83. ALDIZKARIA - 2024ko apirilaren 23a

1. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA

1.4. DIRU-LAGUNTZAK, LAGUNTZAK ETA BEKAK

283E/2024 FORU AGINDUA, apirilaren 3koa, Eskubide Sozialetako, Ekonomia Sozialeko eta Enpleguko kontseilariak emana, zeinaren bidez onesten baita oinarrizko gizarte zerbitzuen titular diren toki erakundeei etxeko laguntza zerbitzuak indartzeko dirulaguntzak emateko deialdia. DDBN identifikazioa: 752640.

Gizarte Zerbitzuei buruzko abenduaren 14ko 15/2006 Foru Legearen 50. artikuluan ezartzen da oinarrizko gizarte zerbitzuen eta horiek ematen dituzten programen finantzaketa Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioaren eta Nafarroako toki erakundeen kontura izanen dela.

Uztailaren 15eko 48/2020 Foru Dekretuak Gizarte Zerbitzuei buruzko Foru Legea garatzeko erregelamendua onesten du, oinarrizko gizarte zerbitzuen programen eta finantzaketaren arloan. 5. artikuluan ezartzen du Mendekotasuna dutenei arreta emateko eta haien autonomia sustatzeko programaren edukia, eta, eskaintzen diren beste prestazio tekniko batzuen artean dago Udalaren Etxez Etxeko Laguntza Zerbitzua (ELZ): udal zerbitzu bat da, zuzenduta dagoena ohiko ingurunean beren oinarrizko premiak betetzeko mugak dituzten herritar guztiei, eta banakako hainbat zerbitzu eskaintzen dituena; aldi baterakoa edo iraunkorra izan daiteke zerbitzua, egoera bakoitzaren arabera, eta bilatzen du pertsona bere ingurunean ahalik eta hobekien integratzea, haren autonomia funtzionala handitzea eta bizi kalitatea hobetzea.

Gizarte Zerbitzuen Lurralde Kontseiluak eta Autonomiarako eta Mendekotasunaren Arretarako Sistemak hartutako Erabakiak, Autonomiarako eta Mendekotasunaren Arretarako Sistemako zentro eta zerbitzuen akreditazio eta kalitaterako irizpide komunei buruzkoak (Eskubide Sozialetako Estatu Idazkaritzaren 2022ko uztailaren 28ko Ebazpenaren bidez argitaratua), VI. tituluan ezartzen du zein diren etxeko laguntza zerbitzua ematen duten entitate guztiek akreditaziorako bete behar dituzten baldintzak; 27.a) apartatuan adierazten duenez, etxeko laguntza zerbitzua erabiltzaileen nahi, borondate eta egoeretara egokituko da, bai eta haien bizi proiektu eta estilora ere, zerbitzuaren ordutegi, errutina, asteko egun eta egiten diren lan motei dagokienez.

Aztertu da Gizarte Zerbitzuetako Oinarrizko Laguntza Koordinatzeko Atalaren txostena, zeinean egokitzat jotzen baita oinarrizko gizarte zerbitzuen titular diren toki erakundeei finantza laguntza ematea etxeko laguntza zerbitzuak indartu ahal izateko.

Departamentu honetan Ogasunekoak duen kontu-hartzaile delegatuak horretarako adostasuna eman du.

Horrenbestez, Nafarroako Gobernuari eta Lehendakariari buruzko abenduaren 3ko 14/2004 Foru Legearen bidez esleitu zaizkidan ahalmenak eta Eskubide Sozialetako, Ekonomia Sozialeko eta Enpleguko Departamentuaren egitura organikoa ezartzen duen azaroaren 15eko 251/2023 Foru Dekretuaren bidez esleitutakoak erabiliz,

AGINTZEN DUT:

1. Onestea oinarrizko gizarte zerbitzuen titular diren toki erakundeei etxeko laguntza zerbitzuak indartzeko dirulaguntzak emateko 2024ko deialdia.

2. Deialdiaren oinarri arautzaileak onestea, foru agindu honen eranskinetan jaso direnak.

3. 500.000 euroko gastua baimentzea 2024ko aurrekontuko "Toki erakundeentzako deialdia, etxeko laguntza zerbitzua zabaltzeko planerako" izeneko 901003 91600 4609 231503 partidaren kargura, foru agindu honen konpromisoei aurre egiteko.

4. Eskaerak aurkezteko epea 15 egun baliodunekoa izanen da, deialdi hau argitaratu eta biharamunetik kontatzen hasita.

5. Foru agindu hau eta eranskinak Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzea, eta ohartaraztea deialdiak ez duela ondoriorik sortuko harik eta aipatu aldizkarian argitaratu arte.

