83. ALDIZKARIA - 2024ko apirilaren 23a

1. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA

1.2. AGINTARIAK ETA LANGILEAK

1.2.2. Oposizioak eta lehiaketak. Lan publikoaren eskaintza

DEIALDIA, Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioko Osasun Departamentuko erakunde autonomoetarako erizainen 424 lanpostu oposizio-lehiaketa bidez betetzeko. Bigarren izendapen proposamen osagarria.

Osasuneko kontseilariaren irailaren 10eko 195E/2021 Foru Aginduaren bidez, Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioko Osasun Departamentuko erakunde autonomoetarako erizainen 424 lanpostu oposizio-lehiaketa bidez betetzeko deialdia onetsi zen (2021eko 229. Nafarroako Aldizkari Ofizialean, irailaren 30ekoan, argitaratu zen). Deialdi horren 9. oinarrian xedatutakoa betez, deialdiaren kalifikazio-epaimahaiak gainditu duten izangaien izenak aurkeztu ditu, lortutako puntuazioaren arabera ordenatuta, bai eta betekizunak beteta, gainditu dutenen artean puntuazio altuena duten eta deitutako lanpostu kopuruan sartzen diren izangaiak izendatzeko proposamena ere. Proposamen hori 2023ko 157. Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu zen, uztailaren 31koan.

Funtzio Publikoko zuzendari nagusiak irailaren 7an emandako 2975/2023 Ebazpenaren bidez, Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioaren eta haren erakunde autonomoen zerbitzuko funtzionarioak izendatu ziren, erizainen lanpostuetan aritzeko, eta lanpostua esleitu zitzaien. Ebazpen hori 2023ko 205. Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu zen, urriaren 2koan.

Ondoren, izendapen osagarrirako proposamena egin zen, 2024ko 5. Nafarroako Aldizkari Ofizialean, urtarrilaren 8koan, argitaratu zena, bai eta dagokion izendapen osagarria ere, Funtzio Publikoko zuzendari nagusiaren otsailaren 12ko 501/2024 Ebazpenaren bidez (2024ko 42. Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratua, otsailaren 27koan).

Izendapen osagarria egin ondotik, erizainen lanpostuetan borondatezko eszedentzia eman zaie –une horretan zerbitzu finkoa edo aldi baterakoa ematen ari zirelako administrazio publiko honetan edo beste batean–, jabetza hartzeko egunetik beretik hasita, txanda irekiko izangai hauei: Yolanda Galán Martínez andrea, Cristina Esteban Pablo andrea, Allende Pérez Félez andrea eta Estefanía Ibáñez Lagunas andrea. Honako izangai hauek, berriz, ez dute lanpostuaren jabetza hartu: María Jesús Hernández Pinedo andrea, Verónica Pardo Pérez andrea eta Yoana Baztán García andrea.

Horrenbestez, eta deialdiaren oinarrietan xedatutakoa betez, txanda irekian probak gainditu dituztenen zerrendan hurrengo diren izangaiek beteko dituzte lanpostuak, baldin eta lanpostua hautatu badute eta eskatutako baldintzak betez gero.

Horrenbestez, bidezkoa da:

1. Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioaren Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzuan erizainen 424 lanpostu betetzeko izendapen proposamena osatzea, honako izangai hauekin:

–Txanda irekia.

PARDO DÍAZ, SABELA

MARTÍNEZ RUIZ DE GALARRETA, LEIRE MARÍA

INIESTA MERTÍNEZ, IRENE

BELOKI IRIARTE, NEKANE

DÍAZ ECHALECU, LUCÍA

CARCAVILLA PLANILLO, ELSA

GARCÍA SÁNCHEZ, SILVIA

2. Deialdiaren 9.2 oinarrian ezarritakoa betez, proposatutako pertsonak 30 egun naturaleko epea izanen du, proposamen hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hasita, aipatu oinarrian eskatzen diren agiriak aurkezteko Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioaren erregistro orokor elektronikoaren bidez.

3. Hori guztia Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzea, behar diren ondorioak izan ditzan.

Iruñean, 2024ko apirilaren 9an.–Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzuko Profesionalen zuzendaria, Ignacio Iriarte Aristu.

Iragarkiaren kodea: F2405723