83. ALDIZKARIA - 2024ko apirilaren 23a

1. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA

1.7. BESTELAKOAK

36/2024 FORU AGINDUA, martxoaren 27koa, Lurralde Kohesiorako kontseilariak emana, jendaurreko aldia ebazten duena "Ureztalurretako jarduketen proiektua XXVI. Sektorean, Ega 7A alderdian, Nafarroako Ubidearen eta haren eremu ureztagarriaren 1. fasea handitzeko" izeneko proiektuak ukitutako ondasun eta eskubide osagarrien ondorioetarako.

Nafarroako Gobernuak, 2013ko irailaren 25ean hartutako Erabakiaren bidez, Nafarroako Ubidearen eta haren eremu ureztagarriaren 1. fasea handitzeko udalez gaindiko proiektu sektoriala onetsi zuen, Landa Garapeneko, Ingurumeneko eta Toki Administrazioko Departamentuko Landa Garapeneko Zuzendaritza Nagusiak sustaturik (2013ko 195. Nafarroako Aldizkari Ofiziala, urriaren 9koa). Irailaren 5eko 102/2012 Foru Dekretuaren bidez onetsi zen Nafarroako Foru Komunitateko Ureztalurren Planeko jarduketen zerrendan sartzea Nafarroako Ubidearen 1. fasea handitzearen ondoriozko eremu ureztagarria (2012ko 186. Nafarroako Aldizkari Ofiziala, irailaren 20koa). Foru dekretu horren bidez, orobat, erabaki zen egin beharreko jarduketen onura publikoa eta interes orokorra deklaratzea, martxoaren 16ko 7/1999 Foru Legearen 3.1 artikuluari jarraikiz.

Nafarroako Gobernuak 2017ko uztailaren 19an hartutako Erabakiaren bidez (2017ko 155. Nafarroako Aldizkari Ofiziala, abuztuaren 11koa) onetsi zen proiektu hau aldatzeko espedientea: "Nafarroako Ubidearen eta haren eremu ureztagarriaren 1. fasea handitzeko udalez gaindiko proiektu sektoriala". Proiektua Landa Garapeneko, Nekazaritzako eta Abeltzaintzako Zuzendaritza Nagusiak sustatu zuen, xede harturik Ega ibaiaren arroa hornitzen duen adarraren trazadura aldatzea.

Nafarroako Gobernuak 2021eko azaroaren 3an hartutako Erabakiaren bidez, presakoa deklaratu zen nahitaez desjabetzeko ondorioetarako honako proiektu hauetako obrek ukitutako ondasun eta eskubideen okupazioa: "Ureztalurretako jarduketen proiektua XXVI. sektorean, Ega 5 alderdian, Nafarroako Ubidearen eta haren eremu ureztagarriaren 1. fasea handitzeko"; "Ureztalurretako jarduketen proiektua XXVI. sektorean, Ega 7A alderdian, Nafarroako Ubidearen eta haren eremu ureztagarriaren 1. fasea handitzeko"; "Ureztalurretako jarduketen proiektua XXVI. sektorean, Ega 7B alderdian, Nafarroako Ubidearen eta haren eremu ureztagarriaren 1. fasea handitzeko"; "Ureztalurretako jarduketen proiektua XXVI. sektorean, Ega 8 alderdian, Nafarroako Ubidearen eta haren eremu ureztagarriaren 1. fasea handitzeko", eta "Ureztalurretako jarduketen proiektua XXVI. sektorean, Ega 9 alderdian, Nafarroako Ubidearen eta haren eremu ureztagarriaren 1. fasea handitzeko".

Lurralde Kohesiorako kontseilariak abenduaren 17an emandako 75/2021 Foru Aginduaren bidez (2022ko 8. Nafarroako Aldizkari Ofiziala, urtarrilaren 13koa), desjabetze prozeduraren tramitazioa abiatu zen, eta jendaurrean jarri ziren honako proiektu hauek ukitutako ondasun eta eskubideen zerrendak: "Ureztalurretako jarduketen proiektua XXVI. sektorean, Ega 5 alderdian, Nafarroako Ubidearen eta haren eremu ureztagarriaren 1. fasea handitzeko"; "Ureztalurretako jarduketen proiektua XXVI. sektorean, Ega 7A alderdian, Nafarroako Ubidearen eta haren eremu ureztagarriaren 1. fasea handitzeko"; "Ureztalurretako jarduketen proiektua XXVI. sektorean, Ega 7B alderdian, Nafarroako Ubidearen eta haren eremu ureztagarriaren 1. fasea handitzeko"; "Ureztalurretako jarduketen proiektua XXVI. sektorean, Ega 8 alderdian, Nafarroako Ubidearen eta haren eremu ureztagarriaren 1. fasea handitzeko", eta "Ureztalurretako jarduketen proiektua XXVI. sektorean, Ega 9 alderdian, Nafarroako Ubidearen eta haren eremu ureztagarriaren 1. fasea handitzeko".