6. Foru agindu hau Oinarrizko Laguntzaren eta Gizarte Inklusioaren Zerbitzura, Ekonomia eta Aurrekontuak Kudeatzeko Ataleko Kontabilitate Zentrora eta departamentuko Idazkaritza Tekniko Nagusiko Administrazio Aferetarako Bulegora igortzea, baita Dirulaguntzen Datu Base Nazionalera ere, behar diren ondorioak izan ditzan.

7. Deialdi honen eta oinarri arautzaileen kontra gora jotzeko errekurtsoa jartzen ahal da, Nafarroako Gobernuari zuzendua, hilabeteko epean, argitaratu eta biharamunetik hasita.

Iruñean, 2024ko apirilaren 3an.–Eskubide Sozialetako, Ekonomia Sozialeko eta Enpleguko kontseilaria, María Carmen Maeztu Villafranca.

I. ERANSKINA.–OINARRIZKO GIZARTE ZERBITZUEN TITULAR DIREN TOKI ERAKUNDEEI ETXEKO LAGUNTZA ZERBITZUAK INDARTZEKO DIRULAGUNTZAK EMATEKO DEIALDIA. OINARRI ARAUTZAILEAK

1. oinarria. Xedea eta aplikazio eremua.

1.–Deialdi honen xedea da oinarrizko gizarte zerbitzuen titular diren toki erakundeei haien etxeko laguntza zerbitzuak (aurrerantzean, ELZ) indartzeko proiektuetarako dirulaguntzak emateko araubidea ezartzea.

2.–Aurreko atalean aipatzen diren dirulaguntzen xedea izanen da sustatzea ELZek arreta eman dezatela arratsaldeetan eta asteburuetan, bai egungo erabiltzaileentzat bai beste batzuentzat, deialdi honetan zehazten diren baldintzetan.

2. oinarria. Aplikatzekoa den araubide juridikoa.

Foru agindu honetan aurreikusitako dirulaguntzak arautuko dituzte foru aginduan bertan ezarritakoak, oinarri arautzaileek, Dirulaguntzei buruzko Foru Legeak eta aurrekontu eta dirulaguntzen arloko foru eta estatu mailako gainerako araudi aplikagarriek.

3. oinarria. Laguntzak emateko araubidea.

1.–Agindu honetan arautzen diren laguntzak norgehiagokako araubidean emanen dira, Dirulaguntzei buruzko azaroaren 9ko 11/2005 Foru Legearen 17.1 artikuluan aurreikusitako baldintzetan.

2.–Deialdi honen babesean ematen diren laguntzak deialdiaren xedeko jarduketak egiteko dirulaguntzak izanen dira.

4. oinarria. Aurrekontu-kontsignazioa.

Dirulaguntzen deialdi honetarako zenbatekoa 500.000 eurokoa da, eta 2024ko aurrekontuko "Toki erakundeentzako deialdia etxeko laguntza zerbitzua zabaltzeko planerako" izeneko 9010003 91600 4609 231503 partidaren kargura ordainduko da.

5. oinarria. Erakunde onuradunak.

Oinarrizko Gizarte Zerbitzuen titular diren toki erakundeek jasotzen ahalko dituzte Nafarroako Toki Administrazioari buruzko uztailaren 2ko 6/1990 Foru Legearen 3.1 artikuluaren arabera deialdi honetan aurreikusitako dirulaguntzak.

6. oinarria. Proiektuen betebeharrak.

Dirulaguntzen onuradun izateko, toki erakundeek ELZa indartzeko proiektu bakar bat aurkeztuko dute, baldintza hauek bete beharko dituena:

a) Deialdi honen 1. oinarrian jasotako xede eta helburuetarako egokia izatea.

b) Deialdi honen esparruan eskaintzen den etxeko laguntza oinarrizko talde profesionaleko familia langileen lanaldia luzatuta ematen ahalko da, Oinarrizko gizarte zerbitzuetako oinarrizko programak eta finantzaketa sistema arautzen dituen uztailaren 15eko 48/2020 Foru Dekretuaren 1. eranskinari jarraikiz, edo familia langile gehiago kontratatuta.

c) 7. oinarrian deskribatzen diren elementu diruz lagungarrietarako egokia izatea.

d) Gastua 2024ko urtarrilaren 1etik 2024ko azaroaren 15era bitartean egitea.

7. oinarria. Gastu diruz lagungarriak.

1.–Gastu diruz lagungarritzat hartuko dira inolako zalantzarik gabe diruz lagundutako jardueraren izaerarekin bat datozenak, 6. oinarrian adierazitako epean hasi eta egiten badira.

