81. ALDIZKARIA - 2024ko apirilaren 22a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

SAN ADRIÁN

Bake epaile titularraren eta haren ordezkoaren karguak hutsik

Kontuan hartuta bukatu dela San Adriango egungo bake epailearen agintaldia, Nafarroako Justizia Auzitegi Nagusiko Gobernu Salak erabaki du prozedura abiaraztea San Adriango bake epaile titularra eta ordezkoa hautatzeko.

Horrenbestez, honen bidez iragarri egiten da hutsik daudela San Adriango bake epaile titularraren eta bake epaile ordezkoaren karguak; hori guztia, jarraikiz xedatuari Botere Judizialari buruzko uztailaren 1eko 6/1985 Lege Organikoaren 101. artikuluan eta hurrengoetan, baita Bake Epaileen gaineko ekainaren 7ko 3/1995 Erregelamenduaren 5., 6. eta 7. artikuluetan ezarritakoari ere.

Bake epaile, titular nahiz ordezko, izendatua izateko baldintzak Botere Judizialari buruzko Lege Organikoaren 302. artikuluak karrera judizialean sartzeko ezartzen dituen berberak dira, nahiz eta ez den beharrezkoa Zuzenbideko lizentziadun izatea. Era berean bete beharko dituzte aipatu 3/1995 Erregelamenduaren 13. artikuluan eta hurrengoetan gaitasunari eta bateragarritasunari buruz ezarritako baldintzak. Bake epailea izateko behar da espainiarra izatea, adinez nagusia, eta Botere Judizialaren Lege Organikoaren 303. artikuluak ezgai izateko ezarritako arrazoietarik bakarrik ere ez izatea.

Interesdunek San Adriango Udaleko Erregistro Orokorrean aurkeztu beharko dituzte beren eskabideak (baita norberaren espedientea pertsonala ere, titulu akademikoa, esperientzia, merezimenduak, identifikazio-datuak eta gaitasunari nahiz bateragarritasunari buruzko baldintzak zehaztuz bertan). Hamabost egun balioduneko epea izanen dute, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hasita.

Aditzera ematen da, jarraikiz xedatuari Bake Epaileen gaineko ekainaren 7ko 3/1995 Erregelamenduaren 5. artikuluan.

San Adrianen, 2024ko apirilaren 10ean.–Alkatea, Marta Ezquerra Martínez.

Iragarkiaren kodea: L2405741