83. ALDIZKARIA - 2024ko apirilaren 23a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

GAZTELUBERRI

2024ko karga-tasak. Hasierako onespena

Gazteluberriko Udalak, 2024ko apirilaren 6an egin bilkuran, hasiera batez onetsi zituen karga-tasak, tasak eta prezio publikoak 2024ko ekitaldirako, bat etorriz Nafarroako Toki Ogasunei buruzko 2/1995 Foru Legearen 12. eta 64. artikuluetan xedatua dagoenarekin.

Hasiera batez onesteko erabakia ikusgai egonen da Idazkaritzan eta iragarki-taulan, 30 egun baliodunean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hasita, bizilagunek edo interesdunek espedientea azter dezaten, eta aurkez ditzaten egokiak iruditzen zaizkien erreklamazioak, kexak nahiz oharrak; hori guztia, jarraikiz uztailaren 2ko 6/1990 Foru Legearen 325. artikuluan xedatuari (Nafarroako Toki Administrazioari buruzko Foru Legea).

Onespena emateko erabakia behin betikoa bilakatuko da 30 egun balioduneko epean erreklamaziorik, kexarik edo oharrik aurkezten ez bada.

Gazteluberrin, 2024ko apirilaren 6an.–Alkatea, Xabier Alfaure Jiménez.

Iragarkiaren kodea: L2405613