83. ALDIZKARIA - 2024ko apirilaren 23a

1. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA

1.7. BESTELAKOAK

35/2024 FORU AGINDUA, martxoaren 27koa, Lurralde Kohesiorako kontseilariak emana, jendaurreko aldia ebazten duena "Ureztalurretako jarduketen proiektua XXVI-Ega 6 sektorean, Nafarroako Ubidearen eta haren eremu ureztagarriaren 1. fasea handitzeko" izeneko proiektuak ukitutako ondasun eta eskubide osagarrien ondorioetarako.

Nafarroako Gobernuak, 2013ko irailaren 25ean hartutako Erabakiaren bidez, Nafarroako Ubidearen eta haren eremu ureztagarriaren 1. fasea handitzeko udalez gaindiko proiektu sektoriala onetsi zuen, Landa Garapeneko, Ingurumeneko eta Toki Administrazioko Departamentuko Landa Garapeneko Zuzendaritza Nagusiak sustaturik (2013ko 195. Nafarroako Aldizkari Ofiziala, urriaren 9koa). Irailaren 5eko 102/2012 Foru Dekretuaren bidez onetsi zen Nafarroako Foru Komunitateko Ureztalurren Planeko jarduketen zerrendan sartzea Nafarroako Ubidearen 1. fasea handitzearen ondoriozko eremu ureztagarria (2012ko 186. Nafarroako Aldizkari Ofiziala, irailaren 20koa). Foru dekretu horren bidez, orobat, erabaki zen egin beharreko jarduketen onura publikoa eta interes orokorra deklaratzea, martxoaren 16ko 7/1999 Foru Legearen 3.1 artikuluari jarraikiz.

Nafarroako Gobernuak 2017ko uztailaren 19an hartutako Erabakiaren bidez (2017ko 155. Nafarroako Aldizkari Ofiziala, abuztuaren 11koa) onetsi zen proiektu hau aldatzeko espedientea: "Nafarroako Ubidearen eta haren eremu ureztagarriaren 1. fasea handitzeko udalez gaindiko proiektu sektoriala". Proiektua Landa Garapeneko, Nekazaritzako eta Abeltzaintzako Zuzendaritza Nagusiak sustatu zuen, xede harturik Ega ibaiaren arroa hornitzen duen adarraren trazadura aldatzea.

Nafarroako Gobernuak 2021eko abenduaren 29an hartutako Erabakiaren bidez adierazten da presakoa dela "Ureztalurretako jarduketen proiektua XXVI-Ega 6 sektorean, Nafarroako Ubidearen eta haren eremu ureztagarriaren 1. fasea handitzeko" izeneko proiektuko obrek ukitutako ondasun eta eskubideen okupazioa, nahitaez desjabetzeko.

Lurralde Kohesiorako kontseilariak urtarrilaren 19an emandako 4/2022 Foru Aginduaren bidez (2022ko 23. Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu zen, otsailaren 1ean), nahitaez desjabetzeko prozeduraren tramitazioa abiarazi zen eta jendaurrean jarri zen "Ureztalurretako jarduketen proiektua XXVI-Ega 6 sektorean, Nafarroako Ubidearen eremu ureztagarriaren 1. fasea handitzeko" izeneko proiektuak ukitutako ondasun eta eskubideen zerrenda.

Desjabetzearen onuradun den Aguas de Navarra SA sozietate emakidadunak, 2024ko otsailaren 14ko idazki baten bidez, eskatu du beste ondasun eta eskubide batzuk desjabetzea, zerrenda berri batean jasota daudenak, Lurralde Kohesiorako kontseilariaren otsailaren 25eko 13/2022 Foru Aginduan onetsi zenaren osagarri.

Lurralde Kohesiorako kontseilariak otsailaren 22an emandako 22/2024 Foru Aginduaren bidez (2024ko 46. Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu zen, otsailaren 22koan), nahitaez desjabetzeko prozeduraren tramitazioa abiarazi zen eta jendaurrean jarri zen "Ureztalurretako jarduketen proiektua XXVI-Ega 6 sektorean, Nafarroako Ubidearen eremu ureztagarriaren 1. fasea handitzeko" izeneko proiektuak ukitutako ondasun eta eskubide osagarrien zerrenda.

