81. ALDIZKARIA - 2024ko apirilaren 22a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

OLLARAN

2024ko aurrekontua. Behin betiko onespena

Ollarango Udalak, 2023ko abenduaren 27an egin osoko bilkuran, hasiera batez onetsi zituen 2024ko aurrekontu orokor eta bakarra eta hura betearazteko oinarriak.

Iragarkia argitaratu zen 2024ko 16. Nafarroako Aldizkari Ofizialean, urtarrilaren 22an, eta harekin ireki zen jendaurrean egoteko eta alegazioak eta erreklamazioak egiteko epea. Era berean, iragarki horri behar bezainbateko publizitatea eman zitzaion, ediktua jarrita Udalaren iragarki-taulan.

2024ko ekitaldiko aurrekontu orokor eta bakarraren behin betiko onespena argitaratzen da, Nafarroako Toki Ogasunei buruzko martxoaren 10eko 2/1995 Foru Legearen 202.1 artikuluak ezarritako hamabost eguneko epea iraganik erreklamazio bakar bat aurkeztuta, eta Udalak, 2024ko martxoaren 27ko osoko bilkuran, berariazko erabakia harturik erreklamazio horri buruz eta aurrekontu orokorra behin betiko onesteari buruz.

Hona hemen behin betiko onetsitako aurrekontuaren laburpena, kapituluz kapitulu:

–Diru-sarreren aurrekontua:

1. kapitulua.–Zuzeneko zergak: 113.000 euro.

2. kapitulua.–Zeharkako zergak: 11.000 euro.

3. kapitulua.–Tasak, prezio publikoak eta bestelako diru-sarrerak: 8.140 euro.

4. kapitulua.–Transferentzia arruntak: 197.080 euro.

5. kapitulua.–Ondareko diru-sarrerak eta herri-lurretako aprobetxamenduak: 10.900 euro.

7. kapitulua.–Transferentziak Administrazio Orokorretik toki erakundera: 95.500 euro.

Diru-sarrerak, guztira: 435.620 euro.

–Gastuen aurrekontua:

1. kapitulua.–Langileria-gastuak: 128.100 euro.

2. kapitulua.–Ondasun arruntetako eta zerbitzuetako gastuak: 116.530 euro.

4. kapitulua.–Transferentzia arruntak: 41.010 euro.

6. kapitulua.–Inbertsio errealak: 147.480 euro.

7. kapitulua.–Kapital-transferentziak: 2.500 euro.

Gastuak, guztira: 435.620 euro.

Argitara ematen da, bete beharrez martxoaren 10eko 2/1995 Foru Legea (Nafarroako Toki Ogasunei buruzko Foru Legea).

Ollaranen, 2024ko apirilaren 8an.–Alkatea, David Campion Ventura.

Iragarkiaren kodea: L2405693