81. ALDIZKARIA - 2024ko apirilaren 22a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

ITUREN

2024ko plantilla organikoa. Behin betiko onespena

Nafarroako Toki Administrazioari buruzko, uztailaren 2ko 6/1990 Foru Legearen 235. artikuluan xedatuari jarraikiz, eta behin jendaurreko epea iraganik inork alegaziorik aurkeztu gabe, behin betikoz onetsi da 2024ko plantilla organikoa, eranskinean jasotakoa. Hasierako onespenaren iragarkia 2024ko 46. Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu zen, martxoaren 4an.

Iturenen, 2024ko martxoaren 27an.–Alkatea, Francisco Javier Bereau Miquelarena.

PLANTILLA ORGANIKOA

Lanpostuen zerrenda

–Funtzionarioak.

1. Idazkaria. Maila: A. Sarbidea: oposizio-lehiaketa. Zubietako eta Iturengo Udalen Batasunekoa. Bateraezintasuneko osagarria: %35,00. Lanpostuko osagarria: %30,50. Euskaraz jakitea: baldintza berariazkoa, EGA maila edo baliokidea (C1). Egoera: hutsik.

2. Kontu-hartzailea. Maila: A. Sarbidea: oposizio-lehiaketa. Doneztebeko, Elgorriagako, Iturengo eta Zubietako Administrazio Zerbitzuen Batasunekoa. Bateraezintasuneko osagarria: %35,00. Lanpostuko osagarria: %29,14. Euskaraz jakitea: baldintza berariazkoa, EGA maila edo baliokidea (C1). Egoera: hutsik.

3. Zerbitzu anitzetako enplegatua. Maila: D. Sarbidea: oposizio-lehiaketa. Zubietako eta Iturengo Udalen Batasunekoa. Lanpostuko osagarriak: %12, %20,79. Euskaraz jakitea: baldintza berariazkoa, B1 maila edo baliokidea. Administrazio egoera: jardunean.

–Lan-kontratudun finkoak.

1. Administrari laguntzailea. Maila: D. Sarbidea: oposizio-lehiaketa. Zubietako eta Iturengo Udalen Batasunekoa. Lanaldi osoa. Lanpostuko osagarriak: %12, %49,37. Euskaraz jakitea: baldintza berariazkoa, EGA maila edo baliokidea (C1). Egoera: jardunean.

Izenen zerrenda

–Funtzionarioak.

Zerbitzu anitzetako enplegatua: Oinatz Asensio Santesteban. Maila: D. Gradua: 3. Antzinatasuna: 2004ko ekainaren 26a.

–Administrazio-kontratudunak.

Idazkaria: Izaskun Mielgo Rey. Maila: A. Antzinatasuna: 2021eko abuztuaren 2a.

Kontu-hartzailea: Naiara Arretxea Gorosterrazu. Maila: A. Gradua: 1. Antzinatasuna: 2017ko irailaren 25a.

–Lan-kontratudunak.

Administrari laguntzailea: Amaia Ochandorena Mindeguia. Maila: D. Antzinatasuna: 2000ko azaroaren 2a.

Iragarkiaren kodea: L2405644