81. ALDIZKARIA - 2024ko apirilaren 22a

1. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA

1.2. AGINTARIAK ETA LANGILEAK

1.2.2. Oposizioak eta lehiaketak. Lan publikoaren eskaintza

880/2024 EBAZPENA, apirilaren 10ekoa, Nafarroako Unibertsitate Publikoko kudeatzaileak emana. Haren bidez, onartutako eta baztertutako izangaien behin-behineko zerrenda onesten da Nafarroako Unibertsitate Publikoan Datuen Analisiko OLko teknikari izateko 1 lanpostu (A maila) oposizioaren sarrera-prozeduraren bidez betetzeko deialdirako.

Nafarroako Unibertsitate Publikoko kudeatzaileak otsailaren 2an emandako 284/2024 Ebazpenaren bidez, deialdi bat onetsi zen Nafarroako Unibertsitate Publikoan Datuen Analisiko OLko teknikari izateko 1 lanpostu (A maila) oposizioaren sarrera-prozeduraren bidez betetzeko. Deialdi hori Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu zen 2024ko otsailaren 27an.

Eskabideak aurkezteko epea amaiturik, eta deialdiaren 5.1 oinarriarekin bat etorriz, bidezkoa da onartutako eta baztertutako izangaien behin-behineko zerrenda onestea.

Kontuan harturik Langileria Kudeatzeko Ataleko buruak egin duen proposamen txostena, Giza Baliabideen Zerbitzuko zuzendariak ontzat eman duena.

Nafarroako Unibertsitate Publikoko errektoreak errektoretza-taldearen egitura orokorra onetsi eta bere funtzioak zehazteko ekainaren 20an eman zuen 1306/2023 Ebazpenaren bidez eskuordetu dizkidan eskumenak erabiliz,

EBAZTEN DUT:

Lehenbizikoa.–Onestea onartutako eta baztertutako izangaien behin-behineko zerrenda Nafarroako Unibertsitate Publikoan Datuen Analisiko OLko teknikari izateko 1 lanpostu (A maila) oposizioaren sarrera-prozeduraren bidez betetzeko deialdirako. Zerrenda erabaki honen eranskin gisa dator atxikirik.

Bigarrena.–Zerrendan azaldu ez diren izangaiek eta behin-behinean baztertutakoek zilegi dute erreklamazioa egitea eta, akatsen bat badago, akatsak zuzentzea, behin-behineko zerrenda argitaratu eta hurrengo hamar egun balioduneko epean.

Erreklamazioak telematikoki aurkeztu beharko dira, eskabide orokor baten bitartez eta Nafarroako Unibertsitate Publikoaren egoitza elektronikoaren bidez, helbide honetan, "Hasi tramitea" botoia sakatuz:

https://sedeelectronica.unavarra.es/sede/zerbitzu-katalogoa/guztiak/instancia-general+?languageId=100001

Aipatutako epean zerrendetan ez agertzearen aurka alegatu eta onartuen zerrendan egoteko eskubidea justifikatzen ez duten edo akatsa zuzentzen ez duten izangaiak behin betiko bazterturik geldituko dira lehiaketatik.

Hirugarrena.–Agindua ematea erabaki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzeko.

Iruñean, 2024ko apirilaren 10ean.–Kudeatzailea, Joaquín Romero Roldán.

ERANSKINA.–ONARTUTAKO ETA BAZTERTUTAKO IZANGAIEN BEHIN-BEHINEKO ZERRENDA DATUEN ANALISIKO OL-KO TEKNIKARI IZATEKO 1 LANPOSTU (A MAILA) OPOSIZIOAREN SARRERA-PROZEDURAREN BIDEZ BETETZEKO DEIALDIRAKO –NAFARROAKO UNIBERTSITATE PUBLIKOKO KUDEATZAILEAREN 2024KO OTSAILAIREN 2KO 284/2024 EBAZPENAREN BIDEZ ONETSITAKO DEIALDIA–

Onartuak:

ALEGRE PEREZ DE CIRIZA, ELENA

ARECES MARTINEZ, MARIA

AUZA CATALÁN, RUBÉN

AYERRA ITURAIN, IÑAKI

BORJA OTAZU, ANA

BOTONOGU, LUMINITA

CHAVARRI LAZARO, MARIA TERESA

ERANSUS BLANCO, MAITANE

HERNÁNDEZ RABAL, ANA ISABEL

IBIRICU ARANA, DANIEL

JUANARENA ESPARZA, IÑIGO

LASA OYARBIDE, KORU

LASO SAINZ DE LA MAZA, BEATRIZ

MERINO LOREA, IÑIGO

OSTERITZ GALLASTEGI, MUSKILDA

PERIANO IDOATE, LAURA

RODRÍGUEZ JIMÉNEZ, MAITANE

SALVATIERRA QUINTANA, NURIA

TELLÓN OYAREGUI, JAVIER

URROZ MERINDANO, NATALIA

Baztertuak:

Ez egiaztatzeagatik deialdi honetan parte hartzeko ezarritako tasa ordaindu duela edo ordaintzetik salbuetsita dagoela:

MARTÍNEZ RAMOS, YESSICA

Iragarkiaren kodea: F2405990