83. ALDIZKARIA - 2024ko apirilaren 23a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

BORTZIRIETAKO HIRI-HONDAKIN SOLIDOAK KUDEATZEKO MANKOMUNITATEA

Hiri-hondakin solidoak bildu eta tratatzeko zerbitzuengatiko tasak arautzen dituen ordenantza fiskalaren aldaketa. Behin betiko onespena

Bortzirietako Hiri Hondakin Solidoak kudeatzeko Mankomunitatearen batzarrak, 2023ko irailaren 27an egindako bilkuran, hasiera batez onetsi zuen aldaketa egitea Hiri-hondakin solidoak bildu eta tratatzeko zerbitzuengatiko tasak arautzen dituen ordenantza fiskalean, 2024ko ekitaldirako.

Hasierako onespenaren iragarkia 2023ko 211. Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu zen, urriaren 10ean.

Jendaurreko epean alegaziorik aurkeztu ez denez, ordenantzako aldaketa behin betikoz onesten da eta testu osoa Nafarroako Aldizkari Ofizialean ematen da argitara, behar diren ondorioak izan ditzan; hori guztia, Nafarroako Toki Administrazioari buruzko uztailaren 2ko 6/1990 Foru Legearen 325. artikuluan, urriaren 29ko 11/2004 Foru Legeak aldatu zuen hartan, xedatutakoari jarraikiz.

Horrenbertzez, aplikatuko diren bilketa tasen zerrenda hauxe da:

ERABILTZAILEEN ETA TASEN MAILAK 2024

TARIFA
(euroak)

ETXEBIZITZAK

Zentsatutako etxebizitza guztiak, bertan norbait era iraunkorrean bizi ala ez

93,62

Zaborrontzira 200 metrotik 500 metrora dauden baserriak

79,58

Zaborrontzira 500 metrotik gora dauden baserriak

65,54

MERKATARITZA ETA ZERBITZUAK

1. Elikagaien eta etxetresna elektrikoen sektorekoak ez direnak: mertzeriak, drogeriak, burdindegiak, okindegiak, ile-apaindegiak, lan bulegoak, Eraikin publikoak

95,14

2. Elikagai dendak (harategiak, arraindegiak, janari-dendak), etxetresna elektrikoen dendak eta farmaziak

186,74

3. Autozerbitzuak

284,82

OSTATUAK

1. Noizbehinka irekitzen diren ostatu eta biltegiak eta jarraian irekita egoten diren bertze batzuk ere, 30 m²ko edo gutxiagoko azalera dutenak

189,80

2. 30 m² baino azalera handiagoko ostatuak eta janari denda daukaten ostatuak

379,94

3. Pub eta diskotekak

474,62

JATETXEAK

1. Modu iraunkorrean irekiak dauden elkarte gastronomikoak, eta bortz mahai edo gutxiago dituzten jatetxeak

474,62

2. Bortz mahai baino gehiago dituzten jatetxeak

854,66

LANDETXEAK

1. 6 toki edo gutxiagokoak

95,14

Zaborrontzira 200 metrotik 500 metrora dauden landetxeak

80,88

Zaborrontzira 500 metrotik gora dauden landetxeak

66,60

2. 6 toki baino gehiagokoak

190,38

Zaborrontzira 200 metrotik 500 metrora dauden landetxeak

161,82

Zaborrontzira 500 metrotik gora dauden landetxeak

133,28

HOSTALAK

1. Hamar logela edo gutxiagokoak

664,26

2. Hamar logela baino gehiagokoak

949,20

MERKATARITZAKO SALTOKIAK

Opariak bakarrik saltzeko

474,02

Janari-dendak edo ostatudunak

949,20

Jatetxedunak

1.423,92

LANTEGIAK

4 langile bitarte

95,14

5-10 langile bitarte

189,80

11-30 langile bitarte

474,62

31-60 langile bitarte

949,20

61-150 langile bitarte

1.423,92

151-300 langile bitarte

2.698,02

300 langile baino gehiagorekin

3.976,70

ZERBITZU BEREZIAK

Norberaren erabilerarako edukiontzia

922,44

Aldaketa hauek 2024ko urtarrilaren 1ean hartuko dute indarra.

Etxalarren, 2024ko martxoaren 27an.–Lehendakaria, Patxi Castillo Graciarena.

Iragarkiaren kodea: L2405730