83. ALDIZKARIA - 2024ko apirilaren 23a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

BURLATA

Aldaketa, honako ordenantza honetan: Udal ordenantza, hirigintza-jarduketei lotutako hirigintzako betebeharrak gauzatzea ezinezkoa izateagatik eman beharreko diruaren kalkulua arautzen duena. Hasierako onespena

Burlatako Udalak, 2024ko martxoaren 27an egin osoko bilkuran, hasiera batez onetsi zuen aldaketa egitea honako ordenantza honetan: "Udal ordenantza, hirigintza-jarduketei lotutako hirigintzako betebeharrak gauzatzea ezinezkoa izateagatik eman beharreko diruaren kalkulua arautzen duena".

Onetsitako aldaketa jendaurrean egonen da hogeita hamar egunean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hasita, interesdunek espedientea azter dezaten, eta aurkez ditzaten erreklamazioak, kexak nahiz oharrak; hori dena, jarraikiz uztailaren 2ko 6/1990 Foru Legearen 325. artikuluari (Nafarroako Toki Administrazioari buruzko Foru Legeari).

Jendaurreko epea inork erreklamaziorik, alegaziorik edo oharrik egin gabe iragaten bada, behin betiko onetsita geldituko da hirigintza-jarduketei lotutako hirigintzako betebeharrak gauzatzea ezinezkoa izateagatik eman beharreko diruaren kalkulua arautzen duen ordenantzaren aldaketa, eta osorik emanen da argitara Nafarroako Aldizkari Ofizialean.

Burlatan, 2024ko apirilaren 8an.–Alkatea, Berta Arizkun González.

Iragarkiaren kodea: L2405637