Jendaurreko epea amaitu da eta ez da alegaziorik jaso.

Horrenbestez, bat etorriz Azterlan eta Proiektuen Zerbitzuak txostenean jaso eta proposatu duenarekin, eta Lurralde Kohesiorako Departamentuaren egitura organikoa ezartzen duen azaroaren 15eko 249/2023 Foru Dekretuak xedatzen duenarekin,

AGINTZEN DUT:

1. Ebaztea ondotik aipatzen den proiektuaren jendaurreko aldia, ukitutako ondasun eta eskubide osagarrien ondorioetarako: "Ureztalurretako jarduketen proiektua XXVI-Ega 6 sektorean, Nafarroako Ubidearen eremu ureztagarriaren 1. fasea handitzeko".

2. Behin betiko onestea ukitutako ondasun eta eskubide osagarrien zerrenda, zeina eranskinean jaso baita.

3. Ukitutako ondasun eta eskubideen titularrei dei egitea, Andosillako udaletxean ager daitezen 2024ko maiatzaren 6an eta 7an, okupazio aurreko aktak, eta, beharko balitz, okupaziokoak eta adostasunekoak egiteko, "Ureztalurretako jarduketen proiektua XXVI-Ega 6 sektorean, Nafarroako Ubidearen eta haren eremu ureztagarriaren 1. fasea handitzeko" proiektuaren karietara.

4. Ukitutako titularrei jakinaraztea, banakako zitazio zedula baten bidez.

5. Ekitaldi horretara titularrek beraiek joan beharko dute, edo haien izenean aritzeko behar bezala baimendutako ordezkariek, titulartasuna frogatzen duten agiriak aldean dituztela (eskritura publikoa, jabetza erregistroko ziurtagiria, etab.); egoki baderitzote, perituak eta/edo notarioa eraman ditzakete, baina, betiere, norberak ordainduta.

6. Foru agindu hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean eta departamentuaren web-orrian argitaratzea, eta dagokion iragarkia bidaltzea Foru Komunitatean hedapen handiena duten egunkarietako bitara.

7. Foru agindu hau jakinaraztea Azterlan eta Proiektuen Zerbitzuari, Aguas de Navarra SA sozietate emakidadunari eta Andosillako Udalari, eta hura premiatzea haien iragarki taulan argitara dezan.

8. Adieraztea foru agindu honek ez duela administrazio bidea amaitzen, eta gora jotzeko errekurtsoa jartzen ahalko dela haren aurka, Nafarroako Gobernuari zuzendua, hilabeteko epean, foru agindua jakinarazi edo, kasua bada, Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik aitzina.

Aurreko paragrafoan xedatutakoa deusetan ukatu gabe, foru agindu honek amaitzen du administrazio publikoentzako administrazio bidea. Dena dela, administrazio publikoek administrazioarekiko auzi-errekurtsoa aurkez dezakete, Nafarroako Justizia Auzitegi Nagusiko Administrazioarekiko Auzien Salari zuzendua, hura jakinarazi edo Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzen denetik bi hilabeteko epean. Horrek ez du galarazten Nafarroako Gobernuan aldez aurreko errekerimendua egin ahal izatea, Administrazioarekiko Auzien Jurisdikzioa arautzen duen uztailaren 13ko 29/1998 Legearen 44. artikuluan ezarritako moduan eta epean.

Iruñean, 2024ko martxoaren 27an.–Lurralde Kohesiorako kontseilaria, Óscar Chivite Cornago.

ERANSKINA.–"UREZTALURRETAKO JARDUKETEN PROIEKTUA XXVI-EGA 6 SEKTOREAN, NAFARROAKO UBIDEAREN ETA HAREN EREMU UREZTAGARRIAREN 1. FASEA HANDITZEKO"

Ukitutako ondasun eta eskubideen banakako zerrenda osagarri zehatza

FINKA

Zk.

