2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA
2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK
OTIÑANOKO KONTZEJUA
2024ko aurrekontua. Hasierako onespena
Otiñanoko Kontzejuak, 2024ko otsailaren 22an egin osoko bilkuran, hasiera batez onetsi zuen 2024. urteko aurrekontua.
Aurrekontua Idazkaritzan egonen da ikusgai hamabost egun baliodunean, iragarki hau argitaratu ondotik. Epe horretan, interesdunek hura aztertzen ahalko dute, eta alegazioak aurkeztu.
Aplikatzekoa den araudia: uztailaren 2ko 6/1990 Foru Legearen 271. artikulua (Nafarroako Toki Administrazioari buruzko Foru Legea).
Otiñanon, 2024ko apirilaren 9an.–Kontzejuko burua, Estíbaliz Arzoz Fernández.
Iragarkiaren kodea: L2405720