Lurralde Kohesiorako kontseilariaren otsailaren 11ko 8/2022 Foru Aginduaren bidez, jendaurreko aldia ebatzi zen, honako proiektu hauek ukitutako ondasun eta eskubideen ondorioetarako: "Ureztalurretako jarduketen proiektua XXVI. sektorean, Ega 5 alderdian, Nafarroako Ubidearen eta haren eremu ureztagarriaren 1. fasea handitzeko"; "Ureztalurretako jarduketen proiektua XXVI. sektorean, Ega 7A alderdian, Nafarroako Ubidearen eta haren eremu ureztagarriaren 1. fasea handitzeko"; "Ureztalurretako jarduketen proiektua XXVI. sektorean, Ega 7B alderdian, Nafarroako Ubidearen eta haren eremu ureztagarriaren 1. fasea handitzeko"; "Ureztalurretako jarduketen proiektua XXVI. sektorean, Ega 8 alderdian, Nafarroako Ubidearen eta haren eremu ureztagarriaren 1. fasea handitzeko", eta "Ureztalurretako jarduketen proiektua XXVI. sektorean, Ega 9 alderdian, Nafarroako Ubidearen eta haren eremu ureztagarriaren 1. fasea handitzeko".

Desjabetzearen onuradun den Aguas de Navarra SA sozietate emakidadunak, 2024ko otsailaren 14ko idazki baten bidez, eskatu du beste ondasun eta eskubide batzuk desjabetzea, zerrenda berri batean jasota daudenak, Lurralde Kohesiorako kontseilariaren otsailaren 11ko 8/2022 Foru Aginduan onetsi zenaren osagarri.

Lurralde Kohesiorako kontseilariak otsailaren 22an emandako 21/2024 Foru Aginduaren bidez (2024ko 46. Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu zen, otsailaren 22koan), tramitatzen hasi zen "Ureztalurretako jarduketen proiektua XXVI. Sektorean, Ega 7A alderdian, Nafarroako Ubidearen eremu ureztagarriaren 1. fasea handitzeko" izeneko proiektuak ukitutako ondasun eta eskubide osagarriak nahitaez desjabetzeko prozedura.

Jendaurreko epea amaitu da eta ez da alegaziorik jaso.

Horrenbestez, bat etorriz Azterlan eta Proiektuen Zerbitzuak txostenean jaso eta proposatu duenarekin, eta Lurralde Kohesiorako Departamentuaren egitura organikoa ezartzen duen azaroaren 15eko 249/2023 Foru Dekretuak xedatzen duenarekin,

AGINTZEN DUT:

1. Ebaztea ondotik aipatzen den proiektuaren jendaurreko aldia, ukitutako ondasun eta eskubide osagarrien ondorioetarako: "Ureztalurretako jarduketen proiektua XXVI. Sektorean, Ega 7A alderdian, Nafarroako Ubidearen eremu ureztagarriaren 1. fasea handitzeko".

2. Behin betiko onestea ukitutako ondasun eta eskubide osagarrien zerrenda, zeina eranskinean jaso baita.

3. Ukitutako ondasun eta eskubideen titularrei dei egitea, Andosillako udaletxean ager daitezen 2024ko maiatzaren 6, 7 eta 8an, okupazio aurreko aktak, eta, beharko balitz, okupaziokoak eta adostasunekoak egiteko, "Ureztalurretako jarduketen proiektua XXVI. sektorean, Ega 7A alderdian, Nafarroako Ubidearen eta haren eremu ureztagarriaren 1. fasea handitzeko" proiektuaren karietara.

4. Ukitutako titularrei jakinaraztea, banakako zitazio zedula baten bidez.

5. Ekitaldi horretara titularrek beraiek joan beharko dute, edo haien izenean aritzeko behar bezala baimendutako ordezkariek, titulartasuna frogatzen duten agiriak aldean dituztela (eskritura publikoa, jabetza erregistroko ziurtagiria, etab.); egoki baderitzote, perituak eta/edo notarioa eraman ditzakete, baina, betiere, norberak ordainduta.

6. Foru agindu hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean eta departamentuaren web-orrian argitaratzea, eta dagokion iragarkia bidaltzea Foru Komunitatean hedapen handiena duten egunkarietako bitara.

7. Foru agindu hau jakinaraztea Azterlan eta Proiektuen Zerbitzuari, Aguas de Navarra SA sozietate emakidadunari eta Andosillako Udalari, eta hura premiatzea haien iragarki taulan argitara dezan.

8. Adieraztea foru agindu honek ez duela administrazio bidea amaitzen, eta gora jotzeko errekurtsoa jartzen ahalko dela haren aurka, Nafarroako Gobernuari zuzendua, hilabeteko epean, foru agindua jakinarazi edo, kasua bada, Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik aitzina.