2.–Egindako gastutzat joko da foru agindu honetan adierazitako justifikazio epea bukatu baino lehen benetan ordaindu dena.

3.–Lanpostu bakoitzeko dirulaguntza.

103,00 euroko modulua ezartzen da lanaldi osoko kontratazio-egun bakoitzeko.

Modulu hori lanaldi osoan aritzen diren arreta zuzeneko langileen eguneroko kontratazioaren kostuaren arabera kalkulatzen da, oinarri harturik Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioan maila baliokidea duten langileen oinarrizko soldata eta lanpostuko osagarriak, gizarte segurantzaren kostuaren zati proportzionala, gehi %13,33 ordezkapen kostuengatik eta kontratu bakoitzaren kostuaren %15 funtzionamendu kostuengatik.

Zenbateko hori hainbanatuko da kontratatzen den benetako lanaldiaren proportzioan.

Ondorio horietarako, honako hauek joko dira gastu diruz lagungarritzat:

a) Etxeko arretarako zuzeneko langileen kostuak (familia-langilea).

b) Funtzionamendu kostuak, hau da, gastu arruntak eta deialdi honetan jasotako jarduketetan zuzeneko dedikazioa izanik aurreko atalean sartzen ez diren langileenak.

4.–Gastu horien justifikazioa 13. oinarrian xedatutakoaren arabera eginen da.

8. oinarria. Dirulaguntzen bateragarritasuna.

1.–Deialdi honetan ezarritako dirulaguntzak bateragarriak dira Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioaz aparte beste administrazio publiko batzuek, beste entitate publiko zein pribatu batzuek edo norbanakoek, nazionalek edo atzerrikoek, jarduera bera garatzeko ematen dituztenekin. Nolanahi ere, deialdi honi atxikitako langileekin betetzen diren ELZ orduak ezin dira erregistratu SIPSSNET (GAD) departamentuaren aplikazioan, ez eta oinarrizko gizarte zerbitzuen finantzaketa arruntari egotzi ere.

2.–Ematen diren dirulaguntzen zenbatekoak ez du sekula gaindituko, bakarrik edo beste erakunde edo entitate pribatu zein publiko batzuen laguntzekin edo dirulaguntzekin batuta, diruz lagundutako jardueraren kostua.

9. oinarria. Eskaerak eta eskatutako agiriak aurkeztea.

1.–Eskaerak aurkezteko epea 15 egun baliodunekoa izanen da, oinarri hauek Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hasita. Adierazitako epetik kanpo aurkezten diren eskaerak ez dira onartuko.

2.–Eskaerak telematikoki aurkeztuko dira, Gizarte Zerbitzuetako Oinarrizko Laguntza Koordinatzeko Atalari zuzenduta. Horretarako, Administrazio Publikoaren eremurako zerbitzuen atarian argitaratutako fitxa erabiliko da, zeina Nafarroako Atarian baitago eskuragarri (www.nafarroa.eus).

Toki erakundea behin bakarrik sartuko da eskaera aurkezteko; beraz, aldez aurretik, behar bezala sinatuta izan beharko ditu oinarri honetako 3. puntuan adierazitako agiriak. "Tramitatu" botoi espezifikoa erabiliko du. Horrela, eskaera erregistratuta geratuko da. Eskaera egin ondoren, Nafarroako Gobernuaren Erregistro Orokor Elektronikoaren bidez aurkeztuko dira agiri osagarriak.

Akatsen zuzenketak eta egindako gastuen justifikazioa ere telematika bidez aurkeztuko dira, atariko fitxaren bidez (www.nafarroa.eus), horretarako gaitutako botoiaren bidez, eta Gizarte Zerbitzuetako Oinarrizko Laguntza Koordinatzeko Atalari zuzenduko zaizkio, horretarako dauden botoiak erabiliz.

Erakunde eskatzaileak gaitutako helbide elektronikoa (GHE) izan beharko du, deialdi honekin loturiko jakinarazpenak jaso ahal izateko.

3.–Oinarrizko gizarte zerbitzu baten titular diren toki erakunde interesdunek eredu ofizialaren arabera aurkeztuko dute eskaera. Eredu hori Sipssnet aplikazioaren oinarrizko gizarte zerbitzuen komunikazio atarian egonen da eskuragarri, baita www.nafarroa.eus atariko fitxan ere. Eskaeran, besteak beste, baimena emanen zaio Administrazioari kontsultatzeko ea entitateak egunean dituen indarreko xedapenek ezartzen dizkioten zerga betebeharrak eta Gizarte Segurantzarekikoak. Erakundearen legezko ordezkariak sinatuko du, eta honako agiri hauek erantsirik aurkeztu beharko dira:

a) Eskaera orria, eredu normalizatuaren araberakoa.

