83. ALDIZKARIA - 2024ko apirilaren 23a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

CORTES

Ordenantza fiskalak. Hasierako onespena

Udalak, 2024ko apirilaren 9an egin osoko bilkuran, besteak beste erabaki zuen hasiera batez onestea Cortesko Udalaren Ordenantza Fiskal Orokorra eta zenbait ordenantza fiskal, bai eta tarifen eranskina ere.

Nafarroako Toki Administrazioari buruzko Foru Legearen 325. artikuluan ezarritakoarekin bat, espedientea jendaurrean egonen da hogeita hamar egun baliodunean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hasita, interesdunek hura azter dezaten eta egokiak iruditzen zaizkien erreklamazio, kexa edo oharrak aurkez ditzaten.

Espedientea ikusgai dago Cortesko Udalaren egoitza elektronikoko gardentasun atarian, esteka honetan:

https://cortes.sedelectronica.es/transparency/5382ef65-9696-4086-8552-616788db1f1f/

Cortesen, 2024ko apirilaren 10en.–Alkatea, María Concepción Ausejo Gómez.

Iragarkiaren kodea: L2405775