81. ALDIZKARIA - 2024ko apirilaren 22a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

PUIU

Alkatetzaren eskuordetzea, kanpoan egoteagatik

Alkatetzak, 2024ko apirilaren 8an emandako 61/2024 Ebazpenaren bidez, ondotik ematen den ebazpena onetsi zuen. Hona hemen, hitzez hitz, haren xedapen zatia:

"Alkatetzaren Ebazpena.

Ikusi da alkateordeei dagokiela alkatea ordeztea haren egiteko guztietan, izendapenaren araberako hurrenkeran, hura dagoenean kanpoan, eri edo bere eginkizunetan aritzeko ezindua, edo Alkatetza hutsik gelditzen denean, harik eta alkate berria bere karguaz jabetzen den arte.

Ikusi da alkatea udalerritik kanpo egonen dela apirilaren 10etik 15era, biak barne.

Horrenbestez, bat etorriz Toki Araubidearen Oinarriak arautzen dituen apirilaren 2ko 7/1985 Legearen 23.3 artikuluan xedatutakoarekin eta Toki Entitateen Antolaketaren, Funtzionamenduaren eta Araubide Juridikoaren Erregelamenduaren 44. eta 47. artikuluetan xedatutakoekin (erregelamendu hori onetsi zen azaroaren 28ko 2568/1986 Errege Dekretuaren bitartez),

EBAZTEN DUT:

Lehenbizikoa.–María Rosario Guillén Guillén lehen alkateordearen esku uztea alkateari dagozkion eginkizun guztiak, Toki Araubidearen Oinarriak arautzen dituen apirilaren 2ko 7/1985 Legearen 23.3 artikuluan ezarri bezala, 2024ko apirilaren 10etik 15era.

Bigarrena.–Eskuordetzeak barne hartzen ditu zuzendaritza eta kudeaketa ahalmenak, eta, orobat, administrazio prozedurak ebazteko ahalmena hirugarrenak ukitzen dituzten egintza administratiboen bidez.

Hirugarrena–Organo ordezkariak Alkatetza honi komunikatu beharko dizkio epe horretako kudeaketa eta ematen dituen xedapenak, ondoren, eta, betiere, hala eskatzen zaion aldiro; eta aldez aurretik, berriz, munta duten erabakiak, aurreikusten den bezala Toki-erakundeen Antolaketaren, Funtzionamenduaren eta Araubide Juridikoaren gaineko Erregelamenduaren 115. artikuluan (erregelamendu hori onetsi zen azaroaren 28ko 2568/1986 Errege Dekretuaren bidez).

Laugarrena.–Dekretu honetan egindako eskuordetzeak, indarra izan dezan, beharko du organo ordezkariak onartzea. Isilbidez emantzat joko da, baldin eta udal honetako Alkatetzari espresuki kontrakoa adierazten ez bazaio ebazpena jakinarazi eta hiru egun balioduneko epean.

Bosgarrena.–Ebazpen hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratuko da, eta Udalbatzari emanen zaio edukiaren berri, egiten duen hurrengo osoko bilkuran.

Seigarrena.–Ebazpen honetan ezarri ez den orotan, zuzenean aplikatuko da agintzen dena apirilaren 2ko 7/1985 Legean (horren bidez arautu ziren toki araubidearen oinarriak) eta Toki-erakundeen Antolaketaren, Funtzionamenduaren eta Araubide Juridikoaren gaineko Erregelamenduan (erregelamendu hori onetsi zen azaroaren 28ko 2568/1986 Errege Dekretuaren bidez), eskuordetzea dela-eta arau horietan ezartzen diren erregelei dagokienez.

Argitaratzen da, behar diren ondorioak izan ditzan, bat etorriz Toki Erakundeen Antolaketaren, Funtzionamenduaren eta Araubide Juridikoaren gaineko Erregelamenduaren 44.2 artikuluarekin (erregelamendu hori onetsi zen azaroaren 28ko 2568/1986 Errege Dekretuaren bitartez).

Puiun, 2024ko apirilaren 9an.–Alkatea, Unai Labat Sánchez.

Iragarkiaren kodea: L2405799