b) Eranskin hauetako adierazpenak:

a. II. eranskina: Baldintzak betetzeari buruzko erantzukizunpeko adierazpenaren eredua.

b. VI. eranskina: Erantzukizunpeko adierazpenaren eredua, adierazteko hirugarrenen dirulaguntzen edo laguntzen bidezko finantzaketak ez duela jardueraren %100 gainditzen.

c) Ordainketa aurreratua eskatuz gero, erakundeak ziurtagiri bat aurkeztuko du, egiaztatzeko indarreko aurrekontuan ez zegoela inolako aurrekontu-partidarik deialdi honetan aurreikusitako jardueren xederako. Era berean, une horretan erakundeak banku-kontuetan dituen saldoak adieraziko dira, bai eta ekitaldi horretako diruzaintzaren fluxua ere, edo, bestela, diruz lagundutako jarduera hasteko edo ez eteteko dirua behar dela frogatzen duen edozein agiri.

4.–Ez badira eskaerarekin batera nahitaezko agiriak aurkezten, instrukzio organoak erakunde interesdunari eskatuko dio akatsak zuzendu ditzala gehienez ere 10 egun naturaleko epean, eta adieraziko dio eskaeran atzera egin duela ulertuko dela horrela egin ezean. Hala bada, espedientea artxibatzeko ebazpena emanen da eta jakinaraziko zaio, Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkideari buruzko urriaren 1eko 39/2015 Legearen 68. artikuluan ezarritakoarekin bat.

Orobat, instrukzio organoak deialdia ebazteko beharrezkotzat jotzen duen dokumentazioa edo informazio osagarria eskatzen ahalko du edonoiz, baita oinarri hauetan eskatzen diren baldintzak goitik behera betetzen direla frogatzekoa ere.

10. oinarria. Prozedura eta organo eskudunak.

1.–Dirulaguntza hauek norgehiagokako araubideari jarraikiz emanen dira, Dirulaguntzei buruzko azaroaren 9ko 11/2005 Foru Legearen 17.1 artikuluarekin bat.

2.–Dirulaguntza hauen prozeduraren antolaketa eta instrukzio lanak Babes Sozialaren eta Garapenerako Lankidetzaren Zuzendaritza Nagusiko Gizarte Zerbitzuetako Oinarrizko Laguntza Koordinatzeko Atalari dagozkio. Oinarri hauetan "instrukzio organoa" aipatzen delarik, atal horretaz ari da.

3.–Laguntzak emateko prozeduraz ebazteko eskumena Babes Sozialaren eta Garapenerako Lankidetzaren zuzendari nagusiak izanen du.

11. oinarria. Eskaera baloratzea eta dirulaguntzaren zenbatekoa zehaztea.

1.–Instrukzio organoak baloratuko ditu eskaerak, 5. eta 6. oinarrietan ezarritako baldintzetan oinarrituta, eta dirulaguntzaren zenbatekoa zehaztuko du bat etorriz oinarri honetan, 7. oinarrian, xedatutakoarekin.

2.–Eskaerak 0tik 100 puntura arteko eskala baten arabera baloratuko dira, III. eranskinean adierazitako irizpide objektiboak eta haien haztapena kontuan hartuta.

3.–Dirulaguntzarako eskaera aintzat hartua izateko, programak gutxienez 30 puntu lortu beharko ditu.

4.–Ematen den dirulaguntza erakundeak eskatutako zenbatekoa adinakoa izanen da.

5.–Onesten diren programen balorazioaren ondorioz guztira emateko ateratzen den diru kopuruak aurrekontuko kontsignazio erabilgarria gainditzen badu, toki erakunde onuradun bakoitzari eman beharreko kopurua mugatuko da, oinarri hauen V. eranskinean jasotzen diren bi adierazleren arabera hainbanatuta:

–Oinarrizko talde profesionalaren 2023rako zenbatetsitako kostuaren %6,5, uztailaren 15eko 48/2020 Foru Dekretuak ezarritako oinarrizko gizarte zerbitzuei dagokienez.

–Uztailaren 15eko 48/2020 Foru Dekretuak 2023rako ezarritako sakabanatze kontzepturako zenbatetsitako diru kopuruaren %6,5.

Banaketarako irizpide horiek aplikatu ondoren soberakinik badago erakunderen batek zenbateko txikiagoa eskatu duelako atal honetan ezarritako irizpideen aplikazioaren arabera zegokiona baino, soberako zenbateko horiek proportzionalki banatuko dira, eragiketa honen arabera (hirukotearen zuzeneko erregela):

Azalpena:

X = Banatu beharreko zenbatekoa.

