83. ALDIZKARIA - 2024ko apirilaren 23a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

EGUESIBAR

Plan Partzialaren aldaketa, Elkano-Ibiriku-Egues zonaldeko AR-2 arearen 4. intsulari dagokiona. Behin betiko onespena

Aditzera ematen da 2024ko martxoaren 26an egin osoko bilkuran behin betiko onetsi zela aldaketa egitea Udalaren Plan Partzialean. Aldaketa, hain zuzen, Ferros Planes SLk sustatu zuen, eta Elkano-Ibiriku-Egues zonaldeko AR-2 banaketa arearen I-4. intsulari dagokio. Hori guztia, bete dadin uztailaren 26ko 1/2017 Legegintzako Foru Dekretuaren 72. artikuluan xedatutakoa (Lurraldearen Antolamenduari eta Hirigintzari buruzko Foru Legearen testu bategina onesten duen legea).

Hartara, iragarki hau argitaratzen da, eranskin gisa doan erreferentziako dokumentu arauemailearekin batera, jarraikiz Legegintzako Foru Dekretu horren 79.1 artikuluari.

Sarrigurenen (Eguesibar), 2024ko apirilaren 8an.–Alkatea, Xuriñe Peñas López.

Onetsitako araudia (PDFa).

Iragarkiaren kodea: L2405878