83. ALDIZKARIA - 2024ko apirilaren 23a

1. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA

1.2. AGINTARIAK ETA LANGILEAK

1.2.2. Oposizioak eta lehiaketak. Lan publikoaren eskaintza

1244/2024 EBAZPENA, martxoren 27koa, Funtzio Publikoko zuzendari nagusiak emana, zeinaren bidez igortzen baita Nafarroako Justizia Auzitegi Nagusiko Administrazioarekiko Auzien Salara Garaine Jorajuria Elizondo andreak jarri duen eta 104/2024 prozedura arruntean gauzatu den administrazioarekiko auzi-errekurtsoari buruzko administrazio espedientea.

Garaine Jorajuria Elizondo andreak administrazioarekiko auzi-errekurtso bat jarri zuen Nafarroako Justizia Auzitegi Nagusiaren Administrazioarekiko Auzien Salan, honako foru dekretu honen aurka: 305/2023 Foru Dekretua, abenduaren 27koa, Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioaren eta haren erakunde autonomoen unibertsitateaz kanpoko irakasleen 2023ko lan publikoaren eskaintza partzial bat onesten duena, 2023. urterako Estatuko Aurrekontu Orokorrei buruzko abenduaren 23ko 31/2022 Legean ezarritako ordezte-tasari dagokiona.

Administrazioarekiko Auzien Jurisdikzioa arautzen duen uztailaren 13ko 29/1998 Legearen 48. artikuluarekin bat, sala horrek eskatu du igor diezaiotela administrazio espedientea, eta epatzeko deiak egin daitezela lege horren 49. artikuluan ezarritako moduan.

Horrenbestez, eta otsailaren 21eko 30/2005 Foru Dekretuaren bidez esleiturik ditudan eskudantziak erabiliz,

EBAZTEN DUT:

1. Nafarroako Justizia Auzitegi Nagusiko Administrazioarekiko Auzien Salara igortzea Garaine Jorajuria Elizondo andreak jarri duen eta 104/2024 prozedura arruntean gauzatu den administrazioarekiko auzi-errekurtsoari buruzko administrazio espedientea.

2. Ebazpen hau interesdunei jakinaraztea, Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratuta, eta haiek epatzea, autoetan demandatu gisa agertu ahal izan daitezen Nafarroako Justizia Auzitegi Nagusiko Administrazioarekiko Auzien Salan, ebazpen hau argitaratu ondoko bederatzi eguneko epean.

3. Ebazpen hau igortzea Nafarroako Justizia Auzitegi Nagusiko Administrazioarekiko Auzien Salara eta Lehendakaritza eta Berdintasun Departamentuko Aholkularitza Juridikoaren Zerbitzura, eta Garaine Jorajuria Elizondo andreari jakinaraztea, behar diren ondorioak izan ditzan.

Iruñean, 2024ko martxoaren 27an.–Funtzio Publikoko zuzendari nagusiaren ordezko gisa, hura kanpoan baita, Langileriaren Gastuaren Kontrolaren eta Nominen Zerbitzuko zuzendaria, Raquel San Martín Ederra (32/2023 Foru Agindua, abenduaren 11koa).

Iragarkiaren kodea: F2405874