A = Aurreko banaketaren arabera emandako zenbatekoa.

B = Aurreko banaketa aplikatu ondoren, partidan gelditzen den soberakina.

C = A letran lortutako zenbateko guztien batura.

12. oinarria. Prozeduraren ebazpena.

1.–Dirulaguntza emateko ebazpenean edo ebazpenetan, honako hauek agertuko dira: dirulaguntzak zer erakunderi esleitu zaizkien, laguntzen zenbatekoa, ordaintzeko eta justifikatzeko modua eta epea, eta gainerako eskaerak ezesteko arrazoiak, Dirulaguntzei buruzko arazoaren 9ko 11/2005 Foru Legearen 21. artikuluan xedatu bezala.

2.–Prozeduraren gaineko ebazpena eman eta jakinarazteko epea hiru hilabetekoa izanen da gehienez ere, eskaerak aurkezteko epea bukatzen den egunetik hasita. Epe hori bukatutakoan berariazko ebazpenik eman ez bada, interesdunek eskaerak ezetsi egin direla ulertuko dute. Hala ere, organo eskuduna behartua dago laguntzak onartu edo ukatzeko berariazko ebazpena eman eta jakinaraztera, oinarri hauetan xedatutakoari jarraikiz.

3.–Dirulaguntza emateko ebazpena jakinarazteko, mezu bat bidaliko da erakundeak horretarako emandako helbide elektronikora.

4.–Berariazko edo presuntziozko ebazpenaren aurka gora jotzeko errekurtsoa jartzen ahalko da, Nafarroako Gobernuari zuzendua, bat etorriz Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioari eta foru-sektore publiko instituzionalari buruzko martxoaren 11ko 11/2019 Foru Legean eta Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkideari buruzko urriaren 1eko 39/2015 Legean xedatutakoarekin.

13. oinarria. Dirulaguntzen justifikazioa aurkezteko modua eta epea.

1.–Deialdi honetan onuradun gertatzen diren erakundeek telematika bidez aurkeztu beharko dute gastuak justifikatzeko dokumentazioa, Administrazio Publikoaren eremurako zerbitzuen atarian argitaratutako fitxaren bidez, zeina Nafarroako Atarian eskuratu baitaiteke (www.nafarroa.eus), eta Gizarte Zerbitzuetako Oinarrizko Laguntza Koordinatzeko Atalari zuzenduko zaio. Justifikazioa egiteko azken eguna 2024ko azaroaren 15a izanen da.

2.–Egiaztagiri hauek aurkeztu beharko dira:

Idazkariaren edo erakundearen fede publikoa duen pertsonaren ziurtagiria, gastuari buruzkoa, horretarako emanen den ereduaren araberakoa. Ziurtagiri horretan, deialdi honetan emandako dirulaguntzarekin kontratua luzatu zaien familia-langileen zerrenda jasoko da, edo, hala badagokio, bakarrik dirulaguntza honen kargura kontratatutako familia-langileen zerrenda, eta, hala badagokio, egin behar izan diren ordezkapenak eta gastatutako zenbatekoak, baita 7. oinarrian adierazitako baldintzak betetzen direla ere.

Idazkariaren edo erakundearen fede publikoa duen pertsonaren ziurtagiria, gastuari buruzkoa, horretarako emanen den ereduaren araberakoa. Ziurtagiri horretan adierazi beharko da Oinarrizko Gizarte Zerbitzuen Oinarrizko Programak eta Finantzaketa Sistema arautzen dituen uztailaren 15eko 48/2020 Foru Dekretuari atxikitako finantzaketari egotzi zaizkion etxeko laguntzako orduak ez direla sartu dirulaguntzen deialdi honen xede diren laguntza-orduetan, eta deialdi honi atxikitako langileekin emandako laguntza-orduak ez direla sartu 48/2020 Foru Dekretuan deskribatutako finantzaketa arruntean.

3.–Justifikazioak partzialak edo behin betikoak izaten ahalko dira. Justifikazio partzialen kasuan, aurreko dokumentazioaz gain, idazkariaren edo entitatearen fede publikoa duen pertsonaren ziurtagiri bat aurkeztu beharko da, egindako gastu guztien zerrenda biltzen duena.

4.–Dirulaguntza aldez aurretik ematen bada eta ez bada aurkezten horren inguruko justifikazio agiririk, erakundeak ordainketa hori itzuli beharko du.

14. oinarria. Emandako dirulaguntzaren ordainketa.

1.–Oro har, ordainketa eginen da erakunde onuradunek justifikatzen dutenean bai jarduera bai egindako gastua foru agindu honetan ezarritako epe eta baldintzetan egin direla. Ordainketa partzialik egotera, horiek ordainduko dira kasuan kasuko gastuak justifikatu ondotik.

