81. ALDIZKARIA - 2024ko apirilaren 22a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

IRUNBERRIKO GIZARTE ZERBITZUEN MANKOMUNITATEA

2024ko aurrekontua. Hasierako onespena

Mankomunitateko Batzar Orokorrak, 2024ko apirilaren 4an, hasiera batez onetsi zuen 2024ko ekitaldiko aurrekontu orokor bakarra, hura betearazteko oinarriekin batera.

Aurrekontua Idazkaritzan egonen da ikusgai hamabost egun baliodunean, iragarki hau argitaratu ondotik. Epe horretan, interesdunek hura aztertzen ahalko dute, eta alegazioak aurkeztu.

Aplikatzekoa den araudia: uztailaren 2ko 6/1990 Foru Legearen 271. artikulua (Nafarroako Toki Administrazioari buruzko Foru Legea).

Irunberrin, 2024ko apirilaren 9an.–Mankomunitateko burua, Begoña Gogorcena Marín.

Iragarkiaren kodea: L2405736