83. ALDIZKARIA - 2024ko apirilaren 23a

1. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA

1.4. DIRU-LAGUNTZAK, LAGUNTZAK ETA BEKAK

103/2024 FORU AGINDUA, martxoaren 26koa, Eskubide Sozialetako, Ekonomia Sozialeko eta Enpleguko kontseilariak emana, gastua baimendu eta laguntza ekonomiko batzuk emateko deialdia onesten duena, 2024. urterako, familia gurasobakarretan kontziliazioa laguntzeko. DDBN identifikazioa: 751166.

Eskubide Sozialetako, Ekonomia Sozialeko eta Enpleguko kontseilariaren martxoaren 25eko 101/2024 Foru Aginduaren bidez, 2024tik 2027ra bitarte familia gurasobakarretan kontziliazioa errazteko laguntza ekonomikoak emateko oinarri arautzaileak onetsi ziren besteak beste.

Pertsonen Autonomiarako eta Garapenerako Nafarroako Agentziak honako eginkizun eta helburu hauek ditu, besteak beste: Haurrei eta Nerabeei Laguntzeko Plan Integraletan jasotzen diren jarduketak koordinatu, bultzatu eta ebaluatzea, bai eta familiarentzako programak sustatu, koordinatu eta kudeatzea eta horien jarraipena egitea ere.

Dirulaguntzei buruzko azaroaren 9ko 11/2005 Foru Legeak ezartzen du Nafarroako Aurrekontu Orokorren kargura ematen diren dirulaguntzei aplikatzen ahal zaien araubide juridiko orokorra, onura publikoko edo gizarte intereseko jarduerak sustatzeko helburua duten kasuetarako.

Gobernuak 2024ko martxoaren 20an hartutako 3291 Erabakiaren bidez, baimendu zen laguntza hauek banakako ebaluazioaren bidez ematea; hau da, eskaerak aurkezten diren ordenari jarraituz tramitatu eta ebatziko dira espedienteak, aurrekontuetan horretarako kreditua dagoen bitartean. Deialdi bakoitzerako erabilgarri dagoen aurrekontu-dirua agortzen denean, eskaerak ezetsi eginen dira.

Espedienteko txosten teknikoek eta juridikoek adierazten dute, hurrenez hurren, dirulaguntza hauek egokiak eta gizarte interesekoak direla eta oinarri arautzaileak legezkoak direla.

Horrenbestez, erabiliz Eskubide Sozialetako, Ekonomia Sozialeko eta Enpleguko Departamentuaren egitura organikoa ezartzen duen azaroaren 15eko 251/2023 Foru Dekretuari dagokionez Dirulaguntzei buruzko azaroaren 9ko 11/2005 Foru Legearen bidez esleitu dizkidaten eskudantziak,

AGINTZEN DUT:

1. Familia gurasobakarrei kontziliazioa errazteko laguntza ekonomikoak emateko 2024. urteko deialdia onestea, Eskubide Sozialetako, Ekonomia Sozialeko eta Enpleguko kontseilariaren martxoaren 25eko 101/2024 Foru Aginduak onetsitako oinarri arautzaileen arabera.

2. 600.000 euroko gastua baimentzea 2024ko gastu-aurrekontuko "Kontziliaziorako laguntzak" izeneko 920006 93300 4809 231507 partidaren kargura.

3. Dirulaguntza bakoitzarentzat 800 euroko zenbatekoa ezartzea, 2024rako honako baldintza hauek betetzen badituzte:

a) Familia-unitatea bi pertsonak osatzen dutenean eta familia-unitatearen per capita errenta urteko Ondorio Askotarako Errenta-adierazle Publikoa (14 ordainsari) halako 2,5 edo txikiagoa denean.

b) Familia-unitatea hiru pertsonak edo gehiagok osatzen dutenean eta familia-unitatearen per capita errenta urteko Ondorio Askotarako Errenta-adierazle Publikoa (14 ordainsari) halako 2 edo txikiagoa denean.

4. Eskaera guztiei erantzuteko aurrekontu nahikorik ez badago, baimendutako gastua handitzen ahalko da, 200.000 euro gehituz, dagokion aurrekontu gehikuntzaren bidez. Zenbateko hori erabili ahal izateko, kreditu gehigarria baimendu beharko da Dirulaguntzei buruzko azaroaren 9ko 11/2005 Foru Legearen 31. artikuluan adierazten diren egoeraren bat gertatzen delako. Gastu gehigarriaren igoera baimendu eta argitaratzeak ez dakar eskaerak aurkezteko beste epe bat irekitzea, ezta ebazpena eman eta jakinarazteko gehieneko epearen kontaketa berriz hastea ere.

5. Foru agindu hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean eta Dirulaguntzen Datu Base Nazionalean argitara dadila agintzea.

6. Foru agindu honen kontra, gora jotzeko errekurtsoa jartzen ahalko da, Nafarroako Gobernuari zuzendua, hilabeteko epean, Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hasita.

7. Foru agindu hau igortzea Pertsonen Autonomiarako eta Garapenerako Nafarroako Agentziako Familiaren eta Adingabeen Zuzendariordetzara eta Eskubide Sozialetako, Ekonomia Sozialeko eta Enpleguko Departamentuko Idazkaritza Tekniko Nagusiko Kontabilitate Zentrora, baita Dirulaguntzen Datu Base Nazionalera ere, behar diren ondorioak izan ditzan.

Iruñean, 2024ko martxoaren 26an.–Eskubide Sozialetako, Ekonomia Sozialeko eta Enpleguko kontseilaria, M.ª Carmen Maeztu Villafranca.

Iragarkiaren kodea: F2405152