83. ALDIZKARIA - 2024ko apirilaren 23a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

ORKOIEN

Aldaketa, Udalaren lokalak lagatzea arautzen duen ordenantzan, zehazki María Mira kultur etxeari dagokion eranskinean. Behin betiko onespena

Orkoiengo Udalak, 2024ko urtarrilaren 31n egin osoko bilkuran, hasiera batean onetsi zuen aldaketa egitea Udalaren lokalak lagatzea arautzen duen ordenantzan, 5. artikulua gehitzeko María Mira kultur etxeari dagokion eranskinean.

Hasierako onespen hori 2024ko 37. Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu zen, otsailaren 20an.

Jendaurreko aldia iragan denez inork alegaziorik aurkeztu gabe, behin betiko onesten da aipatutako ordenantzaren aldaketa. Hortaz, 5. artikulua gehituko da María Mira kultur etxeari dagokion eranskinean, eta argitara emanen da behar diren ondorioak izan ditzan, bat etorriz uztailaren 2ko 6/1990 Foru Legearen 325. artikuluan xedatuarekin (Nafarroako Toki Administrazioari buruzko Foru Legea).

Orkoienen, 2024ko apirilaren 9an.–Alkatea, Alejandro López Orejuela.

ERANSKINA.–MARIA MIRA KULTUR ETXEA

5. artikulua. Kultur etxean egiten ari diren jarduerak beste leku batera eraman behar badira, udal zerbitzuek hala behar badute, erabiltzeko tarifa berak mantenduko dira kokapen berrietan.

Iragarkiaren kodea: L2405710