TITULARRA

ZORTASUNA EZARTZEA

ALDI BAT.
OKUP.

KUTX.

KATASTROKO DATUAK

Pol.

Lurz.

Lur mota

ANDOSILLAKO UDAL MUGARTEA

AN-123

Resano Marin, José Antonio

162

1108

3

1235

A

Ureztalurretako olibadia

AN-124

Lacalle Sesma, Roberto

114

3

1236

A

Ureztalurretako olibadia

Lacalle Sesma, Alicia

AN-125

Morales Esparza, María Pilar

130

3

1234

C

Elkorra

AN-126

Gorricho Gurpegui, Julio

722

4521

1

3

1239

A

Larreak

AN-127

Ugarte Egorleta, José Antonio

759

3

1220

E

Ureztalurretako mahastia

AN-128

Ugarte Egorleta, José Antonio

43

3

1230

A

Ureztalurretako mahastia

Echepare Díaz, Juncal

AN-129

Itarte Marin, Manuel

114

3

1227

C

Ureztalurretako mahastia

AN-130

Insausti López, María Pilar

28

3

1228

C

Ureztalurretako mahastia

AN-130

Insausti López, María Pilar

14

3

1228

D

Ureztalurretako mahastia

AN-131

Amatriain García, Jesús María

599

3122

3

1245

A

Ureztalurretako mahastia

AN-132

Alcalde San Martín, Jesús María

220

1692

1

3

1212

A

Ureztalurretako mahastia

279

2010

3

1212

B

Ureztalurretako mahastia

AN-133

Gurpegui Pascual, José Antonio

353

3

1213

B

Ureztalurretako mahastia

AN-134

Alcalde San Martin, Jesús María

1155

3

1246

A

Ureztalurretako mahastia

Ordoñez Resano, María Jesús

AN-135

Andosillako Udalaren herri-lurra

31

344

3

1247

A

Larreak

200

3

1247

C

Ureztalurretako olibadia

724

3816

1

3

1247

D

Larreak

296

2127

3

1247

E

Ureztalurretako alorra

AN-136

Andosillako Udalaren herri-lurra

36

3

1373

A

Larreak

AN-137

Andosillako Udalaren herri-lurra

76

615

10

668

A

Larreak

36

278

1

10

668

G

Larreak

AN-138

Jiménez Núñez, Ramón

383

1860

1

10

674

A

Ureztalurretako olibadia

Jiménez Núñez, Avelino

48

340

10

674

C

Ureztalurretako olibadia

Jiménez Núñez, Pedro

AN-139

Jimeno Echarri, Julián

61

1182

10

673

A

Larreak

302

10

673

C

Frutarbolak-Urezt. olibadia

AN-140

Tres Sadaba, Jesús María Tres Marin, Susana Tres Marin, Marta

146

1105

10

728

A

Ureztalurretako alorra

AN-141

Goñi Gurpegui, María Carmen

260

2048

10

726

C

Ureztalurretako olibadia

63

10

726

D

Larreak

335

2071

10

726

E

Larreak

58

748

10

726

F

Larreak

1021

6963

2

10

726

G

Ureztalurretako alorra

AN-142

Ordoñez Benito, Manuel

532

10

725

A

Ureztalurretako mahastia

AN-143

Andosillako Udalaren herri-lurra

346

2582

10

736

A

Ureztalurretako alorra

253

2034

10

736

E

Almendrondoak

AN-144

Pardo Puisac, María Pilar

24

466

10

710

A

Ureztalurretako alorra

AN-145

Del Val Ordoñez, Francisco

409

2612

10

711

A

Ureztalurretako alorra

37

184

10

711

B

Larreak

AN-146

Goñi Gurpegui, María Carmen

55

1391

10

712

A

Larreak

370

2153

10

712

B

Ureztalurretako alorra

599

4301

10

712

C

Ureztalurretako alorra

371

2719

1

10

712

D

Fruta-arbolak ureztalurretan

Iragarkiaren kodea: F2405344