81. ALDIZKARIA - 2024ko apirilaren 22a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

AZKOIEN

Alkatetzaren eskuordetzea, ezkontza zibila egiteko

Azkoiengo alkateak, 2024ko apirilaren 8an, honako ebazpen hau eman zuen:

Jarraikiz abenduaren 23ko 35/1994 Legeari eta Erregistroen eta Notariotzaren Zuzendaritza Nagusiak 1995eko urtarrilaren 26an emandako Jarraibideari (alkateek ezkontza zibila baimentzeari buruzkoa, loturik dagoena Erregistro Zibilaren gaineko Erregelamenduaren 238. artikuluarekin eta ondokoekin), eta erabiliz dauzkadan ahalmenak, zeinak jasorik baitaude Toki-erakundeen antolaketaren, funtzionamenduaren eta araubide juridikoaren gaineko Erregelamenduaren 43. artikuluan eta hurrengoetan, esleiturik ditudan eskumenez baliatuz,

EBAZTEN DUT:

Lehena.–María Basarte Orduña Osés zinegotziaren esku uztea alkatetza honi dagozkion eginkizunak, 20240311/017393 ezkontza zibila egiteko. Ezkontza hori 2024ko apirilaren 20an eginen da, eta dagozkion izapideak Azkoiengo Erregistro Zibilean ari dira egiten. Eskuordetzeak ebazpen honen datatik hasita hartuko du indarra.

Bigarrena.–Ebazpen hau argitaratzea Udalaren iragarki-taulan eta Nafarroako Aldizkari Ofizialean.

Hori guztia aditzera ematen da, bete dadin ezarrita dagoena azaroaren 28ko 2568/1986 Errege Dekretuaren 44. artikuluan, eta ohartarazten da ezen, egintza hau irmoa izanik bide administratiboan, errekurtso hauetakoren bat para daitekeela, hautara:

a) Berraztertzeko errekurtsoa, ebazpen hau eman duen organoari berari zuzendua, hilabeteko epean, ebazpen hau argitaratu eta biharamunetik hasita.

b) Administrazioarekiko auzi-errekurtsoa, zuzenduko zaiona Nafarroan administrazioarekiko auzietan eskumena duen organoari, bi hilabeteko epean, ebazpen hau argitaratu eta biharamunetik hasita.

c) Gora jotzeko errekurtsoa, Nafarroako Administrazio Auzitegiari zuzendua, hilabeteko epean, ebazpen hau argitaratzen denetik hasita.

Azkoienen, 2024ko apirilaren 9an.–Alkatea, Juan Carlos Castillo Ezpeleta.

Iragarkiaren kodea: L2405661