2.–Organo deitzaileak ordainketa aurreratua egin dezake, azaroaren 9ko 11/2005 Foru Legearen 33. artikuluan ezarri bezala, justifikatzen bada funtsak aldez aurretik behar direla dirulaguntzaren helburuak betetzeko. Horretarako, erakundeak hornidura premia justifikatzen duten agiriak aurkeztu beharko ditu, 9. oinarriko 3.c) puntuan ezarritakoaren arabera.

3.–Ordainketa aurreratua egitea bidezkoa den kasuetan, honela jokatuko da:

a) Ematen den dirulaguntza 60.000 eurokoa edo txikiagoa baldin bada, ordainketa bakarrean ordainduko da dena, aurrerakin gisa.

b) Ematen den dirulaguntza 60.000 eurotik gorakoa bada, honela ordainduko da: Guztirako zenbatekoaren %50 hasierako ordainketa batean, eta gainerako %50a, gastuak justifikatu ondoren.

15. oinarria. Erakunde onuradunen betebeharrak.

1.–Dirulaguntza jasotzen duten onuradunek honako betebehar hauek izanen dituzte:

a) Dirulaguntzaren xedea oinarri arautzaile hauetan ezarritako moduan eta epeetan egitea eta justifikatzea. Ez da kontzeptu horrengatik esleitutako funtsik erabiltzen ahalko dirulaguntza ematea eragin zuten helburuez bestelako helburuetarako.

b) Diruz lagundutako jarduketak gauzatu direla eta horietan izandako gastu guztiak justifikatzea 13. oinarrian adierazitako frogagiriak aurkeztuz.

c) Laguntza ematen duen organoak eta indarra duen antolamendu juridikoaren arabera eskudun diren bestelako organoek egin beharreko egiaztapen lanak onartzea.

d) Diruz lagundutako jardueraren frogagiriak gordetzea, dokumentu elektronikoak barne, egiaztatze eta kontrol lanen xede izan daitezkeen bitartean.

e) Helburu bererako beste dirulaguntza batzuk eskatu eta/edo lortu badira, horren berri ematea dirulaguntzak ematen dituen organoari. Jakin bezain laster emanen da horren berri, eta betiere jasotako funtsak zertan erabili diren justifikatu baino lehen.

f) Jasotako funtsak itzultzea, proiektua gauzatu ezin bada edo dirulaguntza ematean ezarritako baldintzak betetzen ez badira, edo, hala badagokio, aplikatzekoa den legeriaren arabera justifikatu ez den zatia.

g) Dirulaguntzei buruzko azaroaren 9ko 11/2005 Foru Legeak onuradunei ezartzen dizkien betebehar orokorrak.

h) Erakunde eskatzaileek Gardentasunari, informazio publikoa eskuratzeari eta gobernu onari buruzko maiatzaren 17ko 5/2018 Foru Legean ezarritako gardentasun betebeharrak bete beharko dituzte.

2.–Oinarri arautzaile hauetan edo Dirulaguntzei buruzko Foru Legean ezarritako betebeharren bat bete ezean, onartutako dirulaguntza jasotzeko eskubidea galduko da edo diru hori itzuli egin beharko da, foru lege horren 35. artikuluan xedatutakoarekin bat.

16. oinarria. Dirulaguntzak itzultzea.

1.–Oinarri hauek hizpide dituzten dirulaguntzek Dirulaguntzei buruzko Foru Legean laguntzak itzultzeko ezarritako araubideari eta Foru Komunitateko Administrazioak ematen dituen dirulaguntzei aplika dakizkiekeen gainerako xedapenei jarraituko diete.

2.–Jasotako dirua itzuli beharko da, kasuan kasuko berandutze-interesarekin, Dirulaguntzei buruzko Foru Legearen 35. artikuluan aurreikusitako inguruabarretako bat gertatzen bada.

3.–Dirulaguntza itzultzeko, dirulaguntzaren organo emaileak ebazpena eman beharko du, dagokion espedientearen instrukzioaren bitartez; horrek ekarriko du jasotako dirulaguntza itzuli beharra, bai eta kasuan kasuko berandutze-interesak ordaindu beharra ere, dirulaguntza ordaintzen denetik hura itzultzea bidezkoa dela erabaki arteko epeari dagozkionak.

17. oinarria. Arau-hausteak eta zehapenak.

Deialdi honetan aurreikusitako dirulaguntzen onuradun diren erakundeak Dirulaguntzei buruzko Foru Legearen 42. artikuluan eta hurrengoetan dirulaguntzen arloko arau-hauste administratiboei buruz ezarritako zehapen araubidearen menpe egonen dira, eta han ezarritako erantzukizunak izanen dituzte.

