83. ALDIZKARIA - 2024ko apirilaren 23a

1. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA

1.7. BESTELAKOAK

JENDAURREKO INFORMAZIOA: Corellako udal-mugartean goi tentsioko instalazio elektrikoa jartzeko aurretiazko administrazio baimena eta eraikitzeko administrazio baimena emateari buruzkoa eta haren onura publikoa zehazki deklaratzeari buruzkoa (SAT11511 espedientea).

Sektore Elektrikoari buruzko abenduaren 26ko 24/2013 Legearen 55. artikuluan eta abenduaren 1eko 1955/2000 Errege Dekretuaren 125. eta 144. artikuluetan xedatutakoari jarraikiz (errege dekretu horren bidez arautzen dira argindarra garraiatu, banatu, merkaturatu eta hornitzeko jarduerak eta instalazioak baimentzeko prozedura), jendaurrean jartzen da honako espediente hau:

–Deskribapena: 13,2 kV-eko "Corella Norte" aireko linearen saihesbidea, 3. eta 6. euskarrien artean, Corellako udal-mugartean.

–Xedea: proiektua eta ukitutako ondasun eta eskubideen zerrenda jendaurrean jartzea, aurretiazko administrazio baimena eta eraikitzeko baimen administratiboa lortzeko eta onura publikoa zehazki deklaratu dadin.

–Eskatzailea: I-DE Redes Eléctricas Inteligentes SAU.

–Arrazoia: Corellako hondakin-uren araztegia handitzea. Sustatzailea Nafarroako Toki Azpiegiturak SA (NILSA) enpresa da.

Onura publikoaren deklarazioak berekin dakar, beti, ondasunak okupatu beharra edo ukitutako eskubideak eskuratu beharra, eta presako okupazioa ekarriko du, 1954ko abenduaren 16ko Nahitaezko Desjabetzeari buruzko Legearen 52. artikuluaren ondorioetarako. Enpresa eskatzailea onuradun bihurtuko da desjabetze espedientean, lege horren 2.2 artikuluan ezarritakoari jarraikiz.

Espedientea jendaurrean jarriko da Industria Antolamenduaren, Azpiegitura Energetikoen eta Meatzeen Zerbitzuan (Tomás Caballero parkea 1, 5. solairua, 31005 Iruña), kontsultak egin ahal izateko. Dokumentazioa esteka honetan ere aztertzen ahalko da:

https://gobiernoabierto.navarra.es/eu/gardentasuna/jendaurreko-informazioaren-tramitea/espediente-sat11511

Alegazioak, iradokizunak edo oharrak idatziz aurkeztu beharko dira, 30 egun balioduneko epean iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik aitzina, edozein erregistro bulegotan, Nafarroako Gobernuaren Erregistro Orokor Elektronikoan edo Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkideari buruzko urriaren 1eko 39/2015 Legearen 16. artikuluan ezarritako beste edozein bide erabiliz. Behar bezala jaso daitezen, Industriako eta Enpresen Trantsizio Ekologiko eta Digitalerako Departamentuko Industria Antolamenduaren, Azpiegitura Energetikoen eta Meatzeen Zerbitzuko Azpiegitura Energetikoen Atalari zuzendu behar zaizkio, espediente kodea adierazita.

Iruñean, 2024ko apirilaren 4an.–Industria Antolamenduaren, Azpiegitura Energetikoen eta Meatzeen Zerbitzuko zuzendaria, Laura Larraya Irigoyen.

SAT11511 ESPEDIENTEAK UKITUTAKO ONDASUN ETA ESKUBIDEEN ZERRENDA, HAREN ONURA PUBLIKOA ZEHAZKI DEKLARATZEKO

FINKAREN KODEA

TITULARRA

UKIPENAK

KATASTROA

Luzera /

Zortasuna

Euskarriak

Aldi baterako okupazioa

Poligonoa

Lurzatia

Deskribapena

m

un.

Zk.

Corellako udal-mugartea

CO-LE-01

Jonathan Haro Pérez

21,43

127,63

1,00

4,00

04

210,75

5

584

Urezt. olibadia

CO-LE-02

Nafarroako Foru Komunitatea (errepideak)

9,48

155,21

0,25 0,32

0,97 1,28

05A 05B

559,43

5

32

Elkorra

CO-LE-02/1

Ebroko Konfederazio Hidrografikoa

-

-

0,75

3,03

5A

-

-

-

Ibai aldea

CO-LE-03

Corellako Udala

17,09

107,4

-

170,80

5

928

Ureztalurrak

CO-LE-04

Milagrosa Jiménez Galarreta

30,99

265,31

-

309,97

5

929

Ureztalurrak

CO-LE-05

M.ª del Mar Calvo Estévez

39,19

217,91

-

264,36

5

1227

Ureztalurrak

CO-LE-06

Jesús Calvo Sesma

-

71,58

-

127,61

5

931

Ureztalurrak

CO-LE-07

Araceli Grávalos Díaz

75,13

476,47

0,68

2,72

05B

570,01

5

920

Urezt. almendrondoak

CO-LE-08

Sandalio Pérez Ayala

40,06

186,06

1,00

4,00

05C

319,75

5

898

Ureztalurrak

Iragarkiaren kodea: F2405586