81. ALDIZKARIA - 2024ko apirilaren 22a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

IRAÑETA

Bake epaile titularraren eta ordezkoaren karguak hutsik

Bete daitezen Botere Judizialari buruzko uztailaren 1eko 6/1985 Lege Organikoa eta Bake Epaileei buruzko ekainaren 7ko 3/1995 Erregelamendua, deialdi publiko bat iragartzen da udalerriko bake epaile titularraren eta haren ordezkoaren kargu hutsak betetzeko. Eskabideak Udalaren bulegoetan aurkeztuko dira, eta interesdunek hamabost egun balioduneko epea izanen dute horretarako, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik aitzina. Eskabide horietan adierazi beharko dute betetzen dituztela gaitasun eta bateragarritasun baldintzak, hain zuzen ere adierazten direnak Bake Epaileei buruzko ekainaren 7ko 3/1995 Erregelamenduan.

Argitaratzen da, orok jakin dezan.

Irañetan, 2024ko apirilaren 10ean.–Alkatea, Jose Ignacio Arangoa Cía.

Iragarkiaren kodea: L2405735