Dirulaguntzen arloko zehapenak erregelamendu bidez finkatzen den prozeduraren arabera ezarriko dira, edo, halakorik izan ezean, Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioari eta foru-sektore publiko instituzionalari buruzko martxoaren 11ko 11/2019 Foru Legean xedatutakoari jarraikiz.

18. oinarria. Deialdiaren eta oinarri arautzaileen aurka bidezkoak diren errekurtso administratiboak.

Deialdi honen eta bere oinarri arautzaileen kontra bidezkoa da gora jotzeko errekurtsoa aurkeztea, Nafarroako Gobernuari zuzendua, argitaratu eta biharamunetik hilabeteko epean, bat etorriz Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkideari buruzko urriaren 1eko 39/2015 Legean xedatutakoarekin.

II. ERANSKINA.–BALDINTZAK BETETZEARI BURUZKO ERANTZUKIZUNPEKO ADIERAZPENA

Oinarrizko gizarte zerbitzuen titular diren toki erakundeei etxeko laguntza zerbitzuak indartzeko dirulaguntzak emateko deialdia

Izen-deiturak: .................................................................................................................................., nortasun agiri nazionalaren zk.: ............................................., erakunde honen legezko ordezkari gisa: ............................................................................... (IFK: ................................, helbidea: ..............................................................................................................., jakinarazpenetarako helbide elektronikoa: ....................................................................),

Bere erantzukizunpean adierazten du:

Eskaeran eta harekin batera aurkeztutako agirietan agertzen diren datu guztiak egiazkoak direla.

Erakundeak deialdiaren oinarriak onartzen dituela, laguntzarako eskubidea aitortua izan dakion behar diren baldintzak betetzen dituela eta hori frogatzeko agiriak dituela; agiriok Babes Sozialaren eta Garapenerako Lankidetzaren Zuzendaritza Nagusiari emanen zaizkio, eskatzen zaionean.

Erakundeak ez duela urratzen Dirulaguntzei buruzko azaroaren 9ko 11/2005 Foru Legearen 13. artikuluan onuradun izateko ezarritako ezein debekurik.

(Nolanahi ere, eskatzaileak berariaz uko egiten ahal dio baimen hori emateari, eta kasu horretan kasuan kasuko egiaztagiriak aurkeztu beharko ditu).

Data eta legezko ordezkariaren sinadura

III. ERANSKINA.–Eskaerak baloratzeko irizpide objektiboak

1.–Etxeko laguntza zerbitzuak indartzeko ordutegiak. (60 puntu gehienez).

Etxeko laguntza zerbitzuak arratsaldeko eta asteburuko ordutegian indartzea: 60 puntu.

Etxeko laguntza zerbitzuak arratsaldeko ordutegian indartzea: 30 puntu.

Etxeko laguntza zerbitzuak asteburuko ordutegian indartzea: 30 puntu.

2. –Lehentasunezko jarduketa-eremuak. (30 puntu).

Kontuan hartuko da, oinarrizko eskualdeko biztanleria osoarekin alderatuta, oinarrizko eskualdea errepikatu gabe ofizialki mendekotasuna duen pertsonatzat aitortu diren pertsonen portzentajea, zehazki, Oinarrizko Gizarte Zerbitzuaren 2023rako finantzaketa kalkulatzeko erabilitakoa, uztailaren 15eko 48/2020 Foru Dekretua aplikatuz. (IV. eranskinean ageri da).

Portzentaje hori %3koa edo handiagoa duten oinarrizko eskualdeak: 30 puntu.

Portzentaje hori %1,5 eta %2,99 artekoa duten oinarrizko eskualdeak: 20 puntu.

Portzentaje hori %1,5 baino txikiagoa duten oinarrizko eskualdeak: 10 puntu.

3.–Irizpide sozialak. (10 puntu).

Baloratuko da toki erakundeak onartuta/ezarrita izatea programa hauetakoren bat: emakumeen eta gizonen berdintasun-programak; lana, bizitza pertsonala eta familia bateragarri egiteko programak; edo kanpoko jokabide oldarkorra prebenitzeko programa/protokoloa.

Hiru programa ezarri baditu: 10 puntu.

Programa bat edo bi ezarri baditu: 5 puntu.

Programa bat ere ezarri ez badu: 0 puntu.