Aurreko paragrafoan xedatutakoa deusetan ukatu gabe, foru agindu honek amaitzen du administrazio publikoentzako administrazio bidea. Dena dela, administrazio publikoek administrazioarekiko auzi-errekurtsoa aurkez dezakete, Nafarroako Justizia Auzitegi Nagusiko Administrazioarekiko Auzien Salari zuzendua, hura jakinarazi edo Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzen denetik bi hilabeteko epean. Horrek ez du galarazten Nafarroako Gobernuan aldez aurreko errekerimendua egin ahal izatea, Administrazioarekiko Auzien Jurisdikzioa arautzen duen uztailaren 13ko 29/1998 Legearen 44. artikuluan ezarritako moduan eta epean.

Iruñean, 2024ko martxoaren 27an.–Lurralde Kohesiorako kontseilaria, Óscar Chivite Cornago.

ERANSKINA.–"UREZTALURRETAKO JARDUKETEN PROIEKTUA XXVI. SEKTOREAN, EGA 7A ALDERDIAN, NAFARROAKO UBIDEAREN ETA HAREN EREMU UREZTAGARRIAREN 1. FASEA HANDITZEKO"

Ukitutako ondasun eta eskubide osagarrien banakako zerrenda zehatza

FINKA

ZK.

TITULARRA

EZARRITAKO ZORTASUNA

ALDI BATERAKO

OKUPAZIOA

KUTX.

KATASTROKO DATUAK

Pol.

Lurz.

Lur mota

ANDOSILLAKO UDAL MUGARTEA

AN-149

Nafarroako Foru Komunitatea (errepideak)

751

7489

1

1510

A

Eraikina

AN-150

Gil Monente, José Alberto

168

1030

1

1

1128

A

Lehorreko alorra

AN-151

Méndez Jimeno, Ángel María

3

1

1133

A

Mahastia

AN-152

Méndez Jimeno, Ángel María

118

556

1

1523

A

Ureztalurretako mahastia

Méndez Benito, Francisco de Borja

AN-153

Ruiz Fernández, Jesús María

208

942

1

1138

A

Mahastia

AN-154

Pardo Ruiz, Jesús Manuel

38

682

1

1148

A

Ureztalurretako mahastia

AN-155

Ruiz Pascual, Pilar

231

1391

1

1156

A

Ureztalurretako olibadia

AN-156

Nafarroako Foru Komunitatea (errepideak)

1162

16883

1

5

1190

A

Eraikina

AN-157

Pardo Lorente, Jesús Javier

388

1910

5

873

A

Mahastia

AN-158

Pardo Lorente, Jesús Javier

130

513

5

872

A

Mahastia

AN-159

Pardo Lorente, Jesús Javier

157

776

5

871

A

Mahastia

Lapuerta Alcalde, Ana Isabel

AN-160

Pardo Lorente, Jesús Javier

214

1305

5

870

A

Mahastia

Lapuerta Alcalde, Ana Isabel

AN-161

Amatriain García, Jesús María

136

659

5

886

A

Ureztalurretako olibadia

AN-162

Ruiz de Gordejuela Pardo, María Nieves

8

141

5

887

A

Lehorreko alorra

AN-163

Gurpegui Gil, Santiago

107

492

5

918

A

Ureztalurretako mahastia

AN-164

Alonso Sarasa, Ángel José

325

1402

5

917

A

Ureztalurretako mahastia

AN-165

Amatriain Lorente, Alberto José

310

1362

5

922

A

Ureztalurretako mahastia

AN-166

Pardo Sadaba, Lucia

193

943

5

923

A

Ureztalurretako mahastia

AN-167

Azcona Ordoñez, María Presentación

115

5

929

A

Olibadia

AN-168

Pardo Ruiz, José Manuel

3

5

930

A

Mahastia

AN-169

Pérez San Martin, Rosario

443

1974

5

1053

A

Ureztalurretako mahastia

AN-170

Pascual López, María Pilar

298

1356

5

1051

A

Ureztalurretako mahastia

AN-171

Marín Sanz, Apolonia

202

879

5

1050

A

Lehorreko alorra

AN-172

Ruiz Fernández, Jesús María

36

1233

5

1045

A

Mahastia

AN-173

Milian Grao, Magdalena

258

1504

1

5

1044

A

Ureztalurretako mahastia

Sanz Pardo, José Luis

AN-174

Pascual Fernández, Francisco

35

816

5

1039

A

Fruta-arbolak ureztalurretan

Moura Bravo, Bernardet

85

5

1039

B

Fruta-arbolak ureztalurretan

Moura Bravo, Tomas

AN-175

Tres García, Joaquín

83

5

1038

A

Ureztalurretako olibadia

AN-177

Sanz Pascual, José Joaquín

307

1541

1

5

1186

A

Ureztalurretako alorra

AN-179

Pardo Ruiz, Jesús Manuel

138

1041

1

1176

A

Eraikina

Iragarkiaren kodea: F2405345