83. ALDIZKARIA - 2024ko apirilaren 23a

1. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA

1.2. AGINTARIAK ETA LANGILEAK

1.2.2. Oposizioak eta lehiaketak. Lan publikoaren eskaintza

GORA JOTZEKO ERREKURTSOA, Nafarroako Foruzaingoko agente lanpostuak lehiaketa bidez edo berariazko lehiaketaren bidez betetzeko deialdiko proba teoriko-praktikoaren behin betiko emaitzen aurka. Deialdi hori Barneko zuzendari nagusiaren maiatzaren 22ko 89/2023 Ebazpenaren bidez onetsi zen.

Nafarroako Foruzaingoko agente lanpostuak lehiaketa bidez edo berariazko lehiaketaren bidez betetzeko deialdiaren barruan, zeina Barneko zuzendari nagusiaren maiatzaren 22ko 89/2023 Ebazpenaren bidez onetsi baitzen, 1211, 700, 721 eta 941 PIZa duten pertsonek gora jotzeko errekurtso bana jarri dute goian aipatutako deialdiko proba teoriko-praktikoaren behin betiko emaitzen aurka.

Bat etorriz Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkideari buruzko urriaren 1eko 39/2015 Legearen 118. eta 45. artikuluekin, horren berri ematen zaie interesdun guztiei, iragarki hau argitaratu eta biharamunetik hamar egun balioduneko gehieneko epean alegazioak aurkeztu ahal ditzaten, Erregistro Orokorrean (Orreaga etorbidea 11, Iruña), edo aipatutako legearen 16. artikuluan adierazitako bideetako bat erabiliz.

Jarritako errekurtsoen kopiak interesdunen eskura daude Barneko Giza Baliabideen Zerbitzuan (Sarrigurengo errepidea 1A, 31006, edo telematika bidez correo rrhh_interior@navarra.es helbide elektronikoaren bitartez).

Iruñean, 2024ko apirilaren 16an.–Barneko zuzendari nagusia, Salvador Díez Zapata.

Iragarkiaren kodea: F2406125