IV. ERANSKINA.–Ofizialki mendekotasuna duen pertsonatzat aitortu diren pertsonen portzentajea, oinarrizko gizarte zerbitzuen 2023rako finantzaketaren kalkuluaren arabera

OINARRIZKO ESKUALDEA

MENDEKOTASUNAREN AITORPEN OFIZIALA DUTEN PERTSONEN PORTZENTAJEA 2023

ALLO

%3,3

ALTSASU

%2,9

ANTZIN-AMESKOA

%3,6

AGOITZ

%2,4

ARTAXOA

%3,6

AURITZ

%3,4

BARAÑAIN

%2,1

BERRIOZAR

%1,6

BUÑUEL

%3,8

BURLATA

%2,8

ZARRAKAZTELU

%4,0

CASCANTE

%3,6

CINTRUÉNIGO

%2,5

CORELLA-CASTEJÓN

%2,6

DONEZTEBE

%2,5

ELIZONDO

%3,7

LIZARRA + (OGZ) AIEGI

%2,6

ETXARRI ARANATZ

%2,9

UHARTE

%2,0

IRURTZUN

%2,8

IZABA

%2,1

LEITZA

%3,2

LESAKA

%3,1

LODOSA-MENDABIA

%3,8

LOS ARCOS

%5,5

NOAIN

%2,0

ERRIBERRI

%3,3

ORKOIEN

%1,6

IRUÑA

%2,8

AZKOIEN

%2,8

GARES

%2,4

SAN ADRIÁN

%3,0

ZANGOZA

%4,2

TAFALLA

%3,2

TUTERA

%2,8

ULTZAMA

%3,0

ARANGUREN

%1,8

EGUESIBAR

%1,2

ZARAITZU

%3,2

VALTIERRA

%3,1

VIANA

%3,2

VILLATUERTA

%2,9

ATARRABIA

%2,3

ZIZUR

%1,6

V. ERANSKINA.–Erreferentziazko adierazleak, 11. oinarriko 5. puntua aplikatuz gero

OINARRIZKO ESKUALDEA

OINARRIZKO TALDE
PROFESIONALAREN KOSTUAREN ZENBATESPENA 2023

SAKABANATZE-KOSTUAREN
ZENBATESPENA 2023

Allo

282615,83

5903,18

Altsasu

323724,92

5027,87

Antzin-Ameskoa

248793,94

46689,97

Agoitz

227481,37

49699,91

Aranguren

315763,74

5274,23

Artaxoa

245986,21

4309,88

Auritz

214166,41

11674,08

Barañain

537025,20

0,00

Berriozar

771036,16

17915,47

Buñuel

452455,61

7519,46

Burlata

584437,80

0,00

Zarrakaztelu

248793,94

4202,62

Cascante

360003,47

7002,32

Cintruénigo

347732,59

5312,42

Zizur

569556,17

9503,98

Corella

422252,85

6561,04

Doneztebe

282615,82

8360,94

Eguesibar

568049,94

10054,46

Elizondo

332583,62

15614,13

Lizarra

550574,51

8729,41

Etxarri Aranatz

273757,13

4642,05

Uharte

387381,93

12627,25

Irurtzun

332583,62

40967,76

Izaba

237519,98

4932,20

Leitza

239935,24

6611,47

Lesaka

325939,59

9831,73

Lodosa

422252,85

7524,76

Los Arcos

237519,98

5407,02

Noain

537286,46

15662,84

Erriberri

332583,62

7157,43

Orkoien

247529,69

9970,16

Iruña

6903808,56

0,00

Azkoien

466745,27

7715,60

Gares

332583,62

6635,71

Zaraitzu

210239,43

4422,50

San Adrián

470206,54

7456,86

Zangoza

332583,62

41142,31

Tafalla

429540,03

14018,42

Tutera

1168875,60

0,00

Ultzama

246579,26

13090,70

Valtierra

483494,59

8134,29

Viana

239935,24

4829,77

Villatuerta

271341,87

20616,24

Atarrabia

405099,33

6927,99

VI. ERANSKINA.–Erantzukizunpeko adierazpenaren eredua, adierazteko hirugarrenen dirulaguntzen edo laguntzen bidezko finantzaketak ez duela jardueraren %100 gainditzen.

Oinarrizko gizarte zerbitzuen titularrak diren toki erakundeei etxeko laguntza zerbitzuak indartzeko dirulaguntzak emateko deialdia

Izen-deiturak: .................................................................................................................................., nortasun agiri nazionalaren zk.: ........................................, erakunde honen legezko ordezkari gisa: ............................................................................... IFK:........................................ Helbidea: ............................................................

Bere erantzukizunpean adierazten du:

Hirugarrenen laguntzen edo dirulaguntzen baturak (deialdi honetan emandakoak barne) ez du gainditzen jarduketaren kostuaren %100.

Legezko ordezkariaren sinadura

Iragarkiaren kodea: F2405555