83. ALDIZKARIA - 2024ko apirilaren 23a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.1. OPOSIZIOAK ETA LEHIAKETAK. LAN PUBLIKOAREN ESKAINTZA

LEITZA, GOIZUETA, ARESO ETA ARANOKO GIZARTE ZERBITZUEN MANKOMUNITATEA

Lanpostu hutsak merezimendu-lehiaketaren bidez betetzeko deialdia, aldi baterako enplegua egonkortzeko eta finkatzeko prozesu bereziaren barnean. Izendapenak.

Jarraian zerrendatzen diren lehendakariaren ebazpenen bidez, puntuazio handiena lortu duten izangaiak izanik eta epaimahai kalifikatzaileak egindako proposamenarekin bat etorriz, honako hauen aldeko izendapenak egiten dira, abenduaren 28ko 20/2021 Legearen aldi baterako enplegua egonkortzeko eta finkatzeko prozesu bereziari dagozkion lanpostu hutsak merezimendu-lehiaketaren bidez betetzeko deialdiaren esparruan:

–María Junkal Sagastibeltza Otxotorena izendatzen da gizarte hezitzaile, funtzionario araubidean (plantilla organikoko 3.postua), Lehendakariaren apirilaren 16ko 6/2024 Ebazpenaren arabera.

–María Junkal Sagastibeltza Otxotorena izendatzen da gizarte langile, lan kontratudun langile finko gisa (plantilla organikoko 8.postua), Lehendakariaren apirilaren 16ko 7/2024 Ebazpenaren arabera.

–Amaia Alduntzin Estanga izendatzen da familia langile, lan kontratudun langile finko gisa (plantilla organikoko 9.postua), Lehendakariaren apirilaren 16ko 8/2024 Ebazpenaren arabera.

–María Carmen Saizar Tellechea izendatzen da familia langile, lan kontratudun langile finko gisa (plantilla organikoko 10.postua), apirilaren 16ko 9/2024 Lehendakari Ebazpenaren arabera.

–María Teresa Perurena Loiarte izendatzen da gizarteratze programako teknikari, lan kontratudun langile finko gisa (plantilla organikoko 12.postua), apirilaren 16ko 10/2024 Lehendakari Ebazpenaren arabera.

Lanpostuaren jabetza 2024ko apirilaren 25ean hartu beharko dute.

Ebazpen hauen aurka, errekurtso hauetakoren bat jarri ahalko da:

a) Berraztertzeko errekurtsoa, ebazpen hau eman duen organo berari zuzendua, hilabeteko epean, ebazpena jakinarazi eta biharamunetik hasita.

b) Administrazioarekiko auzi-errekurtsoa, Nafarroako Justizia Auzitegi Nagusiko Administrazioarekiko Auzien Sailari zuzendua, bi hilabeteko epean, ebazpen hau jakinarazi eta biharamunetik hasita, edo, bestela,

c) Gora jotzeko errekurtsoa, Nafarroako Administrazio Auzitegiari zuzendua, ebazpen hau jakinarazi eta biharamunetik hasita hilabeteko epean.

Leitzan, 2024ko apirilaren 19an.–Lehendakaria, Maider Amantegi Urdalleta.

Iragarkiaren kodea: L2406381