea hogeita hamar egun naturalekoa izanen da, deialdi hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik zenbatzen hasita. Eskabideak aurkezteko epea luzaezina da.

5. oinarria. Izangai-onarpena. Behin-behineko eta behin betiko zerrendak.

5.1. Eskabideak aurkezteko epea bukatuta, onartuen eta baztertuen behin-behineko zerrenda onetsiko du Nafarroako Parlamentuko lehendakariak, eta Nafarroako Parlamentuko Aldizkari Ofizialean argitara dadin aginduko du. Zerrenda horretan, pertsona onartuen eta baztertuen izen-deiturak agertuko dira. Pertsona bazterturik ez badago, zilegi izanen da zuzenean onestea behin betiko zerrenda. Orobat argitaratuko da https://parlamentodenavarra.es/eu webgunean, "Gardentasuna/Langile-zerrendak eta -deialdiak/Langile-deialdi publikoak/2024ko ekitaldia" atalean.

5.2. Behin-behineko zerrenda Nafarroako Parlamentuko Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik aitzinako hamar egun balioduneko epean, interesdunek zilegi izanen dute egoki jotzen dituzten erreklamazioak aurkeztea zerrenda horren aurka, bai eta zuzentzea ere, kasua bada, beraiek lehenago egindako balizko akatsak.

5.3. Erreklamazioak egiteko epea iraganik eta horiek ebatzirik, Nafarroako Parlamentuko lehendakariak onartuen eta baztertuen behin betiko zerrenda onetsiko du, zeina honako hauetan argitaratuko baita: Nafarroako Parlamentuko Aldizkari Ofizialean eta https://parlamentodenavarra.es/eu webgunearen "Gardentasuna/Langile-zerrendak eta -deialdiak/Langile-deialdi publikoak/2024ko ekitaldia" atalean.

5.4. Ez da azterketarako eta espediente-formalizaziorako eskubiderik itzuliko, baldin eta baztertua izatearen arrazoia izangaiari egoztekoa bada.

5.5. Onartuen zerrendan agertzeak ez du esan nahi horretan agertzen direnei aitortu egiten zaienik deialdiko prozeduran eskatutako baldintzak bete egiten dituztela. Hautatze-prozedura gaindituz gero aurkeztu beharreko dokumentaziotik ondorioztatzen baldin bada interesdunak ez duela betekizunen bat betetzen, pertsona horrek galdu eginen du prozedura honetan parte hartzetik hel lekiokeen eskubide oro, ezertan galarazi gabe faltsutasunezko jokabideagatik erator lekizkiokeen erantzukizun penal, zibil edo administratiboak.

6. oinarria. Kalifikazio-epaimahaiaren osaera, eraketa eta jarduna.

6.1. Kalifikazio-epaimahaia honako kide hauek osatuko dute:

Epaimahaiburua: Ainhoa Unzu Garate andrea, Nafarroako Parlamentuko lehen lehendakariordea.

Ordezkoa: Juan Luis Sánchez de Muniáin Lacasia jauna, Nafarroako Parlamentuko bigarren lehendakariordea.

Epaimahaikidea: Sergio Zozaya Garralda jauna, Nafarroako Parlamentuko Zerbitzu Orokorretako burua.

Ordezkoa: Francisca Palma Romero andrea, Nafarroako Parlamentuko administrazio-kudeaketako erdi-mailako teknikaria.

Epaimahaikidea: Laura Vidán Astiz andrea, Nafarroako Parlamentuko kontu-hartzailea.

Ordezkoa: Mikel Iriarte Cilveti jauna, Nafarroako Parlamentuko Argitalpen, Artxibo, Liburutegi eta Dokumentazio Zerbitzuko burua.

Epaimahaikidea: Nafarroako Parlamentuko Langileen Batzordeak hautatuko du.

Ordezkoa: Nafarroako Parlamentuko Langileen Batzordeak hautatuko du.

Idazkaria: Silvia Doménech Alegre andrea, Nafarroako Parlamentuko legelari nagusia.

Ordezkoa: Miguel Ángel Laurenz Itoiz jauna, Nafarroako Parlamentuko legelaria.

6.2. Baldin eta, legez ezarritako abstentzio- eta errefus-arrazoiak aplikatuz, epaimahaiaren osaeran inolako aldaketarik balego, izangai onartuen eta baztertuen behin betiko zerrendarekin batera argitaratuko litzateke aldaketa hori.

6.3. Kalifikazio-epaimahaia hautaproben hasiera baino lehenago eratu beharko da. Hautakizun dirauten epaimahaikideak onartuen eta baztertuen behin betiko zerrenda argitaratzearekin hautatuko dira.

6.4. Epaimahaia ezin izanen da eratu, ez eta jardun ere, gutxienez bere kideen gehiengo osoa ez bada bertaratu. Halaber, epaimahaiaren eratzea eta jarduna baliodunak izateko, beharrezkoa izanen da epaimahaiburua eta idazkaria bertaratuta egon daitezela; edo, kasua bada, haien ordezkoak.

6.5. Epaimahaiak gehiengoz ebatziko ditu deialdiaren oinarriak interpretatzeaz eta aplikatzeaz sor daitezkeen ebazkizun guztiak.

6.6. Kalifikazio-epaimahaiko kideak esku hartzetik abstenitu egin beharko dira eta organo dei-egileari horren berri eman beharko diote, baldin eta Sektore Publikoaren Araubide Juridikoari buruzko urriaren 1eko 40/2015 Legean aipatzen diren abstentzio-kausetakoren bat beraiei aplikatzeko modukoa bada. Halaber, izangaiek zilegi izanen dute aipatu kausetakoren bat aplikatzekoa zaien epaimahaikideak errekusatzea.

6.7. Epaimahaiak aholkulari espezialistak beregana ditzake proba guztietarako nahiz probaren baterako. Aholkulari horiek lankidetzan arituko dira epaimahaiarekin, eta beren espezialitate teknikoetan jardutera mugatuko dira.

7. oinarria. Oposizio-lehiaketaren nondik norakoa.

Oposizio-lehiaketak bi fase izanen ditu: lehenik, oposizioaldia izanen da; eta ondoren, lehiaketaldia.

7.1. Oposizioaldia.

Oposizioaldia 2024ko irailetik aurrera hasiko da, Nafarroako Parlamentuaren webgunean gutxienez ere hamabost egun natural lehenago iragarriko diren tokian, egunean eta orduan.

Oposizioaldia proba bakarraz osatuta egonen da, zeinak bi ariketa izanen baititu, multzo berean eginen direnak, bata bestearen ondoren, behar den unean iragarriko den egun batean.

a) Lehen ariketa: Proba honetan idatziz erantzun beharko zaio test-moduko galderaz osaturiko galdetegi bati, non galdera bakoitzak aukeran lau erantzun eskainiko baititu, zeinetatik bakarra izanen baita zuzena, mintzamenaren, ortografiaren, zenbakiekiko ahalmenaren eta hautemate-iaiotasunaren alorretako gaitasunei buruzkoak. Erantzun oker bakoitza erantzun zuzen baten balioaren herenarekin zigortuko da.

Probaren gehieneko iraupena proba hasi baino lehen zehaztuko du epaimahaiak.

Proba egiten den bitartean ezin izanen da testurik erabili, ez eta hiztegirik edo bestelako materialik ere. Tinta urdineko nahiz beltzeko bolaluma bat soilik, punta gogorduna, erabili ahalko da.

b) Bigarren ariketa: Proba honetan idatziz erantzun beharko zaio test-moduko galderaz osaturiko galdetegi bati, non galdera bakoitzak aukeran lau erantzun eskainiko baititu, zeinetatik bakarra izanen baita zuzena, deialdi honetako V. Eranskineko gaitegiari buruzkoak. Erantzun oker bakoitza erantzun zuzen baten balioaren herenarekin zigortuko da.

7.1.1. Proben puntuazioak bi hamarrenera biribilduta adieraziko dira. Oposizioaldiko proban gehienez ere 70,00 puntu lortu ahalko dira, honela banatuta:

a) Lehen ariketa: 35,00 puntu. Bazterturik geldituko dira ariketari esleitutako puntuazioaren erdia, gutxienez ere, lortzen ez duten pertsonak.

b) Bigarren ariketa: 35,00 puntu. Bazterturik geldituko dira ariketari esleitutako puntuazioaren erdia, gutxienez ere, lortzen ez duten pertsonak.

Ariketa horietako bakoitza baztergarria izanen da; hori dela-eta, proba gaindituko duten pertsona bakarrak dira aipatu ariketetako bakoitza gainditzeko eskatzen den gutxieneko puntuazioa lortzen dutenak.

7.1.2. Oposizioko probetarako hots-egitea bakarra izanen da, eta izangaiak bertaratu beharko dira berekin eramanda Nortasun Agiri Nazionala, pasaportea, gidabaimena edo epaimahaiaren iritziz nahikoa den bestelako identifikazio-agiri bat. Oposiziotik bazterturik geldituko dira iragarritako egun, ordu eta tokian agertzen ez diren izangaiak, bai eta aipatu agirietakoren baten bidez identifikatzen ez direnak ere.

Antolamendu-arrazoiengatik, probetarako hots-egitea egun eta ordu desberdinetan gauzatu ahalko da, izangai-kopurua aintzat harturik. Horretarako, gutxienez ere 48 orduko aurredenborarekin eta deialdi honen 10. oinarrian ezarritako moduan, ariketa egitera hots egiten zaien izangaien zerrenda argitaratuko da, bertan hots-egitearen tokia, eguna eta ordua ere zehaztuta. Kasu horretan, epaimahaiak ariketa desberdin baina antzeko zailtasunekoak prestatuko ditu.

7.1.3. Oposizioko probak egiteko, denbora- eta baliabide-egokitzapen posible eta beharrezkoak ezarriko dira aitorturiko desgaitasunen bat izanik beren parte-hartze eskabidean horiek eskatu dituzten izangaientzat.

7.1.4. Proba kalifikatu ostean, epaimahaiak Nafarroako Parlamentuaren webgunean argitaratuko du izangaiek lortutako puntuazioen zerrenda, eta bost egun balioduneko epea abiaraziko du, interesdunek egoki deritzotena alegatu ahal izatekoa.

7.2. Lehiaketaldia.

7.2.1. Lehiaketaldia oposizioaldiaren ondotik gauzatuko da.

Txanda irekiari dagokionez, 7.1.1. oinarrian ezarritakoa gorabehera, lehiaketaldira 100 izangai heldu ahalko dira gehienez ere; hortaz, aipatu txandan hori baino gehiagokoa izanen balitz eskaturiko gutxieneko puntuazioa lortu duten izangaien kopurua, kalifikaziorik onenak lortu dituztenak soilik pasatuko dira. Ehungarren postuan kalifikazio bereko izangaiak baleude, kalifikazio bera izanik posizio horretan dauden izangai guztiak pasatuko lirateke. Txanda horretako gainontzeko izangaiak hautaprozesutik bazterturik geldituko dira.

Lehiaketaldia ez da baztertzailea izanen, eta haren balorazioa gehienez ere 30,00 puntukoa izanen da. Merezimenduen balorazioari dagokionez, deialdia Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzen den egunera arte lortutakoak bakarrik hartuko dira kontuan, eta ez egun horren ondoren lortutakoak.

7.2.2. Lehiaketaldian, oposizioaldia gainditu duten izangaiek alegatu eta justifikaturiko merezimenduak kalifikatuko dira, deialdi honen IV. eranskineko baremoari jarraikiz.

Lehiaketaldiko baloraziorako, oposizioaldia gainditu duten izangaiek soilik aurkeztu beharko dituzte merezimenduak, 7.2.1. apartatuan ezartzen denari jarraikiz. Horretarako, epaimahaiak iragarki bat argitaratuko du Parlamentuaren webgunean, zeinaren bidez eskatuko baitie hamar egun balioduneko epean aurkez dezaten III. eranskineko ereduaren arabera alegaturiko merezimenduen zerrenda. Epaimahaiak balorazioa egin ahal izan dezan, nahitaezkoa izanen da dokumentu horri gehitzea merezimendu bakoitzari buruzko froga-dokumentazioa, zeina IV. eranskinean adierazten denaren araberakoa izan beharko baita.

Agiriek baremoaren aplikaziorako beharrezkoa den informazio guztia jaso beharko dute. Ez da kontuan hartuko frogatu gabeko merezimendurik, ez eta baremoan jasota ez dagoenik ere. Epaimahaiak zilegi izanen du edozein unetan argibideak eta datu osagarriak eskatzea lehiatzaileek alegaturiko merezimenduei buruz.

Epaimahaiak modu arrazoituan baloratuko ditu baremoko atal bakoitzetik bere ustez izangai bakoitzak badituen merezimenduak, eta ezin izanen du ezein kasutan aintzat hartu alegatu ez den edo agiri bidez frogatu ez den merezimendurik. Era berean, ez du zilegi izanen atal bakoitzagatik puntuazio handiagorik ematea baremoan aipatzen dena baino.

Aurkezturiko merezimenduen frogagiriak aztertzetik ondorioztatuko balitz izangaietakoren batek ez daukala halako merezimendurik, deskontatu eginen da aipatu merezimenduei emandako puntuazioa, ezertan galarazi gabe izangai hari faltsutasunagatik erator lekizkiokeen erantzukizun penal, zibil edo administratiboak.

7.2.3. Merezimenduen balorazioa amaituta, epaimahaiak izangai bakoitzaren merezimenduen balorazioaren emaitza jasotzen duten bi zerrenda argitaratuko ditu Parlamentuaren webgunean, eta izangaiek bost egun balioduneko epea izanen dute erreklamazioak aurkezteko. Lehenbiziko zerrendan izangai guztiak jasoko dira, lehiaketaldian lortu duten puntuazioa adierazita. Bigarren zerrendan B2 euskara-eskakizuna duten lanpostuetara ere aurkezten diren pertsonak bakarrik agertuko dira, eta lehenbiziko zerrendarekiko alde bakarra izanen da merezimendutzat jasoko duela euskararen jakitea C1 maila izateari buruzko balorazioa bakarrik, zeren eta B2 maila ezinbesteko baldintza baita lanpostu horietara aurkezteko.

7.2.4. Izendapenerako proposatzen diren izangaiek merezimendu horien frogagirien jatorrizkoak edo kopia kautotuak aurkeztu beharko dituzte, 8.3 apartatuan adierazitako gainerako dokumentuekin batera. Dokumentu horiek ez badira zuzenak, edo aurretiaz aurkeztu eta lehiaketaldian baloratu direnekin ez badatoz bat, kasuko izangaiaren aldeko izendapen-proposamena automatikoki indargabetuta geratuko da, eta horrek berekin ekarriko du izangaia deialditik kanporatua izatea.

8. oinarria. Probak gainditzen dituzten pertsonen zerrenda, izendapen-proposamena eta dokumentu-aurkezpena.

8.1. Oposizioaldia eta lehiaketaldia bukatutakoan, epaimahaiak gainditzaileen zerrenda argitaratuko du Nafarroako Parlamentuaren webgunean. Izangaiek oposizio-lehiaketan lortu dituzten kalifikazioak adieraziko dira zerrenda horretan, txandaka banatuak eta lortutako puntuazioaren hurrenkeran. Bigarren gainditzaile-zerrenda bat ere argitaratuko du, baina horretan agertuko dira, soilik, euskarako B2 hizkuntza-eskakizuneko lanpostuetarako aurkeztu diren pertsonak eta horiek lortu dituzten kalifikazioak.

Oposizio-lehiaketaren guztizko puntuazioan berdinketarik gertatuz gero, oposizioaldian puntuaziorik handiena eskuratu dutenen alde ebatziko da. Berdinketak hala ere baldin badirau, oposizioaldiaren bigarren ariketan puntuaziorik handiena lortu duen izangaiaren alde ebatziko da. Eta berdinketak bere horretan segitzen badu, propio deituriko jendaurreko ekitaldian eginiko zozketa bidez ebatziko da.

Bi zerrendetan dauden izangaiek, baldin eta bi horietan lortu badute deitutako lanpostu-kopuruan sartzea, jakinarazi egin beharko diote epaimahaiari zein nahiago duten, hizkuntza-eskakizundun lanpostua ala hizkuntza-eskakizunik gabekoa, izendapenerako proposatuak izateko.

8.2. Epaimahaiak Nafarroako Parlamentuko Mahaiari igorriko dio deitutako lanpostu-kopuruan sartu diren izangai gainditzaileen aldeko izendapen-proposamena, oposizio-lehiaketako aktekin eta gainerako dokumentazioarekin batera. Proposamen hori Parlamentuaren webgunean, Nafarroako Parlamentuko Aldizkari Ofizialean eta Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratuko da.

8.3. Izendapen-proposamena Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu ondoko 30 egun naturaleko epearen barrenean, proposatuak izan diren izangaiek ondoko dokumentuak aurkeztu beharko dizkiote Nafarroako Parlamentuari, guzti-guztiak jatorrizkoan eta fotokopian, konpultsatuak eta bueltatuak izateko:

a) Nortasun Agiri Nazionala edo izangaiaren nazionalitatea eta nortasuna frogatzen dituen beste agiri baliokide bat.

b) Deialdiaren 2.1.c) apartatuan eskatzen den titulua, edo hori lortzeko eskubideak ordaindu izanaren frogagiria.

c) Euskarako B2 hizkuntza-eskakizuna duen postu batera sartzekotan, Hizkuntzetarako Europako Erreferentzia Esparru Bateratuaren araberako maila hori frogatzen duen titulua edo ziurtagiria; hots, Nafarroako Administrazio Publikoaren Institutuko zuzendari kudeatzailearen 210/2010 Ebazpenean, irailaren 13koan, zerrendaturik daudenetako bat (117. Nafarroako Aldizkari Ofiziala, 2010eko irailaren 27koa), edo baliokidetzat ofizialki aitorturiko titulua.

d) Desgaitasunen bat duten pertsonentzat erreserbaturiko txandako postura sartzekotan, desgaitasuna duen pertsonaren legezko izaeraren frogagiria, organo eskudunak jaulkitakoa.

e) Txostena, Funtzio Publikoko Zuzendaritza Nagusiko Laneko Arriskuen Prebentziorako Atalak jaulkitakoa, frogatzen duena interesdunak ez duela eritasun edo akats fisikorik, lanpostuaren berezko eginkizunetan aritzea eragozten dionik. Ofizioz aurkeztua izanen da, horretarako osasun-azterketa egin ondoren.

Desgaitasunen bat alegatu duten izangaien kasuan, balorazio- eta orientazio-talde eskudunek ofizioz emanen dute desgaitasun hori deialdiko lanpostuarekin bateragarria izateari buruzko frogagiria.

d) Zinpeko aitorpena, eginkizun publikoetarako ezgaitua edo etendurapean ez izatearena eta inongo administrazio publikoren zerbitzutik bereizia ez izatearena.

g) Zin-egite edo hitzematea, Nafarroako foru araubidea errespetatzearena, Konstituzioari eta legeei men egitearena eta karguari dagozkion eginkizunak zintzoki betetzearena.

h) Nafarroako administrazio publikoren bateko langile finko diren pertsonek, gainera, ziurtagiri bat aurkeztu beharko dute, frogatzen duena bai izaera hori bai beraien lehenagoko administrazioko espediente pertsonalean ageri diren gainerako inguruabar eta aurrekari guztiak, postuan sartzeari, antzinatasunari, mailari, egoera administratiboei eta abarri buruzkoak.

8.4. Behar adina justifikaturik dauden ezinbesteko kasuetan izan ezik, aipatu epearen barrenean arestiko agiriak aurkezten ez dituzten pertsonak ezin izanen dira izendatu, eta haien egintza guztiak deuseztaturik geldituko dira, ezertan galarazi gabe beren parte-hartze eskaeraren faltsutasuna dela-eta legokiekeen erantzukizuna.

8.5. Aurreko apartatuan aurreikusitako kasuan, Nafarroako Parlamentuko Mahaiak hutsune hori beteko du 8.1 apartatuak aipatzen duen gainditzaile-zerrendan zuzenean jarraian dagoen izangaiarekin, eta horrekiko prozedura izanen da aurreko apartatuek adierazten dutena.

9. oinarria. Izendapena.

9.1. Deialdi honen 8.3 apartatuan aipatzen diren dokumentuak aurkeztu direnean, Nafarroako Parlamentuko Mahaiak funtzionario izendatuko ditu proposatuak izan diren izangaiak. Izendapena Nafarroako Parlamentuaren webgunean, Nafarroako Parlamentuko Aldizkari Ofizialean eta Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratuko da.

9.2. Izendapena jakinarazten denetik hilabeteko epean, izangaiek beren lanpostuen behin betiko jabetza hartu beharko dute, Nafarroako Parlamentuko legelari nagusiaren aurrean.

Ulertuko da ezen epe horretan lanpostuaz jabetzen ez den izangaiak uko egiten diela oposiziotik eratortzen diren eskubideei. Kasu horretan, lanpostua beteko da deialdi honetako 8. oinarrian aipatzen den gainditzaile-zerrendan hurrengo tokian dagoen izangaiarekin.

Izangairen batek lanpostuaren jabetza hartu eta borondatezko eszedentzia eskatuko balu Nafarroako Parlamentuan edo beste administrazio publiko batean funtzionario nahiz aldi baterako lan-kontratudun gisa zerbitzu ematen jarraitzeko, eszedentzia hori emateak ez du postuaren gaineko inolako erreserbarik ekarriko, eta postua beteko du deialdi honetako 8. oinarrian aipaturiko gainditzaile-zerrendan hurrengo tokian dagoen pertsonak.

10. oinarria. Jarduketak argitaratzea.

Ezertan galarazi gabe Nafarroako Aldizkari Ofizialaren bidez ofizialki argitaratu beharrekoak diren izapideak, probetara deitzeari eta kalifikazioei dagokienez epaimahaiak egindako jarduketei buruzko informazioa, bai eta interesdunentzat baliagarria den beste edozein informazio orokor ere, Nafarroako Parlamentuaren webguneko (https://parlamentodenavarra.es/eu) "Gardentasuna/Langile-zerrendak eta -deialdiak/Langile-deialdi publikoak/2024ko ekitaldia" atalean argitaratuko da.

11. oinarria. Aldi baterako kontrataziorako izangai-zerrendak.

Nafarroako Parlamentuaren zerbitzurako langileak aldi baterako kontratatzeari buruzko Erregelamenduak xedatzen duenari jarraikiz, aldi baterako kontrataziorako honako izangai-zerrenda hauek eginen dira, hala hizkuntza-eskakizunik gabeko lanpostuetarako nola euskarako B2 hizkuntza-eskakizuneko lanpostuetarako, hautapen prozesuan parte hartu bai eta bertan posturik lortu ez duten pertsonekin:

1. Lehiaketaldira iritsi eta lanposturik gabeko gainditzaile suertatu diren pertsonen zerrenda, sarrera-hautaprozeduran lortutako guztizko puntuazioaren handitasunaren arabera ordenatua.

2. Oposizioaldiko probako bi ariketak gainditu bai baina lehiaketaldira iritsi ez diren izangaien zerrenda, lortutako puntuazioaren handitasunaren arabera ordenatua. Berdinketarik izanez gero, bigarren ariketan puntu gehien lortu dituen izangaiaren alde ebatziko da. Horrela ere berdinketa mantendu egiten bada, zozketa bidez ebatziko da, zeina propio deituko den ekitaldi publiko batean eginen baita.

3. Oposizioaldiko probako bigarren ariketa soilik gainditu duten izangaien zerrenda, lortutako puntuazioaren handitasunaren arabera ordenatua. Emaitzan berdinketarik izanez gero, zozketa bidez ebatziko da, zeina propio deituko den ekitaldi publiko batean eginen baita.

4. Oposizioaldiko probako lehen ariketa bakarrik gainditu duten izangaien zerrenda, lortutako puntuazioaren handitasunaren arabera ordenatua. Emaitzan berdinketarik izanez gero, zozketa bidez ebatziko da, zeina propio deituko den ekitaldi publiko batean eginen baita.

12. oinarria. Aurkeztutako dokumentazioa.

12.1. Aurkeztutako dokumentazioa berreskuratzea zilegi izanen dute izangaiek, berariaz eskatuz gero eta erreklamazio edo errekurtsorik jarri ez bada. Berreskuratze-eskaera hiru hilabeteko epean aurkeztu ahalko da, aurretik beste hiru hilabete igaroak direnean izendapen-erabakia Nafarroako Parlamentuko Aldizkari Ofizialean argitaratu zenetik.

12.2. Aurreko atalean ezarritako epea bukatzen bada dokumentazioa berreskuratzeko eskaerarik egin gabe, izangaiek agiriak berreskuratzeari uko egin diotela ulertuko da, horretarako eskubidea galduko dute eta agiriak suntsitu eginen dira.

13. oinarria. Errekurtsoak.

13.1. Deialdi honen, bere oinarrien eta berari buruz Nafarroako Parlamentuko Mahaiak hartzen dituen gainerako erabakien aurka ondoko errekurtsoetako bat aurkez daiteke:

a) Aukerako berraztertze-errekurtsoa, Legebiltzarreko Mahaiari zuzendua, hilabeteko epean, egintza edo erabakia jakinarazi edo argitaratu eta biharamunetik kontatzen hasita.

b) Administrazioarekiko auzi-errekurtsoa, Nafarroako Justizia Auzitegi Nagusiko Administrazioarekiko Auzien Salari zuzendua, bi hilabeteko epean, erabakia argitaratu edo jakinarazi eta biharamunean kontatzen hasita.

13.2. Nafarroako Parlamentuko lehendakariak nahiz epaimahaiak deialdi hau aplikatuz erabakitzen dituzten gainerako egintzen aurka zilegi izanen da gora jotzeko errekurtsoa aurkeztea Parlamentuko Mahaiari, egintza edo erabakia argitaratu edo jakinarazi eta biharamunean kontatzen hasitako hilabeteko epean.

I. ERANSKINA
PARTE HARTZEKO ESKAERA-EREDUA

1) Datu pertsonalak.

Izen-abizenak: ...................................................................................................................................

Nortasun Agiri Nazionalaren, Atzerritarraren Identifikazio-zenbakiaren edo beste identifikazio-agiri ofizial baten zenbakia: ............................................................. (fotokopia atxiki da)

Jaioteguna: ................................................................

Helbidea: ...........................................................................................................................................

Herria: .......................................................................

Probintzia: ................................................................ Posta-kodea: ...................................................

Telefonoa(k): .....................................................................................................................................

Helbide elektronikoa: ..........................................................................................................................

2) 100eko 33ko edo gehiagoko desgaitasuna duten pertsonentzako erreserba-txandako izangaiak.

[ ] Desgaitasuna duen pertsona bat naizela, zeina eskaerarekin batera frogatzen baitut (honekin batera, desgaitasuna duen pertsonaren legezko izaeraren frogagiriaren kopia), eta nire burua 100eko 33ko edo gehiagoko desgaitasuna duten pertsonentzako erreserba-txandako postura aurkeztu nahi dudala.

[ ] Oposizioaldiko ariketak egiteko, azaltzen den baliabide-egokitzapena eskatzen dudala, adierazitako arrazoiengatik. (Aparteko orri batean zehaztuko dira desgaitasun-mota eta eskatutako egokitzapenak).

3) Euskarako hizkuntza-eskakizuna duten postuak.

[ ] Euskarako B2 hizkuntza-eskakizundun lanpostuetarako deialdian ere parte hartu nahi dut. (Honekin batera, tituluaren fotokopia).

4) Azterketa egiteko eta espedientea formalizatzeko eskubideak.

[ ] Azterketa egiteko eta espedientea formalizatzeko eskubideak ordaindu ditut. (Honekin batera, diru-sarreraren frogagiriaren kopia).

[ ] Tasa ordaintzetik salbuetsirik nago, honako arrazoi honengatik:

[ ] %33ko edo gehiagoko desgaitasun aitortua duen pertsona izateagatik.

[ ] Langabezian egoteagatik deialdi honen argitaratze-egunaren aurreko hilabete bateko gutxieneko epean, deialdiaren 3.9.b) oinarrian azaldutako baldintzetan, eta hileroko zenbaketan lanbide arteko gutxieneko soldata baino gehiagoko diru-sarrerarik ez edukitzeagatik (Enplegu Bulegoak jaulkitako ziurtagiria atxiki da, non jasotzen baitira langabetu-inskripzioaren data, bai eta berariazko azalpen bat ere, esaten duena inskribatu gisa emandako denboran ez zaiola uko egin eskainitako inolako lan egokiri, ezta lanbide-sustapen, -prestakuntza edo -birmoldaketarako ekintzetan parte hartzeari ere, justifikatutako kasuetan izan ezik, bai eta erantzunkizunpeko adierazpen bat ere, II. eranskineko ereduaren araberakoa).

5) Halaber adierazten dut:

–Ez dudala karguan aritzea eragozten didan eritasunik edo akats fisiko edo psikikorik, eta xedapen indardunetan ezarritako ezintasunik ere ez dudala.

–Ez naizela diziplina-espediente bidez inongo administrazio publikoren zerbitzutik bereizia izan, eta ez naizela ez desgaitua ez etenarazia izan eginkizun publikoetan jarduteko.

–Badauzkadala deialdian eskatzen diren tituluak, eta bertan parte hartzeko ezarrita dauden baldintza guzti-guztiak betetzen ditudala eskabideak aurkezteko ezarritako epea bukatzen den egunean.

–Konpromisoa hartzen dudala, izendatua izanez gero, deialdiaren 8. oinarrian aipatzen diren agiriak epe ezarrian aurkezteko, bai eta nire izendapena jakinarazten denetik hilabeteko epean lanpostuaren jabetza hartzeko ere.

Honen bidez ESKATZEN DUT onartua izatea Nafarroako Parlamentuko zortzi gelazain-lanpostu, funtzionario-araubidekoak eta D mailakoak, horietako bi euskarako B2 hizkuntza-eskakizundunak, oposizio-lehiaketa bidez betetzeko deialdian, zeina .................... zenbakiko ..........................................eguneko Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu baitzen.

.................................................(e)n, 2024ko ......................................ren ................(e)(a)n.

(Sinadura)

Datu Pertsonalen Babeserako 2016/679 Europako Erregelamenduari (DPBE) eta Datu Pertsonalak Babesteko eta Eskubide Digitalak Bermatzeko abenduaren 5eko 3/2018 Lege Organikoari jarraikiz, honako honen berri ematen dizugu, emandako datu pertsonalak direla-eta:

Arduraduna eta helburua: Nafarroako Parlamentuak tratatuko ditu izaera pertsonaleko datuak, eta "Giza Baliabideak" tratamendu-sisteman sartuko ditu, zeinaren xedea baita Nafarroako Parlamentuko giza baliabideen erregistratze eta kudeaketarako beharrezkoak diren datuak lortzea. Datu horiek erabiliko dira langile-hautaketako eta lanpostu-betetzeetako prozesuetan, langileen prestakuntzan, bateraezintasunen gaineko kontrolean, lan-arriskuen prebentzioan, alta- eta baja-zereginetan, eta Gizarte Segurantzari eta, kasua bada, mutualitateei, gizarte-aurreikuspeneko entitateei eta aseguru-enpresari eginiko komunikazioetan, bai eta kontrol presentzialean ere.

Legitimazioa: Helburua oinarritzen da legezko betebehar baten betetzean eta Nafarroako Parlamentuaren ahal publikoen egikaritzean. Funts juridikoa honako hau du:

DPBEren 6.1.e) artikulua eta Nafarroako Parlamentuko Langileen Estatutua, Erregelamendu Batzordeak 1991ko martxoaren 20an egindako bilkuran onetsia. (19. NPAO, 1991ko martxoaren 26koa).

Eskubideak: Orobat jakinarazten dizugu zure eskubidea dela Nafarroako Parlamentuari eskatzea zure datuak eskuratu, zuzendu, ezabatu eta eraman ahal izatea, bai eta datu horien tratamendua mugatzea eta errefusatzea ere, bidezkoa denean, Nafarroako Parlamentuari eskaria eginez Navas de Tolosa kalea, 1, 31002 Iruña helbidean edo posta elektronikoko dpd@parlamentodenavarra.es helbidean.

Datu-gordetzea: Datuak gordeko dira honako arauetan xedatutakoari jarraikiz: Nafarroako Parlamentuko Artxiboari eta Dokumentuen Kudeaketari buruzko Erregelamendua, zeina Nafarroako Parlamentuko Mahaiak 2023ko urtarrilaren 16an onetsi baitzuen (2023ko urtarrilaren 19ko 8. zenbakiko Nafarroako Parlamentuko Aldizkari Ofizialean argitaratua), eta Nafarroako Parlamentuko administrazio elektronikoaren funtzionamenduari buruzko Erregelamendua, Parlamentuko Mahaiak 2023 urtarrilaren 9an onetsia (2023ko urtarrilaren 12ko 4. zenbakiko Nafarroako Parlamentuko Aldizkari Ofizialean argitaratua).

NAFARROAKO PARLAMENTUKO LEHENDAKARIARI.

II. ERANSKINA
ERRENTA JASOTZEARI BURUZKO ADIERAZPENA

Izen-abizenak: ...................................................................................................................................

NAN zenbakia: .............................................................

Helbidea: ...........................................................................................................................................

Nire ardurapean ADIERAZTEN DUT, Nafarroako Parlamentuko zortzi gelazain-lanpostu, funtzionario-araubidekoak eta D mailakoak, horietako bi euskarako B2 hizkuntza-eskakizundunak, oposizio-lehiaketa bidez betetzeko deialdiko azterketa-eskubideak eta espediente-formalizaziorako eskubideak ordaintzetik salbuetsia izate aldera (deialdia ................. zenbakiko eta ...............................................datako Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu zen), ez dudala lanbide arteko gutxieneko soldata baino gehiagoko diru-sarrerarik jaso, hileroko zenbaketan, enplegu-eskatzaile gisa izena emanda egon naizen denbora-epean, zeinaren berri ematen baita kasuko Enplegu Zerbitzuak jaulki eta atxikita doan agirian.

.................................................(e)n, 2024ko ......................................ren ................(e)(a)n.

III. ERANSKINA
ALEGATUTAKO MEREZIMENDUETARAKO ZERRENDATZE-EREDUA

Izen-abizenak: ......................................................................... NAN zenbakia: ................................... Nafarroako Parlamentuko zortzi gelazain-lanpostu, funtzionario-araubidekoak eta D mailakoak, horietako bi euskarako B2 hizkuntza-eskakizundunak, oposizio-lehiaketa bidez betetzeko deialdiko IV. eranskinean ezarritako balorazio-irizpideei dagokienez, honako dokumentazio hau aurkezten dut:

1. DEIALDIAN PARTE HARTZEKO ESKATZEN DEN TITULAZIOA (aurkeztu egin behar da, baina ez da merezimendu gisa baloratuko, deialdian parte hartzeko bete beharreko baldintza denez gero):

[ ] Erantsirik doa deialdi honetan parte hartzeko betekizun gisa exijitzen den titulazio ofizialaren kopia.

2. BALORATZEKO AURKEZTEN DIREN MEREZIMENDUAK:

a) Esperientzia profesionala:

Administrazio
Publikoa

Aldia

a.1)

Nafarroako Parlamentuan eta haren mendeko erakundeetan nahiz beste parlamentu-erakunde edo administrazio publiko batzuetan D mailako gelazain-lanpostu batean emandako zerbitzuak.

a.2)

Beste parlamentu-erakunde edo administrazio publiko batzuetan D mailako eskolazain, atezain, mandatari edo telefonista lanpostuetan emandako zerbitzuak.

b) Beste merezimendu batzuk:

b.1)

Deialdian eskatutako titulazio-betekizuna asetzen duen titulazioaz gain, haren maila baliokidekoa dela ofizialki deklaratua izan den beste titulazio akademiko ofizial gehigarri bat.

Titulazio ofiziala

b.2)

Batxilergoko, erdi mailako edo goi mailako Lanbide Heziketako titulazio akademiko ofiziala edo horietakoren baten baliokide gisa ofizialki deklaratua izan den titulua, edo unibertsitate-diplomatura, ingeniaritza edo arkitektura teknikoa, edo gradu, lizentzia, ingeniaritza edo arkitekturako unibertsitate-titulazioak:

Titulazio ofiziala

b.3)

D mailako gelazain, eskolazain, atezain, mandatari edo telefonista lanpostu baterako oposizio edo oposizio-lehiaketa gainditua, Nafarroako Parlamentuan edo beste erakunde parlamentario batean, edo edozein administrazio publikotan

Ebazpena / argitalpen ofiziala / ziurtagiri ofiziala

b.4)

Euskaraz jakitea (*)

Maila

Titulazio ofiziala

(*) Euskara (B2 eta C1 mailak) merezimendu gisa baloratuko da hizkuntza-eskakizunik gabeko lanpostuen kasuan bakarrik. B2 euskara-eskakizuna duten lanpostuetan, C1 mailako titulua soilik hartuko da merezimendu gisa, B2 maila ezinbesteko baldintza baita lanpostu horietara aurkezteko.

b.5)

Ingeleseko, frantseseko eta alemaneko mailak

Maila

Titulazio ofiziala

[ ] Atxikita bidaltzen d(ir)a aurreko ataletan alegaturiko merezimenduetako bakoitzaren frogagiria(k).

.................................................(e)n, 2024ko ......................................ren ................(e)(a)n.

(Sinadura)

IV. ERANSKINA
MEREZIMENDUAK BALORATZEKO BAREMOA

a) Lanbide-esperientzia (20 puntu gehienez ere).

Deialdi hau NAOn argitaratzen den egunera arte Nafarroako Parlamentuan eta haren mendeko erakundeetan, beste parlamentu-erakunde batzuetan nahiz beste administrazio publiko batzuetan D mailako gelazain-lanpostuetan emandako zerbitzuak 20 puntura bitarte baloratuko dira, puntuazio honen arabera:

a.1) Nafarroako Parlamentuan eta haren mendeko erakundeetan nahiz beste parlamentu-erakunde edo administrazio publiko batzuetan D mailako gelazain-lanpostuetan emandako zerbitzuak, dela funtzionario-izaerarekin, dela langile-kontratazioari dagokionez 1991ko martxoaren 20ko Nafarroako Parlamentuko Langileen Estatutuan, Nafarroako Parlamentuaren zerbitzurako aldi baterako langileak kontratatzeari buruzko 2022ko martxoaren 21eko Erregelamenduan edo gainerako erakunde parlamentario edo administrazioetako araudi analogoan jasotako modalitateetako edozeinen babesean: 2 puntu, lanean emandako urte bakoitzeko.

a.2) Beste administrazio publiko batzuetan emandako zerbitzuak D mailako eskolazain, atezain, mandatari edo telefonista lanpostu batean, dela funtzionario-izaerarekin, dela langile-kontratazioari dagokionez Nafarroako Administrazio Publikoen zerbitzuko langileen estatutuaren testu bategina onesten duen abuztuaren 30eko 251/1993 Foru Dekretuan, Nafarroako administrazio publikoetan langileak administrazio araubidean kontratatzeko arauak ezartzen dituen irailaren 28ko 68/2009 Foru Dekretuan edo araudi analogoan jasotako modalitateetako edozeinen babesean: 1 puntu, lanean emandako urte bakoitzeko.

–Apartatu honetako baremoa aplikatzeko irizpideak:

1. Urte-kopurua ez baldin bada kopuru oso bat, zerbitzuan emandako aldiari proportzioan dagokion puntuazioa esleituko da.

2. Lanaldi partzialean emandako zerbitzuen kasuan, horren araberako zatia deskontatuko da.

3. Ez dira baloratuko aldi berean emandako zerbitzuak, salbu eta lanaldi partzialean emandakoak badira.

4. Izangaiak prestakuntzarako zerbitzu berezietako egoeran edo jarduneko egoera berezian emandako aldiak zenbatuko dira benetan gauzatutako lanpostuan emandako zerbitzu gisa. Izangaia zerbitzu berezietako egoeran beste arrazoi batzuengatik egon bada, edo eszedentzia berezian egon bada, edo burutza batean, horietan igarotako denbora zenbatuko da egoera horietara iritsi zen unean zeukan lanpostuan emandako zerbitzu gisa.

5. Aurreko azpiataletan emandako puntuazioak bateraezinak izanen dira epe berari dagozkionean. Horrela, bada, kasu bakoitzean haietatik handiena den puntuazioa emanen da.

–Merezimenduak a) atalekoak direnean erabili beharreko frogagiriak:

Emandako zerbitzuak kasuko erakunde parlamentarioko edo administrazio publikoko organo arduradunak jaulkitako ziurtagirien bitartez frogatu beharko dira, non xeheki adierazi beharko baitira emandako zerbitzuak, berariaz jasota lanpostuak bertako plantilla organikoaren arabera duen izena, mailaketa, zein zentro edo unitatetan emandako zerbitzualdia den, zerbitzualdi bakoitzaren hasiera- eta amaiera-datak, bai eta guztizko egun kopurua ere.

b) Beste merezimendu batzuk (gehienez ere, 10 puntu).

b.1) Deialdian eskatutako titulazio-betekizuna asetzen duen titulazioaz gain, haren maila baliokidekoa dela ofizialki deklaratua izan den beste titulazio akademiko ofizial gehigarri bakoitzeko: 0,5 puntu.

b.2) Batxilergoko edo erdi nahiz goi mailako Lanbide Heziketako titulazio akademiko ofizial bakoitzeko, edo horietakoren baten baliokide gisa ofizialki deklaratua izan den titulu bakoitzeko, edo unibertsitate-diplomatura, ingeniaritza edo arkitektura tekniko bakoitzeko, edo gradu, lizentzia, ingeniaritza edo arkitekturako unibertsitate-titulazio bakoitzeko: puntu 1.

b.3) D mailako gelazain, eskolazain, atezain, mandatari edo telefonista lanpostu baterako oposizio edo oposizio-lehiaketa gainditzeagatik, Nafarroako Parlamentuan edo beste erakunde parlamentario batean, edo edozein administrazio publikotan: 2 puntu, gainditutako deialdi bakoitzeko.

b.4) Euskara jakitea: Hizkuntzetarako Europako Erreferentzia Esparru Bateratuko C1 mailaren baliokidea den jakite-maila frogatzen duen titulu edo ziurtagiri ofizial bat edukitzeagatik puntu bat emanen da. Hizkuntzetarako Europako Erreferentzia Esparru Bateratuko B2 mailaren baliokidea den jakite-maila frogatzen duen titulu edo ziurtagiri ofizial bat edukitzeagatik 0,5 puntu emanen dira.

b.5) Ingelesa, frantsesa eta alemana jakitea, Europar Batasuneko lan-hizkuntzak diren aldetik: Hizkuntzetarako Europako Erreferentzia Esparru Bateratuko C1 mailaren baliokidea den jakite-maila frogatzen duen titulu edo ziurtagiri ofizial bat edukitzeagatik puntu bat emanen da. Hizkuntzetarako Europako Erreferentzia Esparru Bateratuko B2 mailaren baliokidea den jakite-maila frogatzen duen titulu ofizial bat edukitzeagatik 0,5 puntu emanen dira.

–b.4) eta b.5) ataletako baremoa aplikatzeko irizpideak:

1. Hizkuntza bakoitzeko, erdietsitako maila gorenaren titulua edo ziurtagiria baizik ez da baloratuko.

2. Hizkuntza bereko maila bereko titulu edo ziurtagiri bat baino gehiago aurkezten badira, behin bakarrik puntuatuko da hizkuntza horren ezagutzaren froga.

3. Euskara (B2 eta C1 mailak) merezimendu gisa baloratuko da hizkuntza-eskakizunik gabeko lanpostuen kasuan bakarrik. B2 euskara-eskakizuna duten lanpostuetan C1 mailako titulua soilik hartuko da merezimendu gisa, B2 maila ezinbesteko baldintza baita lanpostu horietara aurkezteko. Lehiaketaldia amaituta, epaimahaiak bi zerrenda argitaratuko ditu Nafarroako Parlamentuaren webgunean, izangai bakoitzaren merezimendu-balorazioaren emaitzaren berri emateko. Lehenbiziko zerrendan izangai guztiak jasoko dira, lehiaketaldian lortu duten puntuazioa adierazita. Bigarren zerrendan B2 euskara-eskakizuna duten lanpostuetara ere aurkezten diren pertsonak bakarrik agertuko dira, eta lehenbiziko zerrendarekiko alde bakarra izanen da merezimendu gisa hartuko duela euskararen jakitea C1 mailakoa izatea soilik, B2 maila ezinbesteko baldintza baita lanpostu horietara aurkezteko.

–Merezimenduak b) atalekoak direnean erabili beharreko frogagiriak:

b.1) Titulazioa frogatuko da horretarako aurkeztuz titulu ofizialaren kopia, edo eskabide-aurkezpenaren epea bukatzen den egunean hori lortzeko eskubideak ordainduta egoteari buruzko ordainagiria. Atzerrian lortutako tituluen kasuan, aipatutako data horretan eduki beharko da horien homologazioaren frogagiri ofiziala edo, kasua bada, baliokidetasun-ziurtagiri ofiziala.

Aintzat hartuko dira baloraziora behar bezala frogatuta aurkezten diren tituluak bakarrik, eta ezein kasutan ezin izanen da edukitzat jo alegatua eta agiri bidez frogatua izan ez den merezimendurik.

b.2) Titulazioa frogatuko da horretarako aurkeztuz titulu ofizialaren kopia, edo eskabide-aurkezpenerako epea bukatzen den egunean hori lortzeko eskubideak ordainduta egoteari buruzko ordainagiria. Atzerrian lortutako tituluei dagokienez, aipatutako data horretan eduki beharko da horien homologazioaren frogagiri ofiziala edo, kasua bada, baliokidetasun-ziurtagiri ofiziala.

Aintzat hartuko dira baloraziora behar bezala frogatuta aurkezten diren tituluak bakarrik, eta ezein kasutan ezin izanen da edukitzat jo alegatua eta agiri bidez frogatua izan ez den merezimendurik.

b.3) Izangaiak oposizioa edo oposizio-lehiaketa gainditu izana frogatuko da horren berri ematen duten administrazio-ebazpenaren, argitalpen ofizialaren edo organo eskudunak jaulkitako ziurtagiri ofizialaren kopia baten bidez.

b.4) Euskararen jakitea frogatzeko, Hizkuntzetarako Europako Erreferentzia Esparru Bateratuaren araberako titulu edo ziurtagiriaren kopia bat aurkeztu beharko da, Nafarroako Administrazio Publikoaren Institutuko zuzendari kudeatzailearen irailaren 13ko 210/2010 Ebazpenean zerrendaturik daudenetatik, edo ofizialki baliokidetzat aitorturiko titulu batena, edo hura eskuratzeko eskubideak eskaera-aurkezpenerako epea amaitzen den egunean ordainduta egotearen ordainagiriarena.

b.5) Ingelesa, frantsesa eta alemanaren jakitea frogatzeko, Hizkuntzetarako Europako Erreferentzia Esparru Bateratuaren araberako titulu edo ziurtagiriaren kopia bat aurkeztu beharko da, Nafarroako Administrazio Publikoaren Institutuko zuzendari kudeatzailearen irailaren 13ko 210/2010 Ebazpenean zerrendaturik daudenetatik, edo ofizialki baliokidetzat aitorturiko titulu batena, edo hura eskuratzeko eskubideak eskaera-aurkezpenerako epea amaitzen den egunean ordainduta egotearen ordainagiriarena.

V. ERANSKINA

1. gaia.–Espainiako 1978ko Konstituzioa; zehazki, honako titulu hauek: Atariko titulua. I. titulua: Oinarrizko eskubideak eta betebeharrak. III. titulua: Gorte Nagusiak. IV. titulua: Gobernua eta Administrazioa. V. titulua. Gobernuaren eta Gorte Nagusien arteko harremanak.

2. gaia.–Nafarroako Foru Eraentza Berrezarri eta Hobetzeari buruzko Lege Organikoa; zehazki, honako titulu hauek: Atariko titulua. Xedapen orokorrak. I. titulua: Nafarroako Foru Erakundeak. III. titulua. Erreforma.

3. gaia.–14/2004 Foru Legea, abenduaren 3koa, Nafarroako Gobernuari eta Lehendakariari buruzkoa; zehazki, honako titulu hauek: Atariko titulua. I. titulua: Nafarroako Gobernuaren erantzukizuna. II. titulua: Nafarroako Gobernuko lehendakaria. III. titulua. Nafarroako Gobernuko lehendakariordeak eta kontseilariak.

4. gaia.–4/2000 Foru Legea, uztailaren 3koa, Nafarroako Foru Komunitateko Arartekoari buruzkoa.

5. gaia.–19/1984 Foru Legea, abenduaren 20koa, Nafarroako Kontuen Ganberari buruzkoa.

6. gaia.–4/2020 Foru Legea, otsailaren 27koa, Nafarroako Sinboloei buruzkoa.

7. gaia.–81/1986 Foru Dekretua, martxoaren 14koa, Nafarroako Foru Komunitatean lehentasunen antolamendua arautzen duena. 2099/1983 Errege Dekretua, abuztuaren 4koa, Estatuko lehentasunen antolamendu orokorra onesten duena.

8. gaia.–17/2019 Foru Legea, apirilaren 4koa, Emakumeen eta gizonen arteko berdintasunari buruzkoa; zehazki, apartatu hauek: I. titulua: Xedapen orokorrak. II. titulua: Berdintasunerako erakundeen antolaketako sistema. III. titulua: Berdintasunerako eskubidea bermatzeko tresnak.

9. gaia.–Europar Batasunaren Tratatua (bertsio bategina); zehazki, ondoko atala: III. titulua: Instituzioei buruzko xedapenak.

10. gaia.–Nafarroako Parlamentuko Erregelamendua; zehazki, honako titulu hauek: I. titulua: Nafarroako Parlamentuaren eraketa. II. titulua: Foru parlamentariak. III. titulua: Talde parlamentarioak.

11. gaia.–Nafarroako Parlamentuko Erregelamendua; zehazki, honako titulu hau: IV. titulua: Nafarroako Parlamentuaren antolamendua.

12. gaia.–Nafarroako Parlamentuko Erregelamendua; zehazki, honako titulu hau: V. titulua: Funtzionamenduari buruzko arau orokorrak.

13. gaia.–Nafarroako Parlamentuko Erregelamendua; zehazki, honako titulu hauek: VI. titulua. Legegintzako prozedura. VII. titulua: Nafarroako Foru Eraentza Berrezarri eta Hobetzeari buruzko Lege Organikoaren erreforma.

14. gaia.–Nafarroako Parlamentuko Erregelamendua; zehazki, honako apartatu hau: X. titulua: Konfiantza ematea eta kentzea.

15. gaia.–Nafarroako Parlamentuko Erregelamendua; zehazki, honako titulu hauek: XI. titulua: Interpelazioak eta galderak. XII. titulua: Mozioak.

16. gaia.–Nafarroako Parlamentuko Erregelamendua; zehazki, honako titulu hauek: XIX. titulua: Herritarren parte-hartzea. XX. titulua: Gardentasuna eta jarduera parlamentarioari buruzko informazio publikoa eskuragarri izatea.

17. gaia.–Nafarroako Parlamentuko administrazioaren antolamenduari buruzko erregelamendua.

18. gaia.–Nafarroako Parlamentuko Langileen Estatutua.

19. gaia.–Nafarroako Parlamentuko Artxiboari eta Dokumentuen Kudeaketari buruzko Erregelamendua Honako atal hauek, zehazki: I. kapitulua: Xedapen orokorrak. II. kapitulua. Nafarroako Parlamentuko Artxiboa V. kapitulua: Nafarroako Parlamentuaren dokumentu-ondarerako sarbidea eta haren zabalkundea.

20. gaia.–Nafarroako Parlamentuko administrazio elektronikoaren funtzionamenduari buruzko Erregelamendua. Honako titulu hauek, zehazki: I. titulua: Xedapen orokorrak. II. titulua: Nafarroako Parlamentuaren egoitza elektronikoa. III. titulua: Erregistro elektronikoa.

Oharrak:

1) Deialdi honetako gai-zerrendan sartzen den Nafarroako Parlamentuko Erregelamendua 2023ko martxoaren 16ko Osoko Bilkuran onetsitakoa da (2023ko apirilaren 14ko 76. Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratua).

2) Deialdi honetako gai-zerrendan sartzen den Nafarroako Parlamentuko Artxiboari eta Dokumentuen Kudeaketari buruzko Erregelamendua Nafarroako Parlamentuko Mahaiak 2023ko urtarrilaren 16an onetsitakoa da (2023ko urtarrilaren 19ko 8. Nafarroako Parlamentuko Aldizkari Ofizialean argitaratua).

3) Deialdi honetako gai-zerrendan sartzen den Nafarroako Parlamentuko administrazio elektronikoaren funtzionamenduari buruzko Erregelamendua Nafarroako Parlamentuko Mahaiak 2023ko urtarrilaren 9an onetsitakoa da (2023ko urtarrilaren 12ko 4. Nafarroako Parlamentuko Aldizkari Ofizialean argitaratua).

4) Europar Batasunaren Tratatua (bertsio bategina) honako esteka honetan dago eskuragarri: https://www.euskadi.eus/eusko-jaurlaritza/contenidos/informacion/tr_lisboa/eu_tr_lisbo/tr_lisbo.html.

5) Gainerako edukiak deialdi hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzen den egunean indarrean dauden arauetan agertzen diren bezala eskatuko dira.

Iragarkiaren kodea: F2406122