83. ALDIZKARIA - 2024ko apirilaren 23a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

ARROITZ

Baratzeentzako ureztalurren enkantea

Arroizko Udalak, 2024ko martxoaren 21ean egindako osoko bilkuran, herritarrentzako adjudikazioaren ondoren, enkante publikora atera zuen, ahozko posturen bidez, ureztalurren errentamenduaren adjudikazioa. Lurzati horiek guztiak 3. poligonoko 150. lurzatian daude, Arroizko Lanunzia parajean.

LURZATI ZENBAKIA

AZALERA
(m²)

KANONA
(eurotan)

5. lurzatia

513

59,80

6. lurzatia

493

59,80

8. lurzatia

480

59,80

10. lurzatia

465

54,00

11. lurzatia

511

59,80

12. lurzatia

487

59,80

13. lurzatia

463

54,00

18. lurzatia

445

54,00

20. lurzatia

362

42,55

22. lurzatia

395

48,30

27. lurzatia

386

48,30

28. lurzatia

449

54,00

30. lurzatia

461

54,00

Baldintza ekonomiko-administratiboen plegua interesdunen eskura dago, Arroizko Udaleko Idazkaritzan eta udal horren web-orrian.

Nafarroako Toki Administrazioari buruzko Foru Legearen 229.6 artikuluari jarraituz, enkantearen behin-behineko adjudikazioaren emaitzak seiren bat hobetzeko epea iragan beharko du.

Enkantearen tokia eta eguna: udaletxeko osoko bilkuren aretoan, 2024ko maiatzaren 6an, 12:00etan.

Arroitzen, 2024ko apirilaren 9an.–Alkatea, Antonio Ángel Moleón Segura.

Iragarkiaren kodea: L2405695