83. ALDIZKARIA - 2024ko apirilaren 23a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

UKAR

Xehetasun-azterketa, 1. poligonoko 542. lurzatian. Behin betiko onespena

Ukarko Udalak, 2024ko apirilaren 3an egin zuen osoko bilkuran, behin betiko onetsi zuen 1. poligonoko 542. lurzatiaren xehetasun-azterketa, aldatu beharrez Ukarko udalerrian indarrean dauden arau subsidiarioen Eraikingintzari buruzko ordenantza orokorreko 9. artikuluaren 12. apartatua (4. ordenantza partikularra, G4-G4 eraikuntza multzoei buruzkoa). Azterketa horren bidez, eraikin erantsietarako gehieneko neurriak kentzea proposatzen da. Proiektua idatzi dute Laura Apezteguía Gonzálezek eta Iñigo Elizalde Lecumberrik, eta Roberto Zamora Jiménez da sustatzailea.

Aipatu erabakia argitaratzen da onetsitako testu arauemailearekin batera, bat etorriz uztailaren 26ko 1/2017 Legegintzako Foru Dekretuaren 79.1 artikuluan xedatutakoarekin (legegintzako foru-dekretu horren bidez onetsi zen Lurraldearen Antolamenduari eta Hirigintzari buruzko Foru Legearen testu bategina).

Erabaki honek amaiera ematen dio administrazio bideari, eta errekurtso hauetako edozein aurkez daiteke haren aurka:

–Gora jotzeko errekurtsoa, Nafarroako Administrazio Auzitegiari zuzendua, erabaki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta hilabeteko epean, Nafarroako Toki Administrazioari buruzko uztailaren 2ko 6/1990 Foru Legearen 333.1 b) eta 337. artikuluei jarraituz.

–Administrazioarekiko auzi-errekurtsoa, Nafarroako Justizia Auzitegi Nagusiko Administrazioarekiko Auzien Salari zuzendua, bi hilabeteko epean, erabaki hau argitaratu eta biharamunetik hasita, Administrazioarekiko Auzien Jurisdikzioa arautzen duen uztailaren 13ko 29/1998 Legearen 10. eta 46. artikuluetan ezarritakoaren arabera.

Ukarren, 2024ko apirilaren 8an.–Alkatea, Jorge Juan Petrina Piñal.

Xehetasun-azterketa (PDFa).

Iragarkiaren kodea: L2405742