83. ALDIZKARIA - 2024ko apirilaren 23a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

EGUESIBAR

Aldaketa, Elkano-Ibiriku-Egues eremuko AR-2ko S–1 sektoreko I.7 intsulari dagokion xehetasun-azterketan. Behin betiko onespena

Eguesibarko Udalak, 2024ko martxoaren 26ko osoko bilkuran, behin betiko onetsi zuen Elkano-Ibiriku-Egues eremuko I.7 intsulari eragiten dion xehetasun-azterketaren aldaketa, Blanca Esther Pedrosa Iturria arkitektoak idatzia eta Enparan SA eta Landcompany 2020 SL enpresek sustatua.

Lurraldearen Antolamenduari eta Hirigintzari buruzko Foru Legearen testu bategina onesten duen uztailaren 26ko 1/2017 Legegintzako Foru Dekretuaren 79.1 artikuluan ezarritakoaren arabera, argitara ematen dira iragarki hau eta aipatu xehetasun-azterketa, eranskin gisa.

Sarrigurenen (Eguesibar), 2024ko apirilaren 10ean.–Alkatea, Xuriñe Peñas López.

Xehetasun-azterketa (PDFa).

Iragarkiaren